1 minute read

‘Bermeo, Ortube eta arrantzari lotuta laneko kultura’

Hau idaztean Mari, Mari Uriondo datost burura, larogeitamar urte inguru, Bermeoko erreferentziazko andra bat, Instagrameko gaurko influencerra.

1978ko Ortube itsasontziaren arazoen inguruan pentsaten jarri nebazan unibertsitateko nire ikasleak 2022 urtearen hasieran.

Advertisement

Bermeon 1970-1980 hamarkadetako urteetan lan asko egin zan eta orduan Mari Uriondo sareginen burua zan, ixilean eta ekinean Bermeoko 200 itsasuntziren sareak egin eta konpondu egiten ebenen andra sareginen burua. “Guk egunero hamazortzi ordu egiten genduzan lanean , batzuetan baporan bertan eta beste batzuetan herrixen. Ez jast inoiz falta dirue, baie sobran ere eztot izan. Bai nik eta bai nire gizonak, marixetik aparte laurden bat gehixago irabazten gendun.”

Komunikazio Fakultatean, komunikazio arazoak konponduten irakasten da eta hara hor Ortube itsasontzia, portuko untziolako karroetan izara bategaz tapata, itsasuntzi fantasma izango bazan moduan. Hara hor komunikazio arazo baten sinboloa, izara, ikusten ez dogun gauza handi bat, Ortube, ezkutatu guran edo.

Dimentsio handiko eta arimadun zeozer hori alboan sentitu, eta ikasleak berbetan hasi ziran euren artean. Leioako kanpuseko gelatik urtetearren eskursiñoan, autobusean barrezka etorri ziran, baina derrepentean euren aurpegiak serio jarri ziran. Bermeon

18 urteko ikasleak, gela osoa, hirurogei neska-mutilak, aho zabalik bertan erronka baten aurrean.

Zelan zan posible horrelako itsasuntzi handia eta misteriotsua hain baztertuta egotea herri arrantzale batean? Zelan zan posible eurak UPV/EHUko ikasle gaztetxoak izanik, itsasuntzi horren sinbolismoaren ardura euren gainean hartu beharra izatea irakaslearen aginduz?

Ha ez zan eskursiño,bat.

Zer egin “Ortuberen lagunak” elkartekoen borondatezko lana zabaltzeko Bermeon? Barriro etorri beharko ziran sakoneko arazoak aztertzen Bilbotik hona. Zenbat tardatzen da handik hona? Trenez ordu bat eta hogei minutu. Autobusez, ordu bete inguru. “Ez nekian herri hau hemen zegoenik ere ez eta ez nekian hau Ortube hau barrutik ezagutzeko aukera izango neukela. Itzela da”.

1978an itsasoratu zanean Bermeoko portuko modernoena zan Ortube. Bermeoko giroa ezin hobea zan lanerako eta arrantzagaz inoiz baino diru gehiago mugitzen zan herrian. “Ondo gogoratuten dot langosta lehenengo bidarrez jaten joan ginanean Gernikako errestaurante batera, neure gizona, neu eta beste patroi bat eta bere andrie. Lotsatuta egon ginan mahaian langosta atara zauienien, jendiek zer esango dauen pentsaten. Harrezkero beste askotan joan ginan Gernikara afariak egiten. Asko aberastu da Gernika Bermeoko arrantzaleen diruekaz. Hareek bai urte onak Bermeon. Danak ezetuten ginan eta danontzako lana zan orduan”.

Miren Karmele Gabantxo Uriagereka

Kazetaria eta UPV/EHUko irakaslea

This article is from: