El Carromato
El Carromato Cádizko konpainia profesional bat da. 2000. urtean eratu genuen, eta kaleko ikuskizunak, desfileak eta ekitaldi bereziak antolatzen ditugu. Europako eta Asiako hainbat herrialdetan antzeztu ditugu gure ikuskizunak: Errusia, Singapur, Frantzia, Errumania, Portugal… Horretaz gain, Espainiako jaialdi, desfile eta antzerki-zirkuitu garrantzitsuetan ere parte hartu dugu. Formatu txikian zein handian lan egiten dugu, eta askotariko lengoaiak darabiltzagu: keinuantzerkia, performancea, antzerki klasikoa, animazioa, jai-antzerkia eta abar, bereziki familiei zuzenduta. Hogei bat ikuskizun sortu ditugu (horietako batzuk berariaz eskatuta), aire zabalean zein aretoetan antzezteko, eta hainbat baliabide erabili izan ditugu, hala nola txotxongiloak, eskultura puzgarriak, fantasia-makillajea, trikimakoak, piroteknia, musika zuzenean, koreografiak eta magia.
24 | BALMASEDAko JAIAK 2017
BIG DANCERS IKUSKIZUNA Kaleko ikuskizun onenaren Lorca Sarirako proposatuta Andaluziako Arte Eszenikoen Elkartea Ikuskizun horrek txotxongilo erraldoiak, musika, haren erritmoarekin sinkronizatutako argi-efektuak eta koreografia-mugimenduak bateratzen ditu, besteak beste. Hala, jai bat prestatzen du, non ikusleek dibertsioarekin bat egiten duten. Kaleko performance ibiltari horretan, 4 metro luze diren txotxongilo erraldoiek koreografiak egiten dituzte, kaleak musikaz betetzen dituztelarik, zeremonialari baten gidaritzapean. Azken horrek ikusleak animatzen ditu… dantza egitera! Gauean argiefektu txundigarriak gehitzen dizkiete, txotxongiloak biziagotzeko; egunean, berriz, kolore biziak janzten dituzte.