1
USART
2011ko abenduaren 16a Zuzendaria Adrian Alvarez
Tematika koordinatzailea Adrian Alvarez
Edizioa eta estiloaren korrekzioa Adrian Alvarez
Diagramazioa eta diseinua Adrian Alvarez
E-posta
ausart@yahoo.es
Web-orria
www.ausart.com
Telefono zenbakia 944566822
Copiright
Copiright Ausart Tradameark all rights reserved
Lege-gordailua 2006-4357
3
6
Aurkibidea
Irakurleen gutunak
Dean Potterrekin elkarrizketa Dean Potter Sakonki
Agur Patxi!
4-5 7
8 Basoak zainduz, basoetaz gozatuz Greenpeace txostena 9 10-11 Laburrak Segurtasuna eskaldan 12 13 Izotz eskalada
Irakurleen gutunak Atal honetan edonork idatzi dezake, baina gutunak kaleratzeko orduan gutxieneko baldintza batzuk betetzea ezinbestekoa da. Gutun guztiak sinatuta jaso beharko ditugu, egilearen izen-abizenekin. Horrez gain, nortasun agiriaren zenbakia derrigorrezkoa zaigu. Neurriari dagokionez, ez da 20 edo 25 lerrotik gorako testurik kaleratuko. Luzera hori gainditzen duten testuak mozteko eskubidea izan-
go dugu, hori beharrezkoa dela ikusiz gero. Tonuari dagokionez, berriz, ez da testu iraingarririk onar-
tuko eta aldizkariak ez du bere gain hartuko bertan kaleratzen diren iritzien gaineko erantzunkizunik. Aipatutako baldintzok bete ezean, erredakzioak gutuna ez kaleratzea erabaki lezake. Bestalde, kartak erredakziora heldu ahala jaso eta orden horretan kaleratuko ditugu. Zuen gutuna ausart@yahoo.es helbidera bidali dezakezue.
Gazte trastornatu eta erradikalaren gutuna
Kaixo, Sakandar gazte trastornatua, biolentoa eta erradikala omen naiz, ezta konturatu ere orain arte, baina “Sabin Etxeko” diruaz kokoteraino itota dauden medioak irakurri ta gero konturatu egin naiz nire eboluzio kaotiko honen perbertsioaz. Bai, adiskide maiteok zuen begiek arreta jar dezatela testu honetan, agian zuek ere nire kutsadura berbera izateko arriskua daukazue eta. Zertan ibiliko nintzen, hain aurrerakoi eta beharrezkoa den AHT bezalako proiektu baten aurka manifestatzen? Nire neuronek kaka nahaste politean sartu naute oraingo honetan, beno baina ez da errua nirea izanen soilik, kaleetan, gaztetxeetan, tabernetan… etxeko posta zirrikitutik sartzen zaigu ere??. Disidentzia errebeldeko indar ilunaren itzala luzea da gero, ez dute izanen kate telebista amaigabeen zerrenda koloretsua ( Eeeyy…hau demokrazia da, zappinga egin ahal dezakezu ez ahaztu!!! ) baina moldatzen dira, zuzenbidearen estatuak jarritako oztopoen gainetik, mezua kaleratzko. Gizajoa ni, hara zer bururatu eta Urbinara joatea? Enpresari, politiko eta beraien aparatuen aurka desobedientzia jarrera oztopatzaile eta manipulatzaile batean parte hartzeko? Hara joan nintzen, baita eseri ere, sekulako jarrera antidemokratiko batean, bai, indioen erara, hau figurante basatia!!!,piztia!!!eta horixe nola ez polizia batek “J.E.L.-tileza” osoz, oso demokratikoa bera, eta jatorra baita, ipurdia altxatu eta portaera desegoki horbertan behera uzteko eskatu zidan. Hurrengoan gertatutakoa ez dut oso garbi konprenitzen, barka nazatela Euskal Herriko Batzoki guztietako mahats zuku dastatzaile, txapela beltz dizdiratsu eta adituak. Zipaioa!!! Deitu nion kasko gorri anaia maiteari!!!. Barkamena eskatu nahi dut publikoki, nire bizkar eta saihets biolentoek edukitako jarreraz, ertzain demokrata baten bake instrumentua den porra eta pilota baten ibilbide alaia, garbia eta erritmikoa oztopatu eta eten egin baitzuten, bi bake elementu erabakiorrak kolpatu baitzituzten aurreikuspen maltzurrarekin. Gainera momentuan ateratako argazkiak Altsasuko Batzokian itsatsita agertu direla irakurri dut prentsan, ertzainen eraso bakezaletsuak eta biolentoen zauri sariaz beterik. Ni salbu naiz, benetan esnatu!!!
Gorka Obejero
3
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
dean potter-ekin hizketan Nola hasi sinen Base jausiekin? Lehenik eta behin parakaidismoarekin hasi nintzen intentzioa nuelako gero base jauzietara pasatzeko, baina lehendabizi beharrezko gaitasunak lortu behar nituen. Hegazkinetatik ehundaka aldiz egin behar izan dut salto base jauziekin hasi baino lehen. Oraindik ere jarraitzen dut egazkinetatik salto egiten praktika ez galtzeko eta base jauzien segurtasuna mantentzeko. Hasiera batean ez nuen uste hain ondo pasako nuenik hegazkin batetik salto egiterakoan, baina hasi bezain laster konturatu nintzen gustoko nuela. Non egiten duzu parakaidismoa?
Californian, Lodi herrian. Parakaidismoa egiteko lekurik merkeena da herrialde osoan.
Inoiz izan al duzu arazoren bat? Bai, hiltzeko zorian egon naiz. Behin Enaren Kobazuloan nengoela (Cave of Swallows) jausgailua matxuratu egin zitzaidan baina soka batera heldu nintzen zoruaren kontra jo baino lehen. Nola bizi izan zenuen momentu
hori? Jausgailua jantzi nuenean heze zegoela konturatu nintzen. Jausgailua bustia badago simetrikoa jarraitzen du izaten, beraz ez da ezer gertatzen, baina nire erdi-bustia zegoen, beraz asimetrikoa zen. Hori albo batera utziz… hiru, bi bat… segundu frakzio batean jausgailua apurtu egin zen, burua altzatu eta arrakala asko ikusi nituen jausgailu osoan zehar. Segituan aurrera begiratu nuen eta kobazuloaren goikaldetik beheraino doan soka ikusi nuen, hura hartu eta 300 metro egin nituen beheruntz nire
D
ean Potter bizirik dirauen legenda da eskalatzaile guztien artean. Eskalada azkarrean errekor gehienak bereak ditu, ala nola Yosemitekoa, non bere denbora gainditzea ia ezinizkoa dirudien. Imagina ezazue zer den “The Nose” (sudurra) hiru ordu eta 24 minututan eskalatzea, sekulakoa ezta?, ba eskalatzailea honentzat erreraza dirudi. Eskalatzea gutxi iruditu eta zirkotik ekarritako “high-lining” praktikatzen du Dean Potterrek, baina ez lurrean edo sare baten laguntzarekin, ez, mendi tontor batetik bestera ibiltzen da soka batean oinak bata bestearen atzetik mugitzen dituela. Muturreko kirolaren adibidea dugu hau, baina gutxi balitz, Potterek hau base-jauzi bihurtu izan ohi du sokatik salto eginez bere jausigailuarekin. eskuak hamar milimetroko sokarekin urratzen ziren biatrtean. Eskuetan sentitzen nuen min ikaragarriari aurre eginez nire burua salbatu nuen. Zure “high-lining” sokari gabe dagokionez, zure lagun batek esan zuen “ Dean tipo gogorra da. Jausten bada sokari helduko dio eta ez dio alde egiten utziko”
Bai egia da, hala egingo nuke. Sokan ibiltzea edozein eskalatzaile batentzako sekulako erronka da. Zertxobait beldurtzen nau han goian arnes barik egotea, baina niri buruan konfiantza dakat eta jausten banaiz soka heltzeko kapaz ikusten dut nire burua. Soka ez dut eskuekin bakarrik harrapatzen, lehendabizi hankekin harrapatzen dut eta gero eskuekin, beraz gorputz osoarekin. Soka harrapatzeko modu hau askotan praktikatu dut, horregatik ausartzen naiz hau egiten arnes barik.
4
Sokatik jausten zarenean mugimendu zirkular bat egiten duzu eta azkenean sokan gainean eserita geratzen zara. Bai, ez dakit nola egiten dudan, baina hala gertatzen zait, daukadan mugimendu espezial baten antzekoa da. Jendeak gehienetan nire gaitasuna dela uste du, horregatik gehienek esaten didate “truko hona txo!” baina errealitatea beste bat da. “High-line” egiten duzunean nylonezko soka erabiltzen al duzu?
Hasiera batean bai, baina denborarekin aldatzen joan naiz. HIru soka batera lotuta erabili izan ditut beti ere hiruren tentsio mantendiz eta ongi itsatziz, bestela ezinezkoa litzatekeelako alde batetik bestera pasatzea. Egun hauetan ¾” Amstel Blue markako soka erabiltzen ari naiz. Arrantza egiteko erabiltzen da eta Spectra materialaz dago eginda. Nylona baino 5 aldiz gogorragoa da baina garestiagoa ere bai.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Zein da sokaren gainean ibiltzearen atzetik dagoen historia? 70eko eta 80ko eskalatzaileek hariharian ibiltzen hasi ziren, baina gaur egun egiten denarekin ez dauka zerikusirik. Garai horretan erabiltzen ziren sokak eta egun erabiltzen direnak guztiz ezberdinak dira, gehienbat hasiera batean kordari ez zitzaiolako tentsiorik ematen. Zirkuan erabiltzen hasi zen jendeari nolabaiteko morboa ematen ziolako ea hari-harian dabilena jauziko ote zen edo ez. Yosemiteko bailaran lan egiten zuen zure lagun batek han lan egiteari utzi dio lanetik bota dutelako. Kontaktua mantentzen duzu berarekin?
Bai, mugikorra baitauka, nahiko arraroa kontuan hartzen baduzu kalean bizi dela. Zubi baten azpian bizi da Sakramentoko hirian, bere adineko etxegabeko talde batekin. Askoz argalagoa dago orain, zeren ez baitu Yosemiteko Kontsesioaren laguntzarik jasotzen, hala ere, inoiz baino osasuntsuago ikusten dut. Saiatu egin naiz nire lagun Chongori lanen bat bilatzen, baina berak ez du lan egiterik nahi. Antza denez etxegabekoen bizitza gustatzen zaio. 50 urte bete ditu orain dela gutxi eta egiten ari dena gustuko du, egunak ematen ditu fisikari buruz ikasten eta idazten. Nolabaiteko istilua sortu zenuen Utah-ko arku delikatua eskalatu zenuenean.
Jende askok izan zuen nire eskalada horren berri, azken finean arku hori Utah-ko autoen matrikula guztietan agertzen da. Igoera hori egin nuenean legea oso argia zen; ezin zenuen inolako buloirik jarri Utahko edozein arkutan, horregatik ez nituen jarri. Eskalada librea egin nuen, arnesik eta sokarik gabe. Arku hori eskalatu eta gero legea
DEAN POTTER
aldatu egin zen, antza denez jada ezin dezakezu izendun arkorik eskalatu, beraz, unean-uneko legeak jarraitu genituen. Zertan pentsatzten duzu bakarrik eskalatzen ari zarenean?
Meditazio asko egiten dut, yoga praktikatzen dut, baita arte martzialak, beraz nire arnasketan kontzentratzeko gai naiz.
5
Inoiz parte hartu zenuen Dan Osmanen korda ibileraren batean? Base salto bat egin nuen behin berarekin eta hura nahikoa izan zen. Segurua ez zela tipo horrekin ibiltzea igertzen nuen nire barnean. Ez dakit zergatik. Normalean bakarrik salto egitea da segurtasun maila gutxiago eskaintzen dizuna. Bera hil zenean bere gorputza berreskuratzera joan zirenen artean nengoen nik, ez dut inoiz ahaztuko irudi hura. Niri instintoak ez ninduen bazterrean laga eta horregatik jarraitzen dut bizirik eta ez Dan Osman bezala.
6
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Dean Potter sakonki 1972ko urtarrilaren 18an jaio zen. Eskalada librea, alpinismoa, base jauzia eta base high-line-a egiten du. Famatua da inork eskalatutakoa berak eskalatu duelako, baita bere eskalada-lasterketetan lortutako denborei esker. Patagonian eta Yosemiten hainbat erronka lortu ditu. Eskalada-lasterketak eta bakarkako eskalada
Dean Potterrek azken hamarkadan inork egindakoak egin ditu batez ere bi modalitate hauetan: segurtasunik gabeko eskaladan eta eskalada-lasterketan. Erronka gehienak Patagonian burutuak izan dira. 2006an “The Reticent Wall” eskalatu zuen, “El Capitan-eko” ibilbide zailenetako bat. Eskalada hau ez zuen bakarrik egin, Ammon McNeely eta Ivo Nivov berarekin joan baitziren. Sekulako pasada eman zioten ezarritako denbora mailari ibilbide osa 34 ordu eta 57 minututan eginez, aurreko marka-
rekiko 5 eguneko ezberdinatasuna markatuz. High-lining eta base jauziak
Eskaladak ez dio bakarrik Dean Potterri fama bermatu, base jauziak eta high-lining-ak ere izan dute zerikusirik. Potterek hainbat high-line burutu ditu inolako segurtasun arnesik gabe edo jausgailurik gabe. Hauetako bat Yosemiten egin zuen 900 metroko altueran zegoelarik inolako segurtasunik gabe. Arku delikatuaren igoera egin zuenean Potterrek iskanbila asko sortu zuen, eta honen ondorioz bere sponsorretako bat galdu zuen. “ Ez zegoen inolako legerik
honen aurka” zioen Potterrek irakurri duzuen goiko elkarrizketan, baina Utahko biztanleen artean bazegoen hori ez egiteko tradizio bat, eta berak hura apurtu zuen. “Ez nuen hura eskalatzeko arazo moralik ikusten, ez bainuen arkua izorratu behar, eskalada librea gauzatzera nihoan eta”. Potterrek esan zuen ez zuela Totem mastila ( Pole Totem) eskalatuko, Navajo indiarrentzat sakratua zelako, baina Utah-ko arku delikatuarekin ez zuen arazorik izan nahiz eta Utah-ko matrikula guztietan agertzen den. “Ez dakit zergatik ezin dezakegu naturak ematen digunarekin jolastu”.
Bere igoera garrantzitsuenak 2002an: Supercanaleta, Cerro Fitz Roy, Patagonia. Bakarkao igoera. 2003 Concepcion Day Canyon, Moab, Utah. Lehenengo igoera. 2006 Heaven Glacier Point, Yosemite Valley. Lehen bakarkako igoera 2006 Southern Belle .Half Dome, Yosemite Valley. Bigarren igoera Leo Houlding-ekin. 2008 Deep Blue Sea Eiger, Bernese Alps, Suitza. Lehen igoera segurtasunik gabe baina base-saltuko ekipoarekin.
High-linig
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
P
atxi Usobiagak eskalada utzi du. Eibartar eskalatzailea Munduko kopa irabazi zuen 2006 eta 2007. urteetan. Munduko txaelduna izateko bi urte gehiago itxaron behar izan zuen eta 2009an lortu zuen erronka hori. Euskal Kirolaririk onenaren saria jaso zuen 2006an, eta bere palmaresan errekord mundial bat agertzen da 8b+ak eskalatu zituenekoa. Patxi Usobiagak txikitatik izan du lotura zuzena mendiarekin, bere familiak mendia asko gustuko duelako. 1980. Urtean jaio zen Patxi Usobiaga, eta bere gurasoek txikitatik eramaten zuten mendira, baina 9 eta 10 urte bitarte zituenean bere gurasoek erronka berriak bilatzen hasi ziren berarentzako, horregatik Pirineoetara egiten zituzten eskapadak 3000 metroko mendietara igotzeko.
Hamar urte zituela eskaladarekin konektatu zuen. Asko gustau zitzaion eskalada eta horregatik larunbatero joaten zen Atxarteko eskalada eskolara edota Aramotz edo Etxauriko eskalada
Agur patxi ! tokietara. Astean zehar Bergarako eta Eibarko errokodromoetara joaten zen non eskalatzaile asko ezagutu zituen eta teknika berriak ikasteko aukera izan zuen. Usobiagaren lehen pausoak eskaladan bere aitarekin emanak izan ziren, hark eramaten zuelako entrenatzera.14 urte zituela Patxi beste eskalatzaile batzuekin irteSariak -Euskal Kirolaririk onenak 2006an. -Urteko eskalatzaile onena 2006an Climbing aldizkariarentzako. -Gipuzkoako kirolaririk onena 2006an. -Urteko eskalatzaile onena 2004an Climbing aldizkariarentzako. -Urteko eskalatzaile onena www.8a.nu web orriarentzako. naldiak egiten hasi zen. 14 urteak bete gabe zituela (1994an) lehendabizikoz parte hartu zuen Estatu mailako konpetizio batean. Bigarren postuan geratu zen Eibartarra eta honen ondorioz estatuko eskalada taldeko jubenil taldean sartu zen, nazioar-
teko txapelketetan parte hartzeko bidea irekitzen ziona. 7b+ maila lortu zuen 14 urteko adina baino ez zuela. 20 urte zituenean eta ikasketak bukatu zituelarik eskaladan buru belarri sartzea erabakitzen du Eibartarrak, egunero 5 ordu baino gehiago entrenatuz. 2011ko urriaren 18 egin zuen publiko erretiratu behar zela. Antza denez trafiko istripu baten ondorioz hernia diskal bat agertu zitzaion eskalatzaileari, eta honek ez dio uzten eskaladaren puntan egotea. Patxik eskalda ez duela utziko esan du: “Nire pasioa da�, azaldu du Eibartarrak. Bere kabuz entrenatzen jarraituko duela adierazi du, noski, ez orain arte bezalako entrenamendu gogorrak, baina prestaketarekin jarraituko du. Dieta egiten jarraituko duen edo edo ez duen jarraituko galdetu dio kazetari batek txantxa moduan tentsio giroa lasaitzeko, eta Patxik irribarre bat ezpainetan zuelarik sano jaten jarraituko duela erantzun dio baina asteburuetean omenaldi bat emango ziola gorputzari. Ausart aldizkaritik zorterik onena opa diogu Patxiri bere bizitza berrian, jada ez baita arituko errokodromoetan edo munduan zehar konpetizioak irabazten, baizik eta aitaren tailerran lan egiten beste hainbat langileen artean. Kiroletik mundu profesionalerako saltua gogorra izan ohi da kirolari batzuentzat, espero dezagun Patxik saltu hau soseguz hartzea eta bere lana eskalada bezain ondo egitea.
7
Patxi Usobiaga 2007klo munduko kopan
6
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
N
Basoak zainduz, basoetaz gozatuz
ori ez du atsegin mendira joatea? zegurasko guztiok ondo pasatzen dugu mendian, hark errespetatu egiten gaitu, beraz ikas ditzagun guk hura errespetatzeko moduak.
1. Ez surik egin basoan. Ez belar txarrak kentzeko ezta barbakoak egiteko nahiz eta horretarako eginiko leku aproposetan izanda ekainaren 1etik azaroaren 1ta arte. Denbora tarte horretan suteak gauzatzeko probabilitate handia dago, beraz ez ezazu zurik pistu edo txisparik egin zeren basoa hondatuko baituzu. Gogoratu, su gabe ez dago suterik. 2. Ez ezazu lurrera poxpolorik, zigarro-mutxikinik edo sua eragin dezaketen beste gauzarik. Plastikoek, paperek, kristalek‌ su eragile handienetarikoak dira. Basora zoihazenean, basoaz gozatu, zure osasunaz gozatu, ez ezazu erre. 3. Ez erabili erregaia behar duten makinik, motozerra esaterako.
