3 minute read

Alkarrizketa: Felix Larrondo

Next Article
Osoko ekologia

Osoko ekologia

Felix Larrondo, VI. Bikaritzako lurralde bikarioa: “Niretzat ezinbestekoa da laikoen laguntzea bikaritzako beharrei erantzuteko”

Felix Larrondok barriro ekin deutso ikasturte honetan VI. Bikaritzako ardureari. Hirugarrenez hartu dau lurralde bikaritzarako erantzunkizuna. Ilusinoz onartu eban zeregina ekainean bozketetan bera izan zala babesik gehien jaso ebana jakinda. Hile batzuk igarota, zelan dabilen galdetu gura izan deutsagu.

Barriro VI. Bikaritzako lurralde Bikarioa. Aldaketa handia dago lehendik gaur egunera?

Aldaketa batez be gauza bitan igarten da. Orain dala hamarkada bat aukerea egoan parrokia guztietara eta ermitetara joatea, orduan laguntza handia egoalako. Orain hori ezinezkoa da. Gitxiago gara eta denporarik ez leku guztietara joateko. Bestalde, gatxa egiten da arlo pastoralean moderatzailea eta Bikarioa izatea. Errealidade oso ezbardinak dagoz inguruan?

Bikaritzan aniztasun handia dago. Arlo batzuetan euskera hutsean, beste batzuetan gazteleraz, bietara be bai. Adibidez, ez da gauza bera Fruiz edo Areeta. Argi dagoena da toki guztietatik ibili behar dozuna. Horretarako laguntza handia daukat bertan dagozan laiko liberatu biekaz. Horreexek dira ezagutzen dabenak ingurua, ze toki guztietan agertzen dira. Lan ikaragarria egiten dabe. Aitatzekoa da baita be Caritaseko arduraduna, bera be bikaritza osoan mugitan da eta osasun pastoraltzan be badaukagu beste arduradun bat. Horreek lan handia egiten dabe jente barria aurkitzen. Eskerrak baita be diakono bi dagozana inguruan premina guztiei erantzuteko.

Gero eta gitxiago Elizan eta gero eta premina handiagoak?

Caritas inguruan lan handia egiten da eta beste batzuk be gizarte arloan laguntzen dabilz. Inportantea da zelan alkartzen

doguzan errealidade ezbardinak eta zelan erantzuten dogun guztion artean preminen aurrean.

Eleiz errealide ezbardinak dagoz hor. Lokarriak zelan aurkitu?

Oraindino bikaria honetan arlo pastoralaren klabea sartzea kosta egiten jaku. Gizartean mankomunidadean egiten da lan eta guk be erantzunak eurekaz batera emon beharko geunkez. Zelan koordinatu gehiago geure artean? Hori da bideratu gurean gabilzana.

Asialdirako astirik bai?

Bai, horretan konpontzen naz. Laster monastegi batera joango naz astebeterako eta kanpora be joaten naz hiru-lau egunerako. Ondo antolatuta daukat hori. Gehiago arduratzen nau abade askok bere denpora librea ez dauakala eratuta ikusteak.

Zelako taldea dago une honetan Gotzain Kontseiluan?

Oso aberatsa da abadeak eta laikoak be egotea Gotzain Kontseilu zabalduan. Adin ezberdinen arteko aldea be aberasgarria da. Mila kolore ikusten dira bertan be eta oso gustura egiten dot lan eurekaz.

Urte barriari begira zer eskatzen dozu?

Batez be ilusinoa. Gogotsu sentitzea eta Plana eta sinodiladidadea ilusinoz hartzea. Nire barruan ikusten dot bikaritza guztietan egiten dana guztiz lotuta dagoala •

Félix Larrondo Aresti es el vicario, por tercera ocasión, de la Vicaría VI. El territorio comprende las Unidades Pastorales (UP) Mungialdea, Txorierri, Uribe Kosta Behekoa, Uribe Kosta Goikoa, Gobela–Galea, Las Arenas-Romo, Leioa y Astrabudua-Altzaga. Un entorno muy plural, donde hay diversas sensibilidades eclesiales, a las que Larrondo procura responder con la ayuda del laicado.

Premios a San Nikolas Zabalik y a la religiosa Ascensión Saiz

La asociación San Nikolas Zabalik ha recibido el premio a la entidad voluntaria del año por su “Servicio MER+”, concedido por la asociación de entidades voluntarias de Getxo, SAREKIDE, en colaboración con el Ayuntamiento. Por otra parte, Sor Ascensión Saiz, recibió el premio de persona voluntaria, en categoría individual.

San Nikolas Zabalik

La asociación San Nikolas Zabalik, surgida en la parroquia San Nicolás de Bari, desarrolla desde 2018 el proyecto “MER+” con el objetivo de atender a familias y personas desfavorecidas en riesgo de exclusión social, a la vez que colabora en la sostenibilidad medio ambiental del planeta, al aprovechar el excedente de productos frescos que se generan dentro del ciclo de producción alimentaria. Actualmente atiende a 160 familias, mediante el trabajo de 76 personas voluntarias y la colaboración de una gran red de entidades sociales, comercios y empresas.

Sor Ascención Saiz

Sor Ascensión Saiz ha desarrollado su actividad en el edificio Itsasbegi (anteriormente conocido como el Colegio de las Hijas de la Caridad). En 2011 comenzó su labor al servicio de las personas en exclusión social y desde 2018 realiza labores de recepción, en colaboración con equipos educativos profesionales. Las personas de su entorno la definen como una mujer cercana y atenta a los problemas que le rodean, y el premio supone un reconocimiento a su labor, interrumpida por la pandemia, por riesgo a contraer la enfermedad •

This article is from: