4 minute read

‘Santa Elgezabal Uribarri. Bermeoko andrazkoa’

XX. mendeko Bermeoko andrazko baten historia laburtua da hau, indartsua, langilea eta borrokalaria. Berak kontatutakoa da orain berrogei bat urte, bere bizitzako azken txanpan. Kontakizunak gorputz indartsu eta adore handikoa erakusten deusku, apartekoa! Lanerako behar eban ahalegin fisiko handiak egiteko zein hainbat sasoitan bere bizian euki ebazan ezustekoei aurpegi emoteko indarra.

Eta zer esanik ez bere “enpresari” lan- bizitzaz (gaur egun “ekintzailea” izango zan), bere bazkideekaz euki ebazan laneko hartu- emonez. Laneko hartu- emon honeek gaur egunean laneko arlo guztietan dagozan norbere buruarengan bakarrik pentsatzetik eta nor baino nor gehiago izatetik kanpo dagozan laguntasun eta alkartasunaren adibide dira.

Advertisement

Holan ba, honeek dira andre horren bizitzaren zati batzuk, sasoi horretako bat gehiagorenak, gure aurretik egon ziran ehunka edo milaka andrazkorenak eta andrazko honeei zor deutsegu gure herriak oinordetzan jaso eta gaur egun oraindik mantentzen dauan indar eta adorea. Guzti honengaitik, eskerrak Santa eta gure aurretik egon diren Santa guztiei!

BERE BIZITZAKO DATUAK

Santa Amparo Elgezabal Uribarri 1899.11.1ean jaio zan, Bermeon. Antsermo “Etxepekue” eta Antoniren alaba. Bere aita bapore bateko armadorea zan eta bere ama, neskatilla izan eta gero, txikizkako arrain- saltzaile izatera igaro zan.

Guraso biak bigarrenez ezkondu ziran, aitak aurreko ezkontzako semea eukan eta amak alaba. Santa izan zen ezkontza honetako lehenengo alaba eta, bera eta gero, beste neba bat eta geroago ahizta bi jaio ziran.

Eskolara joan zan eta alkarrizketa hau egin genduanean irakurten baekian baina ez idazten.

11 urtegaz bere aitaren baporean (“Santa Eufemia”) neskatilla lanean hasi zan eta lan horretan jarraitu eban hainbat denbora. 22 urte eukazanean Fermin Anduizagaz ezkondu zan. Fermin arrantzalea zan eta eztei bidaian 3 egun egon ziran Bilbon. Ezkontza honetan 5 seme- alaba jaio ziran, mutilezko bi eta hiru neska. Lehenengo hirurak gazte hil ziran: lehenengoa zazpi hilabetegaz bekokidxen gorritxasunegaz, bigarrena portuan itota eta neskatxuetariko bat hamaika hilabetegaz meningitisak jota.

Santa Elgezabal arraina saltzen Durangon

Neskatxu bigaz geratu ziran. Sasoi horretan lan bi egiten ibili zan urtebete baino apur bat gehiagoan, neskatilla lanean eta “aña fresca” lanean. “Aña fresca” Logroño, Madril eta Bilboko familia dotoreen etxeetan ibili zan. Neskatxua hil eta gero umezurztegitik jaiobarri bat ekarri eban eta bere ahizta eta koinatua hil ostean urtebete eukan bere lobea semetzat hartu eban. Neskatxo biekaz batera, biek urten eben aurrera eta bata armadorea izan zan eta bestea arrantzalea.

30ko hamarkadaren hasieran arrain freskoa saltzen hasi zan Mundakan eta gerra hasi baino urtebete lehenago, beste bazkide batzuekaz batera, Durangaldean txikizkako arrain salmentan hasi zan. 65 urtegaz alargundu egin zan eta 78 urtegaz erretiroa hartu eban Durangora erregularki 42 urtez joaten egon eta gero. Kontakizun honen unean, 81 urtegaz bakarrik bizi zan Portuzarrean eukan etxean montepiue, neskatiltasune eta alarguntasune jasota.

LANA

Lanean Mundakara egunero arraina saltzera joaten hasi bazan be, 1935 inguruan beste zazpi saltzailegaz lan- sozietatea eginda, lanerako ingurua aldatu eben eta Durangalderantz joan ziran, Ibaizabalen arrorantz eta baita Gipuzkoako Debabarrenarantz be.

Kofradiako bentan erosten eben zuzenean eta bertan danek bakotxak bere aulkia euki arren, baten izenean egiten zan erosketea. Andra hori taldeko burutzat hartzen zan eta zapatu guztietan ordainketa egitearen ardura eukitzen eban.

Salgaiak merkeak eta prezio ertainekoak ziran, saltzeko erabiltzen ebezan herriak baliabide mugatukoak ziran- eta. Hori dala- eta, ez eben lebatzik saltzen, beseue (sasoi horretan ez zan hain garestia), txitxarrue, antxobie, sardiñie eta atune baino. Gardak eta batzutan lixiek (aurrekoen oso antzekoak), garbi, azal barik, Durangoko

etorkinen inguruan harrera oso ona eukienak eta han “cazón” izenez ezaguna zana.

Urte osoan egiten eben lan eta arraina arratsaldeko “bentan” erosten eben. Garda eta lixek portuan bertan garbitzen ebezan, azala kendu eta garbitu, hori zan- eta saltzeko modu bakarra. Gero Erriberan egoan Urangaren edur- fabrikara eroaten ebezan, eta bertan izotzagaz estaltzen ebezan hurrengo egunera arte. Gauez nahiko berandu heltzen ziran etxera eta bertan, gainera, etxeko beharrak eukiezan itxaroten.

Batzutan, antxoa eguneko lehenengo bentan erosten eben eta horretarako goiz altxatu behar izaten ziran. Salgaiak egurrezko kutxetan eroaten ebezan eta batzutan ez ebezan bueltatzen. Eta hau izaten zan euren arteko arazo nagusia eta ia bakarra.Arrain gitxi egoten zan sasoietan, azoketara zuzenean joaten ziran Ondarroatik eta Bilbotik etorritako kamioetan erosten eben. Lan mota hau errazagoa zan baina arraina ez zan hain ona eta ganera irabaziak nahiko txikitzen ziran.

Goizeko lehenengo orduan hozkailura joaten ziran eta bakotxak bere kutxan egoan salgaia hartzen eban. 1955. urtera arte, Bermeoraino trena heldu zanera arte, domeka eta jai- egunetan izan ezik, egunero joaten ziran alkarregaz lehenengo autobusa hartuta Sukarrietaraino eta bertan Amorebietaraino joateko trena hartzen eben. Bermeora trena heldu zanetik, Bermeoko tren geltokitik joaten ziran zuzenean.

Amorebietan talde honetako andrak banatu egiten ziran eta bakotxak bere bidea hartzen eban: Santak, gardak saltzen espezialitatea eukanak, Fidela “Pendejo”, Genera eta Guarda “Txinita”gaz Durangoraino jarraitzen eban; Antoni “Botakarra”k Eibarreraino jarraitzen eban; Florensia “Beterre” Galdakaora joaten zan eta Tiadora eta “Mirando al sielo” gaur egungo Bidebietaraino heltzen ziran.

Hasiera baten arraina kaleetan saltzen eben, egun horretan eukena aldarrika esanda, baina osasun arrazoiengaitik udalek arraina holan saltzea galarazo ebenean, udal azoketan postu finkoa eukitzera pasatu ziran.

Diru sarrerak eta irabaziak ez ziran saltzaile bakotxarentzat. Talde osoak saltzen ebanagaz kaja bat egiten zan eta hortik ordaintzen ziran gastu guztiak. Gastuak ordaindu eta gero geratzen zan dirua danen artean banatzen zan, danentzako bardin, ez zan kontuan hartzen bakotxak zer eta zenbatean saltzen eban, danak bardin baino.

Dirua egunero banatzen zan, portuko kolarrean eta egunero gordetzen zan diru zati bat zapatuan Kofradiari ordaintzeko aste horretan erositako arraina.

Ikusi ahal danez, behin arraina kai ganean ipini eta gero, egin behar zan lan guztiez eurok andrak arduratzen ziran, erosi, garbitu, zatitu, gorde, eroan eta azken bezeroaren eskuetan ipintzen eben- eta.

Eta hau guztia idazten jakin barik…

Jesus Urkidi Garcia

Santagaz alkarrizketea (1980.02.10) Egun baten egon ziran “Santa” guztiak gogoratzeko eta euren omenez

This article is from: