22 minute read

HERRIALDEETAKO TXAPELKETAK XILABA, Nahia Sasco(138) / NAFARROA, Ainhoa Larretxea (148) / BIZKAIA,Igor Galarza (162)

Advertisement

BAINA, EZ DIOTE BERTSOLARIEK BAIZIK EKARRI BERRITASUNA TXAPELKETARI. Batzuetan hautatzen ez dugun berritasunak ere egin du bere lekua aurtengoan, gauzak birpentsatzera edo gure alde ez diren lekuetara egokitzera behartzen gaituen horrek. Ongi dakigu orain, azken bi urteetako osasun egoerak zenbat kalte egin diezaiokeen arteari orokorrean eta nola hustu dituen bertsolaritzaren plazak. Pixkanaka, plazak berriz betetzen joan dira, denbora batez bazterrera utzi genituen txapelketek haien lekua hartu dute berriz. Baina goiko erabakitzaileen neurrietara egokitu behar izan dute bertsolariek, bertsozaleek, antolatzaileek, hitzek. Bertsolariek aurpegi erdien aitzinean kantatu dute, begiak eta txalo zaparradak soilik emozioen adierazle izanen zirelakoan. Aspaldiko partez saio baten ikustera etorri ez zirenek ziurtagiri bat eraman dute mugikorrean gordeta, haien eztulak inori kalterik ez ziola eginen segurtatzeko gisan.

Hortan ere izan da berria. Hala ere, ez da txapelketa hortatik aterako dugun gauza nagusia. Egoera zen bezalakoa zela-eta, kanpoko presiotik urruntzeko aukera eman dezakeelako bertsoak. Eta azken bi urteetan hainbeste entzuten den gaia bazterrera utziz, bestelako gaiak plazaratu ditu oholtzak. Egunerokoan denek bizi ditzakegun egoeren aitzinean jarri dituzte bertsolariak, sarri umoretik, sarri gai seriosagoak emanez. Azken boladan ahantzia edo isildua izan den aktualitatea plazara ekarriz batzuetan, eguneroko bizitzak aurrera segitzen duela adieraziz. Makean hasi zen, Donibane Lohizunen bukatu, Ipar Euskal Herriko herri zenbaitetan bere alea utziz. Aurtengo txapelketak, leku gutti duen tokietara ere ekarri du bertsoa; Bardozera, adibidez. Bertsoa leku orotarikoetara ekarriz, euskararen presentzia ere zabaldu ohi da. Etxetik eta ikastolatik kanpo euskaraz soilik bizitzeko esparru bat gehiago sortzen du herrian, herrietan. Bertsozaletuz, jendea euskaltzaletu egiten da eta, egiteko lana oraindik handia dela badakigun arren, azken urteetan bertsolaritzak hartu duen leku gero eta handiagoa nabarmena da. Lehia da txapelketa aipatzen denean burura etorriko zaigun lehen hitzetariko bat, lehiak bere dituen alde on eta txarrekin. Bertsolarien artekoa izan daiteke, eta baita nork bere buruarekiko senti dezakeena ere. Baina, euskarak behar duen lekua ukan dezan ere, hainbat tokitan lehian gabiltza eta urteak joan ahala, txapelketak uzten duena ikusirik, denak irabazle senti gaitezke.

Kanporaketak pasatu eta nabaritzen dira, geroz eta gehiago, apustuak. Nola joanen den finalaurretakoetako sailkapena, nor sartuko den finalera, ea bertsolari berriak ikusiko diren aurten eta, agian, norgehiagokaren misterio horrek atxikitzen gaitu erne. Izpuran jakin ziren 2021eko finalisten izenak. Finala parekidea izan da lehen aldiz, bi bertsolarik parte hartu zuten finalean lehen aldiz. “Bertsolari berriak” sartu zirela finalean entzun izan da aitzineko egunetan. Baina, aspalditik bertsotan ari diren “finalista berriak” izan dira, azkenean, Iparraldeko bertso munduan hain berriak ez direnak. Bertsolari berri

izateak, finalak ekartzen duen ikusgarritasuna azpimarratzen du. Eta ikusgarritasun hori beharrezkoa izan daiteke batzuetan, agian, baina ez diezaiegun finaletan parte hartzen ez dutenei ikusgarritasunik edo talenturik kendu.

Azaroaren 13an, beraz, Donibane Lohizuneko pilota lekuan bildu ziren 1.200 pertsona inguru. Ainitzek espero genuen festa eguna izan zen. Azken bi urteetan areto bat jendez betea ikustea ezohikoa bilakatu den garaiotan, bakoitzak, bere ttikitasunetik, handi bihurtu zuen eguna. Azpian egon nintzen, oholtzaren ezker aldean, telebistan saioa komentatzeko lanarekin. Bertsolariak kantuan hasi aitzin, nire aulkitik inguruari egon nintzen begira. Belaunaldi guziak elkartu ziren Donibanen, bertsoaren inguruan. Jendea gogoz eta irrikaz ikusi genuen, bostetatik goiti iraganen ziren lau orduen esperoan. Bertsolariak oholtzara igo eta lehen agurrak hasi orduko lehertu zen publikoa, segidaren gogoz. Txalo zaparraden oihartzuna zabaldu zen, puntarik punta pankartaz apaindua zen pilotalekuan. Ofizioak hasi eta aktualitateari lotutako gaietan murgildu ginen bertsolariekin batera. Gai umoretsuagoetatik ere joan zen saioa eta, ariketaz ariketa, saio borobil bat osatu zuten taula gaineko protagonistek. Azpitik, bertsolarien eta publikoaren arteko lotura sendotuz zihoala nabaritu zen. Finala txapelketa osoaren isla izan zen azkenean. Bakoitzak ekarri zion beretik, ekarri zion ainitz momentuari. Txapelketaren printzipioa denez, izan ziren puntuaketak eta jendea ibili zen buruz burukorako apustuak egiten eta, ondotik, sailkapen orokorra zein izango zen asmatu nahian. Baina lehia, egun bat baino gehiago, festa egun handia izan zela erran nezake.

Oroitzen naiz, ttikitan edo behintzat gazteagotan, nola joaten nintzen Xilabako finalaren ikustera. Joan nintzen lehenengo aldiz, 10 urte edukiko nituen, bertso eskolan hasi berria nintzen, eta aitzineko urteetan ez nuen bertsoarekin lotura handirik izan. Taula gainean ziren bertsolariak miresmen handiz begiratzen nituen, lau orduz, adi.

BETELU Bizitza emateN Beteluk zaiNtzeNgaitu

MANANTIALES DE BETELU S.A. 948513157

Geroztik, hamar urte baino gehiago pasatu dira. Bertso eskolan segitu dut. Nire bertso ibilbidea hasi, 2016ko txapelketan parte hartu nuen eta, aurten, finala komentatzeko proposamena egin didate. Lehen aldiz finala ikustera joan nintzenetik, gauza ugari aldatu dira eta, hala ere, azaroaren 13an, duela 13 urteko umea bezala sentitzen nintzen batzuetan. Bertsolari batzuek 2008an kantatu zuten berak ziren, miresmen berarekin entzun ditudala uste dut. Orain, bertsotan egiten ikasi dudan arren eta bertsotan ari naizen arren, beste bertsolarien gaitasunak eta erraztasunak beti harritzen nau, eta finalaren egunean, denek harritu ninduten. Aurtengoan, lan berezia egin behar nuen, saioa komentatzearena. Eta ez dakit bertsolariak ezagutzen nituelako gertatu den edo saioa duela hamar urteko begi berekin begiratu dudalako izan den, baina egia da ariketen bukaeran lanaren komentatzea zaila egin zaidala batzuetan. Lan horren egiteko zilegitasun falta bat sentituko banu bezala. Agian, bai baitakit batzuetan zeinen zaila izan daitekeen gustatzen ez zaigun gai bati kantatzea, adierazi nahi duguna bertsotan ezin adieraziz egotea, eta, orduan, lau orduz egon nintzen bertsoak baloratzen, gustatu zitzaidana azpimarratzen, neure buruari aski objektiboa nintzen galdetuz. Baina, metrikatik eta errimetatik harago begiratuz gero, uste dut gure iritzia, nahi ala ez subjektiboa dela, eta, orduan, nire zilegitasun eskasa zalantzan jar dezakedala.

Lehen fasea bukatu eta apustuen momentua iristen da, buruz burukora nor sailkatuko den asmatu nahian. Hor ere ez nintzen busti. Ez nuelako hain segur eta hain argi nor izango ziren pasatuko ziren biak, eta holakoetan bai ez dudala nire iritzia hain zilegitzat hartzen, eta are guttiago telebistan.

Amets Arzallus eta Miren Artetxe. Horiek izan ziren publikoaren txalo zaparradekin batera entzun ziren bi izenak. Biek buruz buruko ederra egin zuten hasieratik bukaeraraino, eta hor ere, komentatzeko orduan, haien lanarekiko miresmena soilik adierazteko gai nintzela iruditu zitzaidan. Hain ttiki sentitu ohi gira holakoetan.

Saioa bukatu, txapeldunaren izena erran eta berriz lehertu zen pilotalekua, bertsolari bakoitzak bere saria jaso eta azken agurra kantatzera hurbiltzen zenean. Sailkapena izan dena izan da bertsolari bakoitzak hunkitu gaituelako eta finala hain polita egin dutelako denek. Saioa bukatu zenean, Gipuzkoako bertsolari batek hala erran zidan: “Hemen maila asko igo da azken urteetan”. Eta uste dut finalak erakutsi zuenak Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren egoera eta sendotzea islatzen duela. Finalean, maila igo zela ikusi zen agian. Baina bertsolaritzak duen lekua ere igo da, azken urteetan bertso eskolen kopurua biderkatu egin da, gero eta bertso saio gehiago antolatzen dira eta Xilaba ere bada lan handi horren emaitza.

Azken agurrean, Mirenek plazara oraindik atera ez direnak oholtzara hurbiltzera deitu zituen. 2021eko txapelketa ere hori izan delako: bertsoa bizi denaren seinale, eta bertsolaritza zabaltzen segitzeko lekua badela denentzat. Bakarkako txapelketa ez dela 24 bertsolariren arteko lehia bat, herri batek elikatzen duen euskararen beste iturri bat baino. Murruak hautsiz, segi dezagun, beraz, herria sortzen bertsoaren eta euskararen haritik.•

TESTUA: AINHOA LARRETXEA ARGAZKIAK: NAFARROAKOA BERTSOZALE ELKARTEA. FINALEKOAK JOSU SANTESTEBAN

Nafarroako berdeak, horiak eta gorriak

UDABERRIAN EGITEKOA ZENA UDA ATARIAN HASI ZEN.Ekainean jokatu ziren Igantzin, Garesen eta Iruritan Txapelketan kantatu ahal izateko sailkapena eskuratzeko hiru saioak. Aurpegi berri zein ez hain berriak ikusi genituen bertsolarien artean, eta, tartean, urte batzuez plazatik kanpora ibilita Txapelketara itzultzeko erabakia hartu zuten Erika Lagoma eta Xabier Silveira. Sailkapen saioetan bertso saio ederrak eginda, aurpegi berriak iritsi ziren Txapelketara. Prest zen, beraz, dena, bertsolariak jardunean hasteko.

Udazkenarekin bat, Txapelketa inoiz iritsi gabeko lurretan hasi zen bertsolarien jarduna: Izaban. Nafarroako Bertsozale Elkarteak ahalegin berezia egin du aurten Txapelketa lurraldean bertsolaritza hain presente ez dagoen lekuetara eramateko, horren adierazgarri Izaban egindako lehen saio hura. Izabakoaren ondotik iritsi ziren Tafalla, Zangoza eta Doneztebeko saioak.

Polito joan ziren saio denak, eta bat nabarmentzekotan Tafallako giroa da nabarmendu beharrekoa. Sei bertsolari oholtzan eta horietarik lau, emakumeak. Nafarroako Txapelketan inoiz ikusi gabeko irudia zen hura, garai berri baten adierazgarri, eta etorkizunerako hazi.

Bertsoaldi zehatzetan arreta paratuz gero, aldiz, makina bat dira azpimarratzeko modukoak. Tafallan Saioa Alkaiza eta Alazne Untxalok egindako zortziko txikiko ariketa da horietako bat, Doneztebeko saioan Josu Sanjurjo eta Julio Sotok zortziko handian eginikoa bertze bat.

Bakarkako ariketak kontuan hartuta, Donezteben Josu Sanjurjok ingurumenaren inguruan egindako puntu erantzunak, Julio Sotok semearen biolin errezitaldira joan ez den aita baten paperean egindako saioa, Tafallan Erika Lagomak amatxiri bisita egiten dion bilobaren ahotik kantatuak, Zangozan Saraik soldata kobratu ez duen lagunaren inguruan egindako saio gogoangarria… Ezin denak aipatu, baina, ale eta ariketa gogoangarriak utzi zituen lehen fase hark eta, garrantzitsuena, hurrengo faserako gogoz geratu zen bertsozalea.

Ataka estutzen

Final laurdenetan, aitzineko fasearekin alderatuz, bertso bat gehiago kantatu behar izan zuten bertsolariek. Kartzelako ariketan, bakarka, bi bertso beharrean hiru kantatu zituzten, eta bertsolariei istorioak gehiago garatu eta sakontzeko aukera eman zien horrek. Saio ederrak joan ziren Altsasun, Berriozarren eta Leitzan jokaturiko hirurak. Aspaldi ikusi gabeko konturik ere izan zen tartean.

Leitzakoa zen finalaren aitzinetik azken saioa, eta sarrerak salgai paratu eta azkar batean bukatu ziren. Gauzak horrela, saioa Leitzako Herri Aretotik kiroldegira aldatzeko hautua egin zuen elkarteak, jende gehiago sar zedin bertan. Azkenean, azken urteetako final laurdenik jendetsuena izan zen: 550 entzulek bete zuten Leitzako kiroldegia, Nafarroako bertsolaritza sasoi betean dagoela erakutsiz. Ziur aski, eragina izango zuen Leitzarako egokitutako seikoteak ere: Julio Soto azken txapelduna eta Xabier Silveira zazpi aldiz txapelduna egokitu ziren saio berean, eta bat baino gehiago izango ziren kartelak eragindako morboak deituta sarrera erosi zutenak ere. Azkenean, ordea, ez zen halakorik izan, Eneko Fernandezen osasun arazoak tarteko, Sotok Berriozarren kantatu zuelako, eta Fernandezek, Leitzan.

Altsasun, Berriozarren eta Leitzan jokatutako finalaurrekoetan aise samar nagusitu ziren Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregi. Ikusteko zegoen, ordea, bertze zein bortz bertsolarik osatuko zuten Anaitasunako finala. Ale ederrak izan ziren saio guztietan, eta ezin hemen denak aipatu, baina hona aukeraketa labur eta azkar bat: Eneko Lazkozek eta Ekhiñe Zapiainek Altsasun eginiko hamarreko txikiko ariketa, anai-arreben ikuspegitik; Julio Sotok eta Josu Sanjurjok piano ikasle eta irakasleen paperetan egindakoak Berriozarren; saio berean, Alazne Untxalok eta Saioa Alkaizak 88 urteko aitaren bizioen inguruan egindakoa; Saioa Alkaizak depresioa duen emakume baten rolean kantaturikoa; Sarai Roblesek eta Xabier Silveirak Leitzan zortziko txikian ondurikoa; Eneko Fernandezek eta Iker Gorosterrazuk musikarien paperetik eginikoa; eta Joanes Illarregik 13/13 sumarioan auzipetuta dagoen baten ahotik kantaturiko bakarkakoa.

Aurpegi berriak iritsi ziren finalera —Josu Sanjurjo eta Saioa Alkaiza–, baina finaletik kanpo geratu ziren bertsolariek ere erakutsi zuten gorantz jarraitzen dutela. Finalaren ateetan geratu zen txapelketa bikaina egin duen Sarai Robles, eta erakutsi zuen zer-nolako pausoa eman duen aitzinera txapelketa honetan (eta baita plazan ere). Bide beretik, aipagarria da: Iker Gorosterrazuren eta Alazne Untxaloren lana, ideietan fresko, gaiei beren ukitua emanez; Ekhiñe Zapiainen gaztetasun eta freskotasuna, nola erantzuten duen, zer bertsolaria

den; berriz txapelketan bueltan den Erika Lagoma, Txapelketaren itzuleran zer eta nola kantatua duela erakutsi du. Eta, noski, ezin aipatu gabe utzi gainerakoek egindako lana ere: Mikel Lasarte, Julen Zelaieta (zenbat finaletan kantatu duen!), Patxi Castillo, Endika Legarra, Oier Lakuntza. Denek utzi zuten gogoan gordetzeko moduko alerik.

Hotz kanpoan, barruan bero

Elurra mara-mara eta 1.750 entzule barruan, 3.500 belarri prest bertsolarien jarduna entzuteko. Lehen agurretik beretik argi utzi zuen bertsolari bakoitzak arratsalderako zuen intentzioa. Forman eta mamian ekarpen bat egiteko ahaleginetan zen Soto; nahi zuena kantatzeko gogoz, Alkaiza (arratsalde guztian erakutsi zuen jarreran aitzinsolasa); kartzelan dagoen eta saioa lehenengoz jarraitu zuen laguna gogoan kantatu zuen Fernandezek; gailurrera iristeko gogoz, Joanes Illarregik; inoiz ez bezala bertsotan aritzeko gogoz, Lazkozek; bertsoari indarra eskatu zion Sanjurjok; beretik kantatzeko gogoz aritu zen Xabat Illarregi, eta txapela norbere buruari janzteko aldarria egin zuen Silveirak.

Hasi ziren, bada, lan puntuagarriak, eta gizarte gaietan eroso-edo ikusi genituen lehen ariketan bertsolariak. Nahiz eta, beharbada, Alkaizak eta Sotok egindakoa izan zen denetan nabarmenena, denek utzi zuten ale gogoangarriren bat.

Umore kontuetan bizi eta trebe sumatu genituen bertsolariak, eta berriro ere Alkaiza distiratsuen. Fernandezekin batera osatu zuen ariketa, eta fresko, ganberro, iradokitzaile, erreferentziak sartuz (C tangana, Arrotxapea, Chill Mafia, Joseba Tapia), goitik beherako saioa osatu zuen. Fernandez ere fin erantzunetan, bere paperetik mugitu gabe. Entzutea eta gogoratzea merezi duen bertsoaldi horietako bat. Polito joan ziren bertze ofizioak ere, denek lortu zuten uneren batean publikoarekin konektatzea, nahiz eta, beharbada, freskotasun hori bota genuen faltan entzuleok.

Puntu erantzunetan, aldiz, distira baino irristadak izan ziren nabariagoak. Alkaiza bera izan zen, beharbada, erori ez zen eta ariketari zukua ateratzen asmatu zuen bakarra. Joanes Illarregi ere fin aritu zen lehen bi bertsoetan, nahiz azkenak ihes egin zion. Ariketa exijentea izaten da puntu erantzunetakoa, eta ezin erran bertsolariek bete-betean asmatu zutenik. Ale politak utzi zituzten hamarreko txikiko ariketan ere.

