Ekolurra Buletina 2025 I

Page 1


www.ekolurra.eus

EKOLURRA BULETINA 2025 I

Nekazaritza Ekologikoa hazten ari da, baina eboluzionatzen ari ote da?

Azken urteetako joerari jarraituz, nekazaritza ekologikoa hazten ari da eta dagoeneko inskribatutako lursailen orbana EAEko mapan agerikoa da. 2024 urtean 1.905 Ha berri gehitu ziren eta hazkundea %18koa izan zen, guztira 12.677 Ha dira EAE-n ekoizpen eredu ekologikoan ziurtatuta. Nekazaritza-azalera osoaren % 6,7 suposatzen du, Europako batez bestekotik urrun oraindik, %10,4.

Azterketa ekoizpen motaren arabera eginda aldeak handiak dira, ziurtatutako fruta sailek azalera osoaren % 25 suposatzen dute, barazkiek % 16, mahastiek % 11, eta aldiz, zereal laboreek soilik % 0,6 edota larreek % 8 besterik ez. Austria, Estonia, Suedia, Portugal, Italia eta Grezia ekologikoan landatutako nekazaritza-azaleraren % 20tik gora daude. Frantzia eta Espainia dira guztira landatutako azalera handiena dutenak.

Eragile kopuruari dagokionez, 2024 urtean 71 gehitu ziren eta hazkundea %4koa izan zen, guztira 768 eragile daude EAE-n ekoizpen eredu ekologikoan ziurtatuta.

Azaleraren eta eragile-kopuruaren hazkundearekin, nekazaritza-ekoizpen ekologikoa handiagoa egiten ari dela esan liteke. Galdera da, hazkunde horrekin batera, sektorea gehiago garatzen ari da? eta eboluzionatzen?

Esan ohi da garapena funtzioaren eta gaitasunaren hobekuntza dela, eta eboluzionatzea egoeretara egokitzea dela, baina hori benetan gertatzen ari dena al da?

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sail berria iazko erdialdean abiatu zen

XII. legegintzaldian. Urrian sail honek Legebiltzarraren enkargua jaso zuen Euskadiko ekoizpen ekologikoa sustatzeko plan berri bat egiteko lankidetza zabalean: Foru Aldundia, tokiko erakunde, lehen sektoreko eta elikagaien sektoreko eragileekin eta ENEEK-Ekolurrarekin batera.

Garrantzitsua da plan honek sektorearen garapenean eta bilakaeran arreta jartzea. Urtero baja ugari ematen dira jarduera bertan behera utzi behar izaten duten proiektuengatik, bai errelebo-faltagatik, bai bideragarritasun “onargarria” ez lortzeagatik. Bideragarritasuna neurtzerakoan kontuan izaten

Eragile-kopurua, jarduera nagusiaren arabera (2024ko abendua).

dira, egonkortasun ekonomikoa, famlia kontzilizazioa, norberaren egoera fisikoa, eta azken baten, lanbidearen duintasuna maila.

Garapen plana 2026-2030 eperako egingo da eta bere lanketa 2025 urte honetan burutukoa da, Eusko Jaurlaritzaren esanetan. Garrantzitsua izango da arreta honako gai hauetan jartzea: formazio eta trebakuntza eskaintza hobetzea; aholkularitza-sare espezializatu bat ezartzea; ereduaren arazo espezifikoei erantzungo dien ikerketa lerroak ugaritzea eta emaitzak sektorean zabaltzeko lanak hobetzea; ekologikoaren ikuspegia zabaltzea, nekazal

politikaz gain, ingurumenaren, kontsumoaren eta hezkuntzaren arloko beste politika instituzional batzuk inplikatuz; erosketa berdearen irizpideak ekoizpenaren errealitatera egokitzea; ekoitzitako guztia elikagai ekologiko gisa saltzea ahalbidetzen duten merkaturatze-egiturak sustatzea; eskaria handitzea baina eskaintzaren balorizazioan oinarrituta, kontsumitzailea hobetoago informatuz. Zerrendatutako guzti hauei seguruenik beste asko gehituko zaizkie urte honetan zehar, planaren diseinu prozesuan.

Errolda eta datu gehiago hemen: www.ekolurra.eus

2024ko komunikazio ekintzak: etapa berri baten hasiera

2024ean gertakari esanguratsurik izan bazen ENEEK-Ekolurran, hori izan zen Kontseiluaren zuzendaritza batzordea berritzeko 4. hauteskundeak egin zirela. Hala, bozketen emaitzak argitaratuta, otsailaren 5ean egin zuen Zuzendaritza Batzorde berriak lehendabiziko eratze bilera, eta bertan, ofizialki, Kontseilu berria osatu zen. Egun horretan finkatu ziren ere lehendakaritza eta lehendakariordetza karguak, hautagaien arteko bozketa bitartez. Horrez gain, Otsailaren 22 eta 23an, Kontseiluak Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) duen egoitzan, bi eguneko barne saioak antolatu ziren aurreko Batzordearen eta berriaren arteko informazio trukaketa egiteko. Horrezaz gain, batzordekideekin etorkizuneko erronkez jarduteko mahai borobila antolatu zen. Aukera baliatu zen ere Kontseiluko lantaldeak identifikatuta zeuzkan zenbait formakuntza-beharrei erantzuna emateko.

Barne saio hauek baliatu ziren, aldi berean, Lurraldeetako nekazaritza ekologikoko elkarteen beharrizanak ezagutzeko, bai sustapen eta komunikazioaren arloan eta baita arlo teknikoan ere. Kontseiluko komunikazio teknikarien partetik, ENEEK-Ekolurrak 2024rako planteatuta zeuzkan proiektu desberdinak aurkeztu eta partekatu ziren.

Barne komunikazioari dagokionez, aurten ere alta eskatu duten eragile berriak aurrez aurre ezagutu eta, aldi berean, Kontseiluak eragile ekologiko guztiei eskaintzen dizkien baliabideak aurkeztu helburuarekin, maiatzaren 22an eta urriaren 15ean ongi etorri ekitaldia antolatu zen Amorebieta-Etxanoko egoitzan. Horrez gain, 2023ko urtekaria banatu zen eragileen artean eta barne buletin bat sortu zen Kontseiluko ekintza eta berrien berri emateko.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

Elikagai ekologikoak balioan jarri eta kontsumitzaileei ekoizpen eredu honek dituen onurak jakinarazteko helburuekin, 2024an “Ekologikoa, dena hobetzeko!” kanpaina egin zen. Kanpaina Eguberri garaian kaleratu zen eta irratian, euskarri digitaletan eta sareetan presentzia nabarmena izan zuen.

Urteko beste data esanguratsu batean, Irailaren 23an hain zuzen, ‘Neka-

zaritza Ekologikoaren Europako Eguna’ ospatzen dela aprobetxatuta, zenbait komunikazio ekintza burutu ziren, hala nola telebistako sukaldaritza-saioekin elkarlana, albistegietan Kontseilukideen agerraldiak eta salmenta puntuen web bilatzailearen aurkezpena, besteak beste.

Sareetan, urteko momentu ezberdinetan presentzia izan genuen: ekainean “Zer dira elikagai ekologikoak” kanpaina abiatu genuen eta irailean Nekazaritza ekologikoak Garapen jasangarrirako helburuak betetzen nola laguntzen duen jakinarazteko kanpaina egin genuen.

‘Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da’ izenpean erakusketa ibiltariak hainbat herri bisitatu zituen: Durango, Vitoria-Gasteiz, Gernika Lumo, Irun, Forua eta Leioan. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobek antolatzen duten Asteklima ekimenean erakusketa ibiltariarekin parte hartu genuen Leioako Ostalaritza Eskolako jantokian Elikadura ekologikoaren erakusketa jarriz.

Babesletzei dagokienez, 2024an txirrindularitza profesionaleko 2 probatan izan ginen: gizonezko Itzuliaren 5. etaparen eta emakumezko Itzuliaren 3. etaparen bukaeran mendiko lider izan zirenek elikagai ekologikoz betetako saskiak jaso zituzten. Urrian “Aramotz mendi lasterketa”-ren babesle izan ginen, irabazleentzat elikagai ekologikoz osatutako 6 saski emanez. Halaber, Gaztea irrati saioko zozketan elikagai ekologikoz betetako otarra ere oparitu zen.

Elkarlanak eta komunikazio zuzena

Urtean zehar Kontseiluak, EAEn nekazaritza eta elikadura ekologikoaren erreferentea izanik, hainbat formakuntza, hitzaldi, mahai tekniko eta jardunalditan parte hartu zuen. Nabarmentzeko, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea dinamizatzeko lan taldean izan ginen. Kontseiluko zuzendariak, bere partetik, EHUk antolatutako “Zuzenbide europarra eta gobernantza” ikastaroan parte hartu zuen “Producción Agraria Ecológica en la UE y en nuestro entorno, retos y dificultades” hitzaldia emanez.

2024an jasotako beste gertakari esanguratsu bat izan zen “Idiazabal” Jatorri Deiturako ekoizleak eredu ekologikora hurbiltzeko gidaren aurkezpena Arkautiko Zalditegietan, irailaren 20an, Idiazabal Egunaren bigarren edizioan. Gida hau Idiazabalgo Kontseilu Arautzailearen eta ENEEK-Ekolurraren artean garatu da. Pasa dan urtean garatutako beste elkarlan bat izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarekin batera Euskal Sagardo Ekologikoa bereizteko euskarria sortzea.

Bestalde, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren inguruko hitzaldiak eman ziren ondorengo toki estrategikoetan: Gomiztegiko Artzai Eskolan, Gamarra Ostalaritza Eskolan, Egibide Ostalaritza Eskolan, Sustrai Elkartean, Leioako Ostalaritza Eskolan, Arkautiko Nekazaritza Eskolan eta Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolan. Halaber, 20 ikasle talderekin Lurzorua Hezkuntza Programa burutu zen eta beste 7 talderekin ibilaldi gidatua egin zen gure egoitzan.

Azoketan presentzia

Udako Ekoazokei dagokionez, 2024an 13 antolatu ziren lurraldeetako Nekazaritza Ekologikoko Elkarteen eta Kontseiluaren kudeaketari esker: Gasteiz, Elorrio, Zigoitia, Zarautz, Zumaia, Donostia, Algorta, Zerain, Mungia, Gasteiz, Eibar, Durango eta Leintz-Gatzagakoak, hain zuzen. Ekimena erakargarriagoa izateko eta elikagai ekologikoak ezagutarazteko, azoka batzuetan dastaketak eta sukaldaritza erakustaldiak antolatu ziren.

Kontseilua Euskadin eta Euskaditik kanpo antolatutako hainbat erakustazoka handitan egon zen 2024ean zehar, hala nola Gustoko, Berdeago, Biocultura Barcelona, Bioterra, BioAraba eta BioCultura Madrid. Hauetatik, Euskadin antolatutako azoketan EKOGURPILA jolasa dinamizatu genuen. Jolasaren bitartez, nekazaritza ekologikoarekin lotutako galdera desberdinak egiten zitzaizkien bisitariei eta, asmatuz gero, promoziorako materiala edo Euskadiko ekoizleen guneetan erabiltzeko bonoak oparitzen zitzaizkien. Aipatzekoa da jolasak arrakasta handia izan duela.

Sareko, inguruko elikagai ekologikoak non eta nola eskuratu jakiteko bilatzailea

Web bilatzaile berriarekin, elikagaiak zirkuitu laburrean saltzen dituzten ekoizleen salmenta guneak bistaratu nahi izan dira. Tresna honen berezitasun nagusia da ekoizleek beraiek zuzenean osatuko duten bilatzailea dela. Hau da, informazioa zuzenean iritsiko da kontsumitzailearengana, inguruan dauzkan ziurtatutako ekoizle eta eraldatzaileen eskutik.

Bilatzailearen bitartez ere, Euskadin eredu ekologikoan ekoiztu eta euro-hostoaren ziurtagiri ofizialarekin merkaturatzen diren elikagaien aniztasuna ezagutarazi nahi da: haragia, barazkiak, esnekiak, ontziratuak, lekaleak, ogia eta gozogintza, olioa, ardoa, sagardoa, arrautzak... Baita bestelako elikagai berezi batzuk ere, hala nola, gatza, shiitake perretxikoak, kombucha edota pottoka haragia, besteak beste.

Merkaturatze Sarean, zuzeneko salmenta bultzatzeko helburuarekin, plataforman egokitzapenak egiten jarraitu da ekoizleen autonomia erraztu aldera.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

Kontseiluan erroldatutako eragileen jarraipena

Euskal Autonomia Erkidegoan elikagai ekologikoak ekoiztu, eraldatu edota merkaturatzen dituzten proiektu, enpresa zein eragileak Kontseiluan erroldatuta egon behar dira. Modu honetara, Kontseiluak ziurtatzen du eragile hauek Europar Batasunak elikagai ekologikoentzat ezarrita duen etiketatu-araudia betetzen dela. Araudi honi esker ekologiko, biologiko, organiko eta eko/bio aurrizkiak babesten dira, eta kontsumitzaileari produktu hauek merkatuan erraz identifikatzeko logo berezi bat ematen zaio. Aldi berean, eragile desberdinen arteko konpetentzia garbia bermatzen da, aipamenak erabiltzeko bete beharreko minimoak ondo zehaztuta gelditzen direlako, eta betetzen ez dituen orok debekatuta duelako eko aipamenak erabiltzea.

Urtero, erroldatuta dagoen eragile bakoitzari Kontseiluak bere lanen jarraipen bat egiten dio, ekoizpen unitateak ikuskatzen ditu, azken bisitatik egindako lanen auditoretza egiten du eta, beharrezkoa denean, laginak hartu eta analitikak egiten ditu.

Kontrol eta ziurtapen sistema honek bere araubide propioa du eta modu ofizialean bete behar da, agintari eskudunari (Europar Batasuna) kontuak emanez. Honetarako, ENEEK-Ekolurra kontseiluari Europar batasunak kontrol agintaritza izaera aitortu dio eta kodea eman: ES-ECO-026-VAS.

Urte hasieran

ENEEK-Ekolurrako teknikariek erroldaren banakako azterketa egiten dute, banan-banan eragile bakoitzak araudia betetzeko eskaintzen duen bermea baloratuz puntuaketa-sistema baten bitartez

Kontseiluak kode eta aitortza ofizial hau ez galtzeko, ezinbestekoa da erroldatuta zaudeten eragileon lanak patxadaz jarraitzea. Kontrol eta ziurtapen sistema honetan eragileok paper oso garrantzitsua jokatzen duzue: zuen kolaboraziorik gabe ez dago berme sistema hau indarrean mantentzerik. Kontseiluko teknikariek egindako auditoretzetan ezinbestekoa da zuen jarrera aktiboa izatea eta EB araudia betetzen duzuela modu sinesgarri batean beraien aurrean defendatzea, erregistroak, argazkiak, dokumentuak zein beste edozein ebidentzia objektibo aurkeztuta. Sistema hau sinesgarria izatea denon ardura kolektiboa da neurri batean, eta norbait iruzurretan ibiltzeak kalte egingo lioke, berme sistemari zein bertan parte hartzen duzuen eragile guztiei.

Urteko jarraipen plana

Urte hasieran ENEEK-Ekolurrako teknikariek erroldaren banakako azterketa egiten dute, banan-banan eragile bakoitzak araudia betetzeko eskaintzen duen bermea baloratuz puntuaketa-sistema baten bitartez. Kontuan hartzen diren ezaugarriak dira: aurreko urtean arau hausterik izan den; modu ekologikoan ekoizten ez diren bestelako aktibitate edo ekoizpenik ere egiten diren; eta maneiatzen den aktibitatearen dimentsioa. Puntuaketaren arabera eragile batzuei kontrol bisita bat baino gehiago egiten zaie, batzuetan abisatu gabe, edota laginak hartzen zaizkie. Urte hasieran zehazten da ere, ziurtatutako ekoizpen-jar-

duera kopuruaren arabera, zenbat lagin hartuko diren laborategiko azterketa egiteko. Hondakin kimiko anitzen eta transgenikoen presentziaren analisiak egiten dira, ekoizpen lanetan erabili ez direla ziurtatzeko. Analitika hauek produktu talde anitz bati egiten zaizkio, tartean barazkiak, mahats hosto eta fruituak, muztioak, abereentzat pentsuak, eztiak, lurrak eta bestelako batzuk daude. Hondakin batekin positiboa ateratzen denean ikerketa bat abiatzen da, hondakinaren jatorria ez dela ekoizlearen maneiu desegoki baten ondorio ziurtatzeko.

Orain arte bezala, tratamendu fitosanitarioen hondakinak aztertzeko Almeriako SICaAgri laborategia erabiltzen da eta transgenikoen detekziorako, Murtziako Agrolab laborategia. Eztiaren laginak Apinevada laborategian aztertzen dira. Guztiek ENAC ziurtagiriaren bermea dute.

2024 urtean ekoizpenari egindako jarraipena

Pasa dan urtean, guztira, 1.132 jarraipen bisita egin ziren. Hauetatik, 61 kasutan laginak hartzeko izan zen. Bisita guztien %9,7 aurretik abisatu gabe egin ziren.

Kontuan izanda guztira 740 eragileren lana jarraitu zela, 127 eragileri bisita bat baino gehiago egin zitzaien, ekoizpen orientazio desberdinetan erroldatuta zeudelako, edota urte hasierako ebaluaketak abisatu gabeko bisita gehigarria egitea agintzen zuelako. Az-

ken talde honetan izan ziren 72 eragile, erroldaren %9,7. Aurreikusita zegoen 74 kontrol-bisita gehigarri egitea, baina 2 ezin izan ziren egin, 2 eragile horiek bajan eman zirelako. Ondorioz, 2 kontrol gehigarri hauek egin gabe, araudiak eskatzen duen kontrol gehigarrien %10etik behera gelditu gara.

2024 urtean ekoizpenaren analitika eragileen %8,2-ri egin zaie (hau da, guztira 61 lagin hartu dira). Honekin araudiak eskatutako analitiken kopurua (gutxienez %5) gainditu da. Lagin guztiak aurrez abisatu gabe hartzen dira.

2024 urtean egindako jarraipenaren emaitzak

Urtean zehar guztira 35 arau-hauste jaso zituzten idatziz kontseiluko teknikariek, eta 28 eragile izan ziren arazo hauetan inplikatuta. Kasu gehienetan eragileak ostean idatziz hartutako konpromisoa ontzat eman zen edota hartutako neurri zuzentzaileak nahikotzat eman ziren.

Egindako laborategi analisiei dagokionez, analizatutako laginen %98tan ez zen inolako kutsadura arrastorik antzeman. Emaitza bereziki ona da beste urte batzuekin alderatuta.

Azaldutako positibo bakarra istripuz izandako kutsadura izan zela frogatu zen (tratamendu fitosanitarioak aplikatzeko makinaria konpartitzean eman zen kutsadura). Kutsatutako uzta ez zen eko aipamenekin merkaturatu.

Araudiaren gaia

Espediente kopurua Ez adostasunen nondik norakoa Ebazpena

OROKORRAK

Derrigorrezkoak diren erregistroak ez izateagatik 3

Erregistroak ez daude 1

Behin eta berriro erreklamatu zaie derrigorrezkoak diren erregistroak aurkeztea, epeak gainditu dira.

Auditoretzan erregistroak ez dira aurkezten

Ziurtagiria berriztatu 2 En el uso de un insumo los registros están incompletos y no se puede hacer el balance

Inskribatu gabeko instalazioen erabilera 1

Ez da egiaztatu hornitzaileetako baten ziurtagiria 4

Produktua ontziratzeko enpresa ez zegoen ziurtatuta

Hornitzaileak ez zeukan ziurtagiri ekologikoa

Kontabilitatea bereiztuta ez izatea 2 Salmenta agiri batean produktu eko eta ez eko bereiztu gabe agertzen dira.

Etiketatua gaizki dago 5 Etiketak gaizki daudela ikusten da.

Produktu ez ekologikoa ekologikoa bezala saldu 1 Animali ez ekologikoan ekologiko bezala saldu dira

Ziurtagiria kendu

Neurri zuzentzaile egokia

Medidas correctoras adecuadas Renovar certificado

Neurri zuzentzaile egokiak

2 Produktua deskalifikatu

2 Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Ziurtagiriaren etenaldia

Neurri zuzentzaile egokia: ziurtagiria berriztatu

Larritasuna ikusita kasu batean: ziurtagiria kendu

Ziurtagiriaren etenaldia

Araudiak ezartzen duen kuota ez ordaindu 1 Bi urte jarraian tasak ez ordaintzeagatik Inskripzioa kendu

NEKAZARITZA EKOIZPENA

Emaitza analitiko desegokia 1 Laborategiko emaitza: Descalificar el producto

Ekoizpena ez da zaindu behar bezala

2 Landaketak zaindu gabe aurkitzen dira, utzita bezala

Landare ez ekologikoen erabilera 1 Bisitan ezin da egiaztatu hainbat landaketen jatorria

Onartu gabeko tratamendua duen haziaren erabilera

Ez onartutako intsumoen biltegiratzea

Intsumo baten erabilera desegokia

2 Hazi ez ekologikoak, onartu gabeko tratamenduarekin erabili dira

1 Ireki gabeko intsumo bat armarioan ikusten da

1 Onartutako produktu bat erabili da modu desegokian

Erreketa-hondarrak unitatean 1 Berezko belarrak erre ziren

Onartu gabeko intsumoa erabiltzea

1 Landare ekoizpenean ez onartutako produktua erabili zen

ABELTZAINTZA

Animali ez ekologikoak ustiategian sartu 2 Behi ustiategian araudiak zehazten duena baino animali ez ekologiko gehiago sartu dira

Oilotokiaren lurrean ez dago azpikorik

Ukuiluaren baldintzak ez dira egokiak

Animaliak lotuta ikusten dira

1 Oilotokiak ez du azpikorik

1 Ukuiluan animali guztiak ez dira sartzen

1 Animaliak lotzeko salbuespena ez dauka eskatuta

Animaliak zikinak daude 1 Ukuiluan ez dute ohea nahikoa eta garbia

Ez dira errespetatu elikadurarako nutrizio-eskakizun orokorrak animali ekologikoetan

1 Animaliak ez dira osasuntsu ikusten

Ez dira elikadura arau espezifikoak errespetatu 1 Animaliak ez dira larreetara ateratzen

Pentsu ez ekologikoa erabili da txahalekin 2 Esne aldiaren ostean laguntza moduan erabili zen, (errepikatuta)

Inportazioan COI osatu gabe dago

INPORTAZIOA

1 Inportazioan COI ez zegoen ondo azalduta

Ziurtagiria berriztatu

Bilakaera epea luzatu

Ziurtagiriaren etenaldia

Inplikatuta dagoen uzta deskalifikatu

Bilakaera epea luzatu

Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Bilakaera epea luzatu

Ziurtagiriaren etenaldia

Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Neurri zuzentzaile egokiak. Ziurtagiria berriztatu

Neurri zuzentzaileak aurkeztu gabe. Erabaki gabe

Neurri zuzentzaileak aurkeztu gabe. Erabaki gabe

Ziurtagiriaren etenaldia

Neurri zuzentzaile egokiak

Ziurtagiriaren etenaldia

Neurri zuzentzaile egokiak Ziurtagiria berriztatu

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

2025 urterako aurreikusitako jarraipen plana

768 eragile daude erroldatuta urte hasieran eta kontuan izanda askok ekoizpen orientazio bat baino gehiago duela, 972 bisita egitea aurreikusi da. Horrez gain, urte hasierako ebaluaketak 78 kontrol gehigarri egitea agintzen du (erroldaren %10). Bestalde, 42 lagin-hartze planifikatu dira urte hasieran (erroldaren %5), baina kopuru hau gehitzen joaten da urtean zehar, susmoak daudenean kontseiluko teknikariek laginak hartzea erabakitzen dutelako (iaz 61 lagin jaso ziren guztira). Kopuru hauei gehitu behar dizkiegu urtean zehar suertatzen diren eragile berrien auditoretzak, aurten 160 aurreikusi dira. Guzti honekin, 1.174 bisita planifikatu dira, iaz egin zirenak baino 42 gehiago.

2025 urterako Kontseiluaren lantaldea kontrol eta ziurtapen lanetan

Auditoretza lanetan ari den lankideen kopurua beharrizanetara moldatzen da, horrela, zenbat eta jarraitu beharreko eragile gehiago, edota ematen duten bermea txikiagoa, edo arau

hausteak izateko arrisku gehiago, edo eragileen partetik laguntza gutxiago, orduan eta baliabide gehiago beharko dira lana ondo egiteko.

Baliabide hauek beti nahikoa izatea bermatu behar du Kontseiluak, hau da, lantaldearen ahalmena bat datorrela egin beharreko kontrol kopuruarekin, eta honetarako ezinbestekoa da urtean zehar sortu daitezkeen ustekabeei aurre egitea.

2025 urterako lantaldea hauxe da: Bisitak: Amaia Lopez, Irantzu Alegria, Estibalitz Martinez, Mikel Guergue, Julen Elorza, Haritz Mayora; Administraria: Kristina Somozas; Ziurtapen Teknikaria: Itxaso Cadenato; Ziurtapen Zuzendaria: Xabier Lejarzegi.

Teknikari bakoitzak, urte hasieran, berak jarraipena eman beharko dien eragileen zerrenda eta eragile bakoitzarentzat planifikazioa jasotzen ditu: eragileari egin beharreko bisita kopurua, aztertu beharreko aurrekariak, bisita egiteko urte sasoia, bisitaren bat abisatu gabe izango den, eta laginak hartu beharko dituen aldez aurretik zehazten dira, besteak beste.

2025erako eragile berrien

160 auditoria aurreikusi dira

Eragileak bisitaren berri duenean aukera dauka, modu objektiboan justifikatzen duen neurrian eta denboraz egiten badu, teknikari aldaketa eskatzea, honetarako Kontseiluaren bulegora deitu eta ziurtapen zuzendaritzarekin hitz egin behar du, edota emailez zuzendu.

Garrantzitsua da kontseiluko teknikariei arreta egokia ematea eta ahal den neurrian hitzordua lotzeko erraztasunak ematea. Lanak astelehenetik ostiralera egiten dira eta posible den neurrian Kontseiluaren lan ordutegian. Abisatutako bisitak direnean hitzorduak astebete lehenago jartzen dira: bitartean eragileari arazoren bat sortzen bazaio, lehenbailehen Kontseilura deitu eta abisatzea ezinbestekoa da. Iaz 47 kasutan hitzordua bertan behera gelditu zen eta honek denbora galtzeak eta efizientzia

jaistea ekartzen ditu. Beraz, garrantzitsua da Kontseiluko teknikariekin hitzorduak bertan behera ez ustea, baina beste aukerarik ez denean ahalik eta azkarren abisatzea.

Ziurtapenean interesa duten alderdien batzordea

Batzorde honen eginkizun nagusia da, gutxienez urtean behin, berme sistemaren azterketa egitea da, puntu nagusi hauek aztertuz: baliabide nahikoa, teknikarien formakuntza, independentzia, inpartzialtasuna, lan prozeduren egokitasuna, egindako barne auditoretzen emaitzak, hartutako ziurtapen erabakien errebisioa, arau hausteen kudeaketa egokia.

Eginkizun hauetan, berme sisteman interesa duten alde guztiek parte hartzen dute, ordezkari kopuru berdinarekin, bina ordezkari interes talde bakoitzean: ekoizleak, elaborazio eta merkaturatze enpresak, kontsumitzaileak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta ziurtapen lanetan adituak. Batzorde honen erabakiak Kontrol eta ziurtapen sistemari dagokionez Kontseiluak bete egin behar ditu.

Desitxuratzearen kontra, kontzeptu argiak

Laborantza-lurrek, oro har, beren ekoizpen-ahalmena, hau da, emankortasuna galduz joan direla aspalditik hautemana dute nekazariek. Atera kontu: duela mende bat, 1924an, 6 nazionalitate desberdinetako 111 pertsonak parte hartu zuten Koberwitz-en (Silesia, Polonia) historiako nekazaritza ekologikoari buruzko lehen formakuntza-saiotzat hartzen den “Nekazaritza Biologiko-Dinamikoari buruzko Ikastaroa”-n, Rudolf Steinerrek emana. Topaketa hauek konferentzia ezberdinez osatu ziren, eta hitzaldi horien helburua zen natura elikagaien ekoizpenarekin lotzen diren jarduera guztien erdigunean, edo hobeto esanda, gailurrean birkokatzea. Hamarkada batzuk geroago, hazi haiek fruitua eman zuten, nekazaritza-eskola berri bat sortuz: biodinamika, zeinak nekazaritza ekologikoa oinarritzat hartuta, ziurtagiri propioa duen, Démeter izenekoa. Bereizgarri hau lortzeko, ezinbesteko baldintza da ziurtagiri eko-

logikoa izatea eta, horrezaz gain, beste parametro gehigarri batzuk betetzea. Milaka nekazarik praktikatzen dute planetan zehar.

Steinerren antzeko garai batean, XX. mendeko 30eko hamarkadan, Sir Albert Howard ingelesak Indiako nekazariengandik ikasi zituen gaur egun materia organikoaren tratamendurako eta balorizaziorako oinarri diren konpostaje-teknikak. Howardek, halaber, ikuspegi holistiko baten alde egin zuen nekazaritza-lurren kudeaketan, lurraren emankortasunean eta laboreen osasunean humusak eta materia organikoak jokatzen duten rolean arreta berezia jarriz. Howard-ek lurra biluzik ez uztearen eta estaldura-laboreak ereitearen egokitasunean azpimarra jarri zuen ere. Bere lana inspirazio iturri izan zen Lady Eve Balfour-entzat. Balfourrek Howarden printzipioak praktikan jarri zituen bere etxaldean, mugimendu organikoarentzat erreferentziazko liburu bat idatzi

zuen (The Living Soil, 1942) eta 1946an Soil Association sortu zuen. Horrezaz gain, Nekazaritza Ekologikoko Mugimenduen Nazioarteko Federazioaren sorreran parte hartu zuen (IFOAM erakundea, 1972an jaioa). Bien garaikidea, eta era berean Albert Howarden lanak eraginda, J. I. Rodale idazle eta editore iparramerikarrak 1942an Organic farming and gardening aldizkaria sortu zuen (argitalpen hori 70 urtez mantendu zen). Bera da ere Rodale Institutua martxan jarri zuen, AEBetan ekoizpen ekologikoaren sustapenean aitzindaria. Rodale-eri berari egozten zaio “nekazaritza organikoa” terminoa ezagutarazi izana, baita “nekazaritza birsortzailea” terminoa sortu izana ere, eredu ekologiko-organikotik harago doan urrats gisa, baina betiere ekoizpen ekologikoari lotuta.

Alegia, lurzoruak, nekazaritza-lurrak birsortzeko beharra duela mende bat hautemana zen. Are gehiago, 100 urte dira jada egun ekoizpen ekologikoarekin zuzenean lotuta dauden eta lurra birsortzeko orduan eraginkorrak izan diren praktikak frogatzen hasi zirenetik: materia organiko konpostatua ematea, laboreak txandakatzea, zuzeneko ereintzak edo lur-lantze minimoa, ortuariak bankal iraunkorretan laboratzea, labore ezberdinen elkarketak, estaldura-laboreak, ongarri berdeak, biodibertsitatea sustatzea baratzeetan zein inguruko eremuetan, abere-zama mugatzea, animalien berezko portaera errespetatzea...

Baina historiako trenak Bigarren Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen, nekazaritza-ekoizpenean erabil zitezkeen substantzia kimikoen soberakin garrantzitsu batekin batera: lehergailuetarako nitratoek ongarri gisa amaitu zuten, DDT bezalako plagizidak, soldaduen artean intsektuek eragindako

Ez dugu ahaztu behar nekazaritza birsortzailea eredu ekologikoaren ondorio bat dela, bilakaera bat. Ezinezkoa da bata bestea gabe ulertzea, ez gaitzatela engainatu

gaixotasunen transmisioa prebenitzeko asko erabili zirenak, izurriteen aurkako irtenbide magiko bihurtu ziren, eta gerra kimikora bideratutako organofosforatuek intsektizida edo herbizida gisa amaitu zuten. 60ko hamarkadatik aurrera, Iraultza Berdeak are gehiago bizkortu zuen nekazaritzaren eta nekazaritzari eusten dion elementuaren arteko deskonexioa: nekazaritza-ekoizpenean lurzorua, lurra, substratu bizigabe gisa hartu zen. Areagotze horren ondorio kaltegarriak berehala agertu ziren, eta honek ekarri zuen ere beste nekazaritza-eredu baten aldeko mugimendua pixkanaka haztea: lurra birsortzen duen, animaliak errespetatzen dituen eta biodibertsitatea sustatzen duen nekazaritza ekologikoaren aldeko mugimendua, alegia.

