24
Edizioa / 2020ko negua
2 2020ko negua BIZI LARRABETZU SARRERA / PRESENTACIÓN
Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala / Lege Gordailua: BI-1309-2015 / Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: ALDIZKARIAREN KOSTUA: 16 orrialde. 1.050 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €
2020ko negua BIZI LARRABETZU 3
SARRERA / PRESENTACIÓN
IZAN DAITELA BENETAN URTE BARRI ON! Badoa joan urte zaharra, COVID-19ak markatutako urtea. Aurten jazotakoa ezin izango dogu bizi garen artean ahaztu; eta, gainera, luzaroan igarriko dogu, bai norbanako lez, bai talde lez eta bai udalerri lez, itxiko dauzan ondorioak. Udalaren partez besarkada handi bat eta gure alkartasun osoa pandemiaren ondorioak jasan dabezen eta jasaten ari diran danari. Aipatzekoak dira hain garai latzean herritarrengandik sortu diran alkartasunadierazpen paregabeak. Larrabetzu herri bizia eta solidarioa da, eta aurten barriro erakutsi dugu: boluntarioak janaria banatzen; kaleak auzolanean desinfektatzen; astero telefono-deiak gure nagusiei, eta bakarrik bizi diren pertsonei; musuko solidarioak… Eta badator urte barria. Ziurbakotasunez beterik dator urte barri hau, baina seguru gaude honeri be aurre egingo deutsagula, orain arteko moduan, danon artean eta alkartasunez.
Aldizkariaren ale honetan 2021 urterako aurrekontuak azaldu doguz. Ez da inbertsino handietarako sasoia eta Udalak zerbitzu txikiak mantentzen dauzan eta dirulaguntzak handitzen dauzan aurrekontuak prestatu dauz. Argi daukagu: lehentasuna herria da. Horregaitik, jarraituko dogu kultura bultzatzen, euskera hauspotzen, berdintasuna eragiten, hezkidetza lantzen, kirola sustatzen, herritarrei babesa emoten eta herriko taldeei laguntzen. Danon artean lortuko dogu. Estamos a punto de finalizar el año 2020, marcado por el COVID-19, un año que no podremos olvidar por todo lo que nos ha tocado vivir. Desde el Ayuntamiento os ofrecemos un gran abrazo y toda nuestra solidaridad a todas y todos, y en especial a los que hayan sufrido y estén sufriendo las consecuencias de esta pandemia. En este número de la revista explicamos el presupuesto municipal del año 2021. El Ayuntamiento ha elaborado unos presupuestos que mantienen pequeños servicios e incrementan las subvenciones. No estamos para grandes inversiones y se debe dar prioridad al pueblo. Por eso seguiremos impulsando la cultura, fomentando el euskera, apoyando a la ciudadanía y ayudando a los grupos locales. Entre todos lo conseguiremos.
AURKIBIDEA TELEFONO-GIDA ................................................................... 2 SARRERA ..................................................................................... 3 OBRAK ......................................................................................4-5 2021ko AURREKONTUAK.................................................. 6-7 AZAROAK 25............................................................................... 8 UDALBILTZA-KULTURGINTZA............................................. 9 EUSKARALDIA..................................................................... 10-11 OROIMEN ZENTROA .......................................................... 12 GYN BERDEA............................................................................ 13 HEZKUNTZA 2021.............................................................14-15 OROIMEN TXATALAK .......................................................... 16
UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Astelehenetik barikura. De lunes a viernes 08:00-14:00 Martitzenetan / los martes: 08:00-18:00 • UDALETXEA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari 35 94 455 71 73
• ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000
4 2020ko negua BIZI LARRABETZU OBRAK
Plazako Aterpea Urtarrilean bukatuko dira plazako aterpeko lanak. Erabilera anitzeko espazioa, herriaren erdian. Aurrekontua: 218.500 € Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila: 72.994,09 € En enero terminarán las obras de la zona cubierta de la plaza. Un espacio multiuso y cubierto en medio del pueblo. Presupuesto: 218.500 €. Subvención Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del GV: 72.994,09 €
Autokarabana Gunea Urtarrilean amaituko dira Goikolako autokarabanentzako aparkalekuaren lanak. Aurrekontua: 243.269 € Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza, Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Saila: 84.529 € Gunea berreskuratu da, eta, gainera, Udalak 20.000 € aurreikusi ditu 2021erako, auzotarrentzako aisialdi-gune bat sortzeko. En enero terminarán las obras del aparcamiento para autocaravanas de Goikola. Presupuesto: 243.269 € Subvención del Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del GV: 84.529 € Se ha recuperado esta zona y además el Ayuntamiento ha previsto 20.000 € en el año 2021 para crear una zona de esparcimiento para el vecindario en este lugar.
Rokodromo Berria Eskolan
Rokodromo txiki berri bat jarri da martxan eskolan. 1.633 €ko inbertsioa
Euri-Urak eta Ur Beltzak Bereiztea Euri-urak eta ur beltzak bereizteko proiektuaren lehen fasea amaitu zen. Kostua, guztira: 89.300 € Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntza: 40.000€ Proiektu honen bidez, neurri batean murriztu egiten da udalerriaren beheko aldean uholdeak izateko arriskua. SEPARACION DE AGUAS PLUVIALES Y FECALES Ha finalizado la primera fase del proyecto de separación de aguas pluvilaes y fecales. Total coste: 89.300€ Subvención de la Diputación de Bizkaia: 40.000 €
2020ko negua BIZI LARRABETZU 5
HERRIA Aurtengo ekainean, CONTEN enpresak zabortegian baimendutako bolumen guztia bete du. Gaur egun, zigilatze eta mantentze lanak egiten ari dira.
2020ko EGUTEGIA: Kalean da Larrabetzuko 2020ko egutegia
Maiatzean, enpresaren jabeek jarduera handitzeko eskatu zuten, egungo hondakindegiaren ondoko lurretan. Udalak ukatu egin du hondakindegi berri bat irekitzeko aukera. Aurten onartutako Hiri Plan Orokor berriarekin, ezin da zabortegirik ireki udalerrian. Hori posible zen aurreko HAPOarekin. En junio de este año la empresa CONTEN ha llenado todo el volumen permitido en la escombrera. Actualmente están haciendo labores de sellado y mantenimiento. En mayo los propietarios de la empresa solicitaron una ampliación de la actividad, en unos terrenos colindantes a la actual escombrera. El Ayuntamiento negó la posibilidad de abrir una nueva escombrera. Con el nuevo Plan General Urbano aprobado este año, no es posible la apertura de ningún tipo de escombrera en el municipio, algo que sí era posible con el PGOU anterior.
LANGILEEN KONTRATAZIOA Larrabetzuko Udalak, EGAZ TXORIERRIrekin elkarlanean (selekzioa EGAZ TXORIERRIk egiten du) eta Lanbideren diru laguntzarekin, bi pertsona kontratatuko ditu abenduan, sei hilabetez.
CONTRATACIÓN DE PERSONAL El Ayuntamiento de Larrabetzu, en colaboración con EGAZ TXORIERRI (que realiza la selección) y con la subvención de Lanbide, contratará este mes de diciembre a dos personas durante seis meses.
BERTOKOA INDARTUZ. Aurten ere, eta tokiko merkataritzari laguntzeko, azaroan ERRIGORAko 10 saskiren zozketa egin zen udalerriko dendetan egindako erosketa guztien artean. 10.000 txartel banatu ziren. Un año más y como apoyo al comercio local, en el mes de noviembre se realizó un sorteo de 10 cestas de ERRIGORA entre todas las compras realizadas en los comercios del municipio. Se han repartido 10.000 papeletas.
J asotzeko, familia bakoitzeko bat, udaletxean edo liburutegian eskatu.
TXAKURRAK. GOGORATU: 1. U dal-dekretuaren arabera, txakur arriskutsuak lotuta eta muturrekoarekin eraman behar dira udalerri osoan. S egún Decreto Municipal, los perros peligrosos deben ir atados y con bozal en todo el municipio.
2. Gure auzo eta baserrietatik gehiago paseatzen ari garen honetan, gogoratu: txakurrekin bazoaz, beste animalia batzuk daudenean, beste pertsona batzuekin gurutzatzen zaretenean edota baserriak eta abereak dauden lekuetatik zoazenean, lotuta eraman zure txakurra. Ahora que paseamos más por nuestros barrios y caseríos, recordar que si vais con vuestros perros, debéisllevarlos siempre atados cuando os crucéis con otras personas o paseéis cerca de los caseríos y el ganado
6 2020ko negua BIZI LARRABETZU
AURREKONTUAK 2021: OINARRIZKO ZERBITZUAK MANTENDU 2021eko aurrekontuak Gobernu Taldearen aldeko eta EAJ-PNVren aurkako botoekin onartu dira. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, ezohiko egoeran gaude. Pandemiak erabat baldintzatzen du udalkudeaketa. Aurten, Aldundiaren diru-sarrerek % 10eko aurreikusitakoarekin alderatuta (- 187.000 €); beraz, aurtengo aurrekontuak ekainean aldatu egin behar izan ditugu, eta ezin izan dira abian jarri 2020rako proiektu batzuk. Diputazioak (Udalkutxaren bidez) esan digu 2021eko diru-sarrerek % 13ko beherakada izango dutela. Horri gehitu behar diogu ekonomia-jardueren gaineko zergarengatik diru-sarrera gutxiago izango ditugula, eta CONTENen jarduera amaitu dela, eta beraz, urteko 100.000 € ez ditugula jasoko. Diru-sarreretan Aldundiak aukera ematen digu 2020ko likidazioaren ordainketa (-90.000 €) 2022ra atzeratzeko, eta horrek arindu egiten du diru-sarreren kontua. 2.639.389,50 € aurreikusi ditugu, 2020ko aurreikuspena baino % 9 gutxiago. Dirusarrera horiek oinarri hartuta, 2021 urterako ardatzak hauek dira:
• 80.000 € (erremanentetik) udaletxea eraberritzeko proiektua egiteko, urte honen amaieran eraberritzea lizitatu, eta zorpetzearen bidez 2022an obrak hasi ahal izateko. • 70.000 € (erremanentea erabiliz) euri-urak eta ur beltzak bereizteko proiektu estrategikoarekin jarraitzeko, uholdeak saihesteko eta araztegia eraginkorragoa izateko. • 26.000 € udal-eraikinetan eta informatika zerbitzuetan inbertsio txikiak egiteko. • 15.000 € lurrak erosteko. Udalerri honek ez du ia lur publikorik. Baso-politikak abian jartzeko eta lehen mailako sektorea bultzatzeko ezinbestekoa da lur publikoa erosteko inbertsioa egitea. • 38.000 € Zubitalden eta autokarabana-gunean topagune berriak martxan jartzeko.
DIRU SARRERAK ALDUNDIA
• Oinarrizko zerbitzuak mantentzea. • Tokiko kultura eta kirol-erakundeentzako diru-laguntzak mantentzea. • 2021 urterako diru-laguntza berriak: lehen sektorea, gazteentzako etxebizitzen alokairua. • Behar ekonomikoak dituzten familientzako zuzeneko laguntzen partida handitzea. • Euskara, kultura, berdintasuna eta gazteria ataletara bideratutako partidak mantendu egingo dira. • Hain beharrezkoak ez diren partidetan gastuak murriztea. • Udalbiltzarekin batera Euskal Herrian sorkuntza sustatzeko proiektu kultural bat abian jarriko dugu, eta horretarako 5.000 € bideratuko ditugu. • 2030 Larrabetzu Agenda. 14.000 € abian jartzeko. • Inbertsioak: inbertsioen partida % 75 murriztuko da aurreko urtearekin alderatuta. 500.000 € 2020rako aurreikuspena, 118.000 € 2021erako. 2020 urtearen amaieran metatutako gerakina erabiliko dugu inbertsioetarako. Gobernu-taldean ezarri ditugun lehentasunak: • 25.000 € eskolako leihoak isolatzen jarraitzeko eta Skate pistarako.
1.484.856,00 €
%56
DIRU LAGUNTZAK 99.500,00 €
%4
TASAK-ZERGAK
1.055.033,50 €
%40
2.639.389,50 €
%100
€ 1.055.033,50
€ 1.484.856,00
DIRU SARRERAK 2021
€ 99.500,00 ALDUNDIA
DIRU LAGUNTZAK
TASAK-ZERGAK
2020ko negua BIZI LARRABETZU 7
INBERTSIOAK-GASTUAK Inversiones /gastos 118.233,00€
Pertsonal gastuak/
659.000,00 €
%25
113.906,50€
659.000,00€
215.450,00€
gastu orokorrak
952.800,00 €
%36
mankomunitatea
580.000,00 €
%22
diru laguntzak
215.450,00 €
%8
inbertsioak
113.906,50 €
%4
mailegua
118.233,00 €
%4
2.639.389,50 €
%100
580.000,00€
952.800,00€
Pertsonal gastuak
Gastu orokorrak
Mankomunitatea
PRESUPUESTOS 2021. MEMORIA EN EL PLENO DEL 23 DE DICIEMBRE SE HAN APROBADO LOS PRESUPUESTOS DEL 2021 CON LOS VOTOS DE EQUIPO DE GOBIERNO Y LOS VOTOS EN CONTRA DE EAJ-PNV. Nos encontramos en una situación excepcional, debido a la pandemia COVID – 19. La gestión municipal está totalmente mediatizada por la pandemia. Este año, los ingresos de Diputación ya han sufrido un decremento de un 10% sobre lo previsto (-187.000 euros) con lo cual hemos tenido que modificar las previsiones y algunos proyectos, que no han sido posibles ponerlos en marcha en el 2020. Teniendo como base estos ingresos, hemos realizado el ejercicio de marcar las prioridades de este excepcional 2021.
EJES SOBRE LOS QUE SE BASA EL PRESUPUESTO DEL AÑO 2021: • Mantener los servicios básicos. • Mantener las subvenciones a las entidades culturales y deportivas locales. • Nuevas subvenciones para el año 2021: sector primario, alquiler de viviendas para los más jóvenes. • Incrementar la partida de ayudas directas a familias con necesidades económicas. • Las partidas destinadas a euskara, kultura, berdintasuna, juventud… se mantendrán
• Reducir gastos en partidas menos necesarias. • Agenda Larrabetzu 2030: 14.000 € para la puesta en marcha. • INVERSIONES: La partida de inversiones se reducirá en un 75% respecto al año anterior. 500.000 € la previsión del 2020, 118.000 € destinados para el 2021. • Utilizaremos el remanente acumulado a fin de 2020 para realizar las pocas inversiones realizables. Las prioridades del Equipo de Gobierno son las siguientes: • 25.000 € para continuar el aislamiento de las ventanas de la escuela y cambiar el suelo del skate park • 80.000 € (del remanente acumulado) para la realización del proyecto de reforma del ayuntamiento y poder licitar la reforma al final de este año y mediante endeudamiento poder iniciar las obras en el 2022. • 70.000 € (del remanente acumulado) para seguir con el proyecto estratégico de separación de aguas pluviales y fecales, para evitar inundaciones en la parte baja del municipio y una mayor eficiencia de la depuradora. • 26.000 € en pequeñas inversiones en edificios municipales y servicios informáticos. • 15.000 € para la compra de tierras. Este municipio apenas tiene terrenos públicos. Para poner en marcha políticas forestales diferentes y para apoyar el sector primario es imprescindible la inversión en la compra de terreno público. • 38.000 € para nuevas zonas de ocio y encuentro en Zubitalde y en el parquing de auto caravanas.
8 2020ko negua BIZI LARRABETZU
Azaroak 25
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA. UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA www.larrabetzu.eus osorik irakurtzeko Larrabetzuko Udal honek, bere egiten du gure lurralde, herrialde eta herriak, indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du, egiturazko jatorria duen indarkeria matxistaren kontrako borrokan. indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena, bide horren eraikuntzan honako konpromiso hauek gure gain hartuz:
PROPOSAMENA: 1. Larrabetzuko Udal honek ez du murrizketarik egingo 2021eko aurrekontuetan pertsona guztien parekidetasunari dagokionez. 2. Larrabetzuko Udal honek Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu partidak mantentzea edo handitzea, berdintasun zuzendaritzak eta genero indarkeriaren epaitegi espezializatuak modu iraunkorrean sendotzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa hartzeko, nagusiki COVID19ko krisiak eragin berezia izan duen esparruetan. 3. Larrabetzuko Udal honek herritarrentzako, eta bereziki emakumeentzako, dauden baliabideen gaineko informazioa eskuratzeko bideak erraztuko ditu eta dagokion lurralde mailan, indarkeria matxistaren kontrako zerbitzu sarearen funtzionamendu egokia, elkarlana eta koordinazioa indartuko du (osasun krisiari egokituta), beti ere, kontuan hartuz adin txikikoak eta biktimen seme-alabak. 4. Larrabetzuko Udal honek, herriko talde feministarekin batera, indarkeria matxistari aurre egiteko jabekuntza jarduerak abiatuko ditu. 5. Larrabetzuko Udal honek, emakume eta gizonen arteko harreman parekideak sustatzeko asmoz, nerabeei eta gazteei zuzendutako sentsibilizazio eta formazio jarduerak abiatuko ditu. 6. Larrabetzuko Udal honek, indarkeria matxista jasan duten emakumeen erreparazio eskubidea lantzeko jarduerak martxan jarriko ditu.
7. Larrabetzuko Udalak, ez ditu onartuko erasotzaileen aldeko jokabide eta jarrerarik, horiek uneoro gaitzetsiz. 8. Erakunde honetatik, hau da, Larrabetzuko Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean. 9. B at egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari ere dei egiten diogu mobilizazio horietan parte har dezan.
Larrabetzuko udaletxean urtarrilaren 11tik Aurrera En el Ayuntamiento de Larrabetzu a partir del 11 de Enero
2020ko negua BIZI LARRABETZU 9
KULTURBILTZA
LARRABETZUTIK ERE SORTUKO DA GEURETIK SORTUAK Kultura, segurua ez ezik, beharrezkoa delako, Larrabetzuko Udalak kulturaren aldeko apustua berretsi du; eta ez bakarrik udalerri barrura begira, baita Euskal Herrira begira ere. Horrela, Larrabetzuk, Euskal Herri osoko beste hainbat herrirekin batera, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartuko du, euskara hutsean egindako sormena Euskal Herriko bazterretara eramango duen ekimena. 2021. urte osoa eta 2022aren lehen erdia hartuko dituen kultur proiektu berria da eta euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza lehen lerroan jartzea du helburu.
azken hiruhilekoan eta 2022ko lehen erdian burutuko da. Herri bakoitzean proiektu honen bitartez sortutako lan guztien emanaldiak eta aurkezpenak egingo dira, Euskal Herri osoan kultur zirkuitu bat sortuz. Honakoak dira aterako diren obrak: eleberri laburrekin egindako bilduma bat, 4 antzezlan inguru, eta sortutako film laburrak barnebiltzen dituen film luze bat. Eleberri laburren bilduma egingo duen argitaletxea, film luzearen muntatzailea eta antzerki obrak mugituko dituen areto-teknikaria kontratatzeko beste deialdi publiko bat egingo da fase honetan.
2021eko lehen erdian deialdi publiko bat aterako du Udalbiltzak kulturgileak hautatu ahal izateko. Kulturgile bakoitza herri bati esleituko zaio eta hainbat aste igaroko ditu herri horretan, bere artelana sortzeko: eleberri labur bat literaturaren kasuan, film labur bat zinemagintzaren kasuan edo antzezlan bat antzerkigintzaren kasuan. Artelana 2021eko
Larrabetzurekin batera honako herri hauek hartuko dute parte oraingoz: Durango, Usurbil, Oiartzun, Zuia, Artziniega, Oñati, Leitza, Lesaka, Bera, Lexantzu-Zünharre, AmasaVillabona, Zestoa, Arrigorriaga, Zaldibia, Tafalla, Uztaritze, Etxarri-Aranatz, Bergara, Mendabia, Lodosa, Sartaguda eta Andosilla.
10 2020ko negua BIZI LARRABETZU
EUSKARALDIA 2020 LARRABETZUN Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egin zen Euskaraldiko bigarren edizioan parte hartzeko bi modu egon ziren. Batetik, Ariguneak sortu ziren; modu horretan, Ariguneetako kideok, Ahobizi eta Belarriprest moduan parte hartu bagenuen ere, modu kolektiboan, euskaraz lasai egiteko”arigune” legez ere egin genuen ariketa. Eta, bestetik, aurreko edizioan bezala, norbanako legez izena eman genuen, Belarriprest edo Ahobizi rolekin, euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egiteko. Bigarren edizio honetan parte hartzeko 19 Arigunek eman zuten izena Larrabetzun: Gaztelumendi Abesbatza, Bideko Aterpe Koop. E, Bizkargi Dantza Taldea, Darabilgu, Hori Bai Gazte Asanblada, Ines janari-denda, Itallen Bertso Eskola, Kutxabank SA, Laboral Kutxa, Larrabetzuko EAJ, Larrabetzuko EH Bildu, Larrabetzuko Udala, Uras estetika eta masajea, Oguiza Hortz Klinika, Olarreta Pilota Elkartea, Txinpasmendi Guraso Elkartea, Txokoan Emakume Pilotarien Elkartea, Xaker Kirol Zerbitzuak, Zutunik! Talde Feminista. Guztira 432 larrabetzuarrok eman genuen izena Belarriprest edo Ahobizi aritzeko: 358 Ahobizi, eta 74 Belarriprest. Aipagarria da horietatik 81ek lehenengoz parte hartu dutela Euskaraldian. Eta ez da marka txarra. Izan ere, nahiz eta aurreko edizioan baino gutxiago izan (521), kontuan hartu behar da, batetik, pandemiak izugarri baldintzatu duela girotze-lana; eta bestetik, aurtengo edizioan ez direla aintzat hartu errepikatuta egon diren izen-emateak.
Solasaldiak Euskararen Egunean, eta Euskaraldiaren azken egunean Euskaraldiaren azken bi egunetan bi saio antolatu zituen Darabilguk: Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskararen jatorriari buruzko berbaldia Josu Naberanen eskutik Hori Bain. Abenduaren 4an, Euskaraldiari amaiera emateko ekitaldian, elkarrizketa Maialen Arteaga gazte zornotzarrari, Gaztealdian parte hartu zuen Euskal Herri osoko 9 gazteetako bati, Angulerin. Biak ala biak arrakastatsuak, 30 lagunetik gora bildu ziren saio bakoitzean.
2020ko negua BIZI LARRABETZU 11
EUSKARAREN ALDIA, 365 EGUNEKOA • Azaroaren 25ean Larrabetzuko Udalak, Osoko Bilkuran, aho batez onartu zuen adierazpen instituzionala Euskararen Eguna zela eta. Bat egin zuen besteak beste EUDELek eta UEMAk aurkeztu zuten testuarekin, eta honako konpromisoak hartu ziren:
1- Gure herrian euskararen ezagutzaren, erabileraren eta sustapenaren alde lan egiten duten elkarte eta erakundeak laguntzen segitzeko konpromisoa. 2- Larrabetzuarrei euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera zein laguntzak ematen jarraitzeko konpromisoa. 3- Larrabetzuko Udalean euskara zerbitzu hizkuntza, lan hizkuntza eta komunikazio hizkuntza izan dadin urraturiko bideari eusteko konpromisoa.
• Larrabetzuko Udalak, Udalaren Euskara Planaren baitan, honako erabakiak hartu ditu: Errolda-agiriak eta bestelako jakinarazpenak euskaraz bidaltzea, besterik adierazi ezean; arian-arian txosten teknikoak euskaraz sortzen joatea; adieraztea Jaurlaritzari, BFAri eta Mankomunitateari hemendik aurrerako idatzizko harremana euskaraz izatea gura duela Larrabetzuko Udalak; eta egiten diren kontratazio guztietan hizkuntza baldintzak sartzea. Abenduaren 3an, Euskararen
Egunean, saio bat egin zen udal-langileekin hartutako neurriak azaltzeko. • Abenduaren 3an, Euskararen Eguna izan zela baliatuz, LH2ko haurrek euskararen inguruko tailerra jaso zuten Larrabetzuko eskolan UEMAko teknikarien bidez. Saioan haurrek beraien inguru hurbilean zein hizkuntza erabiltzen eta entzuten dituzten identifikatu zuten. Tailerrari buruzko bideoa ikusgai dago http://www.larrabetzukoeskola.eus webgunean. • Darabilgu elkarteak eta UEMAk gure herriko saltoki batzuen paisaia linguistikoaren behaketa egin zuten azaroan eta, horren ondorioz, erdaraz zeuden hainbat kartel, ohar… euskaratu eta saltokietako arduradunen esku utzi dira. • Beste talde bat hasi da Larrabetzun euskara ikasten, hasiera-mailatik hasi ere. Gaur-gaurkoz, hiru talde ari dira gure herrian euskara ikasten: Hasiera mailakoa astearte eta ostegunetan, 16:30etik 19:00etara; B1 maila, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:30era; eta B2 maila, astelehen eta astearteetan 09.30etik 12:30era. Larrabetzuko Udalak matrikularen %80 ordaintzen die ikasleei.(izena emateko deitu 607598794 telefonozenbakira). Eskolak Gure Etxea tabernako goiko solairuan ematen dira.
12 2020ko negua BIZI LARRABETZU
OROIMEN HISTORIKOA MEMORIA HISTORIKOAN OINARRITUTAKO PROIEKTU ARTISTIKOAK GARATUKO DIRA LARRABETZUN Larrabetzuko Udalak eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak hitzarmena sinatu dute Larrabetzuko memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzeko. 1936ko gerra eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren gizadimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko, eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko. Ekimen honetan parte hartu ahal izango dute, lehiaketa bidez, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean ofizialki matrikulatutako ikasleek (Gradu eta Graduondoko ikasketeetan), azken bi urteetan Arte
Ederren Fakultatean ikasketak amaitu dituztenek, eta Arte Ederren Fakultatean ikasketak burutu dituzten larrabetzuarrek. Proiektuak Larrabetzun garatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, artearen ikuspuntutik herriaren testuinguruan sakontzeko. Edozelan, parte-hartzaileek euren lanak herritarren nahiak kontuan hartuta egin beharko dituzte, eta irabazlea Larrabetzuko herritarrek aukeratuko dute, dialdian zehaztuko den moduan. Geroago publikatuko den deialdian, hain zuzen ere, zehaztuko dira epeak, baldintzak, dirulaguntzak eta lehiaketaren nondik norako guztiak.
2020ko negua BIZI LARRABETZU 13
GYM BERDEA: AIRE ZABALEAN SASOIAN JARRIETA GURE HERRIA EDERTU Duela egun batzuk itxi genuen Gym Berdea Larrabetzuko ikastaroa. Eta bost urte igaro dira lehen kartelak jarri genituenetik eta galdetu ziguten: “Baina, zer da hori?”. Dakizuenez, basoan eta lorategian gure osasuna sustatzeko elkartzen garen pertsona talde bat gara. Herriko espazio publikoetan esku-hartzeak egiten eta mantentzen ditugu, eta ondo sentitzen gara, pixkanaka lurzoruen emankortasuna berreskuratzen dugulako, gure herriari kolorea ematen diogulako eta pertsonak naturarekin lotu daitezkeen espazioak sortzen ditugulako. Deia sentitzen baduzu, egin zaitez gymberdezale: otsailaren 10ean hasiko dugu 2021eko ikasturtea. Izena eman edo informazio gehiago eskatu nahi baduzu, deitu Kekori, 699 73 98 51 zenbakira. Lerro hauetan, ikastaro honetako gauzarik garrantzitsuena hurbildu nahi dizugu. Lehenik eta behin, esan behar dizugu, azkenean, udalerriko mozteak eraldatzea lortu dugula, belardi altuak mantentzeko, intsektu eta hegazti talde ezberdinak elikatzeko. Bestalde, bide bat ireki dugu hiltegi zaharreko basoko mantxatxoan, bereziki txikienentzat pentsatua.
Oraindik ere txakurrak eta ontzi ugari ageri dira parterretan, baina, horrez gain, landatu berri diren gune batzuk zapaldu dituzte, zuhaitz batzuk apurtu dituzte eta behin eta berriz desagertu dira seinaleztatzeko eta hesitzeko hesolak. Hesolak kentzen ari diren mutil talde batekin hitz egin arren, eta haien jolasetarako materialak eskaini arren, ez dugu dinamika hori geldiaraztea lortu. Hemendik, zuen laguntza eskatzen dizuegu arazo hau konpontzeko. Baina zuei kontatzeko dugun berrikuntza nagusia basoarekin lotuta dago. Sasine, orain arte, esku hartzeko gune bat zen, eta bertan lan egiten genuen pixkanaka urtero. Bada, konfinamenduan partzelan igarotako denboratik, hainbat bizilagunen ekimenetik eta Udalaren laguntzatik sortu da SASINEBASO proiektua: biodibertsitatea berreskuratzen dugun baso bat, hura zeharkatzen duen eta zuhaitzen artean ibiltzeko eta korrika egiteko aukera ematen digun bide bat, eta hainbat eremu ireki, non irakurtzeko, hausnartzeko, jateko, jolasteko... gelditu gaitezkeen. Pandemia-egoerak ahalbidetzen duen heinean, 2020. urtearen hasieran planifikatu genuen auzolanaren dinamikari ekingo diogu. Bizitza luzea SASINEBASOn.
GYN BERDEA: somos un grupo de personas que nos unimos para fomentar nuestra salud en el bosque y en el jardín. Realizamos y mantenemos intervenciones en espacios públicos del pueblo y nos sentimos bien porque, poco a poco, recuperamos la fertilidad de los suelos, vamos dando color a nuestro pueblo y creamos espacios donde las personas pueden conectarse con la Naturaleza. Si sientes la llamada, hazte gymberdezale: empezaremos el curso 2021 el próximo 10 de febrero. Si quieres apuntarte o pedir más información, llama a Keko, al 699 73 98 51.
14 2020ko negua BIZI LARRABETZU
LARRABETZU HERRI HEZITZAILEA “Hiria umeentzako aproposa baldin bada, guztiontzako ere aproposa izango da” Tonucci, 1996. Haurren Hiria. Martxoaz geroztik, mundua astindu duen COVID-19 gaitzak, gure egunerokoa aztoratu du: den dena aldatu du, hasi gure lan egiteko modutik eta gure harremantzeko moduetaraino. Osasuna erdigunean kokatuz, protokoloek eta kontingentzia planek protagonismo handia hartu dute. Baina bizitzak aurrera darrai eta mahai gainean genituen proiektu eta asmoei berriro ateak zabaldu beharrean gaude. Horietako bat da Larrabetzu Herri Hezitzaileen mapan kokatzeko dugun asmoa. Argi daukagu gure herriak dituen ezaugarriek bat egiten dutela herri hezitzaileen ikuspegiarekin. Herri hezitzaileez ari garenean ez gabiltza soilik hezkuntza formalaz ari, baita komertzio sistemaz, elikagaiaz, kulturaz, aisialdiaz, hirigintzaz, ingurumenaz eta hauek tokiko garapenaren protagonistak diren agenteekin (erakundeak, eragileak, jendarteak,…) lantzeko moduaz ere. Nolanahi ere, ez dugu norabidea galdu behar, eta egunerokotasunean balorean jartzen ditugun ezaugarri horiek mantendu edo galdu nahi ez baditugu, hauek elkarlotzea eta berauen kontzientzia hartzea beharrezkoa dela deritzogu. Bide honetan aurrera urratsak eman nahi ditu Larrabetzuko Udalak, eta pandemia egoeraren baldintzak hobetzearekin batera, ekitaldi sorta egitea du xede. Horretarako, OINHERRI ELKARTEA gure artean izango dugu, HERRI HEZITZAILEen filosofiaren baitan, haurren eta nerabeen aisia-ereduaren eta euren proposamenaren lan-ildoen berri emateko asmoarekin. Bestalde, HERRI HEZITZAILEen sarean dauden herrien esperientziak entzuteko foroak zabalduko ditugu, eta saretuta egotearen onuraz jardun ahalko gara bertan. Oraindik jardunaldietarako data zehatzik jarri ez den arren, urte hasieran egitea da asmoa. Bestalde, eta ikuspegi hezitzailearekin jarraituz, Udal Gobernuak Eskolako komunitateak abian jarriko duen ESKOLAKO KANPOKO ESPAZIOAren ERALDAKETA proiektua lagunduko du eta 2021ean sentsibilizazio eta formakuntza saioak antolatuko dira eragileei zein norbanakoei zuzenduta. Egitasmo honek eskolako kanpo espazioa eraldatzeaz gain, herriko espazioen
polibalentziaz kontzientzia hartzeko eta hausnartzeko balio izango digu. Heziketa herriaren testuinguruan gertatzen da eta denok dugu horren ardura: herritar, herri elkarte, herri mugimendu zein eskolak; denok dugu zer esan eta zer egin. Baina... 1.- Herri hezitzailea, zer da? Herri Hezitzailea, herritar guztiak barnebiltzen dituen herri eredu bat da. Bakoitzak bere izaera galdu gabe, ipar komun baterantz lan egiten duen herri eredu bat. Herri hezitzaileak herriari/herritarrei ere aitortzen die, sarri eskola eta familien gainean erortzen den hezkuntza eragile figura, eta, herriak eta herritarrak hezkuntzan txertatzen ditu, bakoitza beretik, elkarrekin hezkuntza komunitate bat eraikitzeko. 2.- Zer da OinHerri elkartea? Herri Hezitzailearen filosofiaren baitan, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin eta OinHerri elkartea sortzen dute, oinarrizko 7 balio lantzeko.
2020ko negua BIZI LARRABETZU 15
3.- Zeintzuk dira 7 balio horiek?
1.- Haurtzaroaren kultura aitortzea eta errespetatzea. 2.- Parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena eskaintzea. 3.- Aisialdi hezitzailea bermatzea. 4.- Harremanetan, euskara lehenestea. 5.- Aniztasunean berdin eta parekide heztea. 6.- Ingurune kulturala eta kultura zaindu. 7.- Komunitate sarea eta auzolana bultzatzea.
“Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzailea eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta ingurumen kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea. Izan ere, herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak herritar oro berez hezitzaile direla aitortzen baitu”. 4.- Zer da Herri Hezitzaileen Sarea? Haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra osatzen duen arlo teorikotik abiatuz, herri hezitzaileen sarea sortu dute Euskal Herriko hainbat udalerrik. Larrabetzuk gertutik jarraitu du Herri Hezitzaileen Sarearen ibilbidea, eta egin dituzten jarduerak bultzatu ditu. Nolanahi ere, Sarean sartzea eta herrian bertan aurrera urrats zehatz eta praktikoak egitea da orain eztabaidagaia. 5.- Eta Larrabetzun, zer? Herri hezitzaileen filosofia bere egina du Larrabetzuk aspaldidanik. Pixkanaka, baina bidea urratu du azken urteetan.
- Larrabetzuko Umeen Kontseilua da horren adibideetako bat. 2016ean abiatu zen. Alkateari aholku ematen dion 6 neska eta 6 mutilen lantaldea da, 9 eta 12 urte bitartekoak. Helburu bikoitza du LUKek: haurrak herriaren eraikuntzan subjektu aktibo izatea, batetik; eta, komunitatean hartzen diren erabakien partaide egitea, bestetik. Herriko hainbat espazio egokitu eta eraldatu dira bertan hartutako erabakiak ardatz hartuta. - Larrabetzuko eskolako irakasleek, gurasoek eta udal ordezkariek osatutako Hezkidetza Batzordeak ere eskolako patioaren edo eraikinaren inguruko espazioaren eraldaketa gauzatzeko lanean ari da. 2021erako egitasmoaren berri emateko ekintzak egingo ditu. - ´Orain arte herri honen nortasunari hainbeste eskeini dioten herri mugimenduek, eragileek, elkarteek eta kulturbilguneak, beharrezkoak eta ezinbestekoak izaten jarraitzen dute herri hezitzaileen bidean
16 2020ko negua BIZI LARRABETZU
OROIMEN TXATALAK Argazki, dokumentu eta objektuen bilketa egiten ari gara: Larrabetzuko Oroimena proiektua garatzeko 1936ko gerrako (edo aurreko) eta diktadura sasoiko materialak (argazki, eskutitz, eskola liburu, objektu…) identifikatu eta bildu nahi ditugu. Etxean
zerbait baduzu, eraman itzazu Anguleri kultur etxera. Argazkia atera edo eskaneatu ondoren itzuliko dizugu. Argazkiak: Alberto Albaizarrek emandakoak dira