4. Zure etxea basoan bertan badago gomendagarria da zure etxea inguratzen duten lurretan, erregaitzak diren landareak landatzea, altzifreak adibidez. Barbakoarik ez egitea gomendagarria litzateke ere, baina egiten badira haize gutxiko egunetan izatea komeni da. Auzokideen artean suaren aurkako plan bat zehaztea beharrezkoa da, baita ur biltegiak eraikitzea. Zabor guztiak kontenedorean sartu beharko dira eta ez honen ondoan laga edo erre.
5. Ekainaren 1etik azaroaren 1ta arte basotik ibili behar bazara, bideak ongi ezagutzea komenigarria da, baita bideo horiek jarraitzea GOGORATU: basoaz gozatzeko ez duzu surik behar!!
eta beste bideren bat ezagutzea. Ibilaldi luzeren bat egiten ari bazara ondo legoke ikuspen handiko lekuetatik joatea eta ez denbora osoan basoan barrera ibiltzea.
6. Basotik bazabiltza eta zaborra ikusten baduzu poliziari abisatu. Zabor horiek sortzen baitituzte askotan sute asko.
7. Ez saiatu basoan barrena kotxearekin sartzen. Zure kotxearen iheshodia asko berotzen baita, eta basoan barrena sartuz gero lurrean dauden hostoak su hartu dezakete. Horregatik kotxea aparkalekuetan laga behar da, edo behintzat su hartu dezaketen gauzetatik urrun.
8. Sute bat ikusten baduzu ahal bezain laster deitu 112ra, larrialdietako zenbakira. Zure deiarekin esan zein den bertara ailegatzeko biderik aproposena kontuan harturik nondik doian sua. Komenigarria da ezagutzea zeintzuk diren bertako emergentzia zerbitzuen telefono zenbakiak. 9. Sute batetik gertu dauden pertsonak bertatik alde egin behar dute lehenbailen edo leku “garbi�batera joan, alegia, erre daitezkeen gauzak ez dituen toki batera. Sua basoan gorantz badoia, ez zaitez zuk ere hara joan, haizearen norabidea edonoiz alda daiteke eta suak harrapatuko zaitu. Sute batean harrapatuta ikusten baduzu zure burua, suak hartzen duen kontrako norabidea jarraitu behar duzu.
10. Sua amatatzeko lanetak dabiltzan personek ez dute bakarka lan egin behar, autoritateek koordinatu behar dituzte. Gogoratu laguntzen eskatzen baldin badizutela laguntzera behartuta zaudela.
8
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Greenpeace txostenak GREEPEACE urtero bezala txosten bat argitaratu du Espainiako Estatuan gauzatu diren suteen informazioarekin. Txosten horren interesgarriena eskaintzen dizuegu
E
spainiako estatuan azkenengo hamar urteetan gauzatu diren suteak 20.000 ingurukoak izan dira urtero. Europar batasuneko suteen erdia Espainian gertatzen dira, horregatik, beste mediterranear herrialdeek dituzten sute gehiago ditu. 2004an 18.617 sute izan ziren; hauek, 150.000 hektarea suntsitu zituzten. Azken 14 urteetan basosuteek 62 pertsona hil dituzte, horien erdia suhiltzaile profesionalak ziren. Denbora tarte horretan 1.700.000 hektarea suntsitu dira eta galera ekonomikoak 9.000 miloi eurokoak izan dira.
Zergatiak
Suteen zergatiak oso ezagunak dira eta aurre-ikusi daitezke. Zergatien artean faktore ekologikoak eta sozial eta ekonomikoak dauzkagu baita haien bien arteko nahastea. Lurraren ezaugarriak eta bertako landaretza garrantzi asko daukate. Espainiako estatuko hainbat baso landaretza berdina daukate haien zabalera osoan, gainera, hainbat basoetan landaretza suarekiko sentikorragoa da, alegia, azkarrago hartzen du sua. Baserritar asko haien lurrak bertan behera utzi behar izan dituztenez hirira joateko, basoak jada ez dira gauza berdina. Lehen baserritarrek zaintzen zuten basoa, haien animaliek jaten zituzten landare txarrak eta haiek beste landare erregaitzagoak ereitzen zituzten. Egoera hau aldatu denez, egun, basak erretzeko auke-
ra gehiago daude.
Badaude beste zergati batzuk basoetan gertatzen diren suteen inguruan. Hala nola, baserritarrek belarra erretzen dutenean, elektrizitatelineak, trenbideak… Gainera, zergati hauen gainean ezer gutxi egiten da suaren aurka prestatzeko. Suak amatatzeko estrategia ez da prebentiboa, alegia, urtean zehar ez dira suaren aurkako neurriak hartzen, surik ez baitago. Uda datorrenean eta sute gehienak agertzen direnean hauek amatatzeko estrategia betikoa da, ura eta makineria pisutsua. Suaren aurkako borrokan talde askok hartzen dute parte, ez bakarrik suhiltzaileek, eta hauen guzti hauen arteko deskoordinazioa oso nabarmena da. Honen adibidea argia, galiziako aurtengo suteak izan dira. Egun, badakigu su gehienak gizakiok eragiten ditugula, horregatik harrigarria da ikustea pertsona hauen aurka ez direla behar diren neurriak hartzen, hala nola, kartzela zigorrak, isunak…
Suteen ikerketak eta delituen aurreikuspenak
Suteen inguruko datuek esaten digute ezjakintasun handia dagoela suteen eragileekiko. Alegia, sute askoren arrazoia oraindik zalantzan dago. Hau gutxi balitz delituaren aurkako neurri gutxi hartzen dira eta horregatik egoerak ez du onera egiten. Autonomia erkidegoen suteen “ranking”-ean hauek ditugu: Madril: %77 suteetan ez dakigu zein den eragilea. Asturias: %70 suteetan ez dakigu zein den eragilea.
9
Galizia: %81 pertsonek eragindako suteak. Gaztela Leon: %60 pertsonek eragindako suteak. Kanariak: %59 pertsonek eragindako suteak.
Kantabria: %56 pertsonek eragindako suteak dira.
Suteen %1 baino ez da amaitzen atxiloketa batean, baina atxiloketa horiek ez dute esan nahi azkenean kartzelan amaituko dutenik edo isun bat jasoko dutenik.
Basozaintza ereduak
Prebentzioan egiten den inbertsioa oso txikia da suteak amatatzeko inbertsioarekin konparatzen badugu. Prebentziorako pertsonala oso eskasa da eta haien lan-egoera oso prekarioa da kontuan izanda zenbaterainoko arriskuan jartzen duten haien bizitza. Basozaintzan hartzen diren neurriak asko dira: basoetako bideak garbitu eta handitu, kontrolatutako suteak egin, arbolak atondu, lubakiak egin sua bertatik pasatu ahal ez izateko… Gehien egiten dena sute kontrolatuak dira. Espainian urtero hainbeste sute egonda zalantzan jartzen da etengabe basozaintza, baita honi bideratutako diru publikoa ere.
6
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
berri laburrak Mendi Martxa Jesuri mendia defendatzen jarraitzeko Mendiak Aske taldeak antolatuta
U
rtarrilaren 22an "Mendiak aske" taldeak sustatuta eta non talde ezberdinak parte hartu eta atxikitzen diren (Bizkaiko mendizale federazioa, Ganekogorta zalbatu, mendi taldeak,plataformak...), mendi martxa bat antolatu dute Jesuri-Larragorri mendira. Igandean, urtarrilak 22, izango da. 8:30tan abiatuko da Laudioko Herriko Plazatik. Nahi duenak 11:00etan gehitu ahal da Jesuriko tontorrean.
U
Mendian erreskatatua izateagatik kobratzea txorakeria dela saltu dute mendizaleek
rtero mendi zale askok galtzen dute haien bizitza mendian”, dio Aberto, Mendizaleen Federazioko presidentea (MF). Antza denez, Espainia osoan hasiko dira mendi erreskate guztiak kobratzen, eta horrek ez die batere graziarik egiten mendizaleei. “Dirurik ez duena, mendial hil beharko al da?”, galdetzen dio Mendizalen Federazioko presidenteak bere buruari. Lagun asko mendian galdu dituela esaten digu Albertok, gehienetan mendiaren egoeraren erruz. “Ez dut nahi gure mendeiek kanposantuen ixura izatea, dagoeneko badaude gurutze asko”.
E
Aldaketa klimatikoa elur-kirolen etsaia lur-kirola egiten duten pertsonek inoiz baino suerte kaxkarragoa ari dira izaten, oraindik ez baitu elurrik ganoraz egin. “Aldaketa klimatiko honek izorratu baino ez digu egiten”, dio eskiatzaile batek. “Jendeak ez du ikusten kotxea hainbeste erabiliz gure planeta izorratzen ari dela, guztion planeta, eta besterik ez dugula”, dio snowboard zale batek. Espainiako elur-estazioen mapa benetan penagarria da, estazio gutxik dutelako elurra, eta elurra dutenen artean oso gutxi da kalitatezkoa. Egoera honi krisia gehitzen baldin badiogu, elur-estazioetan ematen ari diren jende-kaleratze handia dugu emaitza gixa.
10
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Juanito Oiarzabal eta beste alpinista euskaldun batzuk K2 mendian galdu dira
J
uanito Oiarzabal K2 mendian galdu da. Antza denez, Eukal alpinistak eta bere sherpek elur-ekaitz bat pairatu izan dute tontorrera zihoaztenean eta kanpamentu basean geratutakoek ez dute haien berri jaso oraindik. Euskal espedizioa K2ra igotzeko plana zuten, baina oraingoan mendiaren ipar aurpegitik, alde arriskutsuenetik. Baliteke elur-ekaitzak euskal espedizioan parte hartzen zuten alpinistak elkarrengandik urruntzea eta orain bakoitza bere aldetik galduta egotea. Altuera horretan, bakarrik eta oxigeno gabe bizirik irautea oso zaila da.
J
Promesa betetzeko ordua iritsi da oxe Miguel Zenarruzabeitia, Arrasatearra anbotoko mendira belaunikoz igoko da. Antza denez Arrateko Ama birjinari mesede bat eskatu zion eta honek bete egin dio, beraz, orain Jose Miguel bere promesa bete beharko du. “Ez naiz praka motzetan igoko, eta belaunetakoak jantziko ditut”, aitortzen digu Arrasatearrak. DIAko 5 paramediku berarekin igoko dira tontorreraino eta bide osoan zehar animoak eta ura emango dizkiote.
T
Edurne Pasabanek agur esaten dio alpinismo profesionalari
olosan jaiotako alpinista gipuzkoarrak prentsari egindako azken komunikatuan adierazi duenez alpinismoa urtarrilean utziko du. “Ez da gustuko dudan erabakia, baina urteak aurrera dihoaz eta lesioek ez dute barkatzen”, adierazi du Edurne Pasabanek begietan malkoak zituelarik. Alpinismoak asko eman diola aipatu du Pasabanek, bai bere eguneroko bizitzan eta bai bizitza profesionalean. “Alpinismoa gabe gaur ez nintzateke izango naizen modukoa”, hausnartu du alpinista Tolosarrak. 14 zortzimila igo ditu Alpinista Euskaldunak, azkena 2010eko maiatzean izan zen Shinsa Pangma (8.027m).
Kalamuako eski estazioa Eibar, Elgoibar eta Markina Etxebarriako udalek Kalamuako mendian (800m) eski estazio bat egiten pentsatzen ari dira. Lurzoruaren orografia honetarako prestatua dago eta udalei diru-sartze berri batek on asko egingo lieke mendiak garbitzen gastatzen duten dirua amortizatzeko.
11
6
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Segurtasuna eskaladan doiaz teknologiari esker. Horregatik gaur egun sokak, arnesak, mosketoiak, katua-oinak etab ez dute zerikusirik lehenengoekin eta segurtasun maila askoz handiagoa eskaintzen dute. Material berri hauek garestiak dira, baina ez dugu ahaztu behar eskalatzailearen segurtasuna lehenengoa izan behar dela, beraz, material egokia erosteko dirurik ez baldin badugu ez dugu arriskatu behar.
Kaskoa
S
Eskalada deportiboa
egurtasuna eskalatzaileak erabiltzen duen materialarekin lotuta doia. Materiala aldatuz joango da segun eta zein eskalada mota praktikatzera doan eskalatzailea. Eskalada deportiboa baldin bada, arnesak, eskaladarako oinetakoak (katu oinak), mosketoiak, eraztunak edo zinta “express”, galga sistema (ATC, grigri, reverso, etab), soka dinamikoa, ukabil-igogailua, eta eskalatzailea askok ahazten duten gauzarik garrantzitsuenetariko bat: kaskoa. Eskalada artifizialarentzako edo barneko eskaladarentzako, eskalada deportiboan erabiltzen diren materialak erabiltzen dira, baita “stopper-ak” ere. Eskalatzaile gehienek magnesioa erabili ohi dute haien eskuetako izerdiak arazorik sor ez dakien, baina zenbait natura-parkeetan magnesioa erabiltzea debekatuta dago arroka zikintzen duelako. Eskalatzeko beti erabiltzen da gutxieneko materiala, hala nola: arne-
sa, zinta “express”, mosketoiak (normalak edo segurtasunezkoak), soka dinakikoa, katu-oinak, magnesioa, gri-gri (galga sistema), kaskoa etab. Oso garrantzitsua da eskalada bakoitzarendako materiala aldatzen joatea eskalatu beharreko arrokaren arabera, arrokaren graduazioaren arabera, dagoeneko dauden ainguralekuen arabera etab. Beti ere materiala soberan eramatea gomendagarria badaezpada.
Rokodromoetan egiten den eskaladan ere material minimo bat beharko dugu: arnesak, katu-oinak, zinta “express”, gri-gri (galga sistema). Eskalada deportiboa egiterako orduan, eskalatu beharko ditugun bideak ainguralekuak baldin badituzte material gutxiago erabili beharko dugu.
