12 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
KORONABIRUSARI AURRE EGITEN Aldizkari honetako udako alean COVID-19ari eta konfinamenduari buruz aritzeko Larrabetzuko hainbat herritarrengana jo genuen: herriko dendari bat, tabernari bat, osasun-arloko langile bat eta abar. Oraingoan ere Larrabetzuko herritarrengana jo dugu. Kasu honetan, baina, batetik, irakaskuntzaren alorrean bertatik bertara ari diren larrabetzuarrei egin gura izan diegu leku; eta bestetik, gure herriko kirol-talde zein kultur elkarteen ordezkarien iritzia ere jaso nahi izan dugu, konta diezaguten, batzuek zein besteek, nola bizi duten “normaltasun berria”,
koronabirusak eragindako arazo eta oztopoei nola egiten dioten aurre, eta etorkizun hurbila zelan ikusten duten. Halandaze, galdera bi hauei erantzuteko eskatu diegu elkarte eta taldeotako ordezkariei:
1. NORMALTASUN BERRIAN ZELAN JARRAITZEN DUZUE ZUEN OHIKO JARDUERAN? 2. ZELAN IKUSTEN DUZUE ETORKIZUNA?