7 minute read

IÑAKI MURUA

Next Article
MIKEL MENDIZABAL

MIKEL MENDIZABAL

EGAÑAREN BELAUNALDIA, PASADIZOAK ETA GOGOETAK IÑAKI MUR UA

97

Advertisement

Iñaki Muruaren etxea Gabiriko kaskoan dago.

Sinetsi egin zidan

Muruak berak kontatua Telleriaren etxean bagenuen behin bazkari bat eta han ginen Lazkano, Sebastian, Egaña, Mendizabal eta ni, bakoitza bere familiarekin. Albizturrera bidean, aldapa hasieran, putetxea zegoen eta egongo da orain ere, eta pasadizoan esan nion Blancari:

—Telleriarena ere marka da, ba, etxera joan aurretik egunero putetxetik pasatu behar. —E? Ez da egia izango? —esaten zidan, sinetsi egin zuen. Gero, bazkaltzen ari ginela, komentarioren bat egin zuten, nonbait, eta deskubritu zuen ziria sartu niola, eta haserre etorri zitzaidan.•

Murua, beti berandu

Lizasok kontatua

Iñaki beti izan da inpuntuala. Ez da inoiz inora garaiz iristen. Askotan, bertsotara edo bileraren batera goazelarik, “Zer ordutan?”, galdetzen badit eta nik ordua esaten diodanean, “denentzako edo niretzako da ordu hori?”, galdetu ohi du. Pentsa zein inpuntuala den, ezkontzera zihoala ere berandu iritsi zela. Berandu iritsi zen ezkondu behar zuten lekura, kotxea gaizki aparkatuta utzi behar izan zuen eta, ezkondu ondoren atera zirenean, kotxea falta. Andrea bazuen, baina kotxerik ez. Garabiak eramana zuen. Noizean behin, andrearekin datorrenean

etorriko da ordurako, baina bakarrik denean, egundo ez. Askotan esan diot haren zain eman dudan denbora batuz gero, urte erdi bat galduko nuela nire bizitzan.•

Irulegi Irratikoen adarjotzea

Euzkitzek kontatua Murua elkar ezagutu aurretik ere oso gustuko nuen. Bertsolari asko dira hizketan egokiak eta zorrotzak, baina Iñakiren parekorik ez dut eza-

gutu. Egokitasun hori bertsotan islatzea lortzen duenetan distira berezia du. Behin, Donamariara eraman gintuzten, bertso afari batera. Egundoko etorria eta egokitasuna zituen egun hartan. Sekula inork ez bezalako egurra eman zidan. Beste behin, Irisarrin genuen hitzordua. Ez dakit zergatik, auto banatan joan ginen. Niri gizon batek esan zidan kotxea non utzi. Aparkaleku pribatua omen zen, baina guk han utz omen genezakeen. Gauza bera esan zion geroxeago Muruari —Iñakirekin kantatzeak abantaila hori ere bazuen, inoiz ez nintzen azkena heltzen—. Egun batzuen buruan telefono dei bat jaso zuen Muruak: “Irisarriko Herriko Etxetik deitzen zaitut. Erran nahi dautzut isun bat ezarria izan zaizula, autoa debekaturiko lekuan utzi baitzinuen”. Ez ziren udaletik ari, Irulegi Irratiak egiten zuen saio trufari batetik baizik. Baina Iñakiren erantzuna ez zen trufazkoa izan: “Euzkitzek ere hantxe utzi zuen, e!” Alua…!•

Beasainen jaio nintzen

Muruak berak kontatua Beste batean, Donostian ginen Andoni eta

biok, ez naiz gogoratzen zertara joanak. Andu Lertxundi ere gurekin elkartu zen, eta honek galdetu zidan ea Gabirian jaioa al nintzen.

—Ez, ni Beasainen jaio ninduan, orain Ertzaintzak kuartela duen horretan zegoen San Migel klinikan —esan nion.

Andu Lertxundi ez zen aklaratzen klinika horren kokapenaz.

—Kanpoan, orduan? —esan zidan, eta ezetz erantzun nion, barruan jaio nintzela. Andu tente samar gelditu zen eta Andonik sekulako algarak egiten zituen. Ni jaio nintzen eguna seinalatua izan zen gure familian, nire aurretik hamar neska jaioak zirelako. Amak kontatzen du jaio nintzenean erizaina ere poztu egin zela mutila nintzelako. “Qué monada, qué delicia!” eta horrelakoak esaten omen zizkidan, eta lepoan hartu ninduenean, kolkoan behera pixaerreka egin omen nion.•

Kartzela kamioi batean

Telleriak kontatua Nik Osinalde eta Lizardi irabazi nituen urteetan bera soldaduskan zegoela uste dut, baina elkarrekin asko ibili ginen Murua eta biok, eta badut Mungiara joan gineneko pasadizo bat aipatzea merezi duena. Orain Tolosan taxi-

laria den nire anaia txofer hartuta joan ginen Mungiara Gazteen Txapelketara Murua, Mendizabal eta hirurok. Murua oso tipo atsegina eta umore onekoa da, baina badaki haserretzen ere. Mungiako saio horretan, kartzelako gaian, hozkailu izandako kamioi batera eraman gintuzten, orduan altzariak garraiatzeko erabiltzen bazuten ere. Barruan koltxoi zaharrak zeuden, eta usain dezentea ere bai. Plazatik gertu jarri zuten kamioi hori, eta, bertsoak entzun egiten zirenez, motorra martxan zuela eduki gintuzten. Hain leku itxian eta usain horrekin, gogoratzen naiz zer haserrealdi harrapatu genuen. Muruak antolatzaileei esan zien bertsolaritza ez zela zirkua. Gu artean ez geunden aurpegia emateko

LEITZA, SUSTRAIAK BERTSOTAN

www.leitza.eus

prestatuta, baina gogoan geratu zitzaidan nola aurpegiratu zien antolatzaileei zabarkeria hori. Txukun hitz egingo zien, ohi duenez, baina ulertzeko moduan esango zien haiek ez zirela baldintzak bertsolariak erabiltzeko.•

Bergarako San Prudentzion

Muruak berak kontatua Telleriarekin joan nintzen, behin, Bergarako

San Prudentziora. Hango ermita txikiaren kontra dagoen soziedadera sartu ginen bazkaritara eta, han, familia oso bat aurkitu genuen, anaia mordo bat, eskuetako behatzak ohi baino laburragoak zituena, azkonarraren atzaparrak bezalaxe, motz-motzak. Anaia denak antzekoak ziren, baina koinatak, denak zeharo ezberdinak: bata ile gorria, bestea ilehoria, bestea gaztaina kolorekoa eta denak erdaldunak. Bertso saioa bukatu genuenean, anaia horietako batek esplikatu zigun anaia zaharrena hasi zela pinua Soriara garraiatzen eta, bueltan, trailerra hutsik ekarri beharrean, anaia bakoitzari andre bana ekartzen hasi zitzaiela. Barre batzuk egin genituen. Eta jarraitu zuen kontatzen aitak buruaren gainean eskua jarri eta behatzen artetik ateratzen ziren ileak makinarekin ebakiz mozten ziela ilea eta, hitz egiteko modu esajeratu samarra zuenez, kontatu zigun, ondoren, umetan zakuz jantzita ibiltzen zirela.

San Prudentzioko auzoan sendagilea aldatu omen zuten. Eta sendagile berria baserri horretara etorri zen batean, aitona aurkitu omen zuen alper-harriaren gainean eserita eguzki epeletan. Eta sendagileak

galdetu zionean ea zenbat mutil eta zenbat neska zeuden umeen artean, aitonak erantzun omen zion:

—Horixe ez nizuke esango, ba! —eta umeei deitu eta erreskadan jarri ondoren, bastoiarekin zakua altxatuz esan omen zion: “Hau mutila da”, edo “hau neska”.

Eta, halako batean, galdetu genionean behatzen kontu hori genetikoa al zen, nik ere, haien etxean jaio izan banintz, behatzak motzak izango nituela erantzun zigun.

—Gure amona zena ekonomika gainean taloak erretzen aritzen zen, eta hark ez zuen mahaira begiratzen —erre ahala, buruaren gainetik botatzen omen zituen—, eta talo beroak airean harrapatzeko, behatz puntak erabat erreta izaten genituen. Nola nahi duzue, ba, horrela behatzak normal haztea? —erantzun zigun.

Sekulako barreak egin genituen. Nik ere egiten nizkien galdera batzuk, baina Telleriak bazekien auzoko berri eta hark tiratzen zien mingainetik. Ez naiz seguru gogoratzen zenbat senide ziren, baina hamasei bat-edo baziren. Anaia horietako batek kontatu zuenez, bere komunio txikiko argazkian anaiaarreba guztiak bildu omen ziren, bat izan ezik, jaietako arroparik gabe gelditu zelako.

—Hik, alu horrek jantzi hituen nire arropak —esaten zion anaietako batek.•

Maisuaren lezioak

Sorozabalek kontatua Errenteriako festetan, Santiago egunez, plazan, eguerdian, gai librean bertso saioa egiten zen, lehen behintzat, eta han Amurizarekin, Maialenekin eta gehiagorekin ere kantatu izan dut, eta, behin, Iñaki Muruarekin nintzen; ni gazte samarra artean, Iñakik hamaika urte

gehiago izango ditu. Saioa bukatu eta banatzeko ordua iritsi zenean, nik kale batean nuelako kotxea eta berak beste batean, hitz egiten hasi zitzaidan. eta ordubete pasa egon ginen hizketan. Berak hitz egiten zuen gehienbat, espaloiaren gainean zutik, eta sekulako inpresioa utzi zidan. Gogoeta orokorrak egiten zituen eta bertsolarien arteko jarrera ezberdinak aipatzen zituen, militantzia eta horrelako gauzak. Lezio moduko bat eman zidan. Ordurako, Elkartearen sorrerako bileretara joaten nintzen, nahiz eta txokoan egoteko ohitura nuen. Xehetasunak ahaztuak ditut, baina gutxitan gertatu zait gogoeta horiek entzuten hainbeste denboran egotea. Barrua hustu zidan irudipena izan nuen. Oso pertsona konprometitua eta kezkatua izan da Iñaki Murua.•

Zazpi lagun R-5ean

Muruak berak kontatua Uste dut Antzuolan zela saioa. Han ginen Sebastian, Mendizabal, Telleria, Sorozabal, ni neu, eta Txomin Garmendia ere hantxe zen. DYArentzat dirua biltzeko antolatutako saioa zela esango nuke edo Gurutze Gorriarentzat. Uste dut Sebastian DYAren inguruan ibiltzen zela, eta hortik

antolatutako saioa izango zen. Txomin Garmendia Amurizaren despedida batetik etxera zihoala kotxearekin bazterra jo eta makuluekin zebilen. Saioa bukatu eta taberna batetik bestera joateko Blancaren R-5 zurian sartzen ginen denok, zazpi edo zortzi lagun, bestela Txominek makuluekin ibili behar zuelako. Arrazoia hori izango zela pentsatzen dut. Aurrean, Txomin Garmendiaren eta nire artean, antolaketan zebilen neska bat sartzen genuen, euskaraz ez zekiena, eta atzean, beste sei bat bai, eta tartean, badakit Sorozabal bazela. Txomin Garmendiari neska hori gustatu zitzaion.

—Tú, si no sabes euskera, ¿qué vamos a hacer? seguiremos hablando euskera gozo-gozo —eta horrelakoak esaten zizkion, eta halaxe egin zuten zita bat Tolosan, hurrengo larunbatean, Bar Erbiyan. Ez dut uste zita horretatik ezer aterako zenik.•

Murua abisu zain

Loidisaletxek kontatua

89ko Txapelketa Nagusian finalerdi bat jokatu genuen Azpeitian: guk goizetik, eta arratsaldetik beste talde batek. Saioa hasi aurretik, bi edo hiru elkartu ginenean, Muruari galdetu nion:

—Zer moduz etorri haiz? —Ez natorrek nire onenean –erantzun zidan. —Zer dek, ba? –galdetu nion. —Andrea haurra izateko zorian zegok. —Galanta egin dek horrela egonda etortzearekin. —Berak bidali natxik. Ni ezetzean nengoan, baina

badiagu hemen lagun bat eta zerbait aurreratzen bada, lagun horri abisua pasatzekotan geratu duk andrea, eta lagun horrek niri abisua pasatzekotan. Eta saio erdian banaiz ere, jendeari esan zer pasatu zaidan eta joan egingo nauk. Baina ez zion egoerak asko erasan, goizeko puntuazio onena berak atera baitzuen.•

This article is from: