ZORTZIKO HANDIA
Zerg@tik
DOINUA: ANDRE TXARRAREN
BENTAJAK
1. Mundu hontako aberatsena Amazon-en nagusia, Milioiak ia ezin kontatu, Zeinen gauza itsusia. Dirua denez gure artean Agintari nagusia, zerg@tik dauka pertsona honek holako irabazia?
4. Etxez-etxeko banatzaileek A zer lan-baldintza txarrak, Derrigorrezko autonomoak, Kaxekin aldiz azkarrak. Enpresariek sortuak noski Hain egoera kaxkarrak, Zein ezkutuko j@torri dauka Banatzaileen beharrak? 5. Pertsona dugu animali bat Berekoi eta zikoitza, Gauza gehiegi izanagatik Beti nahi baitu bikoitza. Interneteko eskaerena Zeinen eremu laiotza, Ekintza guztiz politikoa Da erosket@ bakoitza. •
Zotal egunak
2. Internet bidez ia guztia Merkeagoa omen da, Liburu, jantzi eta janari Osa liteke zerrenda. Erraza eta erosoa da, Hobe guztiei gomenda, Baina zerg@tik itxi digute Auzoko Mirenen denda? 3. Amazon, Google eta besteek Horrenbeste irabazi, Hamar zeroko zenbaki asko Dizkigute adierazi, Gauzak hobeto begiratuta, Pixka bat aztertzen hasi, Zer dela eta hauek ez dute Zergarik ordaintzen kasi?
2020 eguzkitxu agertu zaigu, negua ilusio bat soilik balitz bezala. “Lasai Elix, halere negua gogorra izango da” errango zidan amatxik, nere pronostiko guziak hautsiz. Betidanik entzun diot zotal egunei kasu egin behar zitzaiela urtearen mapa meteologikoa jakin nahi bazen. Hau da, Urtarrileko lehen 12 egunak, hilabete bakoitzaren isla zirela. Urtarrilaren lehenean, eguzkia agertu bada, urtarrila guzian aro ederra izango dela. 2-an
126
zerua belztu bada, otsaila ere honen antzera ilun izango dela. Eta horrela, urtarrilaren 12a arte egun guziak zainduz, gure 2020 urtearen aurre ikuspen txiki bat izango genuke, urtarriletik abendura. Beti harritzen nau nola garai bateko belaunaldia zerura begira bizi zen, izarretan geroa irakurriz edo hodeien joan etorrian klima orokor bat ondorioztatuz. Saiatuko nintzateke amatxiri esplikatzen gu materialistago garela, fundamentu zientifikoei ohitu gaituztela eta zotal egunek ez dutela esplikazio berezirik, sinesmenek bultzatzen dituztela. Orduan, zertan sinesten dugun galdetuko zidan, zerk bizirik atxikitzen gaituen. Bakoitzak gure fede iturriak ditugu, nahi edo ez, baina uste dut guk ere gure zotal egunak ditugula nolabait, aroari lotuak baino gehiago, maite ditugun gauzei lotuak. Adibidez, badakigu 2020 urtea herrialdeko txapelketen urtea izango dela berriz ere, bestelako taldekakoena, Euskal Herrikoa ortzimugan izango dugula. Egia esan, zotal egunak berez aurre ikuspenak badira ere, bertsoak sopresari ohitu gaitu, ez jakinari: aldi oro, irabazle bezain galtzaile ateratzeko
aukerak ditugu. Baina zotal egunek klimarekin lotura duten heinean, segur naiz gure bertso zotal egun horiek eguzkia baizik ez dutela guretako, zeru grisenak argitzeko ahalmena baitu bertsoak. Nik ere nahi nuke zerua irakutzen ikasi amatxi, baina bertsoen egiten soilik dakit, eta erabaki dut aurten ere, ez dudala aposturik eginen baina eguzkia bilatzen saiatuko naizela, maite ditudan gauzak eginez; egun bakoitza, zotal egun bat balitz bezala. •
Pentsamenduak VS Sentimenduak
DOINUA: IZARREN HAUTSA 1. Nahiz ta barrenak baietz diostan ez dut egingo negarrik, sobran baitakit gaur itsasoak ez dakarrela aparrik… Lehen zirenak oroitzapenak dira oroitzen ditudan penak, baina ez daukat indarrik. Lehen hitz egiten zuten bihotzek, orain, itxuraz, bi harrik; atzoa oso presente daukat, ez dut ikusten biharrik. Lehen kafea daukat gogoan, ni zure eta, zu nire alboan… Itzultzeak ez du txarrik, baina ez dut nahi bakarrik.