Llodio Municipal Octubre 2022

Page 14

ERREPORTAJEA / REPORTAJE

LAUDIOKO UDALAK HERRITARREN BEDERATZI PROIEKTU HARTU DITU BERE GAIN AURREKONTU PARTEHARTZAILEEN BIDEZ Laudioko Udalak irailean amaitu du 2023ko ekitaldiari begira ideiak eta ekimenak biltzeko partaidetza-prozesua. Guztira, bederatzi proiektu onartu ditu, 350.000 euro inguruko balioa dutenak.

Laudioko Udalak herritarren partaidetzarako prozesu berritzaile bati ekin zion martxoan, udalerria eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, laudioarren ideiak bilduta. Lehenengo fasean, guztira, 225 inkesta bildu zituzten online zein aurrez aurre -Herrilaguntzaileen bidez-, eta horri esker ideia-sorta bat osatu zuten. Geroagoko fasean, iradokizun berriak jaso zituzten, eta udan bozkatu egin dira. Boto-zenbaketa publikorako aurkeztu aurretik, tokiko erakundeak bideragarritasunazterketa zorrotza egin zuen, proposamen horien ezaugarriak deialdira lotzen zirela bermatzeko.

Deliberazio-prozesu horretatik guztitik, eta herritarren laguntzarekin, Udalak bederatzi ekimen aukeratu ditu. Zehazki, herritarren artean harrera onena izan dutenak. Hala, gobernu-taldeak 2023ko aurrekontuan gehitzeko konpromisoa hartu du, ekitaldi horretan bertan gauzatzeko. Proiektuak bi kategoriatan banatu dira: batetik, 40.000 eurotik beherako partida ekonomikoak behar dituztenak; eta, bestetik, aipatutako kopurua gainditzen dutenak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.