1 minute read
LEHIAKETA
from Bertsolari 126
by elkarmedia
IAZ ANTOLATU GENUEN ALDIZKARI HONETAKO LEHEN BERTSO IDATZI LEHIAKETA, gure 30. urtebetetzearen harira. Aurtengoan ere 31 eskutik hartu eta bigarren edizioarekin gatoz. Honakoak izango dira ezaugarriak:
Advertisement
− Hiru bertso, librean. − Zehaztu doinua. − Abuztuaren 31ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera − Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria eta adina. − Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak
Epaimahaia
— Mikel Mendizabal — Ekaitz Goikoetxea — Eli Pagola
Sariak
GAZTETXOAK — Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz) — Bigarren saria: bertsolari ezberdinei buruzko liburuko sorta HELDUAK — Lehen saria: Asteasuko Otabardi landetxean bi pertsonentzako afaria, ostatua eta gosaria. — Bigarren saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta bi lagunentzako bazkaria Itziarko
Hostalean. Partehartzaile guztiei kamisetak oparituko dizkizuegu! Irabazleen bertsoak udazkeneko alean argitaratuko dira. Eta ez hori bakarrik! Unai Gaztelumendi marrazkilariak ilustrazioak sortuko ditu bertso irabazleekin, eta sarituek zuen etxean jasoko duzue formatu fisikoan. ZORTE ON! •