Txikitako objektuak

Page 1

Elena Dubreuil Maite Crehuet Edurne Garin Ane Etxarri Nerea Aizpuru

HAURTZAROKO OBJEKTUEN HAUSNARKETA Haurtzaroko esperientziei lotuta hainbat objektu aukeratu ditugu jarduera honetarako, bakoitzarentzat esanguratsuak diren eta oroitzapen onak ekartzen dizkigutenak. Argi eta garbi ikusi dugu denak oso ezberdinak direla, baina aldi berean bakoitzaz asko ikasi dezakegula; beraz, jarraian banan-banan azaltzera joko dugu, ondoren hausnarketa orokor batez bukatuz. Objektu bakoitzaren metodologia, edukiak eta helburuak azpimarratzea interesgarria iruditu zaigunez, kolore ezberdinez bereizi ditugu. Helburuak Metodologia Edukiak

Aukeratu ditugun objetuen hausnarketa egiten hasteko, gutako ikasle batek aukeratutako objektu batekin hasiko gara, buztinez eginiko marigorringo batekin alegia. “Haur Hezkuntzan nengoela, ohikoa zen eskolan aitaren edota amaren egunerako eskulan bat prestatzea eta eurei oparitzea. Bost urte genituenean beraz, aitaren egunerako argazkian agertzen den bezalako marigorringo bat egin behar genuen, irakaslearen laguntzaz noski. Nire haurtzaroan esanguratsua den objektua dela esango nuke; izan ere, nik aitari ilusioz eta gogo handiz eginiko oparia da eta oroitzapen zirraragarriak ekartzen dizkit gogora, gehienbat gelan egiten genituen saioak oroitzen ditudanean.� “Eskulanak egiteak duen garrantziaz ohartzen naiz orain, eskuak maneiatzen ikasteaz gain, norberaren barne emozioak transmititzen genituela iruditzen baitzait. Denok nahi genuen zerbait polita sortu eta zerbait hori gure gurasoentzat gustuko izatea zen ardura nagusia. Metodologia bikaina iruditzen zait honakoa, koloreak, material ezberdinak, forma ezberdinak, etab. ezagutzeko eta barneratzeko erabilgarria izan baitaiteke eta horrez gain, eskulana amaitzean daukagun sentsazioa adierazteko balio du baita ere. Ordutegiei dagokienez, nahiz eta denbora gehiegi ez eskaini horrelako objektuak diseinatzen, noizbehinka egiten genuen data konkretu bat gerturatzear zegoenean. Beste alde batetik, aurretik aipatu dudan bezala, opari hauek ez genituen


bakarrik prestatzen, irakaslea zegoen guri laguntzeko prest. Beraz, irakaslearen eskuzabaltasunarekin eta eskaintzen zigun atentzioarekin, irakasle-ikasle harremana sustatzen zen eta beldurrik gabe komunikatzea lortzen genuen.” “Horrelako eskulanak egiteak nire bizitzan eta bereziki haurtzaroan, eragin zuzena izan dutela iruditzen zait. Azkenik, etorkizunerako baliagarriak diren baloreak barneratzen direla aipatzea gustatuko litzaidake, besteak beste, gurasoekiko gertutasuna, irakasleekiko harremanaren hobekuntza zenbait estrategia garatzen eta baita sentimenduei eta emozioei loturiko transmisioa askea izaten ere.”

Mantangorriaz pixka bat hausnartu ostean, beste ikasletako batek eskolan erabiltzen zuen objektu batetara egingo dugu salto. “Aukeratu dudan objektua txotxongiloa da, gogoan dut txikia nintzenean eskolan txotxongiloekin antzerkiak egiten genituela sarritan. Irakasgai honetan erabiltzen genituen txotxongilo guztiak ikasleak egindakoak ziren. Honetan pentsatzen dudan bakoitzean bertan bizitako momentu dibertigarriak etortzen zaizkit burura, hori dela eta aukeratu dut objektu hau.” “Ikasgai hau burutzeko jarraitzen genuen metodologia oso egokia iruditzen zait irakasleak ipuin batzuk kontatzen zituelako eta taldetan banatu ondoren bakoitzak ipuin horretatik ikasitakoa antzeztu behar genuelako. Hau guztia egiterako orduan, haur bakoitzak mundua ulertzeko duen modua lantzeaz gain, koordinazioa lantzen genuen bakoitzak bere kabuz txotxongiloak sortzen eta hauek margotzen genituelako. Koordinazioaren barruan, eskuen mugimendua begiradaz jarraitzen ikasi nuen, modu honetan, txotxongiloak margotzerako orduan mugak errespetatu behar genituelako. Irakasleari dagokionean, aipatzekoa iruditzen zait ematen zigun maitasuna eta laguntza, modu honetan asko ikasi baikenuen.” “Amaitzeko, esan behar dut, txotxongiloekin ikasitakoak gaur egunerako balio izan didala; adibidez, gorputzeko hainbat atal koordinatzen eta txotxongiloekin antzeztean jendearen aurrean hitz egiterako orduan erabili behar den erregistrorik egokiena erabiltzen ikasi nuen.”

Beste objektu batera joz, beste ikaskide batek aukeratu duen argazki batera joko dugu. “Nik aukeratu dudan argazki honetan ikusten den bezala ni eta nire txikitako ikaskideak urte amaieran gurasoen aurrean egiten genituen antzerki batean aurkitzen gara. Oso espeziala zen


guretzat ikasitakoa gurasoei erakustea, eta gurasoek ere ilusioz hartzen zuten ekintza hau. Argazki hau hautatzearen arrazoia ez da soilik antzerkiak sortzen zidan zirrara, hiru txerritxoen antzerki honetan agertzen den otxoaren karetak ere esanahi handia du niretzat, hain zuzen ere, kareta hori andereñoak erabiltzen zuen noizbehinka ikasgelan eta ilusio izugarria egiten zigun andereñoak objektu hau erabiltzea hainbat sentimendu sorrarazten zizkigulako: zirrara, ilusioa, poza, tentsioa, beldur apur bat etab.” “Antzerkiaren metodologiari dagokionez, esan beharra daukat, geroz eta garrantzi gehiago ematen zaiola gaur egun, eta ezinbestekoa iruditzen zaidala. Majisteritza ikasten ari naizela geroz eta argiago ikusten dut honen garrantzia, honen bidez ikasleek ikasi ditzaketen baloreak anitzak baitira, emozioak transmititzen ikasi dezakete, eta baita lotsak kentzen ere. Bestalde, kareta horrekin andereñoak egiten zituen jolasak aipatzea ere garrantzizkoa dela uste dut; egunerokotasuneko jardueretatik irten baitzen eta gure arreta berehala lortzen baitzuen modu honetan. Bai antzerkian eta bai kareten jolasetan andereñoak hartzen zuen esku-hartzea ulertzea interesgarria iruditzen zait, beti ematen baitzigun behar genuen laguntza, pazientzia askorekin. Bestalde, gure kasuan behintzat antzerkiari eta kareten jolasari eskaintzen genion tartea aproposa dela iruditzen zait,kurtso amaierako antzerkia lantzeko aldez aurretik antzerki gehiago egiten genituelako eskolan kurtso amairako antzerkira ohitzeko, eta bestalde karetaren jolasei dagokienez, ez dut uste denbora gehiago eskaini beharko geniokenik jolas horri, egunerokotasun batean sartuz gero, aspergarria edo ohikoa bihurtu baitaiteke jolasa, eta horrelako jolasak egunerokotasunetik ateratzeko aproposagoak iruditzen baitzaizkit.” “Beste alde batetik, antzerkiak nire aprendizaian eragin zuzena izan duela iruditzen zait. Hain zuzen ere, beste objektu batzuetan aipatu bezala, hainbat balore bereganatzen baititu haurrak txiki txikitatik, irakasle-ikasle harremana eta aldi berean guraso-ikasle harremana eta emozioak transmititzeko erraztasuna.”

Eskolan eginiko jarduera eta objektuez aritu ondoren, etxean eginiko objektuetara salto egingo dugu. Nahiz eta jarraian azalduko den objektu honek metodologiari eta beste hainbat aspekturi begira ez eduki esateko askorik, honelako objektuak ere gure bizitzan . “Jaio bezain pronto izebak niretzat egindako mantita aukeratu dut, lo egiten nuen momentu guztietan erabiltzen bainuen, eta horrela lotura afektibo moduko bat sortu baitzen objektuarekiko, honen beharra sentitzen bainuen lo egin nahi nuen guztietan. Urte askoz erabili izan nuen mantita, beraz, nire haurtzaroan garrantzi handia izan duelako aukeratu dut. Etxean erabiltzeaz gain, eskolara ere eramaten nuen, izan ere, bertan, siestarako momentua genuen. Eskolan siesta garaia delakoa izaten genuen eta oso garrantzitsua iruditzen zait; erlaxatzeko momentu paregabe izaten zen, eta andereñoak musika lasaia jartzen zigun edo ipuinak kontatzen zizkigun lo hartzeko, metodologia bikaina iruditzen zaidana. Honi esker eta honek ematen zidan goxotasunari esker gauza asko ikasi


nituen, asko lasaitzen ninduenez lo egiteko nituen zailtasunak alde batera utzi ondo lo egiten ikasi nuen.”

Gure objektuekin bukatzeko, gure ikaskide batek aukeratutako pelutxe batekin bukatuko dugu. “Aukeratu dudan objektua Pedro izeneko tigre txiki pelutxea da. Txiki txikitatik eduki dudan pelutxea da,amak oparitu zidana bost bat urte nituenean. Hau hautatzea erabaki dut, nire bizitzan esanguratsua izan delako, lasaitasuna azaleratzen zidan eta ez nintzen bakarrik sentitzen, momentu bikainak dakarzkit gogora. Toki guztietara eramaten nuenez denek ezagutzen zuten, baina ikastolan eta etxean, tamalez, ez zidaten denbora guztian berarekin egoten uzten, itsu-itsu egoten bainintzen berarekin, beste ezeri arreta jarri gabe. Handitzen hasi nintzenean, berarengandik banatzen hasi nintzen, eskolako lagunekin gehiago egoten hasi nintzen nire bizitzako gauza bakarra ez zela ohartuz.” “Pedrok lasaitasuna transmititzen zidanez, gauzak beste modu batera ikusten ikasi nuen, bakarrik nengoenean ez zela ezer pasatzen ohartu nintzen; adibidez, eskolarekin txangoak egiten genituenean eta modu honetan gurasoengandik banatzen nintzenean lasaitasuna ematen zidan, autonomia garatzen ikasi nuen, independenteagoa izaten hain zuzen ere.”

Azkenik, taldekide bakoitzak aukeratutako objektua ikusi ostean, baieztatu daiteke objektu guztiek eragin positiboa izan dutela gure bizitzetan eta etorkizunean baliagarri izan zaizkigula. Horrez gain, oroitzapen goxoak eta xamurrak etortzen zaizkigu gogora objektuekin igarotzen genituen uneak oroitzean. Bestalde, esan beharra daukagu, objektu guztiek irakatsi digutela zerbait eta alde positiboa ateratzen ikasi dugu guztietatik, lotsa galtzen, elkarren artean askatasunez komunikatzen, eskuak egoera eta material ezberdinekin maneiatzen, irakasleekin harreman estua izaten, besteak beste. Ordutegiei dagokionez, bakoitzari denbora desberdina eskaintzen genion arren, iruditzen zaigu haur bakoitzak objektu hauetako bakoitzarekin denbora tarte minimo bat izan beharko lukeela. Gure aburuz, haurrak garenean objektuekin izaten ditugun esperientziak gordeta geratzen zaizkigu eta horregatik garrantzitsua da unean bertan haurrak disfrutatzea eta gozatzea. Gure hausnarketarekin amaitzeko, esango dugu, gure iritziz, eskolaren erronka, gurasoena eta orokorrean gizartearena, ikasleak akademikoki bezain sendo, emozionalki hezten laguntzea dela. Gaur egun, hezkuntzan alderdi emozionalari lehen baino garrantzia handiagoa ematen zaiola uste dugu, eta gaztetasunak dakarren freskura eta ilusioa lagun, irakasle izango garenok irakasle papera ongi egin dezakegula; jarrera baikorra, intentzio ona eta lanerako gogoa izanez gero dena gainditzen baita.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.