7 minute read

SEÑORA SARIKETA, ANIMAL PRINTA HERNIOTIK LESAKARA.Ane Zuazubiskar

“Mikaela Elizegi/ da gure paisaia,/ ta gaur ginen Erika,/ Izarne, Amaia./ Aldatu nahi ditugu/ doinua ta gaia/ eta zirtoak berez/ daukan esanahia./ Elkar hartuta gaude,/ saretu gera ja,/ ta ez zaigu asko inporta/ besteen epaia.../Elkar hartuta gaude,/ saretu gera ja/ Mikaela, hauxe da/ señoren garaia”. Asteasuko Lege Zaharren Plazan elkartu dira Hernio puntako haizea eta Iturriotzen txapela. (Ironia pixka bat badu kontuak, dena esaten hasita). Señora Sariketaren berririk izan gabe aipatu ditu señorak Iturriotzek, eta dobleko poza eman die horrek. Finala ikustera hurbildutako beste bertsozale eta bertsolari batzuei ere bota digute ideia. Ados, Señora Sariketa antolatuko dugu.

HAUEK EURENEAN ORAIN ERE

Advertisement

Herniotik jaitsitakoei beste dozena bat batu gintzaizkien hurrengo asteetan, gai jartzaile, bertsolari, antolatzaile eta epaileak, eta tokian tokiko lagunek ere egin dute posible saioak egitea. Bertsozale feministak eta bertsolari feministak. Eta bertsozale eta bertsolari feministen lagun feminista ez hain bertsozaleak. I. Señora Sariketa antolatzeko lanetan aritu den taldeari begiratuta, hori aurkitu dugu abanikoan. Saioak antolatzera ohituta dauden bertsozale eta bertsolariek batera egin dutelako izan da posible sariketa, elkarrekin aritzeak eman diolako harrari jaten. Zerbait hutsetik egitearen poz txikiak puztu gaitu, eta kode batzuei plaza berriak ematearen satisfazioak.

SEÑORA, AUTOIZENDAPEN HORI

Gaztelaniaz erabiltzen da ‘señora’, eta gehienetan ez du tonu gozoegia, baina hitz guztiei eman dakieke buelta. Harritu egiten da batzuetan jendea, baina Iturriotzek txapeldunaren agurrean bezala, zentzu onean esaten dugu askok “zeinen señora zaren”. I. Señora Sariketa antolatu genuela esan genuenetik gehien erantzun dugun galdera izango da “baina señora, zergatik?”. Maider Arregik Berria egunkarian emandako eran-

Aurrez aurreko eta urruneko interpretazioa ELKAR ULERTZEKO

Idoia Gillenea Mujika > 647 438 648

tzuna baliatu dugu horren ostean galderari erantzun behar izan diogunetan: “Ikusi genuen definitzeko zaila dela, baina denok ulertzen dugula zer den señora bat, eta kontzeptu hori aldarrikatu nahi genuen. Izan ere, emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena”. Praktikak egin ditu señorak señora. Señora da Haizea Arana, femeninotasunaz trufaka Señora Sariketaren finalera inoiz jantziko ez dituen belarritako eta alkandora koloretsuekin agertu zena. Edo Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza, euren animal printik ederrenak jantzita. Edo Amaia Agirre, Lesakako finalera ileapaindegitik

pasata etorri zena. Edo señora dira Aramaioko lehen kanporaketan hirugarren lerroan eseri ziren hiru andreak, hirurogeita hamar bat urtekoak, ez bereziki bertsozaleak, baina saioan beste inork baino barre gehiago egin zutenak. Edo señora da Onintza Enbeita, armairuko zapata takoidun dotoreenak jantzita etorri zena Lesakara. Edo señora dira Mutrikuko Kalbarioko ermita ireki eta barre txikiarekin aldarean bandera morea jartzen lagundu ziguten auzo elkarteko andreak.

Orri osoa bete dezakete adibideek, praktikak egin ditu señorak señora, estetikak ere bai. (Baina zer ez da estetika oholtzan? Eta zer ez da praktika oholtzan?). Bakoitza bere señoratasunak bizi du, baina izenak berak eman du aitzakia helburu asko betetzeko. Belaunaldien arteko loturak egiteko (gutxitan elkartzen dira oholtza batean 17 eta 44 urte bitarteko sei bertsolari), aitzindari sentitzen ditugunei aitortza egiteko (Lesakan “palkora” gonbidatu genituen Arantzazu Loidi, Kristina Mardaras, Rosi Lazkano, Maialen Lujanbio edo Estitxu Arozena, eta zuzenean finalera sailkatu ziren Amaia Agirre eta Onintza Enbeita) eta bertsozaleek plaza askotarikoa izan litekeela jasotzeko.

Aldarri egin nahi genuen, aldarri, señoren alde. Baina bigarrenerako sortu du zalantza señoratasunak, eta eman digu zer pentsatua. Transfeminismotik begiratu liteke mundua, baina ez gara beti nahi bezain koherenteak. Emakumeei bakarrik eman behar die ahotsa Señora Sariketak? Nola egin diezaiekegu lekua oholtzan tokirik apenas duten gorputzei?

