Gure Nerabe Hauek!

Page 1

AISIALDIA

Txokoak, lehenengo lagunak,...

DROGAK

* kannabisa * “litroak� egitea * kontsumoen detekzinoa * baliabideak * eta gurasoek jakin beharreko

GENEROA

askoz gehiago

Egungo gazteek sexismoa gainditu ete dabe?

SEXUALITATEA Seme-alaben homosexualitatearen aurrean

bila: Telefono mo ze adinetan?

Sare sozialetan be arriskuak dagoz

PANTAIL EN AUR RE AN

Arrisku honeei aurre hartzeko gomendioak gurasoentzako eta gazteenentzako



AURKIBIDEA

4

Editoriala

5

Nire seme-alabak asteburuetan urte

AISIALDIA

ten hasi dira: dudak eta ikarak. 6 Txokoak. Ate atzean jazotzen dana.

7 8

PANTAILEN AURREAN

Telefono mobila: noiz euki lehenengoa.

Sarean eskegita.

10 11 12 13 14

GENEROA

Gure gazteak oraindino sexistak dira?

DROGAK

Zelan jakin gure seme-alabek drogak

hartzen dituzten. Kannabisa.

“litroak” egitea.

SEXUALITATEA

Semea edo alaba homosexuala da;

eta zer?

Gure Nerabe Hauek!

3


EDITORIALA Abendua heldu jaku, urtean zehar gehien kontsumiten dan hilabeteetako bat. Hilaren lehenengo egunetatik hasita, Erregeen jai osterarte, Gabon jaietako zurrunbiloan murgiltzen gara, lasterketa kontsumista bat hasten dogu, gehienetan publizidadearen presinoak sakatuta. Kontsumiteko modua aldatu daikegu? Ahalik eta ondasun material gehien eukitean oinarrituten ez dan poztasun eredu bat aukeratu daikegu? “Ez da gehiago gehien daukana, gitxien behar dauana baino� esaldia gurea egin daikegu? Galdera honeei baietz erantzun ahal izateko, gure baloreak eta lehentasunak aldatzen ahalegindu beharko gintzateke, gure erosketakaz eta gure bizimoduagaz kritikoagoak izaten, gure kontsumoa murrizten, aukera etikoa eta ekologikoa dala pentsaten dogulako, ondasun materialetan oinarritzen ez dan ongizatea aukeratuta, naturagaz eta pertsonakaz errespetuzkoa dan kontsumoa praktikatuta, esplotaziorik bultzatzen ez dauan kontsumoa, birziklatuz,... . Guzti hau egiteko gai izango ginateke?

URTE BARRIA, BIZI BARRIA! URTE BARRIA, BIZI BARRIA! Zenbat bider esango gendun esaldi hau urte barri bat hastean? Kiroldegira joaten hasiko naz, tabakoa itziko dot, nire jokaeran koherenteagoa izango naz, bizimodu osasuntsuagoa hasiko dot, .... . Intentzino on pilo bat proposatzen deutseguz geure buruari urtero, baina azkenean horretan geratzen dira, intentzino hutsetan. Gitxiago ez izateko geuk be URTE BARRIA, BIZI BARRIA! aldarrikatzen dogu, eta hara!6 hau da emaitza, gure aldizkariarentzako aurpegi barria, irudi eta kolore barriak, gure irakurle guztiei gustatzea espero dogun barriztutako diseinua. Baina ez dogu azaleko aldaketa baten bakarrik geratu gura, itxura barri baten bakarrik; aldizkarian agertzen diran artikuluak eta hausnarketak, gurasoentzako lagungarriak izatea be itxaroten dogu, seme-alabakaz erlazionatzen garanean, lar egokiak ez diran eta aldatzea behar dabela pentsatzen doguzan jarrerak eta jokabideak, egokiagoak iruditzen jakuzan beste batzukaitik ordezkatu ahal izateko. Gure gizartean aldaketa pilo bat gertatzen ari dira: legearaudiak aldatzen dira, baloreak aldatzen dagoz, gurasoen eta semealaben arteko hartu-emonak be aldatzen dagoz, gurasoak txarto tratatzen dabezan seme-alabak ikusten doguz, limite eta balore bako gaztetxoak,6. Aldaketa guzti honeei aurre egiteko, hausnarketa sakon bat egin behar dogu eta seme-alabak hezitzeko erabiltzen doguzan jokaerak baloratu behar doguz, baliogarriak diranak mantentzeko eta egokiak ez diranak baztertzeko. Honela, eurekaz beste ikuspuntu barri batetik erlazionatu ahal izango gara.

4 Gure nerabe hauek!


AISIALDIA

Nire seme-alabak asteburuetan urteten hasi dira

G

DUDAK ETA IKARAK

ure seme-alabak 11,12,13 urtera heltzen diranean, hau da, aurre-nerabezarora, hainbeste aldaketa emoten dira, aspektu fisikoan, psikologikoan, emozionalean eta sozialean. Gugandik askatzen hasten dira. Lagunen iritziek gure iritziek baino pisu handiagoa hartzen dabe eta gero eta denbora gehiago pasatu gura dabe lagunekaz. Aldaketa handiak dagozan epea da eta aldaketa honeek gurasoengan be eragina daukie eta moldatzera behartzen gaitue. Ze adinetan da normala asteburuetan lagun taldeagaz urteten hastea?

Ez dago adin zehatz bat lagun taldeagaz urteten hasteko; pertsonaren, bizilekuaren, lagunak non bizi diran eta honelako beste faktore batzuen arabera egongo da. Hala eta guztiz be, esan daiteke koadrilagaz urteten hasteko batezbesteko adina 12 urte ingurukoa dala.

Lagun taldea herri txiki baten bizi bada, errazagoa da uri handi batean bizi diran lagun taldea baino lehenago urteten hastea. Normalean, urian bizi diran lagunak sakabanatuago egoten dira. Bestalde, pertsona batzuk beste batzuk baino lagunkoiagoak izaten dira, baina 16 urtetik aurrera lagun taldeagaz ez urteteak, zeozer gertatzen jakola adierazi daike.

Ze ordurarte da komenigarria kalean egoten itzitzea?

Etxera heltzeko ordua da gurasoei buruhauste gehien emoten deutsen gaia. Ze ordutan etorri behar diran erabakitzeko irizpidea seme-alaben adinaren, inguruaren, urtaroaren eta beste gauza askoren arabera dago. Ez da bardina negua edo uda izatea, herri txiki edo uri batean egotea edo herriko jaiak izatea. Egokiena zentzu bakarra erabiltzea da eta irizpideak beti argi eukitea. Gure seme-alabak nagusiagoak egiten diran heinean, negoziazino handiak sortzen eta eragiten dauzan gaia da hau.

Zer egin daikegu gure seme-alabek esaten deuskuenean euren lagunei etxera beranduago heltzen itzitzen deutsiela? Garrantzitsua da komentario horreekaz gu

manipulatzen ez itzitzea eta bakoitzaren irizpidea, eta ahal dan heinean, zuen seme-alabekaz adostutakoa erabiltzea. Malgutasunez be jokatu behar dogu, eta kasuren batean euren lagunak ordu erdi beranduago helduko badira adibidez, beharbada komenigarria da gure jarrerea biguntzea. Zuen seme-alaben lagunen familiekaz hartuemona eukitea be interesgarria izango litzateke, irizpideak adosteko eta alkarri informazinoa emoteko.

Zelako alderdi positiboak daukaz koadrilagaz urteteak?

Gure seme-alabentzako, eurelako beste batzuekaz erlazionatzeko, komunikatzeko, erabakiak hartzeko, hainbeste gaitasun ezbardin erabiltzeko, eta berba baten esanda, gizarteratzeko denbora eta espazio hezitzaile bat da. Autoestimua be gehitu egiten da, taldekide sentimentua hartzen dabelako eta taldean rol bat daukelako. Honegaz guztiagaz hainbeste beharrizan asetzen dabez. Hala eta guztiz be, gure seme-alabak koadrilagaz hasten diranean asteburuetan urteten, momentu hori, guraso moduan arduraz bizi dogu. Behin eta barriz errepikatzen deutsagu geure buruari: non egongo dira, zer egiten egongo dira, nogaz, eta arriskutsuak diran egoeratan egon ahal dirala daukagu buruan denbora guztian. Egia da egoera arriskutsuetan egon ahal dirala, baina gure bizitzako beste momentu batzuetan aurkitu ahal garan moduan, ez gehiago ezta gutxiago bez. Arriskuak ez dira asteburuko gauari bakarrik lotu ahal jakozan gauza bat. Orduan, zergaitik egoten gara hain ikaratuta gure semealabek asteburuetan urteten dabenean eta ez hainbeste eskolara joaterakoan? Beharbada, eurengan daukagun kontrola galtzen dogulako.

Gure seme-alabek askatasun zati bat behar dabe, gurasoen kontroletik at, euren garapen pertsonala eta soziala behar dan moduan emoteko. Gure Nerabe Hauek!

5


AISIALDIA

TXOKOAK ATE ATZEAN JAZOTZEN DANA

Tradizinoari begira, jenteak aisialdirako leku pribaduak topau dauz taldean, etxetik kanpo. Egonlekuak, ospakizun-lekuak, topalekuak eta interesak, gustuak zein kezkak adierazoteko lekuak dira. Azken batean, erreferentzia-lekuak, kidetza-lekuak eta antzekotasunak daukiezan lagunak edo personak alkartzeko lekuak dira, eta ezin da edonor bertan sartu.

Bardinen arteko pribadutasuna ez dabe helduek bakarrik topetan, gaztetxuek be gauza bera egiten dabelako. Dana dala, helduen aldean, gurasoen kontrolpetik aldentzeko lekuaren bila dabilz gazteak. Euren astialdian gure gustuko jarduerak garatzeko eskatzen deutsegu gazteei, eurek zer daukien gogoko kontuan hartu barik. Hori dala eta, oso gitxitan egiten dabe guk proposatutakoa, eta, horren ordez, txokoetan alkartzen dira, pribadutasunaren eta euren lekuaren bila. Hain zuzen be, testuinguru horretan sortzen dira txokoak. Aditu batzuen esanetan, “litroen” fenomeno dala ta sortutako debekuei aurre egiteko lekuak dira txokoak. Beste batzuen eretxiz, ostera, gero eta ndibidualistagoa dan astialdi kontsumistaren ondorioa dira. Gazteak txokoetara joaten dira, alkartzeko, zeozeren partaide sentiduteko eta gurasoen, hezkuntzaren edo kirol zuzenduaren bitartekaritza barik nonor izateko premina daukielako. Izan be, txokoek etxetik joan barik independente izateko aukerea emoten deutsee, bertan autonomia apur bat topaten dabelako familia-girotik kanpo. Era berean, gaur egun gaztaroa luzeagoa danez, ez ei dira lehengo urratsak emoten (ikasketak, lana, ezkontza eta seme-alabak), eta aisialdiko ohitura zein aukera barri horreek finkatu egingo ei dira, desagertu beharrean. Edozelan be, argi eta garbi dago gaur egun txokoak buruhauste ikaragarria dirana guraso askorentzat. Zer jazoten da txokoetako ate zarratuen atzean? Euskadin egindako azterketaren arabera, hamar gaztetatik sei txokoetan egoten dira euren aisialdian (%17,2k astean hiru bider erabilten dabez gitxienez; eta beste %11,1ek, ez hain sarritan). Askotan, gurasoek eta auzokoek bilurrez begiratzen deutsie fenomeno honi, seme-alabek ate atzean zer egiten daben kontroleterik ez daukielako. Halanda be, Deustuko Unibersidadeko Drogamenpetasunen Institutuak egindako azterketaren arabera, gazteentzat aberasgarria da holako lekuak

6 Gure nerabe hauek!

errentan har tzea, heldutasuna lortzeko prozesuan laguntzen deutselako. Izan be, euren ardurak daukiez, erabagiak hartzen ikasi behar dabe eta, aldi berean, euren hartuemon sozialak indartzen dabez.

Etorkizunean erabili ahal izango dabezan trebetasun sozialak bereganatuko dabez txokoetan Txokoetan alkartzen diran gazteek betebehar batzuk beteteko konpromisoa hartzen dabe, helduen antzera: hileko alogera ordaintzea, txokoa garbi eta txukun eukitea edo auzokoak errespetetea. Gehienetan, txoko horreetako kideak alkarregaz bizitzeko arauak ezarten dabez bertan, eta ziurtatu egiten dabe zorrotz-zorrotz beteko dirana; esate baterako, isuna iminten deutsie txokoa garbitu ez dauen kideari. Ardura horreek onartukeran, neskamutilek euren etapa gazteena ixten dabe atzean, eta gero eta zeregin helduagoak daukiez. Holan, bada, etorkizunean erabili ahal izango dabezan trebetasun sozialak bereganatuko dabez esperientzia horren bitartez. Txokoetan, gazteek euren hartuemon sozialak indartzen dabez, txokoa bera topalekua dalako, batez be. Gainera, erkidegoan bizikeran, berba egin behar dabe, eta sortzen diran arazoak konpondu behar dabez taldean. Normalean, kideen artean edo auzokoakaz sortutako alkarbizitza-arazoak dira, gainera. Edozelan be, jakin badakigu gazteek jentearen begiradatik urrun alkohola edateko eta beste droga batzuk hartzeko be erabilten dabezana txokoak, asteburuetan, batez be. Hain zuzen be, horixe bera da gurasoen kezka. Halanda be, egiaztau egin da txokoetatik kanpo egingo leukiena baino ez dabena egiten ate atzean, hau da, aurreko belaunaldiek txokorik ez egoanean egiten eben berbera. Gazteen euren esanetan, “drogak leku guztietan dagoz, eta edonon hartu ahal dozuz”. Bestetik, argi eta garbi dinoe txokoen helburua ez dana drogetea.


AISIALDIA

Dana dala, arriskuak be badagoz, kontsumoengaitik, higiene-arazoengaitik, segurtasunagaitik... Agirikoa da gazteek eta helduek ez dabena arriskua modu berean barruntetan. Hori dala eta, gatxa da gazteek eta gurasoek arrisku berberak ikustea ezelako kontrol bako txoko pribaduetan.

Egia da txoko batzuetan kontsumo eta beste jokabide arriskutsu batzuk emoten dirana eta auzokoakaz alkarbizitza-arazoak sortzen dirana, baina gazte guztiak ez dira bardinak. Halanda ze, ezin doguz gazte guztiak kriminalizau, batzuek egiten dabenagaitik.

PANTAILEN AURREAN

TELEFONO MOBILA Noiz euki lehenengoa

G

aur egun, 12 eta 14 urte arteko gaztetxuen artean, bitik batek dauka telefono mobila, eta kopuru hori igo egingo dala esan lei. Ez da harritzekoa gurasoek euren buruari galdetzea noiz dan egokia seme-alabak telefono mobila erabilten hastea eta hezitzaile moduan zelako zeregina bete behar daben, ia-ia jente guztiak daukan tresnea arduraz erabilten erakusteko orduan. Oraindino, goizegi da teknologia barrien eragina txarra dan ala ez zehazteko edo urteen joanetorrian ugin elektromagnetikoek osasunean arazoak sortuko dabezan ala ez jakiteko. Dana dala, beste errazoi batzuk dagoz, telefono mobilak edadebakoentzat txarrak izan ahal dirala esateko.

Gizarte teknologikoa

Gaur egun, antigoalekoa da “lehen ez geunkan holakorik eta ederto bizi ginan� esatea, teknologia barrien kontra gagozala azaldukeran. Izan be, XXI. mendeko gazte asko gizarte teknologikoan jaio eta hazi egingo dira, eta, bertan, baliabideok ezagutu eta erabili egiten dabez. Edozelan be, gainditu ezin diran muga handiak dagoz, gure seme-alaben garapena orekatua izan daiten.

Arriskuak

Guraso asko lasai dagoz, semealabakaz edonoiz eta edonon berba egiteko erea daukiela jakinda. Oro har, horrexegaitik emoten deutsee telefono mobila. Batzuetan, barriz, ez dabe kontuan hartzen zelako tresnea emoten deutseen gaztetxuei, telefoniako operadoreek eskeintzen deuskuezan zerbitzuei erreparauta, ia-ia gauza bera dalako telefono mobila eta ordenagailu eroangarria eukitea. Halanda ze, arriskuak Interneten lakoak dira. Teknologia barrien arriskuak lar handitu behar ez badira be, argi eta garbi euki behar dogu tresna horreei esker gure seme-alabek euren edaderako

material desegokia lortu ahal izango dabena, jente ezezagunagaz imini ahal izango dirana hartu-emonetan eta arriskutsuak izan ahal diran datu personalak eta argazkiak trukau ahal izango dabezana. Gazte askok ez dakie legez kanpokoa dala argazkiak personaren baimen barik argitara emotea edo banatzea. Horrezaz gainera, gazteek mezu asko jasoten dabez, ausazko jokoetan eta zozketetan parte hartzeko eta beste konsumo-produktu batzuk erosteko. Hori guztiori oso erakargarria izan ahal da eurentzat.

Mezu laburrak

Era berean, gaur egun, mezu laburrak edo SMSak dira edadebakoek gehien erabilten daben aukerea. Are gehiago, hizkuntza idatzia aldatu dabe euren komunikazino-kodea sortzeko. Hori dala eta, gaur egungo gazte asko txarto idazten ohituta dagoz, zeozelan esatearren. Gurasoak, alderdi ekonomikoagaitik be oso kezkatuta dagoz, gastua familiaren konturakoa bada, batez be. Horren ondorioz, beharrezkoa danean baino ez da telefono mobila erabili behar, eta bere erabilera ludikoa ahal danik eta gehien gitxitu behar da, ernegetako moduko faktura garestirik ez hartzeko.

Edade mugea

Gurasoek eta hezitzaileek edadebakoen gaitasun kritikoa bultzatu behar dabe, euren edaderako egokiak ez diran materialei aurre egiteko bitartekoak euki ahal izateko. Horregaitik, gitxieneko edade-mugea ezarri behar da, gaztetxuek gaitasun kritiko hori euki daien. Gainera, nor bere sasoian eboluzionetan eta heltzen dala kontuan hartuta, ez da egokia 12 urtetik 14 urterako edade-tartea baino lehenago eukitea lehenengo telefono mobila.

Gure Nerabe Hauek! 7


PANTAILEN AURREAN

SAREAN ESKEGI T Sare sozialen erabilerea ikaragarri hazi da, eta hartu-emonak ezarteko betiko ereduak imini dauz hankaz gora. Edadebako eta nerabeen eguneroko bizimoduan, ohikoa eta ezinbestekoa be bada, batzuetan. Gazteen %70 eten barik sartzen dira sare sozial batean edo batzuetan. 10 eta 15 urte arteko gazteen %68,4k telefono mobila eukien 2009. urtean, eta ohikoagoa da nesken artean (%73) mutilen artean baino (%64). Gainera, mobilaren bidez be badago sare sozialetan sartzerik… Edadebakoek teknologiak erabilteko oinarrizko jakintzak daukiez, eta trebetasunez erabilten dabez. Edozelan be, xaloak diranez eta behar besteko heldutasunik ez daukienez,

TA

arriskupean dagoz, eta, batzuetan, arrisku hori larria be izan daiteke. Batzuetan, gurasoek eta irakasleek gainez egiten dabe errealidade barri horren ondorioz. Halanda ze, ezinbestekoa da helduei eta edadebakoei behar dan moduko prestakuntza emotea. Edadebakoak behar dan moduan babesteko, ezinbestekoa da gurasoen kontrolerako tresnak erabiltea eta etxeko ekipo informatikoak behar dan moduan konfiguretea. Zoritxarrez, gero eta sarriagotan jazoten dira holako egoerak: Internet-zaletasun handia eukitea, kreditu-txartelen zenbakiak lapurtzea, SMSak desorduetan bialdu eta jasoteagaitik lorik ez egitea, pederastia hedatzea, inoren nortasuna ordeztea, iraintzea eta on line jazartea.

Zer erakutsi behar jake?

Pribadutasuna eta irudia

• Oro har, ezin izango dozuz beste batzuen argazkiak edo bideoak argitara emon, euren baimenik ez badaukazu. • Argazkiei etiketea imini baino lehen, baimena eskatu beharko dozu. • Etiketak ezin izango dozuz beste batzuk iraintzeko, apaltzeko edo mintzeko erabili. • Beste batzuei buruzko eretxia adierazo edo isekea egiten badeutsezu, euren eskubideak urratu eta legearen aurka jokatu daikezu. • Ahal dozula, ez emon zeure daturik. Oso arriskutsua izan daiteke izena, helbidea, telefonoa, argazkia... emotea (lapurretea, ordezpena, erabilera desegokia…). • Zeure hartu-emonei jakinarazo beharko deutsezu zelan erabili gura dozun zeure pribadutasuna. • Irudia zure datu personal adierazgarriena da, eta, sarera igon ostean, ez dago ezelan be kontroleterik. • Ondo pentsau beharko dozu argazki hori edonork eta edonoiz ikustea gura dozun. Holakorik gura ez badozu, ez igon (eta ez egin). • Pantailan agertzen dan guztia grabau, kopiau eta banatu egin 8 Gure nerabe hauek!

daiteke. • Irudi intimoak leku desegokietara joaten dira beti. Hobe da holako argazkirik ez egitea. Eginda badagoz, ez gorde eta ez bialdu. • Lantzean behin, “Googlen” sartu zeure izena.

Ezezagunak, lagunen lagunak…

• Ezezagunak ez dira zure lagunak. Nire lagunen lagunak EZ dira nire lagunak. • Sekulako errakuntza da sarean ezagututako nonogaz bakarbakarrik geratzea. Inogaz geratu ezkero, heldu bategaz joan. • Ez fiau inogaz, aitatutako zeozer gurasoei ez azaltzeko esaten deutsunean. Seguruenik, min emon gura izango deutsu. • Ez dozu ezelako arazorik eukiko, adiskidetasun-eskabideak, ekitaldietarako gonbidapenak, taldeen eskaerak... onartzen ez badozuz. • Ez dozu ezelan be txantajerik onartuko. Ez sartu arazoetan. • Ez egin on line aurrez aurre egingo ez zendukeana. • Kontuz ibili txantxa eta eztabaidakaz, gainez egin ahal deutsue-eta. • Ez barriro bialdu hirugarrenen kalterako izan daitekezan fitxategiak, mezuak... • Ez erantzun ziriei eta ez erantzun sutan zagozanean.


PANTAILEN AURREAN

OMENDATUTAKO LIBURUAK

Ekipoaren segurtasunak segurtasunean dauka eragina

zure

• Kontuz ibili jasoten dozuzan fitxategi edo iragarkiakaz, hartuemon ezagun batenak badira be. • Pasaberbak ondo aukeratu, lantzean behin aldatu eta ez inori esan zeintzuk diran. • Nabigatzaileari ez itxi erabiltzailea eta pasaberbak gogoratzen, leku publikoetan, behintzat. • Edonon altea hartu baino lehen, informazinoa arakatu.

Interneten badago legerik

• Egindakoaren erantzulea zara, Interneten be bai. • Berbera da kanpoan zein Interneten bertan. • Ekipoa kutsatzen badeutsue, pasaberbak eta datuak lapurtu • Legez kanpokorik egiten badozu, erantzukizuna eukiko dozu, alper edadebakoa izan. ahal deutsuez, txantajerako erabilteko moduko isileko informazinoa eskuratu ahal dabe, nortasuna lapurtu ahal • Ezjakituriak ez dau errurik arintzen. •Gogoan euki sarean inor ez dala uste baizen anonimoa. deutsue... • Ondo begiratu ordenagailuak software kaltegarririk ez daukala. Arrastua ixten dogu.

OSO GARRANTZITSUA!!!

* Arazorik euki ezkero, helduren bati eskatu laguntzeko * Gogaitu egiten bazaitue, hartu-emona blokeau edo ezabatu eta laguntzeko eskatu. * Hizkuntza lizunaz tratetan bazaitue edo mezu desatseginik jasoten badozu, Internetetik urten eta gurasoei esan.

Zer egin daiket etxean?

• Gogoan euki dana maiuskulaz idazten badozu, aldarrika zagozala pentsau ahal izango dabela. • Etxean, edonork ikusteko moduko lekuan imini ordenagailua. • Internet egunero erabilteko ordutegia eta gehienezko denporea ezarri. Ez da larregi erabili beharko, ez dau jateko eta atseden hartzeko ohitura osasungarrietan eraginik eukiko, ez dau familiaren bizimodua etengo eta baldintzatuko... Ordutegiak negoziau / ezarri eta etxetik kanpo egiteko jarduerak, ekitaldiak... bultzatu. • Euren pribadutasuna inbaditu barik, on line zer egiten daben galdetu seme-alabei, beti be arriskuan ez dagozala uste badozu (ikuskatu, ez espiau). Zer egiten daben eta hartuemonetan nogaz dagozan galdetu (euren eguneroko off line bizimoduari buruz egiten dozun lez). • Beharrezkoa izan ezkero, kontrol eta ikuskapenerako softwarea erabili. • Ez imini web kamararik. Ez da bapeabantailatsua. Benetako bizitzako ezagunakaz baino ez erabili, eta, erabilten ez dozunean, hobe da estalduta eukitea. • Adi-adi egon, jokalari ugariko on line jokoak erabilten dabezanean, sare sozialetan sartuta egongo balira lez.

• Ondo begiratu ordenagailuan software kaltegarririk ez dagoala. • Kontuan hartu behar dabezan oinarrizko segurtasun-neurriak ulertzen eta onartzen irakatsi. •Teknologiara hurreratzea ez da moda, seme-alaben bizitzako atala baino. Edozein atxakia ona izango da, eurakaz horri buruz berba egiteko.

Laguntza eskatzen ikasi beharko dabe

• Arazorik euki ezkero, oso argi euki beharko dabe helduren bategaz berba egin beharko dabena, inork zigortuko ez dauzana eta garrantzitsuena arazoa konpontzea eta euren ondoizatea berreskuratzea izango dana. • Alper asko jakin ez, beti-beti eurei laguntzeko prest zagozala azaldu beharko deutsezu. • Argi eta garbi azaldu ez zagozana arduratuta egin dabenagaitik eta zure ardura bakarra eurei laguntzea dana. Gure Nerabe Hauek!

9


GENEROA

Gure gazteak oraindino sexistak dira? Azken urteotan, agirikoa da jarrera sexistak desagertu ez dirana eta belaunaldi gazteenen artean be areagotu egin dirana.

2007tik 2009ra Euskadiko Ertzaintzako komisaria guztietan jasotako salaketa guztietatik, 3.035 salaketa 12 eta 29 urte arteko nesken aurkako indarkeriaren inguruko delitu eta faltengaitik aurkeztu ziran, eta egileak mutilak izan dira, hau da, haien bikotekideak edo bikotekide ohiak. Epealdi horretan aurkeztutako salaketa guztien %33,77 izan dira. Harrigarria izan arren, datuen arabera neska gazteek be indarkeria jasaten dabe, mundu guztiak orain dana desbardina dala pentsaten badau be eta errealidade hori onartzea gatxa bada be. Neska gazteen aurkako indarkeria hortxe dago, eta gehienek mutil gazteen erasoak jasaten dabez. 16 eta 18 urte arteko mutilei egindako azterketako datuek egiaztau egin dabe jarrera sexista asko daukiezana barruratuta: » %53,4ren eretxiz, andrak ahulak eta beheragoko mailakoak dira, baina jarrera babesgarri eta sotilagoetatik: “sexismo bihozbera”. » %23ren ustez, andren ahuldadeak gizonei emoten deutse bikotean bertan agintea eukiteko zilegitasuna: ”sexismo zakarra”. » %35,4 ados edo oso ados dagoz andren aurkako indarkeria justifikau edo txikiagotu egiten daben jarrerakaz. » %72k indarkeria hori justifiketan dabe, eromenaren, langabeziaren edo drogamenpetasunen ondorioa dalakoan. » Nesken %72k, ostera, errazoi sozialen ondorioa dala dinoe. » Nesken %24k ez deutsie “sexismo zakarrari” erreparetan; eta %43k, “bihozberari”. Halanda ze, arriskua handia da benetan. Haztegi horretan, andren aurkako indarkeria agertzen da, testuinguru horretan gazteei ez jakezalako gitxieneko elementuak emoten, indarkeria erabil edo jasateko aukeratik aldendu

10 Gure nerabe hauek!

ahal izateko. Neska gazteek mutilek baino gehiago gaitzesten dabez indarkeria justifiketan daben sinismen sexistak. Hori dala eta, arazo honen prebentzinoaren bidez, lortu egin behar da mutilen artean be sexismoaren eta genero-indarkeriaren gaitzespena areagotzea. Izan be, gaitzespen hori zuztarbakoegia dala esan lei batzuetan, “zuzentasun politikoan” geratzen dalako, izaeran bertan txertatu barik. Bestetik, gazte gehienek egoera hori zergaitik sortu dan, zelako bilakaera historikoa euki dauen, gizartea antolatzeko postuetan andra gitxiago zergaitik dagozan... ez dakiela esan lei. INDARKERIA MATXISTEA EUSKADIN Emoitza horreen ondorioz, gazteek eskolan ikasitako edukietan andrak oraindino be ikusezinak dirala esan lei oro har. Beharbeharrezkoa da arazo hau gainditzeko saialdiak ugaltzea eta hobetzea, izan be, sinismen sexista batzuk gainditzea oraindino be oso gatxa dalako (hori dala eta, biologiaren eraginari garrantzi handiegia emoten deutsie, gaur eguneko arazoak azaltzeko orduan eta, saihestezintzat hartukeran, arazo horreek justifiketako orduan). Arazo honetan, oso kontuan hartu behar da andrentzat sexismoa gainditzea irabazia dala eta gizonentzat, ostera, galera; zuzentasun politikotik harantzagoko ebaluazinoa egiten danean, batez be. Objektutzat hartutako andren estereotipoari jagokonez, neskentzat, nesken balio garrantzitsuenak mutilenak lakoak izan behar dira eta ordena berean emon behar dira (1.Jatortasuna. 2.- Zintzotasuna. 3.- Edertasun fisikoa). Mutilentzat, ostera, hirugarren dimentsino hori da garrantzitsuena andra gazteen artean. Halanda ze,neskek “andra objektuaren” estereotipo sexista gainditu ei dabe, baina mutilek ez.


