1 minute read
GAZTETXEA
from Bertsolari 127
by elkarmedia
ONDARROAKO GAZTETXEA 1988AN SORTU ZEN. URTEBETE ARINAGO, GAZTE ASANBLADAK UDALAREKIN ESTATUTUAK ONARTZEA
LORTU ETA ZALDUNBIDEKO FABRIKA ZAHAR BAT ESPAZIO AUTOGESTIONATUA BIHURTU
Advertisement
ZUEN. Bertan esparru askotariko gaiak lantzen ziren: euskara, ekologia, antimilitarizazioa, sozioekonomia… eta batez ere musika taldeen entsegu eta elkargunea izan zen. 1998an ertzainak Gaztetxean sartu eta miatu egin zuten. Hor hasi zen Gaztetxea ixteko asmoa. Gaztetxea, eraikina, egoera txarrean zegoela argudiatuz, Udalaren aginduz itxi egin zuten. 2000. Urtean, errepide berria egiteko, bota egin zuten Gaztetxea.
2003. urtean Udalak astillerun eraikitako eraikineko lokal bat, Gazte Asanbladaren eskuetan utzi zuen. Gaur egun oraindik martxan jarraitzen duen espazio autogestionatu bat da Gaztetxe berria. Herriko gazteen beharrizanak asetzeko gunea da. Era berean, herrian beharrezkoak diren ekintza soziokulturalak egiten laguntzen duen kolektiboa da.
Gazte Asanbladaren bertsoarekiko konpromisoa ederra da. 2016tik 2019ra, urtero, Plazatik Gaztetxerako zirkuituan egon da antolakuntza lanetan. 2018an XVI. Plazatik Gaztetxerako finala, Ondarroako Gaztetxean jokatu zen. Ikaragarrizko giroa izan eta bertso saio ederra entzun ahal izan genuen. Jokin Bergara bertsolari eibartarrak irabazi zuen “txapela”. Hemen berak botatako azken agurra:
Lehendabiziko besarkada bat etorri zaretenentzat
Eibarko peña ezagunak ta kuadrillako guztientzat txapel hau doa txapelikan ez dagoen txapelketentzat egia esan gogoa daukat handia denez niretzat bertso mundutxo honetan pixkat gehio jarraitzeko behintzat.
Horretaz gain, 2017an egin zen Bizkaiko Taldekako Txapelketan, Ondarroako Bertsutan bertsozale taldeak parte hartu zuen. Kanporaketa bat Ondarroan jokatu zen eta Gaztetxea izan zen saio baten testigu. Hurrengo urtean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saio bat Ondarroako Gaztetxean burutu zen. Ofizialtasunetik harago, bertso afariak, lagunarteko bertso saioak eta berez sortutako saioak ere aipatzekoak dira. Bertsoa eta Gaztetxea eskutik helduta dabiltza eta ibiliko dira.