BAI, BAINA SARIKETA

Behin zerbait antolatzen hasiko, eta sariketa bat antolatu. Señoren artekoa, berria, berritzailea, belaunaldiartekoa, baina sariketa. Lehiak dena egiten du deigarriago, eta bagenekien hori proposamenari forma ematen hasi ginenean. Bi ahoko labana izan litekeela jakinda, lehia ere geureganatu nahi genuen. Bestelako sariketetan edo txapelketako lehian sentitu dezakegun estutasunari iskin egi-

teko modua eman zezakeen Señora Sariketak. Eta eman du. Txapelketak eta sariketak, oro har, eremu oso maskulinizatuak dira oraindik, eta lehiarekiko bizipenak ere horri lotutakoak dira. Beste modu bateko lehia irudikatu nahi genuen Señora Sariketan, baina eutsi egin genion sariketari, besteak beste, sariketa izateak lagundu zuelako giroak behetik gora egin zezan. Epaitzeko moduari ere jarri nahi genion arreta, eta tokian tokiko bertsozale feministak jarri genituen epaile lanetan. Bertsoak banaka eta batetik hamarrera epaitu beharrean, bertsoaldika epaitu zituzten, eta ohiko irizpideez gain, bertsoaldietan “feminismoari

egindako ekarpena” ere hartu zuten aintzat. Amaia Agirre izendatu zuten Lesakan I. Señora Sariketako txapeldun. Txapeldun edo. Señorakeriari eutsi, eta pamela dotore bat brodatzeko enkargua egin genion artisau bati. Estitxu Arozenak jarri zion pamela Agirreri, bederatziko txikian, oilo-larruz aditu genuen Lesakako Arrano tabernako terrazan eseritakoek: “Amaiaren troba,/ bide izango da,/ alperrikan ez dadin/ pasa denbora”. Eder dago pamela Agirreren buruan; etxeko egongelan eskegita duela uste dugu.

ARRAKASTA, SEÑORA ETA ANDREOK

Hitz potoloa da, badakigu, eta neurtzeko adierazle zaila, baina ondo egindakoak ospatu egin behar dira. Bertso plaza askotarikoa dela esaten dugu, eta askotarikoagoa dela azken urteotan. Bertso plaza guztiek dute adostutako kode inplizitu bat, parean dituen bertsozaleen araberako hizkera darabil bertsolariak. Guk, kode berrietan aritzeko bide eman izanaren pozez amaitu genuen I. Señora Sariketa: nahi gabe, edo sariketaren izenari kantu molde bat lotu zaiolako, bizipen antzerakoak zituzten oholtza gainekoek eta ohol-

Zalantzaz jositako uneen jabe iluntasuna da.

tza azpikoek. Belaunaldi ezberdinetakoak izan arren, kode bertsuan elkar ulertzeko modua eman zien Señora Sariketak. Ez dugu bolbora asmatu, badakigu gutxi-gehiago bertso plaza denetan gertatzen dela hori, baina kode konpartituak berritu eta zabaldu izanak zerikusi handia du saioetan sortutako giroan. Elkarrekin oholtzak betetzera ohituta ez dauden bertsolariak elkartu dira sariketan. Batzuk ohituta daude bertso eskolan elkartzera edo saio batzuetan batera kantatzera, baina nekez gertatuko dira sariketa batean I. Señora Sariketan izandako kartelak. Jaialdietan ere, kostata. Umorean asmatu izanaren poza nabarmendu zitzaigun sariketa bukatzean, sariketetan kosta egiten baita umorean asmatzea, eta plazan, gutxiago izaten dira señoren artean umoretik kantatzeko aukerak.

Irakurri duzun hau ez da kontakizun bat baino, oraindik zer kontatua eta zer kantatua baden arren. Pamela etxean du Amaia Agirrek, eta pameladunaren agurra gordeta antolatzaileek, bigarrenerako bidean:

Esti, Maialen, Rosi, garai gogorretan, Kristinan artelanak gizonen obretan, erreka bat sortu zait begi lehorretan, antolatzaileekin nijoa zorretan bidelagun gazteak artistak horretan, segi autopistak sortzen bidezidorretan.•

IKER ZUBELDIA

TESTUA: GORKA AZKARATE ARGAZKIAK: ANDONI LUBAKI

Noiz izan zenuen lehenengo kontaktua bertsoarekin?

Gaztaroan, astean zehar Beasainen bizi ginen eta bertako La Salle ikastetxean ibili nintzen ni umetan; irakasle bat izan genuen, Juan Mendizabal, azkoitiarra, Xabier Euzkitzeren osaba zela gogoratzen dut. Euskal hizkuntzako testu liburuetan bertsoak zeuden idatzita hanhemenka, eta Ander Murgiondo nire klasekide bati eta bioi bertso haientzako doinuak aurkitzen saiatzeko esaten zigun Juan Mendizabal irakasleak. Geronek buruan geneuzkan doinuekin zein Hitzetik Hortzera saioan entzundakoekin probaketak egiten aritzen ginen, Orioko balearena eta halakoekin, eta behin doinu egokia aurkituta, klase guztiak kantatzen genituen bertsoak. Esango nuke orduan hasi nintzela bertsoarekin esperimentatzen, erdi jolasean bazen ere.

Bertsoarekin jolasean ibiltzetik bertso eskolan izena ematera, urrats txiki bat baino ez…

Bertso eskolek garai oparoa bizi zuten laurogeita hamarreko hamarkada hasiera hartan, bertsoaren booma puri-purian zegoen eta olatu hark harrapatu ninduen ni ere… Ordiziako Argi Berri elkartekoak etorri ziren ikastetxera, Goierriko bertso eskola ezagutarazi eta gaztetxoak izena ematera anima gintezen. Eta neuk ere izena eman nuen beste hainbatekin batera. Beste hainbatekin batera, diot, hasiera hartan 60 lagun inguru animatu ginen-eta, Goierriko herrietatik. Beti gertatzen den moduan, ordea, lehenengo klaseetako aparraldi hura baretzen joan zen asteak pasa ahala, eta, gero, taldea txikitzen joan zen.

Nola oroitzen dituzu bertso eskolako hasierako saio haiek?

Ume edo hasiberrien taldea astelehenetan biltzen ginen, eta bertso eskolak bertara joateko autobusa eta guzti jartzen zigun. Bertsoa-

This article is from: