TXOKOAK Txokoen definizioa: Txokoak ikasgelako espazio mugatu batzuk dira, non haurrek bakarka zein talde txikitan haur hezkuntzako arlo desberdinekin zerikusia duten ikaskuntzarako jarduera ezberdinak burutzen dituzten. Helburuak: • Haurrei haien alderdi afektibo, sozial eta intelektualak garatzeko aukera eman. •
Haur bakoitzaren garapenaren erritmoa errespetatu
•
Akatsak egiteko beldurra galtzea
•
Esperimentaziotik abiatuta arrazonamendu logikoa eta dedukzioa estimulatu
•
Arazo baten aurrean bide ezberdinak aurkitzen jakitea
•
Jarduerak gauzatzerakoan autonomia lortzea
•
Esperientzia zuzenak irabazi
•
Ikaste erabilgarri eta esanguratsua sustatu
•
Komunikazioa eta talde lana sustatu.
•
Trebetasun sozialak garatu (lankidetza adibidez)
Txokoak eta programazioa Programazioa ez da bat ere inprobisatua, dinamikoa eta ebolutiboa da. Txokoak programatzerako orduan honako puntu hauek kontuan izan behar ditugu: •
Antolatu nahi ditugun txokoak aztertu ( haurren beharrak, adina, ingurua etab)
•
Txoko bakoitzeko eduki eta helburuak aukeratu
•
Txoko bakoitzera hurbiltzeko, haurrei informazioa eman
•
Txoko bakoitzean erabiliko dugun metodologia zehaztu
•
Txoko bakoitzeko materiala hautatu eta non joango den aztertu (haurrek errez hartzeko adibidez)
•
Emaitzak ebaluatu
Irakaslearen eginkizuna Irakasleak hartu beharreko papera orientatzailearena da, laguntzeko dago baina haurrari libreki ibiltzen utzi behar dio. Haurrak dira ikastearen protagonistak, gure
laguntza eta gainbegiratzearekin, baina haien gaitasunekin eta haien erritmoan. Ikasgelako funtzionamendu on baten erantzule garenez, haurren beharrei erantzuteko dena antolatu beharko dugu. Txokoak antolatzeko garaian honako pauso hauek jarraitu behar ditugu: •
Txokoen helburu eta edukiak antolatu
•
Material egokia eduki eta sarritan material berria gehitu
•
Haurrei libreki adierazten utzi
•
Haurrek jasotzen dituzten ohiturak sustatu
Txokoez osaturiko ikasgela antolatu • Ordutegi finko bat edukitzea komeni da •
Txoko kantitatea aldatu egin daiteke helburuei, haur kopuruari, espazioari eta materialari begiratuz. Bost edo sei txoko kopuru egokia litzateke
•
Txokoak finkoak edo aldakorrak izango dira haurrei interesei begiratuta
•
Irakaslearen beharra beharko den eta haurren autonomia sustatuko den txokoak uztartu behar dira
•
Txoko bakoitzeko bost edo sei proposamen beharko dira jarduera eta material ezberdinarekin (proposamenak aldatu daitezke)
•
Txoko bakoitzean zailtasun mota ezberdinetako jarduerak ezarriko dira
•
Haurrek txokoak aukeratzeko aukera izango dute (hala ere, txoko guztietatik pasa beharko dute eta haur kopuru bat egongo da txoko bakoitzean)
•
Txoko bakoitzak bere arauak izango ditu eta ordena eta garbitasuna mantenduko da
•
Txokoen kontrola adinaren arabera aldatuko da
Metodologia Haurrek autonomoki ibiltzen ohitu behar dira, laguntza behar dutenean soilik eskatzen. Behin txokoan sartzerakoan honako hau izango da lan egiteko modua: •
Txokora sartzerakoan haurrak garbi ikusi beharko du txoko horretako jardueren posibilitatea
•
Situazio errealekin praktikak egingo dira batzuetan eta beste batzuetan, momentu horretan aurrera eramaten ari direnari buruzko jarduerak egingo dira
•
Materiala haurren helmenean egongo da
Espazioa Txokoak ikasgelaren barruan txertatuko dira eta txoko bakoitzak toki finko bat izango du. Txokoen beharren eta ezaugarrien arabera banatuko da txoko bakoitzaren espazioa (beharrezko argitasuna, intimitatea etab) Nahiz eta txokoak aldakorrak eta irekiak izan daitezken, txoko batzuk ezin dira elkarren ondoan egon, batzuk beste batzuk baina lasaitasun gehiago eskatzen dutelako. Materiala Era askotako materiala bada, gaitasun ezberdinak garatzeko posibilitateak handiagoak izango dira. Materiala ez da errazegia izango haurrarentzat, haurren atentzioa mantentzeko. Ongi organizatuta egon beharko da, haurrak ikusgai izan dezan, beraz gauza bakoitzak bere tokia izango du (kaxetan adibidez). Apaletan geroz eta material gutxiago izan, gehiago erabiliko du haurrak. Materiala ateratzeko orduan, haurren behar eta posibilitateei begiratuko zaie. Denbora Ordutegi finko bat izango da eta iraupena haurraren adinari begiratuz ezarriko da. Txokoak eguneko momentu jakin batean ezarri ahal izango ditugu (atariaren ostean adibidez), ikastetxeko ezaugarriei eta haurren zein irakasle taldearen ezaugarriei begiratu beharko zaie horretarako. Txoko motak Joko sinbolikoaren txokoa Haurraren garapenerako jarduerarik nagusiena da. Haurrari mundu errealera eta honek ekartzen dituen exijentzietara moldatzen eta kokatzen uzten dio; horrez gain, materialaren esperimentazio bat ere egiten laguntzen dio. Joko sinbolikoaren txokoak haurrari egoera jakin batzuk imajinatuz eta imitatuz jolastea baimentzen dio. Haurrak txoko honetan materiak basiko bat aurkituko du, oroitzapenak ekarriko dizkiona eta imitatzera eramango duena, modu libre batean. Joko sinbolikoaren helburuetako batzuk honako hauek dira: •
Haurra bere inguru errealera hurbiltzea
•
Komunikazioa garatzea
•
Kreatibitatea, fantasia eta imajinazioa sustatzea
•
Haurrari arazoak konpontzen laguntzea
•
(…)
Kokalekuari dagokionez, komenigarria da ikasgelako toki zabal batean kokatzea bakarka lan egiteko txokoetatik eta kontzentrazioa eskatzen duten txokoetatik banandurik egonik. Txoko honen inguruak errealitatea islatzea komenigarria da. Txoko hau aldatuz joango gara, gauza ezberdinetan bihurtuz. Hona hemen adibide batzuk: •
Etxetxoa:
Haurrei etxean haien gurasoekin eta familiakoekin bizitakoa kanporatzen laguntzen die. Sukaldea eta panpinen txokoa elkarrekin joan daitezke; modu honetan, espazio zabalagoa izango dugu eta askotariko jokoetan jolasteko aukera izango dute. Etxetxoak jolasteko materiala honako hau izan daiteke: mozorroak, sukaldea, ispilua,panpinak, mahaia etab. •
Denda:
Salerostea da funtzio nagusia. Jarduera honetan haurrek jolas libreko egoerak eta gehiago pentsatu beharrekoak nahasten ditu. Txoko hau haurren interesen arabera aldatu daiteke, fruta denda bat izatetik liburu denda bat izatera igaro daiteke. Bi eta lau haur bitartek hartu dezakete parte bertan eta materiala honako hau izango da: salmahaia, dirua, kaxa, elikagaiak etab. •
Autoak:
Jarduera honetako normalki eraikinen txokoa erabiliko da. Jolas libreaz gain, zerbaitera bideratutako jolasak ere burutu daitezke (matematika). 2-3 haurrek hartuko dute parte gehienez, honako materiala erabiliz: ezberdinak, garajeak, alfonbrak, seinaleak etab. •
ibilgailu
Sendagileak:
Txoko honetan haurrek gorputzaren oinarrizko zainketak ikasteaz gain, gure gizarteko lanbide garrantzitsu bat ikasten dute: sendagilearena. Dendaren ordezkatzaile moduan erabili daiteke, eta baita gure gorputzaren zainketarekin edo lanbideekin lotutako unitate didaktikoarekin ere. Txoko honetan honako material hau erabiltzen da: apalak, bendak, mediku mantalak, tiritak etab. •
Mozorroak:
Txoko honek haurrei haien familiako pertsonekin eta telebistako pertsonaiekin identifikatzeko aukera ematen die eta bere buruaz jabetzen laguntzen dio. Txoko hau besteengandik urrunduta egongo da, modu honetan haurra libre sentitzeko eta lotsarik gabe jokatzeko. Txoko hau hiru haurrek osatuko dute eta honako materiala erabiliko da: ispilu handi bat, helduen arropak, mozorro ezberdinak etab. Autoak, etxetxoak eta mozorroak urte guztian zehar egin daitezkeen jarduerak dira, besteak aldiz unitate didaktikoa lantzen ari garela landuko dira. Aurkitzen garen garain, sozializazioaren garapenak araudun joko eta joko sozialak agertzea dakar, hauetan taldeak rol garrantzitsua du eta bakoitzak bere lekua izaten ikasten du, honek guztiak jarrera eta baloreak lortzeko balio du. Liburutegiaren eta hitzen txokoa Haurrak duen hizkuntzarako gaitasuna aprobetxatu behar da hizkuntza sustatzeko, garatzeko, zailtasunak konpontzeko eta hau erabiltzera motibatzeko, haur hezkuntzan. Haurrak edozein momentutan erabiltzen du hizkuntza; beraz, edozein txokok betetzen du funtzio hau. Hiru modutan landuko da: ahozko irakurketa, marrazkien irakurketa eta azkenik, grafismoa eta idazketa. Espazio honetan ipuinak ere landuko ditugu. Helburu batzuk: •
Galderak egiten eta hauek erantzuten ikasi
•
Hiztegia handituElkarrizketen arauak ikasi eta hauetan parte hartu
•
Aurrerapenak eman mugimenduen koordinazioan
•
(..)
Ariketak: •
Pertsonai bat sortu, haurrak pertsonai horrekin hitz egin dezaten.
•
Ipuinak kontatu eta istorioak asmatu
•
Istorioak interpretatu marrazkien bidez
•
Ahotsaren hezkuntzarako ariketak (soinu bat imitatu adibidez)
•
(..)
Materialak: ipuinak, aldizkariak, mozorroak, txotxongiloak, liburu ezberdinak etab.
Txoko hau toki lasai batean kokatuko dugu, mugimendu gehiago eskatzen duten txokoetatik bereizita. Txoko honek alfonbrak eta kuxinak edukiko ditu eta baita mahai eta pizarra eta papera ere; hau da txoko erosoa izan beharko da eta materiala (lehen esan bezala) haurren eskura jarriko dugu. Txoko honek ere, besteak bezalaxe bere arauak izango ditu: lasaitasuna mantenduko da eta isiltasunez ibiliko dira behar denean, gainontzekoak errespetatuko dira etab. Plastika txokoa Umeak txikitatik sentitzen dute ukitzerakoan plazera eta plazer hau handitu egiten da materialak aldatzeko gai direla ikusten dutenean. Txoko honi esker, haurrak hitzez gain beste era batera adierazten ikasi du (marrazkien bidez adibidez). Txoko honen helburua haurraren kreatibitatea eta adierazpen askea lantzea da gehienbat (sentsibilitatea heztea, kreatibitatea eta fantasia sustatzea, behaketa eta pertzepzioa garatzea etab.) ; irakasleak ez dio ipiniko haurrari egiteko bat, hauen imajinazioa handia denez, haurrak erabakiko du zer egin. Ariketa ezberdinak egingo ditugu txoko honetan; hala nola, marrazki eta kolore ariketak (librea, murala ..) , paperarekin ariketak (zimurtua, moztua ‌ ), modelatze ariketak (kolpatu, puskatu, estutu ‌ ), pintura ariketak (pintzelekin adibidez), eraikuntza ariketak (etxeak, kotxeak, txotxongiloak, mozorroak ‌ ) edo bestelako ariketak. Erabiliko diren material batzuk honako hauek dira: paper ezberdinak, margoak, pintzelak, guraizeak, telak, plastilina etab. Txoko honek, besteak bezalaxe, bere arauak ditu ( mantala janztea, materiala errespetatu, dena ongi garbitu eta errespetua izan) Txoko hau argitasun handiko toki batean kokatuko dugu. Txoko honek bi gune izango ditu: gune hezea eta lehorra. Gune hezea ura erabiltzen den tokian aurkituko da eta lehorra berriz, gainontzeko jarduerak burutzeko. Bertan, 4 haur ahalko dira egon batera, bi haur gune bakoitzeko. Gainontzeko txokoetan bezalaxe, hemen ere materiala ikusgai izango du ikasleak, eta horrez gain, materiala ongi kontserbatzeko toki egokietan egon beharko da. Plastikako txokoa girotzeko garaian, haurrek egindako marrazki eta lanak ezarriko ditugu, hauek ikusgai izan ditzaten, honek haurrarentzako inspiraziotzat balio dezaten. Haurra txoko honetan sartu aurretik jakin beharko du bi gune aurkitzen direla eta gune horietan aurkitzen diren aukerak ezagutu beharko ditu; modu honetan zein gunetan ibili nahi duen jakiteko. Kontrolerako eta baloraziorako bi taula egongo dira txoko honetan, haurrek zein jarduera burutzen dituzten ikusteko. Haurrak libreki arituko dira, baina denbora jakin bat igarotakoan proposatutako teknika guztiak eginda eduki beharko ditu. Matematika txokoa Txoko honetan apal batzuk (materiala gordetzeko) eta mahai batzuk egongo dira, non 4
bat haurrek txoko honetako jarduera ezberdinak burutuko dituzten. Matematika eta logikaren txokoa haurrak bere taldekideekin edo bakarrik jarduera ezberdinak egiten edo maneiatzen dituen txokorik ohikoena da. Beraz, txoko hau 3, 4 edo 5 urteko haurrekin matematika modu erakargarri batean ikasteko erabiltzen da. Helburu nagusia, objektuak maneiatuz trebetasun logiko matematikoaren garapen egokia ematea da. Txoko hau handia izango da, eta aldi berean itxia (objektuak ikasgelatik ez galtzeko) eta horrez gain, materiala aldatuz joan beharko da haurra ez nekatzeko. Haurrak jolas-jardueren bitartez hainbat trebetasun garatuko ditu eta hainbat eduki ikasiko ditu. Txoko honek hainbat helburu ditu: esaterako, kreatibitatea eta imajinazioa garatu, materiala egoki erabiltzeko autonomia garatu, maneiatzeko trebetasuna garatu … Materialari dagokionean, honako material hau aurkituko genuke besteak - beste: gauzak gordetzeko eta usteko materiala (kaxak), objektuak neurtzeko materiala, zenbakikuntzarako materiala, haurren gaitasun mailara egokitutako jolasak etab. Txoko honetako jarduera batzuk berriz, hauek lirateke: arrautzak gordetzeko kaxak erabili ditzakegu garbantzuak ezarriz barnean, zenbakiak ikasteko; karta jolasak (nork ateratzen duen karta altuagoa);margotutako kartoizko tutuak, koloreekin edo neurriekin erlazionatzeko erabiltzen dira … Matematika txokoak ere izango ditu bere arauak, hona hemen horietako batzuk: ezingo da beste txoko batetara igaro behin matematikakoan egonda, errespetuz jokatuko da, amaieran dena ongi gorde beharko dugu, materiala partekatuko dugu etab. Esperimentazio txokoa Txoko honen helburu nagusia, haurren jarduera fisikoetarako grina piztea da. Horretarako, objektuak maneiatu eta eraldatzen dituzte eta haien ondorioak ikusten dituzte. Erabiltzen den materiala, esperimentazioa ahalbidetzen duena da alegia. Haurra, gauzak nola eginda dauden eta nola funtzionatzen duten ulertzera iristen da, eta esan beharra dago egunerokotasuneko giro batera hurbiltzen direnez, gaitasun intelektual bat eskaintzen duenez … haurrek gogoko duten txokoa dela. Irakasleak galderak eginez, haurrak behatzera , esperimentatzera eta hipotesiak egitera bideratzen ditu, emaitzak frogatzeko. Honako helburuak lantzen dira: haurra egunerokotasunera hurbiltzea, haurrei grina piztea, objektu ezberdinekiko loturak sortzea, arreta piztea … Erabiliko den materiala berriz, honako hau izango da: puxikak, imanak, lupak, pisatzeko objektuak, urez beteriko botilak … Araudiari dagokionean berriz, txoko honetan haurrak ezingo du libreki esperimentatu, aurretik planifikatuta egongo da eginkizuna. Hala ere, ez dira murrizpenak egongo, dena
ahalko da ukitu, begiratu … esperimentatzeko den neurrian. Arreta mantendu beharko da txoko honetan, errespetua mantendu beharko da, materiala ezingo da txoko honetatik atera etab. Hona hemen txoko honetako ariketa batzuk: ispilua erabiliz jarduerak egin, puxikekin jolasak, xaboizko burbuilak nola egin pajita eta xaboiarekin etab. Espazioari dagokionean, komenigarria da argitasun handiko eremu batean kokatzea eta ura eskuragarri dugularik. Bakarka lan egiteko eremua eta taldean aritzekoa edukiko du. Komenigarria izango da plastikako eremutik gertu egotea, gauzak elkarbanatzeko. Azkenik, esango dugu, apala ere egongo dela, non materiala gordeko den haurren eskuragarri egoteko. Eraikuntza txokoa Txoko honetan eraikuntzarako piezak aurkitzen dira. Haurrak, jolasten duen bitartean objektu tridimentsionalekin espazioaren ezagutzan eta hizkuntzaren garapenean eta pentsamendu matematikoan barneratzeko aukera du. Txoko honetako lurra material bero batez eginikoa izan beharko da. Txoko honetara kotxe txikiak, animaliak etab. Eramateko aukera izango da, eraikinetan kokatzeko. Txoko honen helburuak elementu tridimentsionalekin kontaktuak jartzea, forma geometrikoak eta koloreak ezagutzea eta arreta mantentzeko garapena dira. Materialari dagokionean berriz, eraikuntzarako piezak, eraikuntzetan kokatzeko elementuak eta eraikuntzetako piezak gordetzeko kaxak aurkituko dira. Jarduera ezberdinak burutu daitezke: libreki utzi eta nahi duten eraikina sortu, eraikinik altuena sortzeko esan, objektu ezberdinak sortu etab. Azkenik araudiarekin bukatuko dugu: pieza guztiak gordeko dira amaieran, errespetua, eta piezak bere txokotik ez ateratzea. Ordenagailu txokoa Txokoetara eskainitako tartea da ordenagailua erabiltzeko tarterik egokiena. Zein txokotan ezarriko dugun erabakiko dugu eta haurrak binaka bertatik pasatzen joango dira. Ahal den neurrian behintzat, ez dugu ordenagailua ezarriko, jendea pasatzen den toki batetik. Helburuei dagokienean, haurrei informatika mundura hurbiltzea, trebetasun berriak ikasteko iniziatiba hartzea, informatikako lexikoa handitzea … daude. Txoko honetan erabiliko dugun materiala, teknologia berriekin erlazionatuta egongo da: pantaila, arratoia, teklatua etab. Jarduera ezberdinak burutu daitezke: Piporekin ikasi bilduma da gomendagarriena eta honekin jarduera asko burutu daitezke: “nire lehenengo pausuak” (arratoiaren eta teklatuaren kontrola lantzeko); “Piporekin irakurtzen ikasi” (lexikoa handitzeko) etab. Behin haurrak teklatuaren eta arratoiaren kontrola lortutakoan KLIK programari ekingo
diogu. Arauei dagokienean, haurrek ordenagailua astean 3 aldiz erabiliko dute, 45-60 minutu inguruko saioetan eta bi pertsona egongo dira gehienez elkarrekin . Jarduera ezberdinak egingo dira eta inprimagailuaz baliatuz emaitzak ikusteko aukera izango da. Telefonoaren txokoa Mahaitxo baten gainean telefono bat kokatuko da eta bere aldamenean telefono zenbakiak eta dei erregistroen orrialde bat edukiko ditu. Bost urteko geletan egoten da txoko hau, nahiz eta telefonoak aurreko urteetan jolas sinbolikoan parte hartu. Helburuei dagokienean, komunikazioa garatzea, grafiak ezagutzea, komunikaziorako teknikak erabiltzea etab. egongo lirateke. Funtzionamenduari begiratuz, haur bakarra egongo da momentu bakoitzean txoko horretan, eta haurra txoko horretara joango da elkarrizketa bat eduki nahi duenean. Txoko honek ez du espazio askorik beharko; toki lasai, goxo eta lagunengandik urrundutako batean kokatuko da. Jolas sinbolikotik gertu egon ahalko da, eta momentu jakin batzuetan horretarako ere balioko du. Denbora aldetik, kurtso hasieratik jarriko da martxan txoko hau, eta haurren interesa galtzean kendu ahal izango da. Postontziaren txokoa Txoko hau hirugarren hiruhilekoan ezarriko da, haurrak bereganatutako kode idatzia testuinguru komunikatiboan erabili dezan. Aldi berean, ikasgelako sozializazioa eta sentimenduen adierazpena sustatzen dugu. Helburuei dagokienean, gainontzekoekin komunikatu ahal izateko kode idatzi egokia izatera iristea, kode idatziaren garrantzia ulertzea, komunikatzeko beharra sentitzea etab. daude. Funtzionamenduaren aldetik berriz, haurrek txoko honetan mezuak, kartak, notak ‌ idatziko dizkiete haien ikaskideei hauek postontzi pertsonalean utziz. Egunero begiratuko dute haurrak postontzia eta karta izanez gero irakurri egingo dute. Txoko honek ez du espazio handirik behar, postontziak antolatzeko taula bat soilik behar da, haur bakoitzaren izenarekin. Azkenik, txoko hau hirugarren hiruhilekoan ezarriko da, haurrak hizkuntza idatziarekiko kontrola duenean. Ebaluazioa eta kontrola Ebaluazioa egiteko garaian, prozesua edukiko dugu kontuan. Gela txokotan banatzean, testuinguruaren analisi bat egitetik abiatzen gara (espazioa, materiala ‌ ) eta horrek gure ebaluazio jarraia egiterako garaian lagunduko digu.
Bestalde eredu didaktiko honek haurrei jarduera ezberdinak eta interesgarriak, bere garapen fisiko, kognitibo, sozial eta amultsuan laguntzen dutenak, praktikatzeko aukera ematen die espazio honek, bai eta lengoaiaren barneratzean eta garapenean laguntzen du. Era berean, txoko bakoitzean ikaskuntza espezifiko batzuk ematen direnez, garapeneko aspektu konkretu batzuk behatzera ahalbidetzen gaitu. Ebaluazioak helburu gisara txokoak hobetzea, transformatzea eta egokitzea du. Txokoak ebaluatzeko teknika egokiena, irakaslearen aldetik, haurrak txokoetan dauden bitartean , zuzen eta sistematikoki behatzea da. Irakaslea da haurrak hobekien ezagutzen dituena, beraz bere behaketa ezinbestekoa da, zerbait egokitzeko garaian. Behaketa egiteko garaian bi zatitan banatutako dugu: lehenik eta behin, ikasgelaren funtzionamendua ebaluatuko dugu. Bestalde, haur bakoitzaren ikaskuntza-garapenaren prozesua ebaluatuko da. Haurrak banaka behatzea garrantzitsua da bakoitza ulertzeko. Bestalde txoko jakin bat ere behatuko dugu, zer prozesu kognitibo ematen diren, zein portaera garatzen diren txoko honetan, material mota, zein erlazio ematen diren txoko honetan etab. Noizbehinka, jarduera bat egin ostean, gomendagarria da elkarrizketa edukitzea haurrekin, hauek egin dutena edo esperimentatu dutena azaltzeko; egon diren zailtasunak azalduz, hauek nola konpondu dituzten ‌ Ebaluazio eskala bat egin dezakegu, non jarduera bakarrik edo heldu edota ikaskide baten laguntzaz egin duen azalduko duena. Beraz, ikusi dezakegun moduan, txokoetan egin ditzakegun behaketak askotarikoak dira. Hezkuntza talde bakoitzak bere ebaluazio irizpide eta jarraibideak jarraitu beharko ditu eskolak aurkitzen duen testuinguru konkreturako.