1 minute read
Labayru Fundazioa
Geu be bagara itsasoa Sareginak
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dabe behar. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diran horreek azaltzen dauz bideo sorta baten Labayru Fundazioak. Alkarren Barrik ezagutzera emongo dauz lan honeek ondorengo hileotan.
Las tareas del mar han estado bien diferenciadas: los hombres se han dedicado a la pesca y las mujeres se han ocupado de las actividades del puerto. En el trabajo publicado por Labayru Fundazioa en formato libro y vídeo se quiere visibilizar, poner en valor y darles su merecido reconocimiento. Alkarren Barri recogerá algunas de estas labores durante los próximos números.
Lekukotzak:
“Gaur egun beruna eta kortxoa egin barik ekarten dabe eta beste guztia egiten dogu. Baina lehenago, 50 metrotako piezak etorten ziran. Andra bakotxak hartzen eban pieza bana eta amaitu arte egiten- egiten joaten zan. Lehengo sareak oraingoak baino txikiagoak ziran. Orain kamioian ekarten dabez eta lehen, hiru gizonek lepoan.
Materialak be aldatu egin dira. Lehengo denporetan dana zan kotoia eta zuria. Ondarroan tintetako lekua egoan eta marroi kolorea emoten eutsen trainei gorputza hartzeko. Geroago naylona etorri zan eta gaur egun traina arin-arinak dagoz”.
Sareginak desagertzear dagoan lanbidea. Gitxi batzuk geratzen dira gure portuetan •