1 minute read
EGUNEKO BERTSO SAIOA
from Bertsolari 127
by elkarmedia
Gure Hurrengo Geltokia Bertso Saio
BAT IZANGO DA ETA, KONKRETUKI, DATA BAT. URTARRILAREN 6AN, ERREGE EGUNEAN OSPATZEN DEN BERTSO SAIOA. ONDARROAKO BERTSOZALE TALDEAREN EKINTZETAKO BAT IZAN DA ERREGE EGUNEKO BERTSO SAIOA ANTOLATZEA URTEETAN ZEHAR.
Advertisement
Urteetan atzera bota eta 2003an jarriko ditugu belarriak. Nik ikusi dudan dokumentazioaren arabera, lehen aldiz bertso saio hau, data horretan izan zela esango nuke.
Dataren berezitasuna eta eguerdian egiten dela jakinik, bertso saio berezia izaten da urtero-urtero. Udalarekin elkarlanean urte guzti hauetan, Ondarroako Bertsozale Taldea antolakuntza eta gai jartzailetza lanetan aritu da. Saioa normalean lau bertsolariz osaturikoa izaten da. Saioaren jokalekua urteetan desberdina izan arren, azken urteetan lehen Kafe Antzokia eta orain Beikozini aretoa izaten da. Beste jokaleku batzuk ere izan ditu, adibidez Bide Onera zinema edo eta Antiguako Ama taberna.
2019ko saioan Andoni Egañaren bakarkakoa, lagin gisa: Gaia: Zer praktikatzen duzu?
Zenbat galdera interesgarri hiru minutuan barna neronek ere aterea dut ni naizenaren aztarna jende aurrean ta plazaz plaza egiten dut nere lana, gaurko mundua pentsatzen jarriz ez ahal da aldatu dana? irekitasun mentala da nik maiz praktikatzen dudana.”
Praktikatzen dut goizero jaiki ta gosariko pakea, praktikatzen dut zutabetxo bat idaztearen nekea praktikatzen dut ahulagoekin daukadan borondatea praktikatzen dut orain Amari maite zaitut esatea hola bakarrik lortu dezaket zoriontsu izatea.
Praktikatzen dut hitzaren lurra mihia dela goldea praktikatzen dut Aita-Amengandik ikasitako moldea praktikatzen dut gorria eta ikasi nahi dut morea horrela nahiko hots politeko irteten zait akordea seme-alabei utzi nahi diet zeozer pixkat hobea.
2021 eta 2022an ez zen errege eguneko saiorik antolatu, pandemia zela eta. 2023an Bertsozaleak berriro batuko gara urtarrilaren 6an, saioaz gozatzeko.