11 minute read

NAZIOARTEA: ALPUJARRETAKO TROBOA Alberto Del Campo

Next Article
LEHIAKETA

LEHIAKETA

Alpujarrako Troboa

NEKAZARI KULTURA HILZORIAN

Advertisement

TESTUA: ALBERTO DEL CAMPO TEJEDOR, ANTROPOLOGIA SOZIALEKO KATEDRATIKOA PABLO DE OLAVIDE UNIBERTSITATEAN (ERREDAKZIOAN ITZULIA)

Alpujarrako

Gerald Brenan idazle ingelesa urtetan bizi izan zen Alpujarran, 1920 eta 1934 artean, eta Al sur de Granada (Granadaren hegoaldera) liburua idatzi zuen. Lan horrek irakurle asko erakarri ditu, bereziki atzerritarrak, Sierra Nevadatik Mediterraneora zabaltzen den lurralde honetara. Garai hartan trobero (inprobisatzaile poetikoei bertan ematen zaien izena) edo trobadoreak Behe Alpujarran sakabanatutako kortijadetan (soroz inguratutako etxebizitza nukleo txikiak) bizi ziren. Zereal, piku, arbendola eta mahatsondoen laborantzan oinarritutako biziraupen ekonomia batean, kortijeroentzat (kortijoa zaindu eta bertan bizi dena) trobo festak dibertimendu giroa baino gehiago ziren.

Lur hauetan egun osoan soroan lanean aritzeari echar un revezo esaten zaio, eta ohikoa zen tornapeon bidez egitea, hau da, norbera beste familia baten zerbitzura jartzea nekazaritza lanetan laguntzeko, egoerak horrela eskatzen zuenean bueltan faborea jasotzeko promesa

inplizituarekin. Auzolan horietan sortzen zen elkarrekiko loturak, trobo jaietan zeukan bere jai giroko adierazpidea. Lanetik itzultzean, tornapeona jaso zuen anfitrioiak ardoa eta janaria falta ez ziren festa antolatzen zien laguntzaileei. Berdinen arteko truke sistema honetan (nekazari kultura tradizional ugariren zigilua) bakoitzak zeukana eskaini behar zuen. Beraz, bat-batekotasunerako dohainak zeuzkan zorionekoak gaualdia alaitzea onartu behar zuen bat-bateko eztabaidetan katramilatuz. Horietan, bi troberok edo gehiagok quintilla (bosteko txikia) oktosilaboak inprobisatzen zituzten fandango kortijeroen erritmoan, biolin, gitarra, laute eta bandurriekin lagunduta.

Eremu menditsuan gauzatzen zen nekazaritza minifundista mekanizatzeko zailtasunak azpiak jan zizkion kultura kortijeroari, eta, iragan mendearen 60ko eta 70eko hamarkadetan, alpujarratar askok beren kortijoak atzean utzi eta Campo de Dalias ingurura emigratu zuten, non urte batzuk geroago berotegi nekazaritza loratuko zen. Han nagusiki dezimetan inprobisatzen zuten trobalari almeriarrekin egingo zuten topo. Alpujarretako trobalari asko El Ejidon eta beste herri almeriar batzuetan bizi dira oraindik, eta berdin-berdin inprobisatzen dute bosteko txikian zein deziman, musika tresnekin edo gabe, hau da, bertsoak fandangoaren erritmoan abestuz (trovo cantao) edo errezitatzen (trovo hablao).

2000. urtean iritsi nintzen Alpujarrara, eta bertan bizi izan nintzen tarteka, hainbat urtean, nire Doktoretza Tesia egiteko. Artean geratzen ziren beren kortijoei atxikitako zenbait trobero, hala nola Manuel el de la Magaña edo Juan Alpujarrak

Alpujarretako troboa mehatxatzen duen arazorik handiena belaunaldi erreleborik eza da.

Moron, biak ala biak 1944an jaioak. Baina gehiengoa herrietan errotua zen. Murtasen Andres Linares zegoen, aldi berean bertsoak inprobisatu eta biolina jotzeko gai zen trobalari bakarra. Las Noriasen, El Ejidoko auzo batean, bizi zen haien arteko handiena: Miguel Garcia, el niño de Candiota, trobalari goiztiarra. Parrandazaleek zazpi urte zeuzkala aulki batera igotzen zuten inprobisatzaile famatuenekin lehia zedin.

Andres Linares, Miguel Candiota, Ramon Antequera, Fernando Gonzalez eta beste zenbait trobalari azken bi hamarkadetan hil dira. Baita Antonio el de Maria Martin, Cecilio de Mecinilla, Miguel Manrique edo Jose Romera bezalako musikariak ere. Umetatik festa giroan ikasi zuten gazte belaunaldi baten lekuko bakarra da Jose Antonio Barranco (1977), Barranquito. Bere aita, izen berekoa, Almeriak inoiz ezagutu duen inprobisatzaile azkarrena izango zen menturaz, eta hura ere iaz hil zen. Gelditzen den trobalari gazteena (Jose Sanchez, el Panadero) 64 urterekin erretiroaren atarian egoteak era aski esanguratsuan adierazten digu zein den Alpujarretako troboa mehatxatzen duen arazorik handiena: belaunaldi erreleborik eza.

Gainbehera hori azaltzeko hainbat arrazoi daude. Garrantzitsuena, kultura kortijero tradizionalaren zatikatzea. Gazteak helduekin lan egin eta dibertitzen ziren garaia igaro da. Uzta jasotzean edo mahats biltzean, baina, bereziki, upategi eta kortijoetako trobo gauetan, belaunaldien arteko eragin truke giroa sortzen zen. Artisauak aprendizari irakasten dion gisan, bat-batekotasunaren artea pixkanaka ikasten zen, uztarriarekin beltz lan egin eta gero ardo batzuk hartuz.

Troboak askotarako balio zuen orduan. Adibidez, bakoitza bere tokian jartzeko, izan ere, trufazko koplez baliatuz, arauak beren mesederako urratzen zituztenak satirizatu egiten ziren. Bat-bateko beste

Trovo gaualdia upategian

tradizio batzuekin alderatuta trobo picailla-k egiazko norgehiagokak ziren, eta horietan, burla kolpeka, komunitatea arduratzen zuen edozein gai arantzatsuren inguruan eztabaidatzen zen. Epaiketa bat izango balitz bezala, trobalari bakoitzak zegokion ikuspuntua defendatzen zuen, aurkariarena barregarri uzten saiatuz eta bere perspektiba goretsiz. Eztabaidatzen zen gaia konpontzen ez bazen, gutxienez tentsioak baretzen ziren maila sinbolikoan. Troboak eraso kaltegarriagoak saihesteko balio zuen. “Bertsoak zorrozten dituenak labanak zorrozten lanik ez”, esaten da. Eta baita “más vale entenderse a coplas, que llegar a las manoplas” (hobe koplaka konpontzea eta ukabiletara ez heltzea).

Kontrol sozialerako funtzio horrekin batera (zigor satirikoen bidez), troboak, esparru zabalago batean, Alpujarrako kulturaren balioak eta antibalioak agertzeko balio zuen. Bereziki argiak ziren eta zenbait axioma barnebil-

Gazteak helduekin lan egin eta dibertitzen ziren garaia igaro da. Uzta jasotzean edo mahats biltzean, baina, bereziki, upategi eta kortijoetako trobo gauetan, belaunaldien arteko eragin truke giroa sortzen zen.

Troboak eraso kaltegarriagoak saihesteko balio zuen. “Bertsoak zorrozten dituenak ez du labanik zorrozten”, esaten da. Eta baita “más vale entenderse a coplas, que llegar a las manoplas”

tzen zituzten trobo batzuk buruz ikasten zituzten “kopla zahar” gisa, eta segidan abestu zitzakeen bat-batekotasunerako bertuterik ez zuen jendek ere. Baina trobalariek ziuten pretigio handiena. Haiek gabeko festa ezin esan festa zenik.

Borroka haietan trobalarien ausardia eta etorria probatzen ziren, egun zaharkitua irudituko litzaiguken gizontasun testuinguru batean. Alpujarran, soilik gizonei baimentzen zitzaien borroka haietan lehiatzea, non hitzezko biolentzia maila handia ez ezik hizkera lizuna ere baimentzen zen, are gehiago, baita eskatologikoa ere; eta hori emakumeentzat desegokia zela pentsatzen zen, haiei zuhurtasuna eta kooperazioa eskatzen zitzaielako. Zalantzarik gabe hori da Alpujarran emakume trobalaririk ez egotearen arrazoia, nahiz eta batzuek gaztetan urrats batzuk egin. Izatez, troboa ligatzeko tresna ere bazen. Ez soilik gaualdi kortijeroetan, baita serenatetan ere; haietan, asmoak poetikoki adierazten abilenei aldeko jotzen baitzien kukuak, kopla zaharretara jo behar izaten zuten lehiakideei ez bezala.

Paco Megías

Mintzaira bereziki eskandalagarria izaten zen urteko momentu jakin batzuetan, eguberrietan kasu, zeinetan trobalariak kortijoetako parrandetan biltzen ziren lagunak, senideak eta urte oparoa izan zuten guztiak bisitatzeko. Izan ere, troboak aberastasun banaketa akuilatzen zuen. Bisitarien anfitrioiak ez bazuen eskarnioa pairatu nahi, hobe zuen trobalariekin eta haien musikariekin eskuzabal jokatzea, eta nahi adina ardo, likore eta txerriki eskaintzea. Kortijero dirudunenek, baita botere esanguratsu bat izan ohi zutenek ere (botikaritik alkateraino), jasan behar izaten zuten, ordena azpikoz gora jartzen zen egun jakinetan, trobalarien hitz garratzek dantzan jar zitzaten. Señorico batek kopla “erdi on, erdi txar” bat konposatzeko eskatu zion Candiotari, eta trobalari miragarriak honakoa bota zion bat-batean:

Dios te dé muchos cortijos, y salud pa disfrutarlos. Y en tu mejor regocijo, te muerda un perro rabiando y tú muerdas a tu hijo. Alpujarran, soilik gizonei baimentzen zitzaien borroka haietan lehiatzea, non hitzezko biolentzia maila handia ez ezik hizkera lizuna ere baimentzen zen, are gehiago, baita eskatologikoa ere.

Trovo jaia iragan mendeko 50. hamarkadan. Arg: Christian Spanhi

(Jainkoak kortijo asko eman diezazkizula, eta haietaz gozatzeko osasuna. Eta zure bozkarioaren onenean, txakur batek amorruz hozka egin diezazula, eta zuk zure semeari hozka egin)

Zalantzarik gabe, egungo troboak duela zenbait hamarkadakoen ezaugarrietako asko mantentzen ditu. Atzo bezala gaur, troboa da aldiko lehiakidea gainditzeko adimen jolas bat, zailari zailagoa erantsiz, besteak baino grazia eta sorkuntza gaitasun handiagoa erakusteko, txaloez jabetzeko aukeraren lainotan. Baina neurri handi batean, desagertu egin dira troboa tentsioak baretzeko mekanismo gisa goratu zuten arrazoietako batzuk. Trobalariek beren jaiak upategi eta etxe partikularretan ospatzen jarraitzen dute, baina hein handi batean gaualdi horiek bereizi egin dira duela zenbait urte aparteko zentzua ematen zien elkarrekikotasun, birbanaketa eta gaztazken konponbide sistematik.

Herrietan, udalek ez dute ahazten troboa herriko jaien egitarauan txertatzea. Eta Festival de Musica Tradicional de la Alpujarra eta erakundeek sustatutako beste jaialdi batzuetan ere ez da falta. Horrelakoetan, trobalariek oholtza gainean erakusten dituzte beren gaitasunak. Alpujarratik kanpo ospatzen diren ekintza kulturaletara ere gonbidatzen dituzte, unibertsitateetara edo ahozkotasunaren inguruko kultura topaketetara. Trukean sari ekonomiko txikiak jasotzen dituzte, gastuak kitatu eta apenas beste ezertarako.

Paco Megias, Juan Moron, Jose Sevilla edo Constante Berenguer bezalako trobalariek deitzen dieten tokira joateko ardura sentitzen dute, arte hau gal ez dadin lortzeko saiakera desesperatuan. Baina gertatzen dena da, babes instituzional zabala duen Euskal Herrikoa ez bezala, Alpujarretako troboa ahanzturan erori dela, agian flamenkoa, sevillanak edo karnabalak bezalako jai giroko adierazpenekin alderatuta oihartzun apalagoa duelako.

