5 minute read
‘Juan Akurio: Munduari bira eman zion bermeotarra’
from Bermeo Jaiak 2022
by editorialmic
JUAN AKURIO:
MUNDUARI BIRA EMAN ZION BERMEOTARRA
Advertisement
Datorren irailaren 6an 500 urte beteko dira Lurrari lehenengo aldiz itzulia egin zitzaionetik. Itzuli hau Juan Sebastian Elkano buru izan zuten hemezortzi gizonezkok egin zuten. Hauen artean bermeotar bat egon zen, Juan Akurio. Aitortu behar dizuet gure protagonistak egin zuen balentria zinemako ekoizpen handienen parekoa izan zela. Gure herri maitagarriaren historian ohikoa denez, ez zen inolako eskerrik onik izan, balentria zoragarri honenganako ezer ez. Gaur egun, gure Akurio kontramaisua gogoratzen duen kale bat dago. Kale hau institutu zaharrerantz doan aldatsa da, aldats iluna, Bermeoko arkitekturaren bitxi baten amaitzen dena, institutu zaharra. Sarrera hau Unai Bilbaorekin idatzi dut, Galerna taldeko presidentea, zalantzarik gabe Juan Akurioren irudia hoberen ezagutzen duen pertsonetariko bat.
JUAN AKURIO: HASIERAK
Bermeorako dauden lehenengo bataio erregistroak Talako Santa Maria elizakoak eta Almikako Amaren elizakoak dira, eta biak dira Akuriok Lurrari itzulia egitetik 1522an etorri ostekoak. Baina badakigu ziurrenik Bermeon jaio izan zela eta Juan Perez Akurio eta Marina Berrizen semea
Txindurza baserria (Bermeo).
izan zela, biak bermeotarrak. Eta bere bizitokiaren berri ere badaukagu, 1511 eta 1514an Juan de Curio bat (“a” kenduta ageri da), ziurrenik aita, Gazteluaren kalean bizi izan zen (kale hau Santa Barbara atetik Gaztelura doan kalea izan daiteke, duen etxe kopuruagatik kale zabalenetariko bat izan daiteke), horrela ageri baita 1511ko Foguera- vecindario de las Villas de Vizcayan. Bidaian 1519an ontziratu zela ere badakigu, ia 25 urterekin, beraz XV. mende amaieran jaio zen. Datu hau Badajozen 1524ko maiatzaren 23an egin zuten adierazpen batengatik dakigu: ‘De edad de 30 años e más”. Gainera, bere kontramaisu postuak eskatzen zuen bezala (ontzian ofizialik ez zegoenean, aginpide handienekoa) idazten eta irakurtzen zekien. Azpian bere sinaduraren kopia bat duzue, gorteko letra gotiko ederrarekin idatzitakoa.
ZAZPI BERMEOTARREN MUNDUARI ITZULIA
Juan Akurio ez zen bakarrik egon, berarekin batera beste sei bermeotar egon ziren espedizio honetan. Izan ere, munduko laugarren herria izan zen Elkano- Magallanesen bidaian tripulatzaileei dagokienean. Akuriorekin batera sei bermeotar ontziratu ziran, gehienek itsasoan ibilitako eskarmentua zuten, baina inolako eskarmenturik ez zutenak ere egon ziren Hauek izan ziren: Juan Agirre (itsasgizona eta ziurrenik Akurioren koinatua, Maria Ochoa de Acuriorekin ezkondutakoa), Martin de Insaurraga (itsasmutila), Pedro de Muguertegui edo Perucho de Bermeo (itsasmutila), Pedro de Chindarza (morroia), Antón de Basozabal (itsasarotza), Pedro de Sautua (arotza). Juan eta Martin eskorbutoak jota hil ziren, Pedro de Muguertegui Ozeano Barean hil zen berez, Anton Molucasetan desagertu zen eta Pedro de Sautuak bidaia utzi eta Sevillara bueltatu zen San Antonio ontzian. Beraz, balentria osorik egin zutenak Juan Akurio eta Pedro de Chindarza izan ziren, baina Pedro hilabete batzuk beranduago heldu zen Sevillara Cabo Verden atxiki izan zutelako. Bermeotarrak izan ziren Elkanok Concepcion ontzian oinarri hartu zuen gune sendoa. Talde honek multzo trinkoa eratu zuen eta Akuriok animatu eta kontratatu zituen. Familiarteko loturak zituzten, konfiantzazkoak eta, jakina, herrikidetasunekoak. Guzti hauetatik beti deitu izan dit arreta Pedro de Chindarzak, Pedro de Chindarza eta Maria Sanchezen semea, Concepcion ontziko itsasmutila zen eta 15 urterekin Magallanes- Elkano bidaiako tripulatzaile gazteenetariko bat. Dirudun familiakoa eta Almikan baserria zuena (portzierto, Txindurza baserria, Almikako baserri historikoetariko bat, parajeari izena ere ematen diona), beti galdetu izan diot neure buruari zer gertatuko zitzaion familia honi gazte honi ezezaguneranzko bidaia egiten uzteko.
ESPEDIZIOA
1518 inguruan Juan Akurio Sevillara joan zen eta han Elkanori lagundu zion Fernando de Magallanes buru zuen espedizioa antolatzen. Bidaiaren helburua Ekialdeko Indietara Mendebaldetik joateko bide bat aurkitzea izan zen, bide edo itsasarte batetik Amerikako hegoaldetik, Afrikari buelta eman behar izan gabe ezta portugaldarren eremuak zeharkatu gabe espezien irlara
Mairin Mitchellek idatzitako liburua, Juan Akurioren balentriari buruz ari dena.
heltzeko (Molucas). Ez dizuet abentura honi buruzko mila azalpen eman nahi, oso ondo azaldu baitute historiagileek. Akurio tartean izan zen gertakizun garrantzitsu bitan oinarrituko naiz. Bost ontziak 1519ko abuztuaren 10ean atera ziren Sevillatik. Irudika dezakezuenez bidaia ezezagunerantz izan zen eta bide komertzial berri bat zabaltzeko asmoz. Bada, 1520ko martxoaren 31n (itsasoan zortzi hilabete zeramatzatela) San Julianen (gaur egungo Argentinar Patagonia) Magallanesen aurkako matxinada gertatu zen itsasgizonen artean, eta matxinatuen artean Elkano eta gainerako euskaldunak zeuden. Matxinada zapaldu egin zuten eta hainbat itsasgizon hil egin zituzten edo erbesteratu, baina bai Elkano eta baita gainerako euskaldunak ere barkatu egin zituen Magallanesek. Bigarren une garrantzitsua 1521eko irailean dugu Molucas irletan (gaur egungo Indonesia), Elkano Victoria ontziaren buru jartzea adostu zenean y gure Juan Akurio bere kontramaisu (kontuan izan behar da Akurio Concepcion ontziko kontramaisu hasi zela, Elkanoren maisutzapean). Azkenez, Elkanok, Victoria ontziaren buru eta Akurio pilotu, Indiako Ozeanoa zeharkatu zuen eta Afrikari bira emanez, kontu handiz Afrikako portuak saihestuz, portugaldarren agintepean zeudenak, munduari lehen bira eman zion. Espainiar kostaldera bueltatu zen eta San Lucar de Barramedara heldu zen 1522ko irailaren 6an.
BALENTRIA ETA GERO, ZER GERTATU ZITZAION JUAN AKURIORI?
Datu gutxi ditugu, baina ditugunak oso adierazgarriak dira. 2018ko udan Archivo General de las Indiasen aurkitu genituen hiru agiri ezezagunei buruz ari naiz. Horrela ba, 1524an Portugal eta Espainiak zuten auzian deklaratu behar izan zuen lekuko moduan, Molucas norena zen argitzeko
Juan Akurioren sinadura.
auzian. Lekuko nagusietariko bat izan zen jaso zituen galdera kopuruagatik eta bidaiari buruz eman zituen datu kopuruagatik. 1534an eskutitzez zuzendu zitzaion Carlos I enperadoreari, Juan de Agirre, Anton de Basozabal eta Domingo de Yarzaren alargunei bidaiagatik zegokien dirua ordaintzeko eskatuz. Eskutitz honek asko dio Akurioren izaerari buruz eta batez ere bere buruzagitzari buruz. Eta azkenez, berari buruz dugun azken datua, 1538an aurkitu dugu, Pedro de Alvaradoren (Guatemalako gobernadorea) bidaia deskribatzen duten agirien artean, hegoaldeko itsasoak esploratzeko asmoarekin. Alvaradok Juana I erreginaren aurrean sinatzen dituen kapitulazioetan (kontratu antzekoa), gure Juan Akurio armada horretako pilotu nagusi izendatu zuten, eta, gainera, hegoaldeko itsasoetan mendebalderantz aurkitzen zuen gotorlekuetako bateko hil arteko alkate izendatu zuten. Beraz, azken bidaia honekin Akuriok lortu zuen garrantzia ikus genezake, ez izendapen garrantzitsu honengatik bakarrik baita etorkizuneko bidaia horretan lortuko duenagatik ere baino. Data honetatik aurrera ez dakigu zer gertatu zitzaion. Amaitzeko eta bitxikeria moduan datu bi ematen dizkizuet: (1) Mairin Mitchell izeneko irlandarrak 1956. urtean Akuriori buruzko eleberri bat argitaratu zuen, La Odisea de Acurio izenburua zuena; eta (2) Gaston Acurio sukaldari famatuak gure Akurioren ondorengo zuzena dela harro adierazi du beti. Ziur laster gure bermeotar unibertsalaren berri gehiago ematen dizkizuegula. Bitartean, Arrantzaleen Museoan dagoen “Acurio- Elcano 15191522. Vizcainos en la primera vuelta al mundo” erakusketa gomendatzen dizuet eta Xabier Armendarizen hitzaldiak.
Asier Romero Andonegi Unai Bilbao Bilbao
Iturriak:
Agiri ezezagunak honakoetan aurkitu ditugu: AGI/23/ Indiferente, 417, L1, F. 14r-16r y AGI/29/Patronato, 277, N4, R. 42.
Abentura honetan Akuriorekin batera joan ziren bermeotarrei buruzko artikulu oso interesgarri bi dituzue Daniel Zulaikak argitaratuta: ‘Los siete de Bermeo de la expedición de Magallanes/Elkano 1’eta ‘Los siete de Bermeo de la expedición Magallanes/Elkano 2’.
Eman dizkizuedan datu guztiak Galerna elkarteak 2018ko abuztuan, 2019ko abuztuan eta 2019ko azaroan antolatutako hitzaldietan eman genituen.
Amaitzeko, Xabier Armendariz eta Aingeru Astuiren liburu baten berri ematen dizuet, Arrantzaleen Museoak editatu berri duena: Acurio y Elcano. 500 años después.