Teknologia eskalatzailearen mesedera
Agerikoa denez material hauek guzti hauek nahitaezkoak eta beharrezkoak dira eskalada segurtasunez egiteko. Material hauek normala denez, denborarekin hobetuz
12
Kaskoa ahaztu behar ez den materialen artean daukagu. Eskalatzaileak eramaten duen materialaren parte garrantzitsu bat da. Kaskoak ez da eskalatzaileak buruarekin lurra jo ez dezan, beste funtzio bat dauka. Ez dugu ahaztu behar eskalada arrokan edo harrian egiten dela, eta nahiz eta gogorra den antza eman balkiteke harritxoren bat erortzea eta eskalatzailearen kontra jotzea. Harritxoa izan ordez harri handia baldin bada eta eskalatzailearen buruaren kontra jotzen baldin badu, konorte gabe laga dezake eskalatzailea, eta altuera handian baldin bada, erreskate aukerak asko murrizten dira. Kaskoa kanpo-eskaladan beti erabiltzea komenigarria da, barneko eskaladan (indoor-eskaladan) ez hainbeste, harrien arazoa ez baitago, baina ohitura ez galtzeko kaskoa erabili beharko luke eskalatzaileak. Berdin dio profesionala edo hasiberria zaren, kaskoa denek erabili behar dute, beraz, ez ahaztu!.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
I
izotz eskalada
zotz eskalada deitzen zaio zaio izotzean edo elur gogortuan egiten den edozein igoerari. Arriskutsua eta zaila denez, material berezi batzuk behar dira segurtasunez izotzean eskalatu ahal izateko, hala nola, kranpoiak eta pioletak.
Eskalda honen arriskua eta zailtasuna paretaren inklinazioak eta izotzaren edo elurraren gogortasunak zehaztuko dute. Izotza edo elurraren gogortasuna bigunetik guztiz izoztura arte dihoa. Egoera ideal batean, izotza guztiz gogrturik egongo litzateke eta eskalatzailea granpoiekin eta piolet bat esku bakoitzan duelarik igoko lizateke. Beste ekipamendu guztia, sokak etab arrokan egiten den eskaladaren berdina izango da.
Ekipamendua
-Botak: bota gogorrak izan behar dira, iragasgaitzak bai plastikozkoak edo larruzkoak. Kranpoiekin konplementatu behar dira.
-Kranpoiak: estruktura metalikoa dute. Zapaten zolan kokatzen dira trakzioan irabazteko. Normalean 12 punta izan ohi dituzte izotzera iltzatzen direnak. Botetara automatikoki heltzen dira haien sistema bereziei esker. -Polainak: Boten eta pantaloien gainean kokatzen dira oinak buzti ez daitezen.
-Pioletak: eskalada mota honetan bi erabiltzen dira, eta teknikoak deritzenak izan ohi dira. Piolet teknikoa hauek besteetatik ezberdintzen dira heldulekua motzagoa delako eta haien punta angulo berezi bat dauka. -Arropa: irgasgaitza izan behar du, transpirablea eta termikoa.
Segurtasuna
Izotzaren bertikalitateak edo gogortasunak eskatzen dutenean, komenigarria da igoera soka batekin zihurtatzea. Material hauek erabili beharko dira: -Soka: dinamikoa izan behar du, bai izotza, bai elurrarentzako. Soka honen diametroa 10milimetrokoa izango da eta 40 metrokoa gutxi gora behera.
-Iltzea: tubozkoak izan ohi dira, 10 zentimetrotik 25 zentimetrora.
-Taketak: elur gogorran erabiltzen dira non iltzeak baliagarriak ez diren. Aluminiozkoak eta handiak dira. Mailuarekin edo botekin sartzen dira elurran.
-Harriarentzako ainguratzeak: gehienetan izotzean egiten den eskalada mixtoa bilakatu daiteke eta izotz-harriazkoa bihurtu. Material berezi hauetaz aparte,
13
beste material orokor batzuk erabiltzen dira, hala nola: zintak, kordinoak, mosketoiak, zinta “express-akâ€?, arnesak‌
Zihurtamendu teknika
Igoeraren zaltasunaren eta izotzaren edo elurraren gogortasunaren arabera, bi eratara zihurtatu ahal izango da eskalada: -Teknika normala: sokan lehena dihoan eskalatzailea soka mosketoietatik pasatzen joango da, horrela sokan dihoan azken eskalatzailea zihurtatuz. Ondoren, atzetik datorren eskalatzailea, alegia, azkena soka eta mosketoiak batzen joango da.
-Muntai-igoera: igoera erraza denean eskalatzaileak batera igoko dira haien arteko distantzia bost metrokoa izanik. Igoera mota hau arriskutzua da eta bakarrik egingo da paretaren inklinazioa oso eskasa denean eta izotzik ez dagoenean.
Geldiarazketa
Geldiarazketa teknika mugimendu konkretu bat da eskalatzailea erortzen denean lurreraino joan ez dadin eta ondorioz hil ez dadin. Derrigorrezkoa da geldiarazketa teknikak ezagutzea eta nohizbehinka hauek entrenatzea. Honetarako malda leun bat bilatuko da non eskalatzailea izotzetik labaindu daitekeen. Hamar metroko luzeera edo gutxiago izan beharko du maldak eta arriskurik ez entrenamenduan kale eginez gero berriro saiatu ahal izateko.
6
6
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urederraren jaiolekua
Bidali zure abentura eskapadetako argazkiak eta irabazle suertatzen bazara 500 euroko saria jasoko duzu zure hurrengo bidaian gastatu ahal izateko !
Korreoz bidali ausart@yahoo.es helbidera eta lehiaketan sartuko zara. Zure argazkia hurrengo hilabeteko zenbakian agertu daiteke!, ez galdu aukera hau !
14
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
6