Trobalariak elkarte batean antolatu dira. Eta saiatzen dira, ahal duten neurrian, jai giroko ohitura hau zabaltzen. Horretarako, ez dute zalantzarik egiten ahozko beste inprobisazio tradizio batzuekin harremantzeko orduan. Prestutasunez hartzen dute parte rapero urbano eta ahozkotasunaren beste artista batzuekin egiten diren topaketetan ere. Dena den, bultzada falta da. Administrazioko eragileen esku hartze ezari trobalarien zahartzea gehitzen zaio, eta baita ezezagutza ere gazteak arte honekin txunditzea ahalbidetuko luketen egoerak sortzeko, behar den denboraz eta pasioz, eurak ere trobalari bilaka daitezen. Orokorrean, ezkortasun giroa hedatu da.

Hala eta guztiz ere, ukaezina da Alpujarretako troboa kuantitatiboki hazi ez bada ere (ordutan luza daitekeen trobo lehia bat aguanta dezaketen norbanakoen kantitateari dagokionez), kualitatiboki hazi dela. Azken hamarkadetan zenbait trobalari beste inprobisazio tradizio batzuetako ordezkariekin aritu dira elkartrukean, eta euren ondare tradizionala aberastu dute. Jose Sevillak bere maisu Candiotarekin bidaiatu zuen Latinoamerikan zehar, eta ez da atzerrira joan den bakarra kongresu, mintegi eta jaialdietan bere artearen erakustera. Candiotak esan ohi zuen 60 eta 70eko hamarkadetan zalantzari gabe trobalari askoz gehiago zeuden arren, sorkuntzak maiz “taberna

…Euskal Herrian ez bezala, Alpujarretako troboa ahanzturan erori da, agian flamenkoa, sevillanak edo karnabalak bezalako jai giroko adierazpenekin alderatuta oihartzun apalagoa duelako.

Trobo irrigarriena eta finena elkar elikatu dira, eta gaur egun trobalariek unean uneko baldintzen araberako tonua aukeratzeko moldakortasun maila daukate.

girokoak” zirela, eta ez zitzaiola sobera arreta eskaintzen errimak kontsonante perfektuan josteari edo sobera erabilitako betegarriak saihesteari. Candiota laboraria zen, baina troboarekiko zeukan obsesioak idatzizko olerkigintzaz janztera eraman zuen, eta hala irakurri zituen Gongora eta Lorca. Urte askoan, alboratu bigarren planora nekazaritzan zeuzkan ardurak eta troboan murgildu zen, eta horrela Alpujarretako troboaren historiako pertsona gailenena bilakatu zen. Bere alboan hazi zen Jose Sevilla, bera baino gazteagoa eta bere ezkutari leiala.

Paco Megias bezalako trobalariek aurreko trobalari histrioniko eta lotsagabeenak ohoratzen segi zuten, hala nola Antonio Bat-bateko bertsoa, jolas galduaren bila bezalakoak. Haiek zutik jartzen zuten publikoa dezentziaren kodeak propio azpikoz gora jartzeko xedea zuten koplekin, eta harridura sortzen zuten hizkuntzarekin egiten zituzten joko berritzaile eta lotsagabeekin. Candiota eta Megias lehiatzen zirenean, lehena bertso kultuekin estutzen saiatzen zen, eta bigarrenak larrain eta pendizetako troboa baliatzen zuen, barregarri azalduz aurkariak gainontzeko kortijeroen kultura agrafoaren gainetik zeukan nabarmentzeko nahia.

Trobo irrigarriena eta finena elkar elikatu dira, eta gaur egun trobalariek unean uneko baldintzen araberako tonua aukeratzeko moldakortasun maila daukate. Ezbairik gabe, Candiotaren lidertzak eta bere dedikazio gogotsu eta obsesiboak igo egin zuten troboaren sorkuntza maila, behartu egin baitzituen gainontzekoak ohiko ika-mika apur bat testosteronikoetatik (lehiakidearen kalterako norberak soinean zituen prakekiko erreferentziaz josiak, hura oilo gisa irainduz) harago joatera.

Testuinguru ohikoena etxe partikularretako trobo festak dira oraino, non trobalariek batzuetan zozkatu egiten dituzten bikote lehiakideak, guztiek gozatzeko inprobisatzen eta besteei entzuten. Troboak, zalantzarik gabe, irabazi egin du konplexutasun poetikoan, lirismoan eta moldakortasunean. Trobalariek hil den lagun bati trobo goibel batzuk eskaini diezazkiokete, edota Whatsapp taldea balia dezakete gobernuaren azken erabakiari buruzko eztabaida sortzeko. Duela zenbait hamarkada baino askoz erregistro gehiago dominatzen dituzte, hamaika ingurutan inprobisatzen ohituta daude (upategian, jaiotza batean,

baina baita unibertsitateko mintegi batean edo Parisko antzoki bateko emanaldian). Gehienek nekazaritzari lotuta jarraitu eta ikasketa arauturik ez duten arren, bada goi-mailako titulu duenik ere, edota bere formakuntza ziurtatzen duen diplomarik ez izanagatik poesia, historia monografikoak edo repentismoaren inguruko irakurketan sakontzen duenik.

Duela hamarkada batzuk, trobalari batek modu honetan laidotu zezakeen bere lehiakidearen harropuzkeria:

Ha nacido hoy un pez, desde el fondo del mar. No es sardina, ni jurel, ni tampoco calamar, no sabemos lo que es.

(Gaur arrain bat jaio da, itsasoaren hondotik. Ez da sardina, ez txitxarroa, ezta txipiroia ere, ez dakigu zer den)

Kopla arruntak ziren, batzuk sekulako originaltasuna izanagatik, eta horrek azaltzen du zergatik iltzatu diren oroimenean, sobera edanda zegoen lehiakide bati Candiotak bota ziona bezala:

Trovo hablao: Andrés Linares, Gabriel Galdeano eta Rafael Valdivia Arg: Isabel Munuera

Oso litekeena da hamarkada pare batean Alpujarretako troboaz iraganean hitz egitea, desagertu diren beste zenbait adierazpide folklorikoren gisan.

Por la calle abajo viene, un hombre con desatino. No viene como conviene, viene como con vino. Desmasiá desgracia tiene!

(Kalean behera dator gizon bat asmatu ezinda. Ez dator komeni bezala, dator ardoa edan antzera. Zorigaitz gehiegi dauka!)

Baina soilik oraindik orain antzeman daiteke beste tradizio poetiko batzuen arrastoa, Urrezko Mendeko olerkarienak barne, bosteko txiki honetan bezala. Bertan Jose el Panadero-k Lope de Vegaren hitzak oroitzen ditu (ezkontzaren onura eta arazoen inguruko eztabaida batean):

Hay un hecho comprobado que hasta el alma me penetra: que de casado a cansado tan solo existe una letra que los ha diferenciado.

(Frogatutako egitate bat bada arimaraino sartzen zaidana: casadotik cansadora letra bakarra dagoela ezberdintzen dituena)

Egun, trobalariak eztabaida oso batean zehar pie forzao (ezarritako errima) baten gainean inprobisatzeko kapaz dira, edo trovo cortao (moztua) egiteko, hots, askoren artean dezimak edo bosteko txikiak konposatzeko. Asmamenari, azkartasunari, sorpresari eta freskurari arnasa ematen dioten jolasak dira, baina baita sorkuntza poetikorako talentuari ere. Ez dira ohitura berriak, baina duela zenbait urtetako koplek baino kalitate eta eragin handiagoa erakusten dute, egunaren zati handiena euren familiak elikatzeko lan nekagarrietan igarotzen zuten sasoikoak baino maila altuagoa.

Paradoxikoa da troboaren sorkuntza eta kalitate literarioa igo diren garai berean, hau inoiz baino mehatxatuago egotea. Inork ez badio konponbiderik jartzen, oso litekeena da hamarkada pare batean Alpujarretako troboaz iraganean hitz egitea, desagertu diren beste zenbait adierazpide folklorikoren gisan. Orduan etorriko dira aiene eta ekintza desesperatuak ondare tradizionala “berreskuratzeko”. •

This article is from: