5 minute read

JUAN JOSE LOIDISALETXE

Next Article
JOKIN SOROZABAL

JOKIN SOROZABAL

JUAN JOSE LOIDIS ALETXE

155

Advertisement

Santa eskeko aldapak

Mendizabalek kontatua

Errezildarrentzat Luzia, bertsolari eta kopla kantari berezia da, eta lagunarteko kontulari bezala ere aparta dela azpimarratuko nuke,

hainbat errezildar bezala. Santa eskeko ibilera asko egindakoa da Juan Joxe, eta ez du izaten kontatzen hasten denean pasadizo faltarik.

Baserri batetik besterako joanean bidezidorrak, pendizak, aldapak, denetik igaro behar izaten dituzte, txirrindulariek bezala. Halako batean, taldeko batek inguru hartan aldapa handia zegoela esan omen zuen, eta Juan Joxek hala erantzun:

—Gure baserriko sukaldean ere bazeudek hainbestekoak.•

Saririk gabeko bertso eguna

Loidisaletxek berak kontatua

Bertsotan artean hasi berri samarrak ginela, bertso afari batera joan ginen Euzkitze eta

biok herri txiki batera. Udaletxeak edaria jartzen zuen eta afaltzera zihoazen herritarrek eramaten zuten jatekoa. Jende mordoa bildu zen, afaldu genuen, bi edo hiru bertso saio egin genituen eta, kontuak egiteko ordua iritsi zenean, ea gurea zenbat zen galdetu zigutenean, esan genien guk kobratzen genuena zenbat zen.

—Ezta pentsatu ere, zuek hemen beste bertsolariek kobratzen dutena kobratuko duzue. Gainera, Udale-

txeak ordaindu behar du eta onenek kobratzen dutena kobratuko duzue —esan zigun antolatzaile batek. Gure datuak hartu zituzten, Udaletxean emateko, eta pozik itzuli ginen etxera, soldata ona irabazi genuelakoan. Ez dakit datuak gaizki hartu zituzten edo Udalak batere dirurik ez zuen, guri ez ziguten ezer ordaindu.•

Apustu zapuztua

Loidisaletxek berak kontatua Bazkari bat antolatu zuten Añotan, ez dakit

zeinek eta zer arrazoirekin. Bertsolari pila bat ginen bertan, eta bertsozale mordo bat ere bai, eta bertsozaleen artean futbolari ohi bat zegoen. Bazkaldu genuen eta, bazkalondoan, bakoitza bere balentriak kontatzen hasi ginenean. Futbolari ohi horrek kontatu zuen ez dakit zenbat kilometro egiten zituela korrika egunero, eta Xoxotera igo eta jaitsi ez dakit zenbat denboran egiten zuela. Sebastian ere han zen eta esan zuen, Peñari eta niri begira: —Xoxotera igotzen hauek jokatuko ditek. Futbolari ohia harrotzen hasi zen, eta gu ere bai. —Bakarka ez, baina batek igo eta besteak jaitsi jokatu diagu –esan genion, eta hor ibili ginen Peña eta biok erronkan. Gorakoa Peñak egingo zuela eta beherakoa nik egingo genuela erabaki genuen. Orduan oso sasoiko geunden biok. —Hik niri minutu bat kenduko didak, gehienez –esaten zion Peñak, eta nik banekien denbora tarte hori kenduko niola jaitsieran.

Futbolari ohiak atzera egin zuen. Jokatu izan bagenu, seguru nago hark irabaziko zuela, baina, momentuko berotasunean, apustua gure alde ikusten genuen. Peñari, seguru asko, minutua baino gehiago kenduko zion gorakoan, baina badakit behera ondo jaitsiko nintzela. Hemen, Zelatundik gertu bada Beharri izeneko mendi gain polit dotore

bat, eta hara etengabe igotzen nintzen. Ahuntzak edukitzen genituen han eta askotan joaten nintzen hara. Eta bizi garen leku honetatik lanera ere korrika jaisten nintzen. Kontua da apustu hori ez zela jokatu, eta ez dakigula Peñak zenbat denboran igoko zuen Xoxotera eta ezta nik zenbat denboran jaitsiko nuen ere.•

Uholdeak bidean

Telleriak kontatua

Loidisaletxerekin Urdanetako festetan herri kiroletan ere parte hartua naiz, baina badau-

kat beste oroitzapen bat aipagarria izan dai-

tekeena. Aiako auzo horretan bertsotan ginen batean egundoko ur tronba bota zuen. Etxera itzuli nahi genuen eta bide denak itxita aurkitzen genituen. Aizarnazabalera jaitsi eta Lasaon errepidea moztuta zegoen urarekin. Buelta hartu eta gogoratzen naiz Erdoizta aldera atera ginela mendiko bide batzuetatik, eta Etumetatik jaitsi ginela Azpeitira. Nik mendiko kotxea nuen orduan, eta, horri eskerrak, Juan Joxe Loidisaletxen utzi eta itzuli nintzen etxera. Ez dut ahaztuko zer beldur pasatu genituen, eta etxera iristea zenbat kostatu zitzaigun.

Loidisaletxe bertso-lagun bezala izugarri atsegina da. Egun osoko ibilietarako aproposa, kontu esale ikaragarria.

—Hi, Millan. Hirekin gustura ibiltzen nauk ni. Garai bateko Azpillaga bezala, aurretik jartzen haiz eta nik segitu egiten diat —esaten dit. —Ni ez nagok, ba, horrela ohituta. Ni Sebastian aurretik dela ohituta nagok —esaten diot—. Baina arrazoi izango duk, Sebastian kenduta, oso gutxi dituk aurretik korrika egiten dutenak.•

Plazan jenderik ez

Mendizabalek kontatua Honako gertaera hau, berriz, Ataunera bertsotara joan ziren Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Joxe Loidisaletxeri gertatua omen da. Eguerdiko saioa plazan egin ondoren, elkartean bazkaria eta bazkalondoko saioa zuten bertan. Halako

batean, elkartetik mugitu eta plazara joan beharra egokitu zitzaien, arratsaldeko saioa egiteko, antolatzaileei hitzemanda zuten bezala. Plazara azaldu eta inor ez. Itxaron, trago bana hartu eta plaza hutsik. Berriro, bazkaldu zuten elkartera joatea bururatu zitzaien, bertako antolatzaileekin hitz egitera eta, itxurak egiteko, elkartean zeudenentzat saiotxo bat eginez bukatu omen zuten eguna. Kontuak egin eta etxerako bidea hartu omen zuten.•

Loidisaletxe aitarekin

Euzkitzek kontatua

Bertsotarako abisua genuen batean, Azpeitiko Pastorkua tabernan genuen juntadizoa Loidisaletxek eta biok, askotan bezala. Ezagun batek norako martxa genuen galdegin zigun, eta Bilbora gindoazela erantzun genion. “Bilbora bertsotara!”,

esan zigun burlaizez. Ez zekien asko han sortzen den giroaren berri! Egun zoragarria pasatu genuen. Beste hainbat oroitzapen polit ere baditut. Errezilgo Benta Berrin afaltzen ari ginen batean, hara non agertzen den aita, Antonio Mari! Pentsatu nuen: “Inor ez duk izango Loidisaletxe aita-semeekin kantatutakorik, eta neuk ere ez diat beste aukerarik izango”. Eraso nion, baina ez nuen lortu semea bertsotan jartzerik. Antonio Marirekin bai, harekin egin nuen saioska bat. Hura gozamena!•

Errezildarren mitoa

Sorozabalek kontatua Loidisaletxez esan dezakedana da jatorra,

leiala eta atsegina dela. Gure gazte denboran, herriz herri genbiltzenean, errezildarren estereotipoa ez zen batere ona: harroputzak ziren, borroka zaleak… Juan Joxe irudi horren kontrakoa da erabat. Nik beti esaten nion berak apurtu zidala errezildarrei buruzko mitoa.•

Antonio Maria Loidisaletxe, Juan Joxeren aita bizi zela, etxe honetan elkartzen omen ziren, tarteka —Eguberritan, esate baterako—, Oiartzungo anaia, Berrobin bizi zena, Oiartzungoa eta Iparraldean bizi zen Errezil bertsolaria, etxeko hiru anaiekin. Eta sekulako bertso saioak egiten omen zituzten. Semeak dioenez, gaupasak ere egiten zituzten eta, goizean, aita baserriko lanetara eta besteak ohera joaten omen ziren.

This article is from: