9 minute read

MILLAN TELLERIA

Next Article
JON SARASUA

JON SARASUA

MILLAN TELLE RIA

129

Advertisement

Millanen tratuak

Lizasok kontatua Bere anaia da tratante profesionala, baina Millan oraindik ere tratanteagoa dela esango

nuke. Anaien artean zuka hitz egiten dute eta anaiak esan omen zion igande goiz batean: —Lagundu behar didazu halako tokira, behi bat erosi det eta ekarri egin behar degu-eta. Joan omen ziren bi anaiak behi hori erostera, eta Millanek behorra erosi omen zion, bide batez, baserritar berari. Kamioian biak hartu eta bueltan etxera zetozela, Millan baserri batean zegoen moxal polit batekin gogoratu omen zen eta anaia konbentzitu omen zuen kamioiarekin baserri hartara bisitan joateko. Baserri horretara joan ziren eta Millanek berak erositako behorra eta anaiak erositako behia saldu omen zizkion hango baserriko nagusiari, eta kamioia hutsik zutela itzuli ziren etxera.•

Basurde baten famak

Peñak kontatua Oso oker ez banago, iraila izango zen, San Mi-

gel ingurua, Iurretako festak zirelako. Nire Opel Kadetta hartu eta gindoazen Zumarragatik barrena, Bergarara eta handik Elgetara igo ginen eta Elgeta pasatu eta berehala, aldapan behera hasi orduko basurde ama bat ikusi genuen lauzpabost umerekin errepidea pasatzen. Gelditzeko agindu zidan Millanek. Gelditu nuen kotxea. Ilargi ederra zegoen eta basurdea sasian ezkutatzen ikusi genuen.

—Ez al daukak ezer, palankaren bat edo burdinen bat? —galdetzen zidan Millanek, eta maleteroan aurkitu zuen burdinazko gauza bakarra kotxearen katua zenez, hura eskuan zuela abiatu zen basurdearen bila. Ni, destornilladore handi bat eskuan nuela, han gelditu nintzen begira, eta Millan katuarekin joan zen basurdea ezkutatuta zegoen lekura. Basurdeak sekulako hotsak ateratzen zituen eta Millanek ere ez txikiagoak, “hemen dek, hemen dek”, esaten baitzuen. Eta, halako batean, sekulako kolpe hotsak entzun nituen eta horrenbestez isildu ziren basurdearen hotsak.

Geroztik zenbat aldiz kontatu nuen nik katuak akabatu zuela basurdea. Orduan erabaki nuen nik Telleriarekin ez nintzela sekula haserretuko. Katua hartu eta ilunpetan basurdea akabatzeko gai denarekin kontuz ibili beharra baitago. Odola zeriola atera zuen errepidera basurde hori. Garoa bildu eta harekin egin genizkion azpiak maleteroan, eta basurdea gurekin genuela joan ginen Iurretara. Ordurako saioa hasia zegoen eta bertso saioan bertan kontatu behar izan genuen gertatua. Gogoan dut orduan kantatu nuela Telleria zela katuarekin basurdea akabatu zuen gizon bakarra. Eskuak eta arropak odolez zikinduta agertu ginen eta sekulako ikusmina sortu zuen basurde horrek. Eta saioa bukatu eta gero kotxera joan eta erakutsi behar izan genion jendeari basurdea.•

Hain da laguntzekoa

Egañak kontatua

Osasun ona izan dut beti. “Merezi baino hobea”, pentsatuko du batek baino gehiagok. Baina bertsotan edo bertsoen jiran nabilela izan ditudan unerik txarrenetan beti han izan dut ondoan Millan Telleria. Txorkatila bihurritu nuenean Antzuolan, berak hartu ninduen besotan; Bernan bertso-afari batean ondoezik sentitu nintzenean, berak zaindu ninduen, berak animatu, berak egin zituen bion bertso-lanak ere. Beti pentsatu izan dut Millanek Gurutze Gorrian egin behar zukeela lan. Hain da laguntzekoa! Halaxe adierazi nion behin bion adiskide bati. Baietz erantzun zidan hark, bazegokiola, gaztetan soldadualdia ere Gurutze Gorrian eman zuela Tolosan.

—“DYAn baino hobeto Gurutze Gorrian”, erantsi zuen bihurri. —“Zergatik ez ba DYAn?”, galdetu nion. DYAk “detente y ayuda” esan nahi zuelako jatorrian. Autoan zihoanak istripuren bat edo sumatzean, geratu eta lagundu egin behar zuen sakelako telefonorik ez zen garai haietan.

—Eta jakingo duk ba, Telleria eta Peñak zer egin zuten Iurretara bertsotara zihoazela errepidean basurde batekin topo egin zutenean? “Detente” bai. “Ayuda” falta.•

Katua poltsa bero

Sarasuak kontatua

Urte batzuetan uda ondoren lehen aldiz gauez jertsea Iurretan janzten genuen, sanmigele-

tako bertso saioan. Garai hartako aparraldia halakoa zen, eta bete zen frontoia. Gaueko hamar t’erdiak, saioa hasteko ordua, eta bi bertsolari falta. Non dira Millan eta Peña? Neroni edo beste bakarren bat izan bagina, tira, baina bi hauek ez ziren nolanahi berantzekoak. Frontoi betea hogei minututik gora zain edukitzea ez zen itxura, eta hasi ginen haiek gabe, seikotea izan beharrean, laukotea, agurretan haiei gertatu zitzaienari buruzko espekulazioak eginez.

Saioa erditik aurrera zihoala, bukaeratik gertuago esango nuke, hara non agertzen diren gure mutilak. Igo dira oholtzara, eta bertsotan eman dute berandutzearen bertsioa: bidean Elgetako gainean basurdea jo dutela eta haren atzetik ibili direla, harrapatu, katuarekin buruan jo eta kotxean sartu arte. Beste konturik ez da izan, eta egin du jendeak algararik bertsio horren balizko egiatasunaren inguruko saioekin.

Bertso saioa bukatu bezain laster, jakina, bertsolari eta entzule tropa handia Millanen autora, basurdea ikusi edota maletero hutsaren gezurraz jabetu, barre

Inma emaztea, Irati eta Alaitz alabak eta errainarekin.

gehiago egitera. Zabaldu du atzeko atea eta, garo berde artean, hantxe animalia. Xehetasun guztiekin kontatu du Peñak, berriro, bere xarma-mugimendu horiekin, begi handiak zabal-zabal, nola jarraitu dion Millanek arrastoa pizti zaurituari, eta nola jo duen autoko katuarekin buruan. Eta, zirkuluan, denok irudikatu dugu bertsolari jentila, saioarekin ahaztuta, Mateo Txistu apaiza bezala ehiza-herioan, urde gaixoa jotzen, amonak bere laguna poltsa beroarekin jo zuen posturan.•

Bizia salbatu nion

Peñak kontatua

Millanek asko sufritzen zuen kotxean logalearekin. Nik gauez, kafe bat hartuz gero, erraz aguantatzen nuen esna, baina Millanek ez. Behin egin omen zuen, bidean pare bat aldiz geratuta, etxeraino nola edo hala ailegatu eta etxeko atarian kotxea gelditu, atea zabaldu eta hankak lurrean zituela hartu omen zuen lo, artean kotxean eserita zegoela. Eta amak aurkitu omen zuen horrela, goizean jaiki zenean. Bertsolariaren ibilerak askotan oso gogorrak izaten direla erakusten du horrek. Behin, Hondarribian kantatu, parrandatxoa egin eta etxera gentozela, ni lo seko nentorren. Eta esnatu nintzen batean, Irurako zuzengunean, Millan ikusi nuen bolantearen gainera burua erortzen zitzaiola, eta sekulako orroa egin nion eta esnatu nuen. Geroztik esan izan diot nik bizia salbatu niola. Nik orroa egin, Millan esnatu eta kotxea frenatu, dena bat izan zen.•

Txekorra galduta etxera

Lizasok kontatua

Beste batean, Elosuko feriara joan omen zen

Millan bere anaia tratantearekin. Ganadu dezente eramango zuten, eta eguna Elosun pasatu eta gauean etxera itzuli zirenean Reyes Azkoitia, Matirietako emakume pilotaria nuen niri hoska:

—Hi, Telleriaren telefonoa ba al daukak? —galdetu zidan, eta ea zer zuen esan nionean, feria bukatu eta gauzak jasotzen ari zirenean txahal bat aurkitu

zutela eta, seguru asko, Telleria anaiena izango zela pentsatu zutela, esan zidan. Elosuko plazako baserri batean gorde zuten txahal hori eta biharamunean etorri ziren bere bila. Hor deskuidatu ziren, baina zuk etxerako zerbait behar baduzu, edo piezaren bat edo edozer gauza, Millanek beti esango dizu non aurkitu edo nondik ingura daitekeen.•

Telleria ingelesez

Egañak kontatua Inoiz ezagutu izan dudan aurkezpenik bitxiena Millanek egin zuen behin festan genbiltzala.

Lesakan orotariko jendea elkartzen da San Ferminez eta, afalostean, ingelesez mintzo zen neska kuadrilla batekin egin genuen topo. Geure buruak aurkezten hasi ginen, nolabait. Xebastianek “ai am…” esango zuen eta besteok “aian” edo horrelako zerbait. Baina ari ginen bina musu ematen. Millanen txanda iritsi zen arte. Bere bularrari hiru kolpe eman zizkion, filmetako Tarzanek egin ohi zuen gisan, eta argi aurkeztu zuen bere burua: Te-lle-ri-a! Ingelesek ere ulertzeko modua egin zuen…•

Zakurra gitarra jotzen

Telleriak berak kontatua Bilboko Arenalean kantatzera gindoazen batean esan nion Jon Sarasuari:

—Jon, ikusi al duk zakurra gitarra jotzen? —Zer esan duk?

—Ikusi nahi al duan zakurra gitarra jotzen.

Emakume bat zihoan gure aurretik zakur batekin, eta, tarteka, lurrean eseri eta aurreko hankarekin hazka egiten zuen zilborrean, zorriak izango zituelako seguru asko. Biok barrez egon ginen zakurrari begira.•

Telleriaren irudi bat

Euzkitzek kontatua Bertsoez xarmatzen hasia nintzen hartan, artean mundu hori ia batere ezagutzen ez nuela, Bertsolari Egun batera joan nintzen autobu-

sez, Azpeitiko Txipu lagunarekin batera. Jon Mugartegiren omenaldia zen. Pilotalekuko atera inguratu ginenean, bi bertsolari ikusi nituen elkarrekin hizketan: Joxe Fermin Argiñarena eta Millan Telleria. Horman eskegitako tailla zaharretan nola agertzen dira sutondoan aitona eta amona xaharrak? Euskaldun prototipo huraxe ikusi nuen bien aurpegietan islaturik. Sudurra, kokotsa, belarriak… Hegoafrikan ikusi eta “hauek euskaldunak!” esateko modukoak. Betiko gelditu zait flash hura.

Bertsotan gehien aritu nintzen garaian, pilota emankizunekin ere batera eta bestera ibiltzen ginen. Ibilia dena erromeria. Gainera, sasoiari eutsi ezin, lagunartea eta parranda ere gustuko, eta loari kentzen genizkion orduak. Kotxean gidari nindoala askotan erasaten zidan logaleak. Denetik entzun eta probatu nuen: musika topean jarri, leihoak ireki, txiklea ahoan ibili, neure buruari zaplastekoren bat

eman… Ezerk ez zuen balio izaten, ez dago bazter batean gelditu eta lokuxta bat egitea beste erremediorik. Millan ni baino are makurrago ibiltzen zen. Behin, larri iritsia izango zen etxe atariraino. Kotxeko atea zabalik zuela, hanka bat kanpoan eta bestea barruan, lo seko harrapatu omen zuten mutila. Egunsentiak eta aitak.•

Telleriaren heziketa

Peñak kontatua Askotan esan izan digute gazteek guk suerte handia izan dugula, oso garai onean jaioak ga-

rela eta erraztasun handiak izan ditugula. Ez dut uste beti horrela izan denik. Ikusi nola hezitakoa den Telleria.

Umetxoa zela, eskolara joan aurretik itzulean egiten zuen (soroan behiak edo idiak uztarrian lotuta haien aurretik doanak egiten dituen lanei esan ohi zaio). Oso gaztetan egin zen txerri-hiltzaile, eta bizarra ebakitzen hasterako lehenengo tratu lanak egin ere bai. Horri jarraituz, gerora ere horrelatsu jarraitu behar izan zuen lanean eta bertsotan.

Eibarren egin genuen saio bat. Gero, bazkari legea eta, antolatzaileak bi bakarrik zirenez, dozena-erdi bertsorekin egin genituen hango lanak. Etxerako bidean, Ormaiztegi parean, horrela esan zidan:

—Hi hemendik etxera trenez joango hintzateke ba? —Zer ba? —Koinatua hemen ari duk lanean, eguna luzea zagok eta hiru bat ordu bazeuzkat lanerako.

Koinatua igeltseroa zen eta Telleriak lagundu egiten zion tarteka. Halaxe, ni trenera eta bera lanera.

Zoaz Telleriari esne-gainetan hazitakoa dela esatera eta entzungo dituzu epelak. Merezita gainera!•

Trontzan Telleriarekin

Loidisaletxek kontatua Aiako Urdanetara joan ginen Telleria eta biok

gaztetan. Igande goiza zen, auzoko jaiak, eta meza ondoren, bazkaritara bitartean, trontza txapelketa programatua zuten. Jendea bildu zen frontoian, baina trontzalari bikote bat falta. Antolatzen zebilen bat gerturatu zitzaigun eta trontzan egin behar genuela esan zigun. Eta hala hartu genuen parte trontza txapelketa horretan. Telleriak eta bere lagunak irabazi zuten, baina ezustekoak ez dira bakarrik etortzen eta saria ematen hasi zirenean ohartu ziren: sariak ekarri behar zituena ez zen iritsi, eta saririk gabe geratu zen Telleria hori. Hurrengo urtean ere han ginen kantuan, eta txapela eta garaikurra eman zizkioten Telleriari, egun hartan dendatik hartuta baleude bezain dotore.•

Sagasti batean siesta

Peñak kontatua Bedaioko herrian ginen Telleria eta biok, artean oso gazteak, bezperan sekulako parranda

botata. Egun horretan gonbidatuak izaten dituzte herrian, Bedaion, eta bertsolariak eta bizpahiru lagun tabernan geratu ginen bazkaltzen. Bazkalondoan bertso batzuk bota eta lo kuluxka bat egiteko asmotan atera ginen, leku egoki baten bila. Sartu ginen sagasti batean, jertseak lurrean jarri genituen eta, berehala, lo seko gelditu ginen. Halako batean, antolatzaileetako bat agertu zitzaigun builaka. Norbaitek esan zion, nonbait, non geunden gutxi gorabehera.

—Non sartu zarete? –egiten zigun deiadar. Esnatu ginen, hartu gure jertse horiek eta joan ginen herrira. Eta frontoia jendez beteta aurkitu genuen. Umoretik heldu genion, Telleriak siesta egin beharra zeukala eta horrelako arrazoiekin hasi nintzen. Eta, gezurra eta abarra, ondo moldatu genuen saioa.•

Millanekin lanean

Sorozabalek kontatua Millanekin harreman estua izan dut, eguneroko harremana izan nuen, ia-ia, Gipuzkoako Elkartean bera lehendakari eta ni zuzendaritzan egon ginenean, 1989tik 2000ra bitartean.

Elkarte eta kolektiboetan beti egoten dira eztabaida eta tirabirak. Garai horretan, Gipuzkoako Txapelketa egin edo ez ibiltzen ginen eztabaidan, Nagusirako kanporaketak egiten ziren eta finalik ez. Urte batean, Herriartekoa egin genuen eta, jardun horretan, oso harreman estua izan genuen. Eta horrek lotura ekartzen du. Zailtasunean elkarrekin borroka egiten dutenak, gero lagunak izaten dira.•

Hiru mende ditu Albizturko Oria etxeak. Anaiarekin erdi bana erosi zuen Millanek 90ean, eta etxebizitzak atera zituzten.

This article is from: