4 minute read
J
from Bertsolari 127
by elkarmedia
akina da krimenen inguruko bertso sortek zirrara handia sortzen zutela garai batean, eta generoa izendatzeko Urkamendiko
bertsoak titulua erabiltzeak (ustezko)
Advertisement
gaizkilearen amaieraren inguruko spoiler bat ematen digu.
Udaberriko alean (Bertsolari aldizkaria, 125. alea) hizpide izan genuen Joxe
Tejeriaren exekuzioari buruz Juan Mari Zubizarreta Etxeberritxok idatzitako bertsopaperak honako izenburua darama: Bertso berriak Azpeitia´ko urkamendiaren gañian jarriak. Patri Urkizuk ere sakon landu zuen gaia
Urkaberako kantak direla eta Jean Etchepare Donapaleukoaren konplaintak 1873-1890 erreportajean (Bertsolari aldizkaria, 112. alea). Genero honetan zentratutako Urkaberako kantak liburua online irakurri daiteke patriurkizu.eus atarian. Liburua zabaldu bezain pronto aipamen honekin egingo dugu topo:
Plaza publikian izanen da xefaut bat eraikirik
Eta neskatila hori hartarik urkaturik
(Jundane Jakobe Handiaren pastorala, 1634)
Oroitarazi behar da heriotza zigorra ez dela XVI. mendeko kontua izan gurean. 1975eko irailaren 27an frankismoak Euskadi Ta Askatasunako kide ziren Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria exekutatu zituen, baita FRAPeko hiru kide ere (Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena Alonso). Data horretarako, ordea, lehengo bertsopaperen generoa, oro har, gainbeheran zegoen, desagertua zela ez esateagatik; Antonio Zavalaren arabera, antzinako bertsopaperen ezaugarriak biltzen zituen azken alea Sebastian Salaberriaren Nere soroko emaitzak liburuan topa dezakegu, 1964ko irailaren 27an (Gudari Eguna gudari egun bilakatu baino justuki 11 urte lehenago) Iturriotzen (Aian) jokatutako sega apustuari jarritako bertsoak. Era berean, kantagintza aldarrikatzailea berpizkunde betean zen, eta egun goibel hura gogoratzen duten kantu gogoangarriak egin ziren, Auteren Al alba kasu (Iker Laurobak eta Jon Martinek kantuaren euskarazko bertsioa plazaratu zuten 2020ko udaberrian, Ilunabarrak). Baina gaur arte oroimen kolektiboan gordeta geratu den bertso sortarik ez zen izan, dakigunik behintzat.
Argia aldizkarian publikatutako “Mende baten aldarriak XX.ean jarriak” lanean, hala ere, gaiaren inguruko bertso bat agertzen da. Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten egun berean Euskaltzaindia bilkura bat ospatzen ari zen Ipar Euskal Herrian, eta Xalbador ere bertan zen. Exekuzioen berria iritsi zenean Alfontso Irigoienek bertso batzuk eskatu zizkion urepeldarrari, eta honakoa abestu zuen:
Hain hitz ederrak errex lerratzen dira gure ezpainetan errexkiago sendi delarik zauria gure barnetan.
Hoien arimak Jaunak har bitza betiko zeru gainetan eta isuri duten odola sar bedi gure zainetan.
Baina, esan bezala, bat-bateko bertsoa izan zen honakoa, eta ez zuen inondik inora bertsopaper batzuk zenbait hamarkada lehenago izaten zuten oihartzunaren itzala izan.
Heriotza zigorrari dagokionez, bertan behera utzi zuen 1978ko Espainiar Konstituzioak, baina ez erabat: “Pertsona guztiek bizitza eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea dute, eta inoiz ezin dira meneratu torturetara ez eta zigor edo tratu ezgizakor edo itsusietara. Heriotza zigorra baztertua geratzen da, salbuespen bezala gerrateetarako Armadako zigor legeek zer erabakitzen duten albo batera utziz”. Salbuespen hori 1995ean ezabatu zuten. Prozedura judizialetatik at aplikatu diren exekuzioak beste kontu bat dira, eta Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen Sekretu Ofizialen legea indarrean jartzen bada ez dugu gai horri buruzko dokumentu ofizialik ikusiko 2042 arte. Ea ze bertso entzun eta irakurtzen ditugun egun horretan. Zeren eta Gardelek 20 urte ezer ez direla esan arren, badira zerbait.
Hiru Pezeta Tarteko
Exekuzio eta krimenen inguruan idatzitako urkabera kantak ez ziren Euskal Herriko kontua soilik: frantsesez baziren feuilles volantes eta gaztelaniaz pliegos de cordel edo romances de ciego. Kantu horiek, orokorrean, ohiko antzerki baten hari narratiboa jarraitzen dute: lehenik sarrera, ondoren ekintza (kasu honetan krimena) eta amaitzeko emaitza, zigorra, eredugarria izan nahi duen ikaskizuna. Oihenartek ez baitzuen bere Atsotitzac edo Refrauac (1657) liburuan ausaz idatzi “urkatu baten hobian ehun gaxtagin ehorzten dira”.
Bertso horietan ohikoa zen bertsolariak lehen pertsona erabiltzea, are dramatismo gehiago ematen ziolako obrari, eta orrialde hauetan hizpide dugun Estudiante Kondenatuaren sorta ere kasu horietako bat da. Erreportaje honen azpititulua (“hau da urkamendiko haizearen hotza”) bertso horietatik hartua da, amaieratik, eta honakoa dio Xabier Kaltzakortak esaldi horri buruz: “Jendearen eskarmentagarri jarritako bertso hauetan egon ohi da, neure ustean, halako klimax bat, halako gorengo pundu bat. Behin
Estudiante Kondenatuaren bertsoak Euskal Herri osoan zehar zabaldu ziren. Irudian Louis Dassance zenaren paperetan aurkitutako aldaera, Baxenafarroako euskararen ezaugarriak dituena (1810-1830 inguru).
jarraitzen dute: lehenik sarrera, ondoren ekintza (krimena) eta amaitzeko emaitza (zigorra)
kriminalkeria guztiak edo gehienak erreskadan aipatuz gero, urkabeko berri eman ohi da. Urkabeko berri diogunean, zein den sententzia, zein lan egingo duen borreroak eta abar aipatzen da. In crescendo edo indar dramatikoa gora joate hori “ai! ura urkaberako aiziaren otza” horretan giltzatzen da. Indar handiko esaldi horrek zirrara lortzea du helburu, eta behin baino gehiagotan agertzen da. Behin baino gehiagotan agertzen dela esan dugu, aurkikuntza estetiko handia duen esaldi hori “esaldi ihartu” edo “klitxe onartu” bezala bertso sail batean baino gehiagotan ikusiko dugu” [Xabier Kaltzakorta, Bertso jarrietatik ahozkora (Urkabe-bertsoak euskaraz: estudiante gaztearenak eta beste)].
Hamalau heriotzaren bertso famatuek aldaera ugari izan dituzte, eta, arestian aipatutakoaren adibide gisa, Resurreción Maria Azkuek Amorebietan bildutako aldaeraren pasarte hau jaso zuen Kaltzakortak:
Au da urkamendiko aizearen otza, Jaunaren aurrerako nik daukadan lotsa; zerren egin dodazan zazpi eriotza zazpi eriotza ta ¿non dot neuk biotza?
Estudiante kondenatuaren sortari dagokionez, beraz, ez da soilik azpimarratu dugun esaldia errepikatzen. Bertso honetako lehen bi lerroak estudiantearen sortako azkenengo biak dira Diman jasotako aldaeran, eta beraz, “esaldi ihartu” edo “klitxe onartu” bat baino gehiago izango zirela ondoriozta daiteke. Diman jasotako aldaera ekarri dugu orri hauetara, baina irakurleak Kaltzakortaren lanean topatu ahalko ditu Estudiante Kondenatuaren aldaera guztiak eta sortaren inguruko informazio sakona.
Ikasle gaztea dugu gertaera horretako protagonista, hemezortzi urte oraindik bete gabea. Ziegan daukate orain, hiru urtean, libratzeko batere esperantzarik gabe. Beste ikasle bat hil zuen karta joko batean, hiru pezeta tarteko. Egindakoaz damu, ama eta arreba aipatzen ditu, jainkoa, baita kanpai baten hotsa ere (“igual izingo da urkamendikoa”).
Aintzina Musika Taldea
Egitasmo garbi batekin sortu zen folk talde hau euskal musika tradizionalaren esparruan: jendeari inoiz grabatu gabeko antzinako kantuak ezagutaraztea. Aspaldiko abesti narratiboak dakartzate instrumental berriekin eta doinu herrikoietan oinarrituz. Ibilbide luzeko lau musikarik osatzen dute taldea: Alan Griffin (Alboka), Juanjo Otxandorena (Alboka, Oreka TX, Izotz), Arkaitz Miner (Arrabots, Ruper
Ordorika, Tapia eta
Leturia) eta Zigor
Sagarna (Laket). Kosinatik Kanberalat albumean musikatu zuten Estudiante
Kondenatua Estudiante Kondeatua