Eta horrela iritsi ginen XXI. mendera arte, elikagaien ekoizpena nekazaritza-ekosistemak arautzen dituzten legeetatik deskonektatutako deriba produktibista duela 60 urte bezain indartsu dago, baina badago aldaketarik: nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak alternatiba bideragarri gisa eratu dira beren printzipioekin eta nekazaritza-ekosistema birsortzean oinarritutako praktikekin, mundu osoan milioika ekoizlek babesten dute, eta ehunka milioi kontsumitzailek beren produktuak eskatzen dituzte, badakitelako elikagai horien atzean zer dagoen. Azken urteetan ekuazioari faktore berri bat gehitu zaio: jada agerikoa da klima ez dela lehen zenaren berdina. Gaur egun ia inork ez du zalantzan jartzen gizakion jardueraren eremu guztietan paradigma aldatzeko beharra, planeta seinale argiak ematen ari baita bide honetatik askoz gehiagorako ezingo duela eman. “Ingurumen-kontzientzia”, edo agian “eko-antsietatea”,

biztanleriaren zati handi baten buruetan ezarri da, eta merkatu-ekonomia batean gaudenez, logikoa da pentsatzea, gaur egun, ezaugarri “berde” orok salmentan eragin positiboa duela. Edonola ere, “greening”-a ez da XXI. mendeko kontua. Gure ekoizpen eredua bereizten duen adjektiboa bera, “ekologikoa”, era zitalean erabilia izan da eta da, salgai dagoen ia edozein produkturekin lotuta ikusteraino kontraesan hutsak badira ere, auto ekologikoak kasu.

Zorionez, terminoaren erabilera elikaduran babestuta dago, araudi batek zehazten du ekoizpen ekologikoa zer den, irizpideak eta oinarriak ezarrita daude: ongarritze organikoa, laboreen txandakatzea, abere-zamaren mugatzea, animalien ongizatea, biodibertsitatea sustatzea laboreetan zein inguruetan, landare-estalkia mantentzea, lekadunak ereitea, lurraren horizonteak aldatzen ez dituzten lanak egitea, belar arrotzen kontrol mekanikoa... lurraren emankortasuna indartzeko eta mantentzeko hainbat praktika eskatzen dira araudian. Izan ere, bilakaera epea, non nekazari ekologiko berriek praktika horiek indarrean jarri behar dituzten, lurraren birsortze-aldia besterik ez da.

Eta hala ere, elikadurari dagokionez ez gaude greening-etik salbu. Are gehiago, sektore ekonomiko bat greening-aren eraginpean egoteko arriskuan badago, hori da nekazaritzarena, eta horren errua, neurri handi batean, 1969an sortu eta 1987an ezagun egin zenetik hutsaltzen joan den beste kontzeptu batek dauka: garapen jasangarriak. Azkenean, ia dena jasangarria izan daitekeela ikusi dugu, baita makro-azpiegitura faraonikoak ere, geroz eta “ekologikoagoak” diren autoekin jada kolapsatuta dauden

Elikadurari dagokionez ere, ez gaude greenwashing -etik salbu

errepideak trafikotik askatuko dituztela promesten dutenak. Jasangarria(goa) izan daiteke, baita ere, nekazaritza erabat konbentzionala baldin eta nekazaritza birsortzaileko praktikak egiten baditu, hala nola zuzeneko ereintzak (hori bai, ereintzaren aurretik lursail osoan herbizida gogotik botata). Eta horrela, magiaz bezala, eredu ekologikoaren berezko beste termino bat dugu desitxuratzeko arrisku larrian, merkatu-logikaren arte eta graziaz: nekazaritza birsortzailea. Erraldoi agrokimikoek ere inolako lotsarik gabe iragartzen dituzte beren “nekazaritza birsortzaileko” proiektuak. Kategoria honetan sartuko litzateke GEO soja, glifosatoarekiko bere erresistentziarekin eta ereite zuzenerako egokitasunarekin?

Arrazoiren batengatik, garai batetik hona birsortzailea den orok jarraitzaile asko dauzkala dirudi, eta etengabe aurkitzen dugu izendapen honekin lotu nahi den horrek zerikusi gutxi duela kontzeptuaren beraren jatorriarekin: hau da, nekazaritza ekologikoarekin. Are gehiago, batzuetan ematen du bata bestearengandik bereizi nahi dela, batzen dituen harreman zuzena alde batera utzita. Baina ez dugu ahaztu behar nekazaritza birsortzailea eredu ekologikoaren ondorio bat dela, bilakaera bat. Ezinezkoa da bata bestea gabe ulertzea, ez gaitzatela engainatu nahi.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

Kontseiluak eskeintzen dituen materialak

SALMENTARAKO EUSKARRIAK: Zuzeneko salmentan erabiltzeko euskarri bateratuak ekoizten dira Kontseilutik, hauek dira euskarriak

PAPEREZKO POLTSAK 1 KG

Neurria: 18 + 6,5 x 26 cm

Kraft paper birziklatua

Hezetasunaren aurkako tratamendua

Alboko hauspoa

1000 poltsa kutxa bakoitzean

Salneurria: 26 €/kaxa (BEZ barne)

AMANTALA

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

· Salneurria: 10€/ kaxa (BEZ barne)

Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

PAPAREZKO POLTSAK 2KG

Neurria: 23 + 10,5 x 34 cm

Kraft paper birziklatua

Hezetasunaren aurkako tratamendua

Alboko hauspoa

1000 poltsa kutxa bakoitzean

Salneurria: 30€/kaxa (BEZ barne)

PAPEREZKO XINGOLA

Neurria: 3 cm x 50 m

· Kraft paper birziklagarria

Salneurria: 3 €/unit. (BEZ barne)

ETIKETA PERTSONALIZATU ITSASKORRAK

· Kontseilutik etiketa pertsonalizatuak egiten dira behar duen ekoizlearentzat.

Diseinu bakarra dago eta diseinu horretara egokitzen dira elikagaiaren ezaugarriak.

Neurria: 10cm x 5cm

· Salneurria: 0,035€/unitatea

Oharra: lehen inprimaketak 20€-ko gastua du gestio gastuak direla eta.

Eskaera egiteko

HELDULEKUDUN POLTSAK

Neurria: 23+11 x 31 cm

Kraft paper birziklatua

Alboko hauspoa

220 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 35€/kaxa (BEZ barne)

MANTELAK

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

· Salneurria: 10 €/unitatea (BEZ barne)

Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

MERCHANDISING

JUTEZKO POLTSAK

Jute naturala eta barne

laminatua

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

Bi helduleku: luzea eta laburra

· 50 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 75 €/ kaxa (BEZ barne)

POLTSA KONPOSTAGARRIA

Neurria: 40 x 60 cm

100 galgadun poltsa

OK Compost zigilua dute

1000 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 110/kaxa (BEZ barne)

SALMENTA ZUZENERAKO TABLEROA

Kontseiluak ekologikoan ziurtatutako eragileei zuzeneko salmentarako euskarri bat eskaintzen die.

Salneurria: Bidalketa gastuak.

94 627 15 94 | sustatu@ekolurra.eus > Adierazi nor zaren eta egin eskaera

Oharra: euskarrien eskariak 7 egun lehenago egitea komeni da.

Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA

Kontseiluak eskeintzen dituen zerbitzuak

Egoitza erabiltzeko aukera

Egoitza erreserbatu:

Ekoizpen ekologikoarekin lotutako bilerak, jardunaldiak, mahai inguru, ikastaro, aurkezpenak… egiteko egoitza erreserbatu daiteke.

Bestelakoak

Azokak - EKOEUSKADI gunea

Kontseiluak erabakitzen diren azoka desberdinetan parte hartzen du informazio puntu bat jarriz. Honez gain, azokaren deialdia partekatzen da eta interesatu direnen arabera gune bat erreserbatzen da, EKOEUSKADI gunea.

Dibulgazio materialak

Kontseiluak ekoizpen ekologikoaren inguruko dibulgazio material desberdinak sortzen ditu ekimen ezberdinetan banatzeko. Material honen eskaera egin dezakezue zuen bezeroen otarretan edo saltoki ezberdinetan banatzeko.

01. Argudio eskuorriak: Kontseilutik 5 elikagaien argudio eskuorriak sortu dira; arrautzak, barazkiak, esnekiak, haragia eta ardoa. Argudio eskuorri bilduma hau sortzen jarraituko dugu aurten.

02. Eskuorri orokorra: Ekoizpen ekologikoaren inguruko informazio orokorra biltzen du abeltzaintza ekologikoaren garrantziari atal bat zuzenduz.

03. Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da: erakusketari lotutako edukia biltzen du. Elikadura ekologikoarekin hobetzen den gauza aipagarrienak adieraziz.

Argitalpenak

Negutegien maneiu ekologikoa (Salneuria: 12€).

Simaurraren konpostagea nekazaritza ekologikoan (Salneurrria 5€).

Interesatuei arreta

Diagnostikoen zerbitzua:

Ekologikora urratsa eman aurretik zure jardunean egokitu beharrekoa ezagutzeko diagnostiko bat eskatu daiteke.

Erakusketa ibiltaria

“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa. Zure intereseko toki batera eramateko eskakizuna egin daiteke.

Ekologikoaren erakusketa Jauregibarria baserrian Kontseiluaren egoitzan ekologikoaren inguruko erakusketa ezagutzeko aukera dago. Bisita hau eskola taldeei, kontsumitzaileei eta elkarte ezberdinei zuzenduta dago.

Lurzorua hezkuntza programa 10-14 urte arteko ikasleei zuzendua dago. Lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzen da lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Nekazaritzaekosistema bateko lurzoruaren osasunaren benetako diagnostikoa egiten da. Eskaintza Euskadiko ikastetxe guztietara zabaltzen da.

Merkaturatze Sarea

Sare hau ekoizleek zuzenean edota taldean antolatzen eta kudeatzen diren azoka desberdinek osatzen dute. Bezeroak zuzenean egiten du eskaria, momentuko eskaria zein maiztasun batekin egindakoa izan daiteke.

Elikagaien eskaintza erosleei ikustarazteko, eskaerak jasotzeko, kudeatzeko eta fakturatzeko edota kobratzeko erabili daiteke. Tokiko produktu ekologikoak online erosteko erreferentziazko gunea izatea nahi da.

Eskaera aurkezteko laguntza

Eusko Jaurlaritzaren Kalitatea dirulaguntza eskaera aurkezteko laguntza.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK | Q2000531J

Jauregibarria Auzoa, 4 Jauregibarria baserria, 1. solairua. Amorebieta-Etxano (Bizkaia) 48340

Kontaktua: 94 627 1594 | Jendaurreko ordutegia: 8,30 - 14,30

Administrazioa: admin@ekolurra.eus | Zuzendaritza: zuzendaritza@ekolurra.eus Ziurtapen arloa: garantia@ekolurra.eus | Komunikazio arloa: sustatu@ekolurra.eus www.ekolurra.eus

Ekoizpen editoriala: Centipede Films, S.L. centipede@centipedefilms.com

Argitalpen hau 55 g/m2-ko ExoPress paperean inprimatuta dago, zehaztapen hauek betetzen dituena:

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.