Trapu Zaharra
Taldea, hasieran, bi kidek baino ez zuten osatzen, eta ez zuten anbizio handirik. Bizirautea eta golpeekin ondo pasatzea zen haien araua, eta hori ez da aldatu denborarekin. Haien hasierako antzezpenak herabeak ziren, eta diru gutxi lortzen zuten haiekin, baina taldekideen jeinua jadanik antzeman zitekeen: ausardia, aurpegia, inprobisazioa… Urte batzuk geroago, EL VENGADOR ENMASCARADO estreinatu zuten, haien lehenengo arrakasta. Ordutik aurrera, xerifak (programatzaileak) haien bila hasi ziren, eta prezio bat jarri zioten euren buruari. OCCIDENT PARADISE, VISTO Y NO VISTO, LOCOS eta abarren garaiak ziren. Taldekideak golpe bolumenaren arabera aldatu ziren. Hori guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, itxaropena eta arriskua ezaugarri zituzten urteotan. Baina, orduan, 90ko hamarkada iritsi zen, eta dena aldatu zen: garai latzak etortzear zeuden. Taldeen ugaritzeak, banatzaile ustelek eta ,zergatik ez esan,bideozaintzak aurrera egitea eragotzi zieten. Merkatuko lehiak haien golpeak fintzera behartu zituen. Eta maisu golpe batek porrotatik salbatu zituen: LA AVERIA. Euren bigarren arrakasta lortu zuten hari esker, inork ez ditu horrenbeste kotxe suntsitu egun-argiz. Haien izenak berriz agertu ziren bilatzen zirenen artean. Pixkanakapixkanaka, eta liskarrik liskar, zorizko eta zorioneko zantzuak azaleratu ziren eta, beste behin, xerifak haien atzetik zituzten, garai onetan bezala.
22 | BALMASEDAko JAIAK 2017
Ondo baino hobeto pasatu zuten EL CUARTO TENOR, PAQUETITO eta, bereziki, ELVIS VETE YA lanak egiten. Denborak eta esperientziak DISIMULUAREN benetako MAISU bihurtu zituzten. Okindegietako esamesak haien bihurrikerien inguruan ziren. Urtero, hirurogei golpe baino gehiago prestatzen zituzten; batzuk besteak baino hobeak ziren, jakina, baina hor zeuden guztiak. Xerifen jagoletza arindu zen, eta errazago lortzen zuten euren bidea egitea. Zortea haien alde zuten, zinez; horrek ez du esan nahi, ordea, noizean behin estropezu egiten ez zutenik, baina azkar altxatzen ziren berriz. XXI. mendera iritsi ziren EL PISITOrekin, taldearen ukitu traperoaren ezaugarri guztiak bildu zituen golpea: hara-hona, harridura, partaidetza eta joko ugaria. Hala ere, seinale guztiek igartzen zuten beste aldaketa handi bat heltzear zegoela. Eta hala izan zen. Ikusleetako batzuek egunez lo egitea erabaki zuten, eta besteek “nahi gabe” bihurtzen zituzten “umezain”; saltokiek esku-hartze eremuak mugatu zituzten eta diskrezioak kalea hartu zuen. Aldaketa guzti horiek pixka bat ezustean harrapatu zituzten, eta zertxobait zaharrago eta nekatuago. Harrezkero, haien azkeneko gatazkatxoak ez dira hain aldakorrak izan. Horren adibide ditugu TETRARIP, eta VISA VIS,batez ere. Aulkiak lehenengo aldiz agertu ziren haien historian; hala ere, euren dardoak inoiz baino zorrotzagoak dira: bahitu duten jendeak inoiz ez du horren ondo pasatu haien ziztadekin. Ez dakigu zenbat golpe geratuko zaizkien, eta haiek ere ez dabiltza jakin-beharrean; soilik espero dute azkenengoak ustekabean harrapatuko dituela.