ZELAN JAKIN gure seme-alabek drogak

DROGAK

hartzen badituzte? Nerabezaroagaz batera, gurasoei beste ardura barri batzuk azaltzen jakuz. Jaiotze egunetik etxetik urteten daben egunerarte, gurasoak seme-alabetaz arduretuta bizi dira. Egia esan, inoiz ez dabe ardura hau galtzen. Hala eta guzti be, nerabezaroa da bizitzako arorik gatzena eta larriena: Drogarik hartuko ete dau? Nogaz dabil? Nondik ibiltzen da hain berandurarte? Inoiz mozkortu ete da? Normala da arduratzea. Nerabezarora heltzean, seme-alabak asteburuetan urteten hasten dira, ez da hain erraza euren bizitza lehengo moduan kontrolatzea eta gurasoentzat gatza da hau onartzea eta ahalmen barik sentitzen dira egoera honen aurrean. Zelan jakin daiket nire seme-alabek drogarik hartzen daben? Ez da erraza galdera hau erantzutea. Badagoz kontsumitzen dabilela pentsatzera eroan ahal gaituezan zeinu batzuk, baina zeinu honeek kontsumitzen ez dauan edozein neraberenalakoak izan daitekez. Zeinu honeek, nerabezaroan emoten diran jarrera propioak dira. Badakigu aro hau askotan gatza egiten jakela; ez dira umeak, ezta nagusiak be, euren identitatearen bila dabiltz. Honeek dira aurkitu daikeguzan jarrera batzuk:

Jokabide

aldaketea (oldarkorragoa edo desafiatzaileagoa). Norbere irudiaren aldaketea: erropa, ulea… Irudi barriak talde bateko partaide izaten, identitate bat eukiten laguntzen deutse. Gurasoekaz, eta orokorrean familia guztiagaz komunikazinoa aldatzen da: lagunengatik, eskolagatik, edozergatik galdetzen jakenean iheskorrak dira.

Lagun taldeak garrantzi handia hartzen dau, gurasoak alde batera itziz. Humore aldaketak arrazoi barik. Gustokoenak diran ekintzetan interes falta. Batzutan nota txarragoak ateratzen dira. Sentsazino barriak bilatzea: arrisku-kirolak, motorrak, tabakoa edo porroak probatzea… Honek ez dau esan gura, ohiko edo gehiegizko kontsumoak eukiko dabezanik; gehienatan kontsumo honeek esperimentalak izaten dira.

Zeinu honeek beste batzuekaz batera joan daitekez. Honeen artean: diro gehiegi gastatzea, kontzentrazino falta edo “pasotismo” iraunkor eta jarraitua, ikastetxean jarrera arazoak, nota txarrak, ezagutzen ez doguzan lagunak…Orduan semealabekaz berba egin beharko dogu. Hau, konfidantzagaz egin behar da, hau da, seme-alabek eurengan konfidantza daukagula somatu behar dabe, eurak gugan konfidantza eukitea gura badogu. Konfidantza hau beti egon beharko litzateke, umeak diranetik, eurekaz komunikatzeko ez dogu kontsumitzen daben susmoa euki beharrik. Eguneroko alkarbizitzan, familian, drogei buruz, lagunei buruz eta edozertaz berba egiteko gai izan beharko gintzateke. Bestela, euren intimitatea zapaltzen gagozela sentituko dabe.

DROGEI ETA GAZTEEI BURUZKO WEB ORRI BATZUK

http://www.drogomedia.com/home.htm

Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritzak eskainitako web orria. Kazetariei, komunikabideei eta gai honeri buruz interesatuta dagozan guztiei zuzenduta.

http://www.mir.es/pnd/

Drogei buruzko Plan Nazionala (PNSD): Estatuko administrazino publiko eta gizarte erakunde ezberdinetatik gauzatzen diran drogei buruzko politikak koordinatzeko eta bultzatzeko.

http://www.sindrogas.es/

Batez be gazteei zuzendutako aisialdiari eta baliabideei buruzko informazino gunea.

Gure Nerabe Hauek! 11


DROGAK

K A N NA B I S A

kontsumitzen hasteko adina eta nerabe eta gazteengan daukazen ondorioak

Kannabisa da Euskal Autonomi Erkidegoan gehien kontsumitzen dan legez kanpoko droga. Drogen erabilera eta kontsumoei buruzko inkestetako datuen arabera, kontsumo honen joerea gorakoa da, batez be gazte eta nerabeen artean. Bestalde, eta heltzen jakuzan mezuek adierazten dabenaren kontra, kannabisa kontsumitzen hasteko adina 15 urte inguruan finko mantentzen dala ikusi daikegu. (1994. urtean 15,1 urte eta 2003. urtean 14,7). Antzera gertatzen da kokainaren kasuan (bataz-besteko hasiera adina 16 urte inguruan kokatuta dago) eta estasi eta sintesi drogen kasuan (15 urte inguruan). Deigarriagoa da alkoholaren lehen kontsumoak, 14 urte inguruan emoten dirala konprobatzea. Kannabisaren ondorio negatiboak agertzea, eta honeen larritasuna, badirudi kontsumitzen hasteko adinagaz erlazionatuta dagozala. Ikerketa desbardinetako

emaitzen arabera, kannabisaren kontsumo goiztiarrak ondorio honeen eragile izan daitekez: Nahaste mentalen agerpena. Kannabisaren edo beste droga batzuen kontsumo problematikoak nagusitan. Kontsumoa itzitzeko zailtasun handiagoak. Buruko edo adimen arazo handiagoak, eskolan errendimendua murriztuz edo ikasketak itziz.

Hala eta guztiz be, esan beharra dago, kannabisaren kontsumo goiztiarraren eta honen ondorioz gero agertu daitekezan arazoen arteko erlazinoa, beste arrisku faktore arrunt batzuen ondorio izan ahal dala (arrisku faktore soziologikoak, genetikoak, nortasunarenak,...), eta ez doguz faktore honeek inoiz ahaztu behar.

GURASOENTZAKO MATERIALAK

12 Gure nerabe hauek!


13 urteko alabeak zapatuan lagunakaz litroak egitera joan ahal dan galdetu deust. DROGAK

Zer esango deutsat?

S

eme-alabak nerabeak diranean, askotan aurre egin beharko deutsegu holako egoerei eta ez dogu jakingo zer egin.

Umetan, dan-dana zelan edo halan “kontrolpean” geunkanez, “nasai” gengozan. Orain, ostera, etapa barria daukagu aurrean: nerabezaroa. Epealdi horretan, seme-alabak ez dira ez umeak ez helduak izango. Urte askotan, euren azalpen soziala “ez dira” izango da, hau da, ez dira umeak, ez dira nagusiak. Horrezaz gainera, inguruko helduek ez dakie zer eskatu behar deutseen edo zelan jokatu behar daben eurakaz (zeren erantzuleak izan behar dira?, zer egiten itxi behar deutset?...). Gazteak oraindino helduak ez diranez, ondo azaldutako nortasun bako subjektu sozialak dira. Halanda be, umeak be ez dira. Hori dala eta, nortasunaren bila ibiliko dira, eta bardinen taldeak (lagunarteak) zeregin horretan lagunduko deutse. Gurasoetatik aldendu eta gero eta hurreago egongo dira eurengan eragin handiagoa daukien bardinen taldetik.

Guk, helduok, autonomoak,askeak eta euren egintzen zein erabakien erantzuleak izaten lagundu behar diegu

Oraindino, ez dabez helduen erantzukizunak euren gain hartuko, baina euren buruarenganako erantzukizun batzuk hartzeko hezi beharko doguz. Guk, helduok, autonomoak, askeak eta euren egintzen zein erabagien erantzuleak izaten lagundu behar deutsegu, baina... erabagiteko gaitasunik ete dauka 13 urteko alabeak? Hartutako erabagiak beti egokienak ez diran arren, badakie zeozer noiz dagoan ondo edo txarto. Halanda be, prozesu horretan lagundu behar deutsegu hausnartzen eta argudio sendoen araberako erabagiak hartzen. Litroak egiten ez ixtea ez da bape lagungarria izango. Honako honeexei buruzko azalpenak emon eta alkarregaz hausnartu beharra dago: • Edadea. Edadebakoak izankeran, euren gorputza eta organismoa eratzen dabilzanez, alkohol-konsumoa kaltegarriagoa izango da eurentzat helduentzat baino. • Alkohola legezko drogea izan arren eta alkoholaren konsumoa oso zabalduta egon arren, arriskuak eta ondorioak sortzen dira, txarto erabili ezkero. • Kasu batzuetan, zigorpean dago kalean alkohola edatea. Hori dala eta, isuna edo zehapena ezarri ahal deutsee.

Kale-edanaren alde on eta txarrei buruz hausnartu ezkero, badago jarrerak aldatzerik. Familiok ezin izango dogu ezer egin, gure seme-alabek nonoiz drogarik eta, batez be, alkoholik eta tabakorik dastatu edo hartu ez daien. Dana dala, behar besteko tresnak emon ahal izango deutseguz, arriskuak bereizten jakin daien, arriskuak gitxitu daiezan, edateko gogorik ez badaukie ezetz esaten jakin daien eta lagun-taldearen presinoari aurre egiten jakin daien (hori egitea oso gatxa da eurentzat, lagunartea hain garrantzitsua danean, gainerakoek egiten dabena ez eginkeran “koldarrak” dirala esan ahal deutseelako).

Zergaitik esan ete deust?, zergaitik galdetu deust joan ahal dan? Seguruenik, jakin badakiena nonork egiaztetea gura dabe: edadebakoak izanda, alkohola edatea ez da ona eta, are gitxiago, kale-edanaren helburua zein dan jakinda (neurribarik edatea, ahal danik eta lasterren “alai” jartzea...). Euren sinismenak berretsi gura dabez. Edozelan be, seme-alabek baimena eskatzen deuskuenean, ontzat hartu behar dogu, senideen arteko komunikazinoa edegia dala esan gura dauelako, semealabek guganako konfiantza daukiela eta gure erispidea eurentzat garrantzitsua dala. Hori dala eta, oso aukera aparta eukiko dogu, negoziaketa bultzatzeko eta erabagi prozesua lantzeko. Horrezaz gainera, oso unada egokia da, drogei buruz berba egiteko eta benetako, larregikeria bako eta hutsalkeria bako informazinoa emoteko. Haserratzen bagara, aldarrika hasten bagara eta estu eta larri iminten bagara, hurrengoan ez deuskue ezer esango, seguruenik. Alkoholaren konsumoa prebenitzea danon zeregina da. Alkohola edaten hasteko edadea atzeratzea izango da gure helburuetakoa. Ezin dogu onartu 13-14 urteko nerabeek alkohola modu arazotsuan edatea eta euren aisialdi aukerea “litroak” eta pubak izatea. Danok badaukagu zer eginik prebenzinoan. Familiek drogen erabilereari buruzko arau argiak euki behar dabez, eta eredu egokiak izan behar dira, euren jokabide zein portaereari begira. Ostalariek edadebakoen sarrerea kontrolau behar dabe euren lokaletan. Helduok astialdia kudeatzen irakatsi behar deutsegu, aisialdi alternatibak eskeini behar deutseguz...

Dana dala, ondotxu dakigu gazte askok alkohola eta beste droga batzuk konsumiduteko aisialdia aukeratuko dabena. Halanda ze, hasiera-edadea atzeratzen ahaleginduko gara, konsumo horreek arrisku konsumoak izan ez daitezan.

Gure Nerabe Hauek! 13


SEXUALITATEA

SEMEA EDO ALABA HOMOSEXUALA DA

S

arritan idatzi dabe homosexual askok euren orientazino sexualaz zabaltasunez berba eginkeran bizitako atsekabeari buruz. Batzuetan, euren senideen gatazkak eta sentimentuak bigarren mailan geratzen dira. Gure gizartean, homosexualek gero eta eredu positibo gehiago daukiez eurakaz identifiketako. Halanda be, ez daukagu homosexualen gurasoen eredu positiborik. Horregaitik, beharbada, askotan, semeak edo alabeak armairutik urteteko erabagia hartzen dauenean, gurasoak egoera hori onartzen hasten dira, baina beti ez da ez erraza ez atsegina, itaun asko edo sentimentu mingarriak daukiezalako.

Normalean, gurasoek orientazino sexualaren eta generoaren konzeptuak nahastetan dabez. Orientazino sexualak beste persona batzuengaitik sentiduten dogun erakarpen afektibo eta sexualagaz dauka zerikusia. Sentimentu hori, hain zuzen be, ez dogu aukeratzen, aldatzen eta igorten. Erakarpena sexu bereko personenganakoa danean, homosexualidadea esaten jako, andren zein gizonen artean. Generoa, ostera, euren sexuaren arabera personei emondako zeregin soziokulturalen moltsoa da. Beharbada, gurasoak oso nahastauta dagoz “heterosexualidadearen presunzino unibersalagaitik�, hau da, semeak edo alabeak beste sexuko personak gustuko daukazala usteagaitik. Gurasoek, gainera, ez dabe nahastearen nahasteaz pentsau behar semeak edo alabeak sexuz aldatzeko asmoa daukanik. Urduritasunaren urduritasunaz, gurasoek ez dabe oso argi ikusten zergaitik jakin behar daben euren seme-alabak homosexualak dirana. Gurago leukie ez jakin. Holakoetan, argi eta garbi euki behar dabe uko horren eraginez seme-alabek ez dabela euren bizitzaren funtsezko atala eurakaz batera bizi gura izango: afektua, beste batzuenganako maitasuna. Hori dala-eta, euren eta seme-alaben arteko urruntasuna gero eta handiagoa izan leiteke.

Bestetik, guraso gehienek errua edo porrota sentiduten dabe albistea emoten deutseenean. Zertan ez dogu asmau? Horra hor sarritan egiten daben itauna. Ez dira euren buruagaz hain gogorrak izan behar, nasai-nasai egon behar dira.

14 Gure nerabe hauek!

? r e z a et

Ez dago ezelako loturarik jasotako hezkuntzareneta orientazino sexualaren artean. Semea edo alabea homosexuala izango da, gurasoen egintzak edo borondatea edozelakoak dirala be.

Agirikoa da gurasoek seme-alabentzat onena gura dabela beti, eta, askotan, babes lar emoten deutsee. Hori dala-eta, batzuetan estu eta larri iminten dira, semeak edo alabeak homosexuala dala esaten deutsenean. Gizartean edo beharrean baztertu egingo ei dabezan bilur dira, familia sortzerik eukiko ez dabela uste dabe edo zahartzaroan bakar-bakarrik egongo dirala. Neurri handi batean, bilur horreek guztiak ez dira bape zentzunezkoak.

Gizartearen jarrerak hobera egin dau erabat. Homosexualidadea ez da estigma sozial itogarria, eta homosexual askoren bizitza oso pozgarria da beharraren zein familiaren arloan. Alde horretatik, luzaroan gay berbeagaz lotutako estereotipo atzerakoiak azpimarratu behar dira. Ez dauka ezelako zentzunik semeak edo alabeak bizitza zantarra edo ardurabakoa eroango dauela eta bizitzan zehar HIES eta sexu bidezko antzeko gaixotasunak eten barik hartuko dauzala pentseteak.

Datuen arabera, gaixotasun horreek askoz gehiago kutsatzen dira heterosexualen artean, eta homosexualek sarriagotan nahiz ardura handigoaz erabilten dabez gaixotasun horreek ez hartzeko metodoak. Edozelan be, dana ez da atsekabea eta aurkako jarrerea. Guraso batzuentzat oso ona da seme-alaben orientazino sexuala zein dan jakitera. Baieztau egiten dabe holan euren bihotza zabaldu deutseela eta hartuemona hurragoa eta maitekorragoa dala, seme-alaben konfiantza eta errespetua merezidu dabezala jakitean. Guraso horreentzat pozteko modukoa da semealabakaz familia-bizitza eta hartu-emona eukitea. Kasuak kasu, homosexualen gurasoak gero eta sarriagotan joaten dira inguruan daukiezan ekimenetara, beste guraso batzuekaz euren sentimentu eta bilurrei buruz berba egiteko (eta aurre egiteko). Bertan behin eta barriro dinoenez, guraso zein seme-alabentzako informazinoa aliadu nagusia da, komunikazino osasungarriari eta belaunaldi arteko hartu-emonari begira.


NERABEEN FAMILIEI ZUZENDUTAKO DROGAMENPEKOTASUNEI BURUZKO INFORMAZINO ETA AHOLKULARITZA ZERBITZUA Zer da zerbitzu hau? Familiei zuzendutako aholkularitza, laguntza eta entzute zerbitzu bat da.

Nori zuzenduta dago? Portaera problematikoak edo familiaren alkarbizitzan gatazkak eta arazoak sortzen dabezan jarduerak daukaten nerabeen familiei zuzenduta dago. Modu bardinean, euren seme-alaba nerabeek drogak kontsumitzen dabezala edo “arriskuzko” portaerak mantentzen dabezala pentsatzen edo susmatzen daben gurasoei zuzenduta dago.

Zerbitzu honen zergaitia: Aldaketa momentu batetik pasatzen gagozalako: famili ereduen aldaketa, balore ideologikoen aldaketa, gurasoen eta seme-alaben arteko harreman estiloen eta moduen aldaketa,… eta logikoki, aldaketa guzti honeek eragin sakona daukate familiarengan.

Nerabezaroak berez, familian krisi bat suposatzen dau, eta gurasoek seme-alaben eskarietara moldatzeko ahalegina egin behar izaten dabe, eskari honeek sarritan ez diralako modu argian egiten eta gatazkak, arazoak eta tira-birak sortzen dabezalako.

Zer eskaintzen dau zerbitzu honek? Lehenengo momentu batean, familien harrerea egiten da eta ondoren, kasua entzun eta baloratu egiten da (kontutan euki behar da beti, gure helburua ez dala, nerabe hori “liskarti” edo “zail” bezala etiketatzea, ezta kezkagarriak izan daitekezan gatazkak ezereztea, garapen ebolutiboa dala eta emo-

teko u d n a l z sleeka a k i n a l Ge lak materia

ten dirala esanez), honen ostean, familiari zelan esku hartuko dan planteatzen jako: kasu batzuetan eskuhartze es pezializatuago bat egin beharko da (bakarkako terapia edo famili terapia) eta beste kasu batzuetan puntu horretan amaituko da gure eskuhartzea.

Zerbitzua dohain da? Bai, nahiz eta zerbitzu honek koste ekonomiko bat euki, familientzat guztiz dohainik da, erakunde publikoak – Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udaletxeak- finantziatutako programa bat dalako.

Ze herritan egiten da? Printzipioz Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleri guztiari zuzenduta dagoen programa bat da.

Zerbitzu honeri buruzko informazino gehiago jasotzeko nora jo behar da? Modu bitan egin daikegu: # Bermeoko Drogamenpekotasunen Prebentzinorako Zerbitzura abiatuz. Zerbitzu hau Osasun eta Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan dago, Areilza kalean. # Etorkintza Elkargoan, 94.444.42.49 telefono zenbakira deituta.

Azkenik ze motatako profesionalak hartzen dabe parte zerbitzu honetan? Parte hartzen daben profesional taldea psikologoek, gizarte hezitzaileek eta gizarte laguntzaileek osatzen dabe, modu honetan, zerbitzu honetan tratatzen diran arazo, gai eta aspektu guztien konfidenzialtasun osoa eta errespetua bermatzen dalarik.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.