4 minute read

‘Arrantza ontzien hornitzaileak’

Urte bi daroaguz arrantzale eguna ospatu barik; hori dala- eta, “Lamera Gane” txokoak antolatzen dauzan omenaldiak geldi itzi genduzan zoritxarreko pandemia dala- eta. Aurten bai! Omenaldiak barriro be badatoz eta nahikotxu ganera. Tertza arrantzarako “tuntuxek” egiten ebezanak, tonelgileak (toneleruek, upelgileak), otzaragileak (otarregileak, saskigileak) eta otzarok eroaten ebezan andrazkoak, eta azkenez “portu- jaboleak” be omenduko doguz arrantzale egunean. Lanbide edo ofizio guzti honeek, arrantzarako ezinbesteko industria “auxiliarra” ziran, orain esaten dan moduan. Esaera zahar batek dinoan moduan “arrantza ez da itsasoan bakarrik egiten, lurrean hasten da”.

Aita Barandiaranek Bermeo lehenengotariko arrantza tokia zala aitatzen eban eta bere ustez Kristo aurreko 2000. urtera joan beharko ginateke bere jatorria aurkitzeko. Baina sasoi hartako dokumentu ez aztarnarik ez dagoanez, 1053. urtera joan beharra dogu, urte honetan Bermeori buruzko lehen aitamena agertzen da- eta. Jakin dakiguna hauxe da: XX. mendean baxurako arrantzan lehen postua hartu genduala penintsula mailan, bai itsasontzi kopuruagatik eta baita arrantza harrapaketengaitik be.

Advertisement

Beraz, ontziola (astillero) eta makina industriez aparte, hainbat tailer txiki edo handi egozan itsasontziak hornitzeko. Beste artikulu batzuetan aitatu doguz loidxeruek, kordeleruek, kontserbagintza eta abar. Gaurkoan hasieran aipatutakoak jorratuko doguz.

TUNTUXEK (tertzatarako budxek)

Tertza teknika bisigu eta papardotarako erabiltzen zan. “Tertza apaidxue tuntuxen koidxidu egiten zan ez enpatxateko”. Tuntux egile propiorik ez dago. Latorriz egiten zanez, latorrigileen (hojalateroak) lana zan eta bere helburua apaidxua non egoan jakitea zan, azalean geratzen zan. Itxurari jagokonez, kono alderantzikatu bi ziran eta erdialdean 15 zentimetro

Arrantzalea, itsas otzareagaz, tuntuxe eta tertziegaz.

inguruko xafla baten euken. Xafla horren inguruan soldatzen ziran konoak. Gero, itsasontziaren kolore, izen eta seinale edo zenbakiz margotzen ziran, kolore bizi eta nabarmenez hobeto identifikatzeko. Tertzie hondoratzen zanean, sarritan barri ona izaten zan, arrainen pisuak beherantz eroan ebala suposatzen zalako, baina beste batzutan haitzetan traba eta korronteak hondorantz eroaten ebezan eta hori barri txarra zan.

BARRILEROA (upelgilea, tonelerue)

Bermeon upelgile nahikotxo egon ziran sasoi baten. Hainbat tamaina eta formatako egurrezko (gehienetan) ontziak egiten ebezan, helburuaren arabera. Arrain kontserbagintzarako kupel handiak egiten ziran, bai arrainak garbitzeko baita antxoak gatzetan ipintzeko eta salazoia egiteko be.

Itsasontzien loidxetan be kupelak erabiltzen ziran (pipetoiek) bisigu eta papardotarako

Adrian Benguria barrilleroa, Etxepe azpiko tailerrean.

karnata gorde eta mantentzeko. Gehienetan antxoak sartzen ziran pipetoi horreetan eta gatza emoten jaken ganetik kontserbatzaile modura. Handi eta zabalenetan arrain kutxak, otzarak, paelak eta abar garbitzen ziran txiparraz.

ZESTEROA (SASKIGILEA, OTZARAGILEA)

Gure herrian asko ziran baita otzarak egiten ebezan artisauak be. Hemen be esan behar neurri askotakoak zirala, materialeak ia bardinak baziran be.

Otzararik handienak pisu handiko gauzak garraiatzeko ziran eta gehienetan lagun bi behar izaten ziran otzara garraiatzeko. Besteak beste, ikatza itsasontziratzeko, biberak dendatik itsasontzira eroateko, trasmailu, sare txiki, tertza eta abar eroateko edo arrainak kaira ataratzeko.

Txikiagoak ziran “sardine- otzara” deitutakoak. Honeek andrak eroaten ebezan buru gainean eta minik ez egiteko eta erosoago garraiatzeko “sorkidxe” izeneko trapu bat ipintzen eben burua eta otzararen artean. Izenak berak aipatzen dau otzaron helburu garrantzitsuena, hau da, sardina edo arraina orokorrean garraitzea, bai itsasontzitik etxera edo arrain salmenta lekuetara. Gogoratu gure herriko andrak Gernika edo Bilboraino joaten zirala arrandegi eta azoketan arraina saltzera. Esaten da sarritan 50 kiloko pisuak garraiatzen ebezela gure amamek.

Pasadizu modura- edo, entzuna da sardina otzarak garbi eta hutsik egoten ziranean, amak euren umeak sartzen ebezala eta “kulunkaulki” legez erabiltzen ebezala umeak lokartu arte. Ume honeeri “sardinaotzaran jaioak” deitzen eutsiela be esaten da.

Eta ezin amaitu otzaren garrantziari buruzko abesti pare bat aitatu barik:

“Otzaratxu bat, otzaratxu bi” eta “Tertza otzarie ekarri mesedez, Merzedes”

Portu jaboleak

Alde batetik, hasieran aitatu dogunez, oso garrantzitsua zan gure portua XX. mendean, eta arrantzale guztiak edo gehienak etxean egoten ziranean, portua itsasontziz betetzen zan, alkarren kontra

Sardin otzara. Bermeoko portua, 1930 urtean.

lotuta. Beste aldetik Bermeoko portua ez zan segurua (gogoratu itsasontzi asko erresaka egunak pasatzera Bilboko errekaraino –erridxoraino- joaten zirala).

Itsasontzien egoera kontrolatzeko kofradiak irudi edo lanpostu barri bat sortu eban, “portu jabolea”. Bere betebeharra gauez portua eta hango gorabeherak kontrolatzea zan. Itsasontziren bat kaitik edo alboko itsasontzitik “zafaten” bazan, edo olatuen eraginez kaela kaelaren kontra kraskadaka hasten bazan, armadorearen etxera joaten zan abisua emotera. Larrialdia orokorra bazan, kofradiako sirena indartsua erabiltzeko eskubidea eukan, eta sirena zarata berezia bizten eban, arrantzale guztiak portura joateko eta amarratze bikotxak edo behar ziran lanak egiteko unea zala iragartzeko.

ENRIKE ZUBIARI

Une hau aprobetxatu gurako neuke Enrike Zubiari aitamen berezia egiteko. Urte guzti honeetan laguntzaile euki dot egin doguzan hainbat omenalditan. Bere eskultura, plaka gomutagarri, zein marrazkiekaz izugarrizko ekarpen egin deusku. Eta ez hori bakarrik, aurton barritu dogun “Lamera Gane” txokoaren apainketarako hiru metroko hormairudia egin deusku. Irudi horretan, “Bermeo” izenekoan, gure herriko txoko, paisaia, ofizio eta abar luzea agertzen dira. Hasi mendi eta baserrietatik eta amaitu Ogoño edo Izaron. Eta bitartean, portua, alde zaharra, ontziolak, itsasontziak, budxek…

Artelan hau ikusgai daukagu danontzat eta zapatu guztietan, eguerdiko ordu batetatik ordu bietara. Sarrera Utsa eskaileretatik.

Iñaki Garro Jimenez Lamera Gane txokoa

Enrike Zubiaren “Bermeo” izeneko murala.

This article is from: