euskal dantzen jatorriak

Page 1

GARBIÑE ALTXU, OIER IRIBARREN KAZETARITZA - 31. TALDEA

EUSKAL DANTZEN JATORRIAK

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!!!


AURKEZPENA Era guztietako dantza aukera dugu Euskal Herrian. Gure arbasoak dantza zaleak genituen eta zernahi gertaera ospatzeko dantzatu egin ohi zuten: irabazitako borrokak ospatzeko, herriko zaindarien omenez, uzta on baten edo lanaldi on baten ondoren zelebratzeko, edo, besterik ezean, jaialdi gisa ere bai.

Barne sentipenak gogoz agertzen zituzten, eta gure artera etorri eta gero lehen mende horietaz gutaz idatzi dutenek gauzarik gogoangarrienetako bezala dantzaren joera hau jaso izan zuten. XVIII. mendean ospe haundiko frantsez idazle batek honelatsu dio gutaz hitz egiterakoan: “AuĂąamendi egalean bizi den, hobekiago esanda, dantza egiten duen, herria daâ€?. Horregatik da hain aberatsa gure koreografia (koreografia hitzak herri baten dantzak ditu gogoan). Lehenengo dantza haietatik asko galdu diren arren, gaur egun dauzkagunak manten ditzagun! Dantzatzea ez da gorputza mugitzea soilik, dantza sentimendu bat da, zirrara bat. Beraz, gozatu eta gozarazi!

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!


AURKIBIDEA NESKEN DANTZAK

·Arrantzaleak edo kaskarotak.................................................................................

1 · Jaurrieta ...................................................................................................................... 1-2 · Zieko ............................................................................................................................. 3-5 · Saltokako zortzikoa edo neskatxea .................................................................... . 6 · Urdiain .......................................................................................................................... 7-9

MUTILEN DANTZAK

·Bizkaino ................................................................. 10-12 ·Kortes .................................................................. 13-14 ·Zuberoako maskarada ................................................. 15-16 ·Oñatiko dantzak ....................................................... 17-18 ·Goiherriko dantzak ..................................................... 19-20

DANTZA MIXTOAK

·Luzaide.................................................................................................................... 21-22

·Domingillo..................................................................................................................23

·Imotz..........................................................................................................................24

· Plaza dantzak................................................................................................... ......25-26

· Lizarrako larrain dantza.......................................................................................27-28


NESKEN D ARRANTZALEAK EDO KASKAROTAK Dantzaren berezko izena KASKAROTAK da, nahiz eta arrantzaleak izena erabili euskeraz eta pescadoras gazteleraz. Donibane Lohitzuneko dantza dela dirudi, arrantzale herri batetako dantza dela argi dago behintzat. Dantza bizkorra, pausu arinekoa eta aurpegi “pikarodun” dantzari neskek dantzatua da, halakoxeak baitziren herrietan eguneko arrantzaren berri zabaltzen zuten sardina saltzaileak. Dantzaren jatorria guztiz argia ez bada ere, badirudi, sardina saltzaileak portuan arrantza ontzien zain zeuden bitartean denbora pasa gisa dantzan ibiltzen zirela; elkarrekin dantzan eta arraia eramateko eta salgai jartzeko otarrarekin jolasean.

JAURRIETA Jaurrieta, edo Axuri beltza izenez ere ezagutzen dugun dantza hau Jaurrieta herriko dantza bat da. Jaurrieta herria Salazar eta Aezkoa bailaren artean kokaturik dagoen herri bat da, Nafarroa eta Arabaren artean. Jaurrieta abestu eta dantzatzen den dantza bat da, eta aipatu beharra dago oraindik ere gaur egunean irauten duen “dantza- abestu” gutxienetariko bat dela. Ohiturari dagokionean, dantza hau abuztuaren 15 ean bakarrik dantzatzen da Gasteizko amabirgina zuriaren omenez. Dantza hau nesken dantza bat da soilik. Dantzatzeko garaian borobil mo-


DANTZAK duko bat egin behar da. Behin borobiloan gaudela erlojuko orratzen kontrako zentzura bueltak emanez burutuko da dantza. Dantza hasi baino lehen emakume guztiak ilaran jarririk daude eskutik helduta eta aurrera begira. Horrela daudela musikarekin batera borobil bat egiten joango dira eta eskuak askatuz. Behin borobila egina dagoela dantzatzen hasiko dira eta dantzatzen ari diren bitartean honako abesti hau abestuko dute;

Axuri beltza ona dut baina xuria berriz hobea dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira.

Zertan ari haiz bakar dantzatzen agertzen gorputz erdia? su ilun horrek argitzen badik agiriko haiz guzia.

Behin dantzatzen amaitu dutela eta borobila mantenduz atzetik aurrera, hau da, azkenetik lehenengora jasotzen joango dira eskuak helduz atzekoak aurrekoari, banan-banan, eta berriz ere hasierako ilara osatuz. Denak jasota daudenean dantza amaitutzat ematen da. Dantza honetan nabarmendu daitekeen gauzetariko bat dotorezia da. Dantza honetan emakumea apain eta dotore jantzirik azaltzen da koilare, belarritako eta pitxiak soinean dituela. Ohiturari dagokionean, dantza hau abuztuaren 15 ean bakarrik dantzatzen da Gasteizko amabirgina zuriaren omenez.


ZIEKO Dantza osatzen duten zatiak honako hauek dira:

Irteera: sarrera dantza sinple bat. Kalejira: Ilara aldaketa, gurutzaketa eta postu aldaketengatik ezaugarritzen dena. Plazako Birjina parrokiaraino laguntzeko erabiltzen da, baita alderantzaiz ere. V formako koreografiarekin ematen zaio hasiera, zortzi formako gurutzaketa batzuk egiten dira eta besoak luzaturik, bata besteri begira eta lurrarekiko paraleloan bukatzen da dantza.

Lau kaleak: paloteatuaren egitura du eta lau aldiz errepikatzen da gurutzaketa askorekin tartean, dantzariak puntu kardinalak jarraituz biratuz doazen bitartean. Zuhaitz dantza: zuhaitzean zintak kateatu eta askatzearekin zerikusirik ez duen eskema koreografiko bat jarraitzen du. Hemen dantzariak banan-banan zetazko zintak zintzilikatzen joango dira eta ondoren honen inguruan makurtuko dia, zuhaitza besarkatuz. Modu honetara, irudi geometriko eta besoz osaturiko egitura original bat osatzen da –zuhaitza gurtuko balute bezala-, gero berriz ere, hasierako tokietara itzuliz. Jota: amaitzeko, Euskal Herriko dantza tipiko hau dantzatzen da, aurreko dantzen egituratik desberdintzen dena.


Eltziekok bere Birjinaren festa handia ospatzen du, Plazako Birjina, irailaren 8an egiten den prozesioarekin. Prozesio horren aurrean dantzari talde bat joaten da eta dantzari hauek Birjinaren omenez hainbat tradiziozko dantza burutzen dituzte. Bertako dantza hau zortzi neskek eta mutil batek dantzatzen dute, azken honek Araban ohikoa den pertsonaia baten papera egiten du, katximorroa, jantzi deigarridun eta dantzan zehar mugitzeko askatasun osoa duena. Gaur egun bi sexuetako gazteek dantzatzen duten dantza da, nahiz eta hasiera batean gizonen dantza bat izan, hurrengo urteetan zehar bakarrik emakumeek dantzatua izan zen, espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean gizonik ez zegoelako herrian, hauek Armadan erreklutatuak zeudelako.


Doinua lehen gaita, bigarren gaita eta atabalaz osaturiko Gaitero Banda batek jotzen du. Aintzinean, jai bezperan mutilak galtza eta alkandora txuriz janzten ziren, baina gaur egun, aldaketa nabarmenak daude garai hartako janzkerarekiko. Honen azalpena hau da: 1945ean El Ziekoko dantzariak “I. Feria del Campo�ra joan ziren Madrilera. Garai hartan, taldea sortu berria izanik, mutilena zen janzkera neskenera egokitu behar izan zuten, galtzerdi txuri luze, pololo txuri, azpikogona txuri, koloretako gonatxoa, gerriko arroxa, alkandora txuria eta Manilako mantoi beis, txuri eta beltzak, garai hartan Madrilen oso modan zeudenak. Mutilen jatorrizko janzkeran aldatzen ez den bakarra, zinta gorridun alpargatak eta buruko zapi gorria dira.

Taldeko mutil bakarra den Katximorroak, kolore askodun jantzia darama soinean, koloretako zinta zabalak zintzarriekin lepoan eta gerrian, eta buruan, puntadun txanoa. Dantza, zinta koloretsuz hornitutako makil luze batekin zuzentzen du; oinetan bata bestearekiko kolore ezberdinetako alpargatak eta galtzerdiak daramatza. Pertsonaia hau dantzan ikusita, erraz ikus daiteke dantza zuzendari papera betetzen duela eta era berean, bufoiaren janzkera eta jokaera duela.


SALTOKAKO ZORTZIKOA EDO NESKATXENA Gipuzkoako dantza honetan aitzindaria eta azkendaria (otsemailea ta nagusia) izan ohi dira protagonista (aurkez aurken bezala). Bi hauen artean azkendariak ezin dezake aurrendariak baino hobeto dantzatu. Hasieran dantzatuko dute bi hauek, ondoren, ilara guztiak du dantzatzeko aukera. Neskak dira protagonista dantza honetan eta mutilak dira “akompañante” edo laguntzaileak.

Herri jaiak bukatzean egiten da, laugarren egunean. Plazan elkartzen da jendea eta aurrerago aipatutako bi neska hauek txistulariarengana hurbilduko dira Esku Dantza neskatxena jotzeko eskatzera. Ondoren, aurrendariak eta azkendariak plazan dauden beste bi neska aterako dituzte (zerbitzariak izango direnak) eta lauen artean osatuko dute lehen sokadantza. Buelta osoa emango diote plazari, dantzarik egin gabe. Bigarren bueltan neskak ateratzeko animatzen hasiko dira; “ Lagunok! Zatozte dantzara! Jaiak bukatu dira ta neskatxok ere egin dezagun gure dantza!”

Behin ilera osatuta dagoela, aurrendaria sokadantzatik aurreratu egingo da eta dantzan hasiko da bera bakarrik. Honek bukatzean, atzendariak dantzatuko du. Zerbitzariak mutil bat aterako dute eta aurrendariarengana eraman. Ondoren beste bat atzendariarentzat. Hurrengo biak zerbitzarientzat izango dira eta beste guztiak geratzen diren neskatxentzat.

Neska aurrendariak dantzatu egiten du eta atzendariarekin lekuz aldatuko da. Orain, beraz, azkendariak du dantzatzeko txanda. Honen ostean berriz ere hasierako postuetara itzultzen dira. Azkenik, soka dantzako guztiek dantzatzen dute batera.


URDIAIN Kristautasuna baina lehenagoko festarik garrantzitsuenetako bat udako solstizioa zen. Euskal Herrian kristautasuna onartu ondoren ospatzen ziren hainbat erritual pagano, katolizismoaren eguneko festatan bilakatu ziren. Udako solstizio hau beraz, San Juan Bautistaren egunean bilakatu zen.

Egun honetako sinbolo garrantzitsuak honako hauek dira: landareak, ura eta sua. Jendea oinutzik ibiltzen zen San Juan eguneko goizeko ihintzaren gainetik, urte osoan zehar etor zitezkeen gaixotasunengandik aurrezaintzeko. Honela, egun horretan biltzen ziren landareak hainbat gaixotasun sendatzeko erabiltzen zituzten. Gainera, egunean hartutako adaxkak etxeetako ateetatik gertu jartzen ziren bertan bizi

zirenak babesteko.

Egun honetako suak pertsonek eraikiak (eginak) dira gero hauek saltatuz zeharkatzeko. Honela, araztu egiten ziren. Aurreko urteetako landare eta adaxkak, su horretan erretzen ziren eta berriak hartzen ziren. Su hori ere beraien zelaiak sorgin, plaga eta harrapariengandik babesteko erabiltzen zen. Su hauen


inguruan ere kantatu egiten zen gau horretako magiari erreferentzia eginez. Nafarroako Urdiaingo neskak, egun honetan suaren inguruan biltzen ziren San Juango Kantaita izeneko konjuru bat abestuz.

Emakume hauek, egun honetarako janzkera berezi bat zeramaten. Jantzi hau, edozein eguraldirekin erabilia zen.

Txarra eginez gero, jantziaren gaineko gona buruaren gainean jartzen zuten busti ez zitezen. Buruaren gainean, karratu itxurako orratzontzi bat zeramaten ohial batean bilduta. Honela, beraien orratzak beti gainean eramaten zituzten baina eskuak libre izanik. Honen arrazoia zen, beste etxeetan josteko bilkura komunak egiten zituztela.


SAN JUANGO KANTAITA

Egun bai egun honek San Juan dirudi ez da san Juan baina hala alunbra bedi Goazen San Juanera gaur arratsean etorriko gerala bihar goizean Goazen San Juanera beduratara beruatara eta han egotera

Joan nintzen Frantziara etorri maiatzean zalditxo urdinean astuaren gainean San Juango iturriaren ondotik zazpi iturri urre kainuetatik zortzigarrrena metal zurietatik zortzigarrrena metal zurietatik

San Juango iturrian dago ura berde amuarraitxo freskoak hantxe dirade lemizko eskua ta gero musua San Juango iturriaren freskua Jesukristoren lehengusua da Aita San Juan Bautista aingeruak dantzan dabiltza dabiltza baia dabiltza San Juanen pozean dabiltza Andra mutur maketsa aingeruak dantzan dabiltza dabiltza baia dabiltza San Juanen pozean dabiltza

San Juan garagarrilean denbora galantean maizik eta garirik ez dagonean etxean Orain arte behar, hemendik aurrera gari!


MUTILEN DANTZAK BIZKAINO Dantzari Dantza izeneko zikloa osatzen duten dantzen historiara hurbiltzeko garaian, hainbat arazoekin egin dugu topo. Izan ere, dantza ziklo hau noiz edo zergatik sortu zen azaltzeko ez dago erreferentzia historikorik eta, hortaz, baliteke historiaurreko dantzak nahiz oraintsu sortutako koreografiak izatea. Hori dela eta, interpretazio asko sortu da, ezkutuan eduki lezaketen sinbolismoari dagokienez...., hortaz, arazo hauek direla eta, ezin diogu dantza honen sorrerari data zehatz bat ezarri .

Dantza honi tradizionalki Banako deitu zaio, bakar bati dagokion dantza baita, baina azken aldi honetan zuzendu egin zaio izena, euskara batuaren arauei jarraiki, eta "banango" ezarri zaio, konpartsa osatzen duten dantzari guztien eta bakoitzaren banan-banango erakusketa baita azken batean. Banako, beste dantza batzuekin batera, Dantzari dantza izenarekin ezagutzen den dantza osatzen du, hau da, “banako� dantzari dantzaren zati bat besterik ez da.

Zortzi gizonek osatutako taldeak egindako dantza da, binaka antolatuta. Musika konpasei jarraiki, postu batetik bestera aldatuko dira, oinarritzat Zortzinangoaren pausoak eta posizio aldaketak dituztela, eta biak, beste batzuekin batera, Bizkaiko Durangaldeko Dantzari Dantza zikloaren osagai izango dira.

Hiru zati bereiz ditzakegu: lehena Zortzinangoaren lehen zatiari dagokio, taldea bere posizioetan alderantzikatuta geratzen den arte; bigarren zatian, dantzariak banan-banan taldearen aurrealdera irtengo dira eta dantzaren oinarrizko pausoetan dituzten trebetasun pertsonalak erakutsiko dituzte; azkenik, berriro ere konpartsa osoak jarduten du eta hasierako posizioetara itzultzen da.

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, AbadiĂąo, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta MaĂąarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.


Jantziak Ikusten dugunez, txapela, gerrikoa eta oinetakoak gorriak dira edo zinta gorriak dituzte; beltzak izaten dira dantzaria edo errenkako bere kidea doluz dagoenean. Jai Nagusiaren egunean, dantzariak plazan agertuko dira beren festa jantziekin, txapel eta gerriko gorriak, alkandora, praka eta galtzerdi zuriak, espartin zuriak zinta gorriekin eta txalekoa dituztela alegia.


Tresnak Zintzarrien sinbolismoa:

Hainbat autore, bat datoz zintzarriek "zoritxarraren aurkako ahalmen profilaktikoak" dituzten tresnak izango liratekeela diotenean. Horrek ezpata dantzetan (Dantzari Dantzan adibidez) duten erabileraren interpretaziorako bide zuzena erakutsiko liguke eta, beraz, Naturari eta bere jeinuei lotutako eduki erritual bortitza duten dantzak izango lirateke. Dena den, uxatu nahi diren espirituak nekazaritza mundukoak soilik ote diren, edo hildakoak ote diren edo bestelako irudikapen numenikoren bat, eztabaiden sorburu izango dira, gure kasuan ezpata dantzen sinbolismoaren inguruko 単abardurarekin. Bestalde, ezin dugu ahaztu dantzen erritmoari eusteari lotuta duten funtzio sinple eta zuzena.


KORTES Kortes Nafarroako Erriberan kokaturik dagoen herri bat da. Herria ez ezik, dantza ere horrela deitzen da; kortes. Dantza hau lau ataletan banaturik dago; Paloteado, Vals, trenzado eta jota. Korteseko dantza udaletxeko plazan dantzatzen dute dantzariek korteseko festetan zehar, San Migueletan, santuaren omenez. Hipotesi tradizional baten arabera dantza hau zentzu erritual eta liturgikoa duen drama sakratu bat litzateke, dantzariak benetako apaizen rola betez. Kortes urte guzti hauetan zehar dantza hau ospatzeko ohitura mantendu duen Erriberako herri bakarra da. Korteseko dantza 8 dantzarik osatzen dute eta beraien janzkera honako hau da; galtza eta alkandora txuria, alpargata txuriak zinta gorriekin, buruan kuadrodun zapi bat eta sorbaldatik gerrira zapi gorri bat lotuta

.Esan bezala, dantza hau lau ataletan banaturik dago, eta hona hemen atal bakoitzaren ezaugarriak:

PALOTEADO: Korteseko paloteadoa nafarroako erriberako paloteadorik ezagunenena da. Paloteadoa makilak jotzean datza eta horrela “paseilloa� deritzotena osatzen dute eta baita jota moduko bat ere.


TRENZADO: Zintadun zuhaitzaren inguruan trentza moduko bat egitea eta gero desegitea da helburua. Zortzi dantzariak borobilean daudela bueltak ematen hasiko dira bai zuhaitzaren inguruan eta baita beraien artean ere. Horrela, trentza sortuko dute zuhaitzaren inguruan eta ondoren beste aldera biratzen trentza desegingo dute.

VALS/JOTA: Valseko pausua eginez, era traketsagoan (hankak igoaz belaunetaraino baina atzekalderuntz) jota moduko bat dantzatzen dute. Bi ilaretan daudelarik bikoteka, bata bestearekin, makilkadak jotzen hasten dira eta gero borobil bat osatuz elkarri makilkadak joaz borobilean jota dantzatzen doaz.


Kokapena: Basab端r端a eskualdeko Altzai, Urdi単arbe edo Atharratzek antolatutakoek ospea badute ere, urtero inauteri garaian eta lau hilabetetan zehar Zuberoako herri batek Maskarada prestatzen du, lan honetan festa berezi bat sortuz. Noiz: Inauteri garaian, epifania eta hausterreguna artean (urtarriletik martxora inguru)

Zer da? Zuberoako maskarada Zuberoako neguko ihauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua. Bere jatorria XV-XVI. mendeetan kokatzen da eta jatorri zahar bezain ezezagunekoak dira. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak. Dantzak, bertsoak, predikuak eta kantuak nahasten ditu maskaradak.

Txerreroa: Mmuturrean zaldi buztana itsasia duen makila du, honek botere majikoak dituelarik. Gerrian sei brontzezko zintzarri daramatza. Desfilea irekitzen duena da, maskarada antzeztuko den lurra errazteaz arduratuko dena

Kantiniersa: XIX. mendearen moduan jantzitako kantinera da. Honen eginkizuna janaria eta edaria ematea da.


ZUBEROAKO MASKARADA

Gathusaina:

Banderazaina:

Pantografo itxura duen instrumentuarekin edozer har dezake, publikoa gogaituz.

Zuberoako Lehoiaren estandartearen eramalea

Zamaltzaina: : zaldi-gizona da. Maskaradako pertsonai nagusia da, dantzari onena izaten da.


OĂ‘ATIKO DANTZAK Bai Europan zehar, eta peninsulan bereziki, Korpus jaialdi honek, barne zorrino eta alaitasuna azaltzeko bidea eskainiaz, prozesioan dantzatzeko eta pantomimak egiteko egokiera ematen zien.

Oinatiko dantzak, XVI. mendetik gaurdaino etengabe dantzatu izan dira. Mendez mende, lau gizaldi luzeetan, iraun duen altxorra dugu. Dantza gehienen antzera, antzinaren ilunak estali ditu. Dantzatzen zirela badakigu, baina noiztik ez.

Oinatiko dantzei gagozkielarik, gutxienez, 1560. urteko Korpus prozesioan jatorria zutela badakigu. Geroztik, Parrokiko Udaletxean eta bertako zenbait kofraditan azaltzen diren diru kontuei eskerrak, urtez urte, etengabe, dantzatu izan den ziurtasuna badugu. Prozesioan dantzariei eta txistulariei egindako ordainketen kontuak azaltzen baitira agiri hauetan.

Oinatiko dantzak Korpus Kristi egunez dantzatzen dira. Korpus jaialdiak Eliza Katolikoaren baitan esanahi zehatz bat du. Gure azalpen honi dagokionez Eukaristiaren sorreraren ospatzea dela gogoan har dezagun. Pozez eta alaitasunez egiten den prozesioa da, Eukaristiaren omenez egina. Prozesio elizkizun barruan dantzariak bete betean murgildurik zeuden. Dantzariak, prozesioan zehar, haruntz eta honuntz, txistu hotsez eta kriskitinaz San Miguel Zortzikoa

dantzatuz dabiltza. Eukaristia lautan geldiarazten dute aldare gainean ipiniaz atseden apur bat hartuaz. Dantzariak aurrez aurre jartzen dira eta dantza bukatu ondoren, binaka, lehen bikotearekin batera dantza maisua ere bai, belaunikatzeagurra egiten dute. Gero prozesioan zehar dantzatuz jarraituz. Laugarren geldialdia da bereziena, interesgarriena. Herriko enparantzan gertatu ohi da, prozesioa amaitu baino lehen. Santu irudiak enparantzen ertzean utzi eta gero, erdian angeluzuzen (errektangulu) bat libre geratzen da. Palioa ere enparantzaren ertzean gelditzen da, Udaletxearen inguruan. Eta prozesio osoa gelditzen den unean, dantzariek banakoa dantzatzen dute eta belaunikatze berezi batez bukatzen. Ondoren, San Migel bezala agertzen dena enparantzaren beste aiekara, Jaunarengana, doa gudari pauso sendoak emanaz. Jaunarengana iristerakoan, bizkor makurtzen zaio Eukaristiari buelta erdi bat emanaz. Oinatiko zaindaria dugu San Migel eta enparantzaren erdian Jaunari begirunez eskaintzen dion gurtza herri osoak zaindariaren bidez Jainkoari eskaintzen diona da. Prozesio ikusgarri honen arnasa da Korpus dantzari taldea. Eta prozesio hau dugu Euskal Herrian egiten den aberatsena eta ikusgarriena.


JANTZIAK

Galtzak eta alkandora txuriak dira; ertza horia duen gona gorria, bizkarra eta paparra gurutzatzen duen banda gorria; zintza zuri gorriak lotuak eskumuturretan eta besagainetan; zintza gorriz kurutzatutako alpargatak zuria oienetakotzat, korbataz jantziak eta txapela gorria buruan. Gainontzeko taldeek erabiltzen ez dutela eta norbait harri eta zur egongo da, ahian, Oinatikoek kriskinak jotzen dituztela jakinik.

Orain, astiro, dantzen azterketa bat egingo dut. Lau dantza dira denera, hiru prozesiotan dantzatzen direnak eta bestea Korpus egunez Foru enparantzan arratsaldez dantzatu ohi dena. Prozesioan barrena dantzatzen dena alde batera utziaz, gainontzeko dantzen esanahia argi dago, arretaz ikusten edonork, antz eman dezaieke. Izan ere Korpus jaialdian Eukaristia gurtzen eta goraipatzen da. Oinatiko dantzak, jaialdi honetarako prestatuak edo sortuak izan diren dantzak, nahita ez, jaialdi honen kutsua azaldu behar du. Jainkoa gurtu nahi dela argi eta garbi azaltzen zaigu lau dantzetan. Zortzi lagunek osatzen dute dantzarien taldea eta kapitaina dute buru. XVII. mendearen hasieran ere lagun hauek osatzen zuten. Txistularien banda lau txistulariek osatzen dute, ustez, antzinean txistulari bakarrak jotzen zuen.

LEHEN DANTZA.- SAN MIGEL ZORTZIKOA BIGARREN DANTZA.-SAN MIGEL KONTRAPASA HIRUGARREN DANTZA.- BANAKOA LAUGARREN DANTZA.- ARKU-DANTZA


GOIHERRIKO Non: Goiherrin ( Gipuzkoako hegomendebaldean kokatutako lurraldea) Noiz: Goiherriko jaietan

Dantza hauek Juan Ignacio de Iztuetak bildu zituen Gipuzkoako Dantza Gogoangarrien Kondaira edo Historia liburuan. Iztuetak bi ziklotan banatzen ditu dantza hauek: brokel dantzak eta ezpata dantzak.

AGURRA Bere funtzioa, izenak berak esaten duen moduan, agurra eskaintzea da. Juan Ignazio de Iztuetak honakoa esan zuen agurraren inguruan: “ Agurra, aldarean dantzatzen zen, dantzariek elizan ezpata dantza dantzatzen zutenean, eta ez beste inon.” Tradizioz, gaizki ikusita zegoen, dantzariek, Jaunari bizkarra ematea. Agurraren inguruko lehenengo datuak 1828koak dira, Fernando VII eta bere emazte Amalia Sajoniakoa Gipuzkoara etorri eta egin zitzaien ohorezko harreran. 30 urte geroago, 1958an, Jose Antonio Olanok Bilbon, eskaini zuen emanaldi batean, honela aurkeztu zuen agurra dantza: “ publikoa agurtzea helburu duen kontrapas dantza”


O DANTZAK BROKEL DANTZA Dantza hauek Gipuzkoako lanbide tradizionalekin zerikusi handia dute. Normalean, herriko jaietan dantzatzen ziren, honekin adieraziz, jaien gailurra. Ziklo honetan, Agurra, Belaun txingoa, Uztai dantza, Brokel dantza, Makila handi dantza eta Zinta dantza dantzatzen dira. Normalean, txistulariak deia jo ondoren, buruzagia dantzatzen hasten da. Eta bigarren deiarekin, beste dantzari guztiak hasten dira.

EZPATA DANTZAK Nahiz eta kontrakoa iruditu, ez dira guda dantzak. Dantza hauek mediterranear kultur tradizionalaren mitologiaren barruan sartu ohi dira, eta metalurgiarekin zerikusi zuzena dutela esaten da. Hauek, oso egoera berezietan dantzatzen dira, hala nola, Corpus Cristi-n, San Juan egunean (udako solstizioa) eta pertsona boteredunen aurrean.

Ezpata dantzako dantzari bakoitzak bere eskuineko eskuan ezpata luze bat darama, eta ezkerreko eskuarekin ezpataren puntu bat eusten dute. Azkendariek, azkeneko lau dantzariak, ezpata bana daramate bi eskuetan.


LUZAIDE

SARRERA Inauteri hau azaltzerakoan, lehengo eta behin, Luzaide izeneko herrira begiratu beharra dago, Iru単atik Donibane Garazirako bidean, azken honetatik 11 kilometrotara. Luzaide aministratiboki Nafarroa den arren, bizimodua behenafartarra dute.

HISTORIA Dantza multzo hau inauteri garaian dantzatzen zen Nafarroa inguruko haranetako eta iparralde osoko dantza ohiturari jarraituz. Folklorista aditu gehienen ustez, Kristautasun aurreko garaietan Bolant egunean gaur egun ezagutzen den modura dantzatzen zen, neguaren amaiera eta udaberria bazetorrela ospatzen omen zen, Kristautasunari helduta Pazkoaren hasiera eta 40 eguneko baraualdiaren hasiera. Gaur egun, berriz, gazte eta herritar asko kanpoan bizi direla eta Aste Santura arte atzeratu dute ospakizuna. Bolanten ohitura hau oso ezaguna zen lurralde osoan zehar, baina hainbat herritan galdu egin zen Bigarren Mundu Gerrarekin batera. Luzaide izan da bolanten tradizioa mantendu duen herri bakarra, izan ere, 60ko hamarkadan berreskuratu egin zuten eta gaur egun berriro berreskuratu da inguruko herrietan. Aipatzekoak dira dantza hauen interpretazioan bi ezaugarri: lehenengo aldea, inauteri segizio bat bada ere, ez da maskarada bat, maskaren agerpena garrantzitsua da, nahiz eta oso luzea ez izan. Bigarrena, ez dela inauterietako dantza, nahiz eta garairen batean inauteri garaian kokatu, dantza hauek beste sasoi batzuetan ere dantzatu izan dira. Kabalkada hauen ordena eta formazioa, oso jerarkizatuak militarren egiturarekin antzekotasun

gehiago ditu, inauterietako formazio informal eta anarkikoekin baino.

KOREOGRAFIA Berpizkunde Igandean zazpietako mezatara joan ostean bolantak inguruko Arnegi eta Pekotxetako herrietara joaten ziren. Ohiturak esaten duen bezala denek batera gosaldu eta dantzatzen dute. Geroago Luzaidera bueltatzen dira bertan berriz ere dantzatzeko bazkaldu baino lehen. Arratsaldez bazkari ostean hamabost pieza baino gehiago dantzatzen dituzte gaur egun arte heldu direnak bi ordu inguruko ekitaldi baten. -Pertsonaia ezberdinek osatzen duten segizioa Luzaide eta inguruetako herriak zeharkatzen dituzte bi lerrotan martxak dantzatuz. Martxak 2/4ko konpasean jotako kalejirak dira, erritmo oso bizia dutenak. -Kortejua plazan sartzen denean bolant dantza dantzatzen da, sarrera honetarako erreserbatzen den dantza. -Sarreraren ondoren entrexantak izeneko dantzak burutzen dira, doinu biziko dantzak bi lerrotako formazioan dantzatzen direnak. Dozena erdi bat melodia ezagutzen dira, baina ezagunenak eta gehienetan burutzen direnak Euskaldunak eta Sorginak dira, Faustin Bentaberry maisuak sortutakoak 1929an Bartzelonan burutuko zen Nazioarteko Erakustazoka zela-eta. -Lehen zati honen ondoren makilariak bere erakustaldia egiten du, makila doinu ezberdinekin jiratu eta mugiaraziz. -Jauziak dantzatzen dira orduan, inguruan oso ezagun eta ohikoak izanik eta korroan dantzatzen direnak. Ezagunenak Hegi, Ostalerrak eta Marianak dira. Emakumeen partaidetza 60ko hamarkadaren amaieran integratu zen, ordura arte dantzaren amaierara mugatzen baitzen. Hauen ondoren kontradantzak egiten dira, bikoteka burutzen direnak. -Honen ondoren emakumeek


ikuskizunarekin bat egiten dute bolantek dantzarako egindako gonbidapena onartuz. Europa erdialdeko oinarria duten doinuak dira, 1968an Luzaideko inauterian sartu zirelarik, dantzekin finkatuta geratu arte. Iparraldeko hiru probintzietan doinuak lekua izan dute. Luzaidarrentzat dantzak izaera erdi-arrotza dute, beraz, ez da komeni aurrekoekin nahastea edo batzea. Jauzien eta kontradantzen artean ezberdintasun hori azpimarratzeko dantzariak arropaz aldatzen dira. -Ikuskizunaren amaiera “axe ta tupina� parodiaren antzezpenarekin bukatzen da. JANTZIAK eta PERTSONAIAK Pertsonaien hautaketa Errege Egun inguruan egiten da, herriko gazteak biltzen dira bakoitzaren zereginak banatzeko:

Zaldikoak edo zaldunak: Segizioa bi edo lau zaldunek eramaten dute, eta inguruko baserrietara inguratzen dira opariak jasotzeko. Txapela eta jaka gorri apainduak, praka zuriak eta zaldiz ibiltzeko botak daramatzate. Cabalier eta Cabaliersa: Hauek ere zaldiz doaz eta kapitain eta emaztearen rola betetzen dute. Makilaria: Danbor nagusiaren oroigarria da. Ez du zertan pertsona batek bakarrik izan behar makilaria, honek makil bat darama eta akrobaziak eginez jiratu egiten du. Jaka gorria, praka zuria eta buru estaltzen dion dracoa daramatza. Zapurrak: Armadaren zulatzaileak dira. Ez dute dantzatzen segizioan, prozesioan soilik parte hartzen dute. Alkandora eta praka zuriak, gurutzatutako banda gorria,burua estaltzen dien zilindro formako txano altua, larruzko amantala, bizar-orde eta egurrezko aizkora daramate. Zigantiak: Emakume itxura duten erraldoi sinpleak dira. Zuriz, txapel, banda eta zapi gorriz jantziak. Bandelariak: Luzaideko gazteriaren bandera eta ikurriĂąa daramaten pertsonaiak

dira, prozesioan eta dantzan zehar ere. Francoren garaian Espainiar bandera eramatera behartuta zeuden ikurriĂąaren ordez. Praka zuriz, txapela eta jaka gorriz jantzirik doaz. Gorriak: Nafarroako herri askotako jaietako maiordomoaren rola betetzen dute, ospakizunen arduradunak izanik. Bandelarien arropa berdina daramate, hau da, praka zuri eta jaka eta txapela gorriak, hauek ezpata bat eta dirua biltzeko poltsa bat daramate. Basandereak: Bi edo lau mutil izaten dira emakumezko trajez jantzita eta aurpegia belo batez estalita. Bolantak:Ikuskizunaren elementu garrantzitsuenak dira. Egunak berak, bolant eguna izena hartu zuen pertsonaia hauen ondorioz. Bi lerrotan doaz eta konpartsan dauden dantzaririk onenek osatzen dute konpartsa. Zuriz doaz, alkandorak katez eta bitxiz apaindutako bularraldea dute eta prakak zintaz eta zintzarriz apainduta daude. Bizkar gainean, sorbaldetan lotutako kolorezko zintak daramatzate, hauek lepoa inguratzen den zapi bati josiak daude. Gerrian gerriko morea eta eskuetan eskularru zuriak daramatzate. 1922ra arte buruan kaskak eramaten zituzten. Ordudanik artilezko bola handidun txapelak daramatzate. Neskak: 60ko hamarkadatik aurrera dantza zikloan sartutakoak, haien partaidetza handituz joan da denbora pasatu ahala. Mutilen partaidetza maila lortu arte oraindik. Gona gorri luzea eta belusko jaka apaindua, lazo gorridun alkandora zuria eta media eta zapata beltzak janzten dituzte. Beste pertsonaia batzuk ere egon izan dira historian zehar, baina gaur egun desagertu egin dira: maskak, koblaria edo bertsolaria adibidez. Partaide guztiek elementuren bat komunean dute, prakak, gerriko, alkandora edo-eta txapela. Kolore aniztasuna Luzaideko inauteriko jantzien ezaugarrietako bat da, zintzarriek eta apaingarriek ikuskizun ederra izatea laguntzen dute.


DOMINGILO

Domingilo eta Arku dantza edo Iurreta Durangon dantzatzen diren dantzak dira. Hauek Gorulari dantza multzoa osatzen dute, eta aspalditik dantzatzen dira, batez ere Domingilo, herriaren kontu agiritan gaztu ordainketak agertzen baitira.

Antzinean, bata neskek dantzatzen zuten eta bestea mutilek, baina 1886. urteaz geroztik bai mutilek baita neskek ere dantzatzen dituzte bi dantzak.

Domingilo, zintak dituen makil handi baten inguruan dantzatzen da, honen gailurrean pertsonai bat agertzen delarik, eta hain zuzen,

Domingilo zinta dantzaren gailurrean zintzilikatuta dagoen pertsonaiaren izena da.

Trajeari dagokionez, neskak poxpolinaz janzten dira, hau da, gona gorria, abarkak, galtzerdiak, mantal beltza, kamisa txuria, korpinoa, eta zapia buruan dutelarik.

Mutilak, aldiz, txuriz jantzirik doaz, alpargata txuriak, galtza eta kamisa txuria, txalekoa eta txapela gorria buruan jantzirik.


IMOTZ Imotzeko esku-dantza Oskotz herrian sortu zen, Nafarroako Imotz bailaran. Zaila da jakitea noiz hasi ziren dantza hau dantzatzen, dakigun bakarra da uda partean dantzatzen zela, izan ere festarako dantza da eta jai egunetan dantzatzen zen.

Nafarroako herri askotan egin izan dira horrelako dantzak, baina XX. mendean, eta Gerra Zibilaren ondoren batez ere, gehienak ahazten joan ziren.

60ko hamarkadan dantza hau berreskuratu zuen Juan Antonio Urbeltzek eta, aldaketa batzuk egin ondoren, Argia dantzari taldearen emanaldietan hasi zen berriro ere ikusten.

Gaur egun oso ezaguna bilakatu den dantza hau Iribasko ingurutxoaren ondoren dantzatzen da.

Hainbat liburutan dantzaren letra bezela jaso da honako bertso hau:

Arrankin trankin trankun mailloaren otsa Arrankin trankin trankun mailloaren otsa Orroko mutil orren ezkontzeko poza


PLAZA D arren, dezente dira plaza dantzak. Izan ere, urtean zehar, 40 soka dantza baino gehiago gauzatzen dira Gipuzkoan: Abaltzisketa, Amasa, Andoain, Antzuola, Añorga, Arama, Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Berastegi, Bergara, Billabona, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errenteria, Ibarra, Irura, Itziar, LasarteOria, Lastur, Lazkao, Legazpia, Legorreta, Lizartza, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Usurbil, Zarautz, Zegama, Zubieta, Zumarraga. Dantzariek eskuak elkarri emanda edo korroan dantzatzen dute. Pertsona kopurua mugagabea da eta bai gizonek eta bai emakumeek har dezakete parte.

Plazetan dantzatzen diren koreografien multzoari “plaza dantzak” esaten zaio.

Soka dantzak izenarekin ere ezagutzen dira, baita esku dantzak izenarekin ere. Baina, azkeneko hau ez da hain ezaguna garai batean “esku dantza” esatean emakume eta gizonezkoaren kontaktu fisikoari egiten ziolako erreferentzia eta hori elizgizonek ez zuten onartzen. Hau da dantza batzuk zapiarekin dantzatzearen arrazoia ere.

Soka dantza guztiak ez dira iritsi gaur arte. Badago dantza bat XXI.menderarte iraun duena, “aurresku” izenarekin ezagutzen duguna. Baina, berez, “aurreko eskua” deitzen zen, lehen esku dantza bat zelako. XIX.mendean dantza gidatzen zuen bakarlariak hartu zuen garrantzia eta jada ez da soka dantzatzat hartzen. Batzuk desagertu

Festa giroan mur-gildurik, herritarrak izan ohi dira dantza-riak. Herriaren arabe-ra, parte-hartzaileen kopuruaren


DANTZAK arabe-raF soka dantza mo-du batean ala beste-an gauzatuko da. Dantza hauek ez daukate jantzi kon-kreturik, izan ere, ka-leko arroparekin dan-tzatu izan ohi dira leku batzuetan. Dan-tza sorta edo multzo honetako “azpi-dantza” batzuk hauexek dira:

TXULALAI

Herriko dantza hau, Arabakoa da, Errioxako Paganos herrikoa, hain zuzen. Izan ere, otsailaren 3an, San Blas egunean, bere omenean dantzatzen da herriko jaietan. Behin herriko nahi adina pertsona korroan jarrita hasiko da dantza. Musikariak jotzen hasten direnean, dantzariak biribilketa egiten hasiko dira eskubirantz eta gero ezkerrerantz. Musikak aldatzen duenean, hankak erdialdera altxata dantzatzen jarraituko dute. Eta azkenik ipurdian ondokoekin joaz bukatuko dira pausoak. Pauso horiek behin baino gehiagotan errepikatuko dira. Musika gero eta azkarrago joango da eta hura bukatzean amaituko da dantza. Oso dantza alaia da bai ikusi eta baita dantzatzeko ere.

SAN PETRIKE

Jean Petrike edo San Petrike, Baztango haranean Ipurdi dantza izenez ere ezagutzen da. Biarno aldeko “Lepetoke danse” izeneko dantzaren imitazioa izan daiteke. Baliteke frantseseko “Jeant Petit qui danse” esalditik etortzea, itxuraldatuta. Dantza honen koreografiak bi zati ditu: lehenengo zati dantzatu bat eta gero joko bat, gorputzaren atal ezberdinekin lurra ikutuko delarik ( oinak, atzamarrak, belauna, belarriaF), azkenean itzulipurdi batekin bukatuko da jokoa.

ZAZPI JAUZI

Iparralde zazpi jauziko dantza da(Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa). Honetan pausu berdinak errepikatzen dira behin eta berriro, aldi batetik bestera banan-banan gehituz doazen jauziak tartekatzen direlarik. Izenak dioen bezala azkeneko aldian zazpi izango dira. Dantza honen bariante bat ezagutzen da, Hamalau jauzi deritzona, zazpi jauzietara heldu ondoren berriro errepikatzen da, baina jauziak gutxituz doazela zazpi salto ematetik azkenengoan jauzi bat ematera pasatzen delarik.

LANTZ

Zortziko honek Baztanen kokatzen den Lantzeko herrian du jatorria. Lantzen ospatzen den inauteria oso ezaguna da eta jende asko erakartzen du urtero. Inauteri jaietako asteartean zortziko hau dantzatzen dute, euskal dantza talde gehienen errepertorioan klasiko bat bihurtu dena. Inauterietako dantza bat da eta jantzi espezifikorik ez badu ere, mozorrotuak joaten dira, argazkian ikusi daitekeen bezala. Arotzak kaleetan, eta Ziripot jantzi ondoren ostatutik atera dira txatxoak, zaldikoa eta Miel Otxin, txistulariak lagunduta. Herriko kaleetan kalejira egin ondoren plazan zortzikoa dantzatu dute. Beste herriko plazetan dantzatzen dena zortzikoa da eta Lantz herritik kanpo egiten denean 2-3 minutu irauten ditu. Baina, berez 10 minutuz ibiltzen dira Lantzeko gazteak jo ta ke.


LIZARRAKO LARRAIN DANTZA Deskribatzeko definizio bat ematerako garaian, esan beharrean gaude "Lizarrako Larraindantza" (El Baile de la Era bezala ezagutua), borobilean dantzatzen den eta suite izaera ematen dioten 7 zatitan banatzen den dantza mistoa dela. Gaur egun, dantza osatzen duten zatiak:

1.Kalejira (Aurkezpena eta Kalejira) 2.Katea (Aurkezpena, Katea eta 3/8) 3.Fandangoa (Fandangoa eta Abestia) 4.Baltsa 5.Jota Zaharra 6.Bolerak 7.Azkeneko Kalejira edo "Corrida Final"

Sortu ezkeroztik, dantza, bi gaitek eta danbor batek, Lizarran betidanik izan diren musika tresnek, jotzeko prestatua dago.

Ikuspuntu honetatik, badirudi Lizarrako Larraindantzak ez duela ez konplexutasunik ez historiarik. Baina jakina, hori ez da horrela. Orain daukan egitura, 100 urte baino gehiagotan zehar izandako hamaika aldaketen ondorio da.

Aldaketa naturalak, beste dantza askok izan dituztenen antzekoak, denbora berriei eta moda desberdinei, dantza talde desberdinetara edota gaita musikarien jotzeko moduari egokitzeko izan dituen aldaketak.

"Larraindantzak" hainbat aldaketa jasan ditu: zati batzuen desagertzea, beste batzuen agerpena, osatzen duten zatiak orden desberdinetan dantzatzea. LARRAINDANTZAREN HISTORIA:

Dantzari buruzko lehendabiziko agiria 1864. urtekoa da. Lizarrako Udalaren

dokumentu bat da, bertan, "La Voz de Navarra" egunkari nafarrak Ega hiriko "Gaitaren Dantza"-ri buruz idatzitakoa salatzen da. Agiri horrek dantzaren, eta honek Lizarran zeukan herrikoitasunaren berri ematen digu. Alfonso XIII.aren bisita

1903. urteko abuztuaren 27a arte, ez dago Lizarrako dantza herrikoi honen berri jakiterik. Egun hartan, Alfontso XIII erregeak hiria bisitatu zuen. Lizarrak harrera honetarako bere kaleak apaindu zituen eta hainbat gauzaren artean, Lizarrako dantzarik zaharrena, "Larraindantza", eskaini zion. Beraz, Gaitaren Dantza Zaharra, adinik gabekoa, izan ere bere jatorria ez baitago jakiterik, bere herrikoitasun eta sustraidurari esker, Lizarra hiriak erregeari opa ziezaiokeen opari egokiena izan zen.

Horretarako, Lizarrako gaitari zen Demetrio Romano, Julian Romanoren semea, Lizarrako mediku zen eta herri ohiturak izugarri maite zituen Modesto Iribas Jaunarekin batera, dantzaren konposizioa sortu zuten eta Lizarrako zenbait gazte bildu zituen hiriko dantza zaharrena erakusteko. Horrela sortu zen Lizarran ezagutzen den lehendabiziko dantza taldea, Nafarroako zaharrenetariko bat ziur aski. Zein hobea, dantza erakutsi eta taldea gidatzeko, oinordeko zuzena baino, aitzinean Lizarrako larrainetan dantzatzen zen musika herrikoiaren betirako moldaketa idatzia utzi zuenaren semea hain zuzen.

Bere antzinatasuna azpimarratzeko esan beharra dago, XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran dantzaldietan dantzatzen ziren doinuetatik -polkak, mazurkak, txotis, etab.- batek ere ez duela "Larraindantza" osatzen.


Badago jota bati buruzko aipamena, hain dantzatua zenez kendu zutena.

Aintzinako Gaitaren Dantzaren egitura 1903. urteko aipatutako dokumentuan ageri da, honakoa izanik:

1.Katea 2.Jota (oso dantzatua izateagatik kendua, dantza laburtzeko) 3.Fandangoa 4.Bolerak 5."Corrida"

Gaur egungo "Lizarrako Larraindantzarekin" alderatuta, lehendabiziko suite honek 5 zati zituen. Ez dago baltsari eta hasierako kalejirari buruzko inongo aipamenik. Hala ere, ez da denbora luzea pasako, Demetrio Romanok bikote gisa zuen musikariak, Antselmo Elizaga gaitariak, bildu zituen partituren lehendabiziko egokipena agerrarazteko.

Kasu honetan, Elizaga gaitariak, dantzari diztira handiagoa eman nahian, bere egitura koreografikoa luzatu zuen baltsa bat gehituz, dantzaren erritmo anitzak aberastuz, aurkezpen bat gehitzen dio kateari, jota nola jo behar den argi azaltzen du, eta azkenik, dantzen ordena aldatzen du.

"Larrainen Dantza" honen egitura berri honek, gero eta zerikusi handiagoa dauka gaur egun dantzatzen denarekin.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.