Unitate didaktikoa, urtaroak

Page 1

2014/15 ikasturtea

Haur Hezkuntza Gradua Unitate Didaktikoa: Urtaroak

Aizpuru Albisu, Nerea Crehuet Lisarri, Maite Dubreuil Sanz, Elena Etxarri Zaldua, Ane Garin Herrera, Edurne

1


AURKIBIDEA 1. SARRERA 1.1. JUSTIFIKAZIOA …………………………………………………………..3 1.2. KOKAPENA………………………………………………………………..3 2. METODOLOGIA……………………………………………………………….…….3 3. EBALUAZIOA……………………………………………………………………….5 3.1. NOIZ EBALUATUKO DUGU?....................................................................6 3.2. EBALUATZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK…………………….……6 4. LABURPEN TAULAK ………………………………………………………………7 4.1. EDUKIAK 4.2. HELBURUAK 4.3. JUSTIFIKAZIOA 4.3. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 5. ERANSKINAK: …………………………………………………………………..11

2


1. SARRERA 1.1. JUSTIFIKAZIOA

Unitate didaktiko honetan urtaroak lantzea izango da xede nagusia, nahiz eta horrez gain beste ezaguera batzuk ere barneratuko dituen ikasleak; hala nola, hilabeteak, ingurunea, landareak, eguraldia, zenbakiak, arropa, etab. Hau gauzatzerakoan, urtean zehar haurraren burua testuinguru batean kokatzen eta haurrak urtaro bakoitzean gertatuko denaz jabetzen ahaleginduko gara,

Hasteko, unitate didaktiko hau eskola bateko gela konkretu batean kokatuko dugu eta ondoren, erabiliko dugun metodologiaz gain, edukiak eta ebaluazio irizpideak ere azalduko ditugu. Errazago uler dadin, laburpen taula batzuk txertatuko ditugu eta azkenik, eranskinak joango dira.

1.2. KOKAPENA

Urdaneta Eskolako bost urteko haurren ezaugarriak azaltzen hasiko gara. Garapen afektibo eta sozialari dagokionez, kideen arteko elkarreraginak ugariak dira eta horregatik, jarduera asko kolektiboki bermatzen dira. Garapen psikomotorrari buruz, haurrek etengabe mugitzeko beharra dute eta horregatik, orekazko, mugimenduen koordinaziozko eta erritmo sinplea duten jarduerak jorratzea komenigarria dela esan dezakegu. Garapen kognitiboaz berriz, pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasi dira bost urteko ikasle hauek, eta horiei esker, sailkapen edo ordenamendu sinpleak egin ditzakete, edo baita kopuru eta espazioaren errepresentaziorako nozio errazak asimilatu ere.

2. METODOLOGIA Gure unitate didaktiko honetan bi estrategia metodologiko erabiliko ditugu hautatutako gaia azaltzeko. Alde batetik,k txokoen erabilpena aukeratu dugu elkarlana eta talde dinamika sustatzeko, bestetik, proiektua aukeratzea ere interesgarria iruditu

3


zaigu familiaren eta eskolaren arteko harremana bultzatzen baitu.

Txokoen metodologiari dagokionez lau txoko ezberdin ezarri ditugu: eskulana, etxea, hizkia eta denda, bakoitzean jarduera eta helburu konktretu bat zehaztuz. Gure proiektua aurrera eramateko 12 saio finkatu ditugu; izan ere, lau urtaro daudenez, urtaro bakoitzeko 3 saio emateko. Hau horrela izanik, gure ordutegia ezarri dugu plangintza horrekin bat egiteko. Txoko bakoitzean, haurrek 45 minutu igaroko dituzte, beraz, eskolako ordutegiarekin moldatzeko goizez hiru txokotan jardungo dute, tartean 30 minutuko atsedenaldia edukiz, eta arratsaldean azken txokoan arituko dira proiektuarentzako tartetxo bat utziz. Horri, 30 minutu eskainiko dizkiote egunero, eta azkenik egunean egin dutenaz hitz egingo dute haien artean. Honez gain, aipatu beharra dago txokoak finkoak izateaz gain harreman estua izango dutela haien artean nahiz eta jarduera ezberdinak egingo dituzten.

