Bertsolari 117. aldizkaria

Page 12

KANPOTIK

TRAJEA TESTUA: ITZIAR ITUÑO (AKTOREA)

ARGIAK. IKUSLERIAREN AZKEN EZTULAK ETA MARMARRAK. OHOLTZA GAINEKO BAKARDADEA. ISILTASUNA BAT-BATEAN. TAUPADAK ARINTZEN. ESKUAK IZERDITAN. AMILDEGIA SABELEAN. Arnasa hartu eta aurrera jo. Pausoen soinuak inoiz baino ozenago isiltasun horretan, eta bihotzak zaldi zoroa ematen du belarrietan, galopan. Amildegi ertzeko beldur-ikarak eta zalantzak: “Zelan hasi behar naiz? Kapaz izango naiz? Ez! Ez dut ondo egingo… Baina, ze ostia! BAI! Ondo egin behar duzu!! Begiratu, jende hori guztiari zuri begira dagoenari! Sarrera ordaindu dute eta zure onena

merezi dute! Ez zaitez kakatia izan!... Hankak dardarka dauzkat, eta ahotsa…! Nerbioak jota nago, segituan ohartuko dira, zeinek aginduko zidan! ZE NEZESIDADE!... Ixo! kontzentratu!! Ez dago atzera bueltarik! Tiraaa!!... ze goxo egongo nintzakeen etxean oraintxe…! Xxxiiiiii… lasaitu zaitez behingoz! Hartu arnasa. Aurrera”. Birikiak puztu, ahoa zabaldu eta amildegira egin dugu salto. Gure lehenengo berbek beste batenak dirudite, minutu batzuetako desfaseagaz aditu ditugu eta orduan konturatu gara bidaiari ekinda gaudela. Estreinaldia Arriagan zein BECeko finalean egin, antzekotasun handiak dituzte antzezleon eta bertsolarien oholtza gaineko bizipenek.

Beti neurri zehatz batzuen trajean sartu beharra, gure dema. Bertsolariak bertsoaren neurriari, doinuari, gai baten ardatzari jarraituz eta egokitu zaien rolari leial izanez ibiltzen dira. Guk, berriz, pertsonaiak gorpuzteko ahaleginean, istorioak kontatzen, markatutako emozioen intensitatea kontrolatzen, gorputza astintzen, keinuka edota berbei kolore askotarikoak ematen jarduten dugu, ikusleengan sentzazioak eragin guran. Askotan desesperazio puntutxu bategaz ere bai. Handi. Adierazkor. Bitartean bertsolaria, serioserio, mikrofonora hurbildu da. Eskuak poltsikoan edo gerri atzean. Begirada lurrean edo infinituan pausatu du, edo bietan. Ez du mugimendu askorik egin. Mikroa ukitu eta oin batetik bestera balantzaka hasi da, kulunkan. Jarrera horregaz ez du ematen inor harrituko duenik. Kaltebakoa

Gezurra badirudi bere, malguagoa da bertsolarien neurrira egindako trajea, askeagoa. Esan beharrekoa ez dago-eta aldez aurretik idatzia inon ere. Antzezlearena, berriz, estua da, hamaika bider josia eta errematatua; horren estua, ezen hasieran zeukan forma galtzen hasten dela batzuetan. 10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.