Concurso de fotografía Enfoca Pamplona [XVIII Rincones de Pamplona 2014]

Page 1

LG NA 1721-2014

Iruña fokatu argazkilehiaketa [Iruñeko Bazterrak 2014 XVIII. argazki-lehiaketa] A

1. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. 2. Teknika librea da. Argazkiak argazki-paperean aurkeztu beharko dira ezinbestean. Paperaren gehienezko neurriak: 30 x 40 cm. Argazkiaren orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cm-koa, markoztatze-materialarekin bat egin dezan. Ez dira lehiaketan onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarrien gainean aurkeztutako argazkiak. Epaimahai teknikoaren lana errazte aldera, argazkiak aurkezten dituena izanen da argazkietan ageri den jendearen baimenaren eta/edo onespenaren arduraduna. 3. Argazkiak Civivox San Jorge zentroan aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai. Telefonoa: 948136400). Ar-

B

gazkiak lehiakideek beraiek eramaten ahal dituzte bertara edo posta arruntaz bidali (kasu horretan, behar bezala babestu behar dira, kalteak eragozteko). Argazkiak aurkezteko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lanak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 18an amaituko da, asteartearekin, 21:00etan. Argazkiak zentroan bertan identifikatuko dira, horiek noiz jaso eta orduan. Ez da ezer idatzi behar haietan, ezta oharrik itsatsi ere, argazki-papera ez hondatzeko. Halaber, partehartzaileek beren oniritzia ematen ahalko dute, deialdi honi eta Civivox zentroek antolatutako beste deialdi antzekoei buruzko informazioa jasotzeko. Eman beharreko argibideak: argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan (epaimahai teknikoari lana errazteko) eta argazkiaren deskribapen labur bat. Garrantzitsua da tokia adieraztea edo zehaztea epaimahai teknikoaren lana eta erabakia errazte aldera. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN,

C

helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotzedata; eta, horiez gain, argazki bakoitzaren izenburua, argazkia zein tokitan egin den eta argazkiaren deskribapen laburra. Aipatu datuak 1999ko abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babesten ditu. Argazkiak lehiaketatik at utziko dira, baldin eta atzeko aldean egileen izen-deiturak idatzirik eramaten badituzte. 4. Epaimahaiburua Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua izanen da, eta epaimahaikideak, argazkigintzako profesionalak eta Iruñeko Udaleko teknikariak. 5. Sariak. Lehen saria: 700 €. Bigarren saria: 400 €. Hirugarren saria: 300 €. Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako saria: 400 €. Kopuru horiei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, gehienez ere, ematen ahalko ditu. Saritutako argazkiak, negatiboak edota euska-

rri digitala eta horiek erabiltzeko eskubideak Iruñeko Udalaren jabetzakoak bilakatuko dira. 6. Sari-banaketa: azaroan izanen da, Civivox San Jorge zentroan. 7. Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa (bat pertsona bakoitzeko, epaimahaiak aukeratuta). 2015eko urtarrilaren 10era arte. Civivox San Jorge zentroan. 8. Lehiaketara aurkeztutako argazkien itzulketa: 2015eko urtarrilaren 22tik aitzina. Civivox San Jorge zentroan. 9. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartu eta Epaimahaiaren erabakiei men egitea. Argazki saridun eta finalistak. Argazki-lehiaketa. Iruña Fokatu 2013. A. Javier Bengoetxea Espinosa. B. Kike Balenzategui Arbizu. C. Kike Balenzategui Arbizu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Concurso de fotografía Enfoca Pamplona [XVIII Rincones de Pamplona 2014] by Civivox - Issuu