Txokoaren estrategia metodologikoa aukeraketaren zergatiari erreparatuz, haurrek hainbat gaitasun bereganatuko dituztela aipatu nahi dugu; adibidez, akatsekiko beldurra galtzeaz gain, arrazonamendu logikoa eta dedukzioa estimulatzea lortuko dute. Honez gain, txokoen programazioa dinamikoa eta ebolutiboa denez, jarraibide batzuk jarraituz egin behar da, horrela txoko bakoitzean helburu eta zeregin ezberdinak finkatuz. Eskulan txokoari dagokienez, bertan, haien irudimena erabiliz, garapen artistikoa eta plastikoa landu ahal izango dute, motrizitate fina eta lodia landuz. Etxetxoaren txokoan berriz, joku sinbolikoa habiapuntutzat hartuz, eta urtaroen gaia gogoan izanik, horrekin lotutako materiala izango dute eskuragarri, adibidez; fruituak edota mozorroak. Denda txokoari dagokionez, eta lehen aipatu bezela, etxe txokoarekin lotura edukiz, bertan, fruta salduko dute matematika arloa landuz. Azkenik, hizki txokoan haien garapen linguistikoak estimulatuko dituzte jarduera ezberdinen bitartez.

Proiektu hau martxan jartzeko ezinbestekoa izango da irakaslearen rolak hainbat ezaugarri edukitzea. Horien artean, aipagarrienak hauek dira: paper orientatzailea edukitzea haurren ezjakintasunaren aurrean eta haurrak ikastearen protagonistak direla kontuan hartuz bakoitzaren gaitasunen eta erritmoaren arabera jokatzea haien ezaugarriak errrespetatuz. Proiektuaren estrategia metodologikoa aukeraketaren zergatiari dagokionez,

4


hezkuntza printzipio baliagarriak erakusten dituela iruditzen zaigu. Hasteko, haurrek, haien berezitasunak kontuan hartuta, bakoitzaren autonomia eta originaltasuna sustatzen dute eta honekin batera hetereogeneotasunarekiko errespetua bereganatzen dute, horrela, berdintasuna indartuz eta elkarren arteko harremanak sustatuz. Gainera, proiektuari esker, garapen gaitasunak, linguistikoak eta mugimenduzkoak azaleratzen dituzte. Bestalde, lehen esan bezala, talde osoaren parte hartzea beharrezkoa izango da proiektu hau martxan jartzeko, bai familia eta baita eskolaren partetik ere.

Proiektu honen bidez lan egitean, hiru esperientzia eremu erlazionatuko ditugu; hala nola, autonomia, ingurune fisikoa eta irudikapen eremua. Prozesuari dagokionez, hainbat pauso jarraitzea beharrezkoa izango da. Lehenik eta behin, gurasoak jakinaren gainean jartzeko lanaren aurkezpena egiteko bilera bat antolatuko dugu, non inkesta bat bete beharko duten ahalik eta informazio gehien jaso dezagun, lana arinago egiteko. Honekin batera, gaiari buruzko informazio osoa emango zaie eta zalantzak egonez gero, argitzen saiatuko gara. Bigarrenik, haurrei jarduera azaltzeko unea iritsiko da eta bertan zer egin, nola egin eta koadernoaren nondik-norakoak aurkeztuko dizkiegu. 

ALBUMAREN EGITURA: 

Azala

Kontrazalerako beste kartulina bat margotu

Haur bakoitzaren izena “Ni (izena eta abizena) Naiz” eta “Nik (zenbakia) urte ditut”

Koadernoa lau zatitan banatuko dugu kolore desberdinez ezberdinduta eta bakoitzari landu beharreko urtaroaren izenburua ipiniz “Udazkena” , “Udaberria”, “Negua” eta “Uda”

Hiru jarduera finkaturik, lau urtaroetan erabiliko ditugu (oporrak, txangoak hostoekin eta marrazkia)

3. EBALUAZIOA Ebaluazioa hezkuntza prozesuaren zati bat da. Ondorioz, ebaluazioak, tresna bezala ulertuta, honetarako balio du: -Haurrari bere ikasketa/heziketa prozesuan laguntzeko.

5


-Ikas-irakaskuntza/heziketa

prozesuaren

azken

emaitzak

egiaztatu

eta

baloratzeko. -Hezkuntza zerbitzuaren etengabeko hobekuntza bultzatzeko. Honetarako ezaugarri hauek izan behar ditu: Jarraia: irakas-ikas/heziketa prozesuaren parte banaezina izatea. Integrala: prozesuan parte hartzen duten osagai guztiei dagokiena: haurrak, irakasleak… Globala: arlo bakoitzeko ebaluazio irizpideak kontuan hartzeaz gain, etapako helburu orokorrak ere aintzat hartuko dira. Kooperatiboa: prozesuan protagonista guztiek hartu behar dute parte: ikasleek, gurasoek eta irakasleek. Kualitatiboa eta sistematikoa: ume bakoitzaren gaitasunak zein zailtasunak kontuan hartzea Kriteriala: ikasle bakoitzaren egoera pertsonalak eta sozialak aztertuko dira.

3.1. NOIZ EBALUATUKO DUGU? Guk hautatuko dugun ebaluazio mota, prozesuari dagokiona da; hau da, prozesu jarraitu eta etengabekoa izango da gure ebaluazioa. Ikas-irakaskuntza prozesuan zehar garatuko da. Bere helburua, prozesua bera hobetzea da, ez da ikasleak dakiena edota ez dakiena neurtzeko erabiltzen. Lorpenen emaitzak informatzeko orduan, ez da inondik inora ere azken ebaluazioaren emaitza bakarrik kontuan hartuko. Informazioak prozesu guztian zehar gertatutakoaren adierazle izan behar du, eta ez une bakar batean gertatu denarena. Horregatik, ikasturte osoan gertatutakoa ebaluatuko dugu. 3.2. EBALUATZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK: Datuak biltzeko, honako ebaluazio-prozedurak erabiliko ditugu: • Behaketa sistematikoa eta zuzena. • Elkarrizketak eta ahozko galdekizunak. • Adierazpen plastikoen, dramatikoen, musikalen, ahozkoen eta idatzizkoen analisia. Datuak biltzeko erregistrorako hainbat tresna erabiliko ditugu, hala nola, gelako

6


egunerokoak, behaketa erregistroak eta balorazio eskalak. Hala ere, badira unitatean zehar proposatzen diren jarduerak gainditzen dituzten hainbat helburu, gelako eguneroko bizitzan era ez-gidatuan egin izan diren hainbat egoeretan (jolastokia, sarrera, jolas librea, psikomotrizitate gela...) behatu beharrekoak. Helburu hauek, unitatean zehar presentzia eskasa izanik ere, garrantzi handikoak dira haurraren garapenerako

(garapen

afektibo-gizarteratze-motriz-komunikatiboa)

eta

beraz,

irakasleak hauek egin izan diren egoeretan zuzeneko behaketa eginez ebaluatu beharko ditu. 4. LABURPEN TAULAK UDAZKENA JUSTIFIKAZIOA: Natur ingurunea eta hura osatzen duten izaki nahiz elementuak haurren jakinmin eta interesen xede nagusi dira. Horregatik, urtaro desberdinetan gertatzen diren aldaketak behatzea baliabide garrantzitsu bihurtzen da adin hauetan, norberaren garapenean eta ingurunearen ezagutzan laguntzen baitu. HELBURU DIDAKTIKOAK 

Natur-ingurunea behatzea, urtaro honetan

EBALUAZIO IRIZPIDEAK 

Natur-ingurunea behatzeko

gertatzen diren aldaketak identifikatuz.

interesa erakusten du,

Natur ingurunea zaintzea..

errespetuzko jarrera

Esperimentatuz, udazkeneko zenbait

azalduz.

elementuren propietate batzuk

deskubritzea, pentsamendu logikoa

udazkenean gertatzen diren

lantzeko.

aldaketak identifikatzen ditu.

Zenbait objektu eta inguruneko

gertakizunak deskribatzea., komunikazioan trebatzeko. 

Ingurune horretan

Gaiari buruz iritziak ematen ditu.

Gainontzekoak entzun eta errespetatzea.

Elementu desberdinak deskribatzen ditu.

Ipuinak eta abestiak gustura entzuten ditu.

7


EDUKIAK 

Udazkeneko natur-inguruneko elementuen (zuhaitza, hostoak, fruituak, basoa, mendia…) behaketa, horien propietate desberdinak identifikatuz: kolorea, forma, tenperatura, tamaina.

Natur ingurunean gertatzen diren aldaketak behatzeko interesa, jakinmina eta errespetua.

Ohiko komunikazio-egoeratan parte hartzea eta entzutea.

NEGUA JUSTIFIKAZIOA: Urtaro gogorra dugu, eta urtaro honetako ezaugarri garrantzitsuena elurra. Haurrek oso gustuko dute, nahiz eta asko aztoratzen diren. Beraz arropak, eguraldia, hotza, etab., lantzeko erabiliko dugun gaia izango da HELBURU DIDAKTIKOAK 

Neguko eguraldia ezagutzea eta beste

EBALUAZIO IRIZPIDEAK 

urtaroekin konparatzea, ingurune naturalean interesa eta jakin-mina garatzeko. 

Neguko arropak izendatzen ditu.

Abestiak eta ipuinak ulertzea eta parte hartzea, komunikazioa hobetzeko.

Beste urtaroekiko zenbait ezberdintasun bereizten ditu.

Gaiari dagokion hiztegia identifikatzea eta erabiltzea, komunikazioa hobetzeko.

identifikatzen du.

Neguko arropak ezagutzea eta aztertzea, ongizate fisikoko ohiturak bultzatzeko.

Neguko eguraldia

Negua eta bere ezaugarriak aztertzeko interesa agertu du.

Neguko hiztegia ondo erabiltzen du.

Abesti eta ipuinak ezagutu eta erreproduzitzekoa gai da.

Abesti eta ipuinetan gozatu eta parte hartu du.

8


EDUKIAK 

Hurbileko ingurune naturala neguan aztertzea eta haren zenbait ezaugarri identifikatzen hastea: eguraldia, paisaia, jantziak, …

Neguko eguraldiaren hiztegia (elurra, hotza,..) eta arropen hiztegia (bufanda, berokia,…).

Ipuinak eta abestiak ulertzea eta beraiekin gozatzea.

UDABERRIA JUSTIFIKAZIOA: Natur ingurunea eta hura osatzen duten izaki nahiz elementuak haurren jakin-min eta interesen xede nagusi dira. Horregatik, urtaro desberdinetan gertatzen diren aldaketak behatzea baliabide garrantzitsu bihurtzen da adin hauetan, norberaren garapenean eta ingurunearen ezagutzan laguntzen baitu. HELBURU DIDAKTIKOAK 

Udaberrian paisaian eta eguraldian

EBALUAZIO IRIZPIDEAK 

Urtaro honetan gertatzen diren

ematen diren aldaketak eta ezaugarriak

aldaketa nagusiak identifikatzen

behatzea, errespetatzeko eta

ditu (paisaia, eguraldia,

erantzukizuna garatzeko.

soinuak,…).

Gaiari dagokion hiztegia identifikatzea

Landareak ezagutzeko eta

eta erabiltzea, komunikazioa hobetzeko.

aztertzeko jarrera baikorra erakutsi

Udaberriko arropak ezagutu eta

du.

aztertzea, ongizate fisikoko ohiturak

Gaiaren hiztegia erabiltzen du.

bultzatzeko.

Abestiekiko eta ipuinekiko jarrera

Gaiari dagokion hiztegia identifikatzea

baikorra adierazten du.

eta erabiltzea, komunikazioa hobetzeko. 

Abestiak eta ipuinak ulertzea eta parte hartzea, komunikazioa hobetzeko.

9


EDUKIAK 

Udaberrian inguruneak jasaten dituen aldaketen deskubrimendua (paisaia, soinuak,…).

Udaberriko hiztegia.

Ipuinak eta abestiak ulertzea eta beraiekin gozatzea.

UDA JUSTIFIKAZIOA: Haurrentzako hain garrantzitsuak diren opor luzeak, haurrek ezagutzen dituzten bezala, udan aurkitzen dira. Haurrak gogotsu egoten dira hondartzara, igerilekura, oporretara, etab. joateko. Beraz, gai honetan, opor horietan zer egingo duten, ingurune ezberdinak ezagutu, etab., aztertuko dugu eta horrez gain eguraldia, landaredia etab. ere aztertuko ditugu. HELBURU DIDAKTIKOAK

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

10


Udan gertatzen diren aldaketa, elementu eta

eta eguraldia ezberdintzeko

urtaroekin ezberdintzea, haiekiko errespetua,

gai da. 

erabiltzen du. Abesti, ipuin

jolasak

eta jolasak ikasi, erabili eta

erabiltzea,

komunikazio

eta

Udako

eguraldia

gozatu du. 

hobetzeko. ezagutzea

eta

beste

interesa eta jakin-mina garatzeko.

du. 

Udako arropak ezagutzea eta aztertzea, ongizate fisikoko ohiturak bultzatzeko.

Besteen lankidetza aurkitzen du eta besteekiko errespetua

urtaroekin konparatzea, ingurune naturalean 

Gaiari dagokion hiztegia

Gaiari dagokion hiztegia, abesti, ipuina, eta

adierazpen modu ezberdinak aberastu eta 

Udako elementu, ingurune,

ezaugarriak aktiboki aztertzea eta beste

erantzukizun eta jakin-mina garatzeko. 

Udako eguraldia identifikatzen du.

Beste urtaroekiko zenbait ezberdintasun bereizten ditu.

Udako arropak izendatzen ditu.

Uda eta bere ezaugarriak aztertzeko interesa agertu du.

EDUKIAK 

Urtaroak: uda (paisaia, eguraldia, soinuak,…) ezagutzea.

Itsasaldea eta mendia ezberdintzea.

Oinarrizko kontzeptuak.

Udari dagokion hiztegia, ipuinak, abestiak, eta jolasak.

5. ERANSKINAK 

JARDUERAK:

ETXEA: Etxe txokoan jolas sinbolikoa landuko dute gehienbat, arropa ezberdina eta janari ezberina edukiko dute hauen bidez esperimentatzeko.

11


Horrez gain, etxe batean dauden objektu berberak edudiko ditu; hala nola, sukaldea, logela etab. Haurrei erosketak egiteko garrantzia barneratzeko, etxe eta denda txokoak erlazionatu egin ditugu. Hau da, etxe txokoan dendan erosi nahi dutenaren zerrenda bat edukiko dute, nahi dutena aukeratu eta produktuen prezioak ikusita hauen batuketa egin eta dendara prest joateko. 

DENDA TXOKOA: Dendariak arropa eta fruitu ezberdinak salduko ditu urtaroaren arabera. Denda txokoan bi gune bereiziko ditugu: produktuak eta kutxa. Eroslea etxe txokotik etorriko da zerrenda prestaturik, erosi nahi duenarentzako diru zehatza eramango du eta lehenik produktuen aukeraketa egin beharko du, ondoren kutxatik pasa eta ordaindu ostean etxera eramateko.

HIZKI TXOKOA: Bertan haurrak ipuin ezberdinak, eta abestiak edukiko ditu. Txoko honetan txandatuz ibiliko dira bakoitzak jarduera bat aukeratu eta txoko honetako pertsonen artean burutzeko.

ESKULAN TXOKOA: Eskulan txokoan urtaro bakoitzean mural bat egingo dute haurrek, material ezberdinarekin esperimentatu eta guztien artean urtaro hori irudikatzeko.

KOADERNOA:

12


13


14


15


16


17


18


Dendan erosketak egiteko etxean bete beharko den txantiloia:

9€

ESKAERA

3€

3 +

2€

2 + 1

1€

+ 1

1€

+ 2

2€

=9 19




Erregistro taulak:

20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.