Eta, ondotik, bakarkakoa: zortzi gai, zortzi historia, zortzi pertsona. Saio osoan egin bezala, Alkaizarena izan zen distiratsuena. Berriro ere ertzera eraman zuen bertsozalea, gasolindegi batean lan egiten duen 60 urteko andre baten begiradatik. Ideietan aberats, errimetan eta deskribapenetan zorrotz, gasolindegira bertara eraman zuen entzulea. Eta ebidentzia bat agerian: emakumerik

ez bada finalean, ez dela horrelako mezurik. Hau zen gaia: “Gasolindegi bateko langilea zara. Gaueko txandak luzeegiak egiten zaizkizu”.

N-121A aurrean dudan paisaia Ultzama aldean nago eskutan diesel usaia. 60 urte ia jubilatzeko garaia baina zimurrak pilatzen hementxe daukat bisaia. Uztea nahiz ta litzakeen arimak leukakeen nahia gaua gasolindegian ez baita gauza alaia (bis) nire bizitza delako saltzen dudan erregaia.

Berrogei urteetan ni naiz hemen egon den pertsona depositoa betetzen edota saltzeko horma. Beti diskretu etorri naiz ez makillaje, ez gona arriskupean baitago mostradorean dagona. Baina hala’re beldurrez dabil nere zoriona aizto bat zait bihotzean kamioneroaren broma (bis) zein desberdina litzakeen izanen banintz gizona. Prekario izatea hori da nere desditxa hutsaren hurrena baita hemen dudan lan baldintza “Kaixo, egun on”, “Kaixo, guapo” gainera jatorki hitza eta otso begiz haiek neri so egiten dabiltza. Hala’re bueltatuko naiz nahiz eta hau dudan bortitza bihar ere argituko du aterako da argi printza (bis). tamalez horrela baita langilearen bizitza.

Alkaizarenaz gain, izan zen bertze bertsoaldi ederrik ere kartzelakoan. Bi nabarmenduko nituzteke guztien gainetik: Sanjurjorena eta Silveirarena. Banandu berri den gizon baten ahotik kantatu zuen Sanjurjok. Berriz ere erakutsi zuen, bere bakarkakoetan zerbait kontatzeaz aparte, gauzak ere gertatzen direla. Eta zer erran Silveiraren bakarkakoaz. Artista da ariketa horretan eta, hainbertzetan kantatu izan dion maitasuna gai hartuta, goitik beherako hiru ale utzi zituen.

Eta behin lehen fasea bukatuta, zalantzak. Agurretik bertatik emana zuen abisua Alkaizak nahi zuena kantatzeko gogoz zela, eta hala sumatu genuen saio osoan zehar. Ideietan sendo, bazterretara begira, errefentziak sartuz, eta behar zenean erantzuten. Goitik beherako saioa egin zuek Alkaizak, txapeldun batek behar duen jarreraz. Ariketa denetan berea emanez, erori gabe eta bakarkakoan, batez ere, distiratsu. Txapelerako hautagai sendoa zen. Zalantza zen, ordea, zeinekin kantatuko zuen buruz burukoa. Ohi baino distira gutxiagorekin sumatu genuen Soto; Joanes Illarregik saio ederra egin zuen, nahiz eta puntu erantzunetan bertsoren batean erori; erregular baina gehiegi nabarmendu gabe Lazkoz. Gainontzekoak, berriz, beheraxeago edo.

Azkenean (anitzen sorpresarako), Lazkoz izan zen Alkaizarekin batera buruz burukoan kantatu zuena, eta behetik gora egin zuen bigarren zatian. Ofizio politak osatu zituzten puntukako ariketan, eta, batez ere, sei puntuko motzean, heriotzaren atarian zain dauden bi lagunen ahotik. Bizi-bizi aritu ziren, baina gaiak eskatutako sakontasunari iskin egin gabe. “Pilula hartu duzu aitzinera jarraitu ahal izateko” zuten bakarkako gaia. Abortatzeko pilula hartu duen 17 urteko neska baten larruan sartu zen Alkaiza, Tourra irabazteko pilula bat hartu duen txirrindulariaren azalean Lazkoz. Bide erabat ezberdinak, baina istorio (hun)ukigarriak bienak ere. Ziur aski, puntutako jardunean egindako potoak urrunduko zion txapela Lazkozi, azkenean hiru puntuko aldeaz nagusitu baitzen Alkaiza, nahiz eta bertan sentsazioa zen puntu gehiagokoa zela aldea.

Anaitasunetik ahizpatasunera

26 urte bete ziren iaz Estitxu Arozenak lehen aldiz txapela eskuratu zuenetik, eta 26 urte geroago berea izan zen txapeldun berriari txapela janzteko ardura. Oholtzan zeuden bertsolari guztiekin ibilia da Arozena, bertsotan batzuekin, irakasle bertzeekin. Bertso-ama kontzeptua erabili zuen kantaturiko bertsoan, eta bai, ziur aski anitzentzat bertso-ama izan da Estitxu. Ziur aski, beraz, txapela edozeini janztea zen berezia beretzat. Sinbolikoki, ordea, bertzek baino indar gehiago zuen Nafarroako lehen emakume txapeldunak bigarrenari txapela janzteak. Izan ere, berak txapela irabazi zuenetik, anitz aldatu da Nafarroako bertsolaritza eta baita bertsolarien profila ere. Bada, ordea, finalean aldatu ez den gauzarik: 2021eko finalean, 1995ekoan bezala, emakume bakarra oholtzan. Eskerrak finala ez den plazaren ispilu, eta 26 urtean poliki, baina aniz-

tasuna iristen ari den plazara. Eta ez genero aldetik bakarrik, gai eta ikuspegi aldetik ere aldatu da bertsogintza, eta hori behar luke etorkizunak ere: gizartearen aniztasuna bertsotan ere ikusgarri egitea.

Eta hori izan da, beharbada, finalean zein txapelketa guztian zehar Alkaizaren lorpenik handienetako bat: gizartearen bazterrak begiratu eta diskurtso anitzak plazaratzea, Nafarroako Txapelketan orain arte plazaratu gabeko errefentziak sartzea —hiritar pentsakera bere osotasunean—, haize berri bat ekartzea, bere begirada eta errealitate propioa erakustea. Edukian sakontasuna eta formulatzeko egokitasuna elkartuz, bertsogintzan heldutasunera heldu dela, alegia. Eta zer erranik ez, oraindik ere gorago iristeko gaitasuna baduela.

Txapelketa guztian egin bezala, agurrean ere ertzak oholtzaratu zituen. Batetik, euskara gurasoengandik jaso ez duten langileen auzoetako seme-alabak, eta bertzetik, iraultza diren gorputzak.

Besarkada bat langile auzoetako aldera erdaldun seme-alabok hor ikasi dugu euskera eta mundu bat da jaso duguna horrekin batera euskerak behar du ofiziala Lesakatik Cascantera. Eta orain muxu handi bat iraultza den gorputzera ez-bitarra, queer-a, transa marika eta bollera (bis) mundua ederragoa da hurbilduz bazterrera.

Bukaerako agurra aditzearekin bat, bat baino gehiago hasiko ziren hiztegian beraientzat termino berriak zirenak bilatzen. Balio beza horrek hemendik aitzinera ere ikasten jarraitzeko, eta denok bazterrak begiratzen hasteko.•

TESTUA: IGOR GALARZA ARGAZKIAK: BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA ETA MAIALEN UGARRIZA ASTOBIZA. FINALEKOAK JESUS MARI ARRUABARRENA.

ETA NOLA LORTU BERME HORIEK GUZTIAK? HASTEKO, NON, NOIZ ETA NOLA EGIN ZEHAZTU BEHARRA ZEGOEN.Bazirudien 2020ko irailean posible izango zela udazkenean bertan egitea. ‘Udabarria bertsotan’ aurrekanporaketak ere egin ziren, jarraian lehen kanporaketekin hasteko asmoz. Egoera hain da aldakorra egun, ordea… eta Txapelketa atzeratuta geratu zen. Urtebete udalekin berba egiten, aforoak negoziatzen eta osasun neurriak zeintzuk izan behar ziren zehazten. Lortu ziren plazak: kanporaketetan aretoak izango ziren protagonista; finalerdietan, kiroldegiak; eta final handian, azken urteotan bidaide izan den Miribilla. Eta gogora dezagun aretoetako fasea aforo murriztapenekin hasi zela, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.

Lehen egun hura berezia zela nabaritzen zen. Talde antolatzaileari Durangaldeko Bertso Eskolako kideak batu zitzaizkion. Lanerako ere dotore jantzita joan ziren batzuk. Egia da ez zela aulki festarik izan (fase osoan, saio bakarrean), baina gauza mordoa zegoen oraindik antolatzeko: bertsolari bakoitzarentzat botila bana eta bina kondoi; saio guztietan atzean lanean jardun duen metalezko figura osatu, eta horri Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irudiaren plotterra jarri gainetik (zenbat atzamar galduko ote zituzten bidean hori jartzen zutenek! Hasieran erraza da sartzen, baina gero… komeriak); epaileei eta talde antolatzaileari mahaiak prestatu; ziurtatu soinu-teknikariari txapelketako sintonia eman zaiola eta ez Chill Mafiaren azken “edozer” hori… Bada, zenbatzen hasiz gero, beste urteetan adinako lana zegoen.

Entzuleak, ordu bi eta erdiren ostean, asebeteta zihoazen etxera. Baina hutsik uzten zuten lekuan bazegoen zereginik eraikitako guztia deseraikitzen. Bertsoaren tankera hartzen diot batzuetan: bertsolariak bertsoa barrutik eraikitzen du; ondoren, ahotik atera ahala eraikina bukatzeko; eta, barrutik atera artean, barruan, deseraikitako formak geratzen dira; beste bertso bat eraiki behar da. Bada, antolakuntzan berdin. Saio baterako eraiki, eraikitakoa entzuleak aprobetxatu, eta, behin saioa bukatzean, deseraiki, hurrengo saioan beste era batera baina forma mantenduz eraikitzeko.

Urte luzez forma horiek mantentzeko ardura izan duten pertsona bi dira abenduaren 18an txapeldunari txapela jarri zioten Joseba Etxebarria eta Moises Enbeita. Elkartean urte asko daraman jendeak badu horiek biek egin duten lanaren berri. Herriz herri joan, eta, isilpeko lana euren gain harturik, aurretik aipatutako eraikuntza hori ezin hobeto egin dadin inplikatzen diren pertsona bi dira. Baina bertso eskoletan dauden gazteek ere, modu lausoagoan bada ere, badute Etxebarriaren eta Enbeitaren berririk. Badakite beti daudela lanerako prest, badakite behar den lekuan esku bat botatzen ari direla, badakite saioan ezinbestekoak direla. Eta Etxebarria eta Enbeita, era inkontziente batean, bertso eskolako gazteen eredu bilakatzen dira une horretan. Gazteek hori edaten badute, gauza bera eskaintzeko grina izango dute. Eta hor etorriko da, aurreko urteetan gertatu den bezala, belaunaldi aldaketa talde antolatzailean.

Sariemaile bezain saritu izan ziren, ondo merezita, Etxebarria eta Enbeita. Eta sariemaile bezain saritu izan ziren baita elkartean dauden azpitaldeak ere. Horietako bat da talde komunikatzailea, zeinak, talde antolatzailearekin elkarlanean, saioetako eraikin hori ondo eusten lagundu baitu. Txapelketa aurreko hilabeteetan gauza asko eztabaidatu behar izan dituzte (baita Txapelketa martxan zegoelarik ere) eta multimedia edukiak sortu dituzte.

Sariemaileak izan ziren epaileak. Epaileek ere saritzen dutelako. Akatsak zigortu dituzte, eta epaileen zorroztasuna baliteke Bizkaiko bertsolaritzak egin duen gorakadaren isla izatea. Izan ere, lehen saiotik igarri ziren Txapelketak ekarriko zituenak: alde batetik, maila igo zela eta estua bezain garestia izango zela fasez fase aurrera egiteko lehia; eta bestetik, epaileek lan zailak izango zituztela epaitzeko orduan, maila oso berdindua baitzegoen, eta, bertso bat bestea baino hobea zela ebazteko, detaile txikietara jo beharko baitzuten. Bertsozaleek zituzten sentsazioekin alderatuta, emaitzak aldakorrak izan ziren kasu batzuetan. Zergatia argi dago: bertsoak egiten zuen funtsezko ekarpenak gehiago balio zuen dotoretasunak eta itxurak baino. Beti da horrela, berez. Baina badirudi urteak igaro ahala epaileen belarriak zorroztu egin direla, bertsozalearenak zorroztu diren bezala. Bizkaiko bertsogintzan exijentzia beti izan da handia epaiari dagokionez. Baina, teknikoki zein eduki aldetik, azken bost urteetan aldaketak egon dira, eta bertsoen eta gaien maila gora joan diren heinean, epaileen exijentzia ere gora joan da. Hori dela-eta gertatu dira, besteak beste, sorpresak.

Exijentzia hori izan dute, hain zuzen ere, gai jartzaileek. Exijentzia, bistakoa denaz soilik berba ez egiteko. Zaila da gaiak sortzeko erronkari aurre egitea

mundu mailako pandemia baten erdian. Koronabirusa aipatu behar duzu, baina ez gehiegi; bere bitartez beste gai batzuk bidera ditzakezu, baina ez bertsolariak birusari buruz soilik aritzeko arriskuarekin. Garai tranpatiak dira gai jartzaileentzat, bai plazako saioetarako, bai txapelketako saioetarako. Halere, gaiak, oro har, egokiak izan ziren. Exijentzia hain handia ari da (gara) bihurtzen, batzuetan bertsolariari berari ere ahaztu egiten zaiola bigarren buelta gabeko edo asmo berezirik gabeko gaiak ere existitzen direla. Gai jartzaile taldeak jakin du ofizio bakoitzean giro aproposena sortzen. Gerta zitekeen ariketa berdinean gai oso desberdinak egokitzea, gaiak gizartean duen pisuari dagokionez. Baina ezagutza aldetik, jakintza handia eskatzen zen ofizio gehienetan (8ko txikian salbuespena, gaiak askoz sinpleagoak eta beste helburu batekin jarriak izan ziren). Protagonista izan zen gaietako bat zaintzarena izan zen. Pandemiak erdigunean jarri duen gaietako bat da, baina aspalditik presente dagoena gizartean. Txapelketak jakin du gaiari adarrak ateratzen eta, birusaz berba egin edo gogoratu gabe, haziak jartzen, bertsolariek fruituak erein zitzaten. Baina ez da gaia zuzen eta ondo irakurtzea. Oholtzan bertsolarientzat helduleku izan dira, eta oholtzan gai jartzaileen eta bertsolarien arteko elkar zaintza igarri da.

Ez baitute izan lan errazik bertsolariek. Are zailagoa bihurtu zen Txapelketa urtebete atzeratzean. Baina edizio hau urtebete atzeratzearen abantaila izan da, gorago esan bezala, sorpresak bizitzea. Datuak soilik kontuan izanik, azken sei edizioetan ez zen 30 urte baino gutxiago zuen txapeldunik atera. Finaleko batez besteko adina 30’75ekoa zen (Jone Uriak esana finalaren aurreko prentsaurrekoan). Lehen aldiz, 2000ko hamarkadan jaiotako bertsolari bat aritu zen kantuan. Lehen aldiz, emakume bi, buruz burukoan. Izenburu asko utzi zituen finalak. Txapelketak aire freskoa ekarriko zuenaren sentsazioa zegoen, eta, saioak aurrera joan ahala, horixe bera ikusi zen. Erdiak baino gehiago ziren 30 urtetik beherako bertsolariak (25), eta bertsolari bakoitzak zuen haize freskoaren ekarpena egiteko asmoa. Garazi Navarroren fintasuna, Asier Alcedoren edo Ibai Amillategiren grazia, Josune Arakistainen sinpletasun dotorea, Txaber Altuberen erreferentzialtasun originalak zein Gorka Pagonabarragaren naturaltasuna… Gazteek asko zuten esateko.

Eta gazteak aipatzen hasita, txapelduna ere zakuan sartu behar. Denbora gutxian, salto txiki asko egiten aritu da azken urteetan, eta, berak azaldu bezala, hirugarren finalean egon baino zerbait gehiago egin gura zuen. Baita egin ere. Gazte belaunaldiak dituen naturaltasuna, fintasuna, sinpletasun dotorea, erreferentzialtasun originalak (Harry Potterren adibidea) eta grazia; guztiak menderatu zituen Txapelketan Nerea Ibarzabalek. Badira urte batzuk plazan islatzen duela, baina Txapelketan salto handi bat ematea falta zitzaion. Eta, azkenean, lortu du. Berarekin batera Jone Uria izan zen txapeldunorde. Saio latza osatu zuen, eta merezimendu osoz osatu zuen buruz buruko historiko hura. Kuantitatiboki, tamalez, gutxiengo nabarmena izaten jarraitzen dute emakumeek. Baina Nafarroako, Xilabako eta Bizkaiko txapelketek erakutsi dute kualitatiboki hazi egin direla, eta, zorionez, diskurtso desberdinak eta ertzetako aldarrikapenak sarriago entzuteko zortea izango dugu, beharbada, aldarri izaera galdu eta aniztasunaren ezaugarri bilakatzeraino (kostako den arren).

Txapeldunak eta aurpegi berriek kaixo bezala esan zuten agur beste aurpegi batzuek: Garikoitz Sarriugartek, Ibon Ajuriagogeaskoak eta 2016ko txapeldun Etxahun Lekuek, besteak beste. Larrabetzuarraren kasuan finaletako aurpegi klasiko bihurtu da eta Bizkaiko bertsogintza zer den ederki islatzen duen bertsolaria da. Galdakaoko finalerdia irabazi eta zazpi egunera Larrabetzuko frontoiko atean zegoen sarrerak baieztatzen. Txapelketak gauza berri asko izango ditu hemendik aurrera, baina aurpegi askoren falta sumatuko du.

Izenburu asko utzi zituen Txapelketak, gauza eder asko eraiki ziren, baina Bizkaiko Txapelketa laburtzeko eta Euskal Herriko Txapelketari begira apustua egiteko izenburua hau izango litzateke: aro berri bat eraiki da.•

MUATZE

TESTUA: BEÑAT HACH EMBAREK IRIZAR

1900. urteko urtarrilaren 16an Joxe Frantzisko Tejeria aiaEKO DESGRAZIA

1900. urteko urtarrilaren 16an Joxe Frantzisko Tejeria aiarra garrotea emanda hil zuten Azpeitian. Metodo anker horren bidez Gipuzkoan hil zuten azken pertsona izan zen Muatz baserriko semea. Aita tiroz hil izana leporatu zioten. • Gertakizunak aldetik alde zeharkatu zuen garaiko gizartea, eta horren lekukotasuna da Juan Mari Zubizarreta Etxeberritxo bertsolari azkoitiarrak idatzita utzi zuen bertsopapera. • Kasu honek hainbat osagai interesgarri dauzka bertsolaritzari dagokionez: batetik, bertsopaperen funtzio historikoari dagozkionak; bestetik, urkabe kantuei dagozkienak; eta amaitzeko, bertsolaria bera eta bertsoak, noski. Krimenaren nondik norakoak aztertzeaz gain, aipatutako puntuak ere izango ditugu mintzagai.

GARIA ETA ODOLA

1900. urteko urtarrilaren 16an Joxe Frantzisko Tejeria aia-

Iturriozko benta-Antxon Gomez.

This article is from: