2017ko Martxoa · 10. zbkia
Korapiloak askatzeko unea Hirigintzako Plan Orokor berriaren lehen fasea burutu berri da. Fase honetan erredaktore taldeak informazioa eta herritarren iritziak jasotzea izan du helburu. Elkarte desberdinekin bilerak egin dira eta urtarrilean arlokako 4 lan-saio ireki burutu ziren herritarrekin ondoko gaietan banatuta: jarduera ekonomikoak, etxebizitza, ondarea eta ingurune naturala, ekipamenduak. Ondoko grafikoan ageri den bezala, agerian gelditu zen gai ugari aztertu eta lantzeko ditugula herrian, baina aldi berean uste dugu oraingo hau abagune egokia dela atzeratuta utzi diren korapiloak askatzen hasi eta norabide berri bat markatzeko. Prozesuan zehar parte hartzea bultzatuz eta herritarren iritzia kontsultatuz guztion artean erabaki beharko dugu zelako Etxebarrin bizi nahi dugun. Erabaki garrantzitsuak hartu beharko dira, beraz. Hori dela eta, alkateak “El Correo” aldizkarian egindako deklarazioen harira (herrian polikiroldegi eta pistina bat egitearena), EH Bildutik seriotasun pixka bat eskatzen dugu gai hauetan, handinahikeriak bazterrean utzi eta aurrera eraman genitzakeen proiektu errealen inguruan jardun nahiko genuke, egungo herriko gabeziei erantzun erreal bat emateko denon artean.
JARDUERA EKONOMIKOAK Empresa txikientzat lokalak
ETXEBIZITZAK Zelako tipologiako etxeak egin?
Baserrien jarraipena bermatu
Zenbat etxebizitza daude hutsik herrian?
Muniben ze aukera?
Nola berbideratu amaitu gabeko etxeak? Igogailuak ezartzea ahalbidetu
ARLOKAKO LAN-SAIOETAN AZALERATUTAKO GAIAK
ONDAREA, IGURUNE NATURALA Zarata emisioen kontrola Kutsaduren mailen neurketak Uholde arriskuen prebentzioa
EKIPAMENDUAK Otsolonean zer? Probalekua eta frontoia gehiago aprobetxatu Erabilera anitzeko gela baten beharra Egungo eskolaren etorkizuneko erabilera?
Aurrera begirako proiektu gutxi aurtengo aurrekontuetan 2017rako aurrekontuak direla eta, aurtengoan ere EH Bildutik proposamen ezberdinak aurkeztu ditugu, herrian inbertsio ezberdinak egin eta etorkizunera begira herriaren hobekuntza helburu hartuta. Herrian dauzkagun bitarteko ezberdinak hobetu eta proiektu berriak martxan jartzea garrantzitsua dela uste dugu, eta prozesu hori hauspotzera begira aurkeztu ditugu proposamen ezberdinak. Udalean aurkeztutako inbertsioetarako atalean, EH Bilduk proposatutako proiektu esanguratsuenak epe ertain (kulturaretoa erabilera anitzeko gela bezala egokitu, herri ortuak eta nekazal eskola) eta luzerako (industriguneko saihesbidea eta panelak, eskola guneko urbanizazio aurrerapena) ez dira kontuan hartu. Bestalde, EAJk aurkeztutako proposamenak konponketetara eta betiko gastuetara bideratuta daude, izan ere, aurrera begirako inbertsiorik ez dugu ikusten. Urtez-urte dirua esparru berean gastatzen delakoan gaude, eta herrian hobekuntza eta aurrera begirako bidean zerbait gehiagoren beharra dagoela uste dugu. Hori dela eta, aurkeztutako aurrekontuen aurrean abstenitzea erabaki dugu. Nahiz eta herriaren aldaketarako proposamenak egin eta lanerako prest izango garen. Beste behin ere Bizkaiko Diputazioaren aurreikuspen faltsuak ez dira bete eta azkenean jakin izan dugu 327 milloi €uro gutxiago bildu dituela. Eta orain udalek jasan beharko dituzte ondorioak, tartean Etxebarriko udalak 45.497 € itzuli beharko ditu.
EHBILDUK EGINDAKO PROPOSAMENAK: ➢ Kultur aretoko aulkiak “multiusos” erara egokitu ekintza desberdinak egin ahal
izateko. ➢ Herriko zerbitzuen gida bat egin eta zabaldu: dendak, zerbitzu enpresa txikiak,
turismoa… ➢ Eskola eta kirolguneko urbanizazio proiektua eta garapenaren 1.fasearekin ekitea. ➢ Nemak aurrealdeko saihesbidearen proiektua eta zarata ekiditeko panelak. ➢ Herrian interneteko komunikazio sistema hobetu fibra optiko bidez. ➢ Baserriak:
o Uraren horniketa bermatu o Erraz lokalizatzeko sistema ahalbidetu o Komunikazio sistemak hobetu ( Wifi……) ➢ Herrian eta gehienbat baserri edo urruti bizi direnentzat taxi zerbitzua erraztu,
eta diru-laguntza. ➢ Herriko mendi ibilbideen azterketa egin eta euren erabilpena sustatu. ➢ Herri ortu publikoen lanketa egin. Herriko lurretan, nekazari eskola baten bidera-
garritasun azterketa egin. ➢ Auzo-konposta gune berriak sustatu. Hondakinei buruzko kanpaina berria egin,
eta herrira zabaldu aukera gehiago eskainiz. ➢ Hitzan harpidetza 3€-koa biztanleko. Udaleko boletinak eta iragarkiak euskarazko
prentsan ere atera (Hitza, Berria). ➢ Udalbiltza proiektuan parte hartu. ➢ Euskal fondorako aurrekontuen 0.7. ➢ Alfabetatze ikastaroa herrian bertan egin. ➢ Korrikari laguntza ➢ Udan hilabeterako bi langile kontratatzea (langile poltsa: probak eta azoka barne) ➢ Osasuna: hitzaldiak eta tailerrak (sexu heziketa, adikzio prebentzioa etab.) ➢ Politika feminista: udal langileei oinarrizko ikastaroa ➢ Telefono kabina publikoarekin zer egin? Inguru horretako espaloia konpondu eta
autoak handik bidera zuzenean irten ez daitezen oztopoak jarri.
EH BILDUTIK ONTZAT EMAN DITUGU: Udalak aurkeztutako aurrekontuak gehienean onartu ditugu. Baserri bideak eta kale konponketak Hirigintza planeamendua: HAPO Eskola Guneko Aldaketa Puntuala Hesi berriak eta bizikletentzako tresna Udaletxeko eta eskolako teilatuaren konponketa
Hileta zibilak egitea ahalbidetzen dituen ordenantza onartu da Gizartearen ohiturak eta ideologiak etengabeko aldakuntzan daude eta erakunde publikoei gizartearen dibertsitate ideologiko, erlijioso eta kultural pertsonalak errespetatu eta bermatzea dagokie. Hori dela eta, hileta zibilak egiteko aukera ahalbidetuko du Etxebarriko udalak. Frontoia eta Plazabarria izendatu dira gune bezala hildakoei omenaldi edo agurra egiteko.
> HEZKUNTZA
12-18
urte
arteko
gaztetxoen hezkuntza jorratzen
Horretarako, udaletxean eskaria egin beharko da eguna, ordua eta tokia zehaztuz. Bestalde, udalak berak dituen baliabideak (jarlekuak, mahiak, atrila, megafonia…) eskura jarriko ditu eskatzaileak hala eskatzen badu. Hala ere, ez da baimenduko gorpua bertan izanik ospakizunik egitea. Bai ordea, hautsezko atabakak egotea.
MOTZ-MOTZEAN... > HEZKUNTZA
Eskola ingurua gune babestu lez hartuko da Herritar talde batek eta udal taldeek adosturik, eskola eremua gune babestu lez izendatzea erabaki da. Helburua kontsumo ez osasuntsuen gainean kontzientziatzea da, eta batez ere, haurrak dabiltzan guneak errespetatzea. Hori dela eta, “ez erre” eta “ez edan” kartelak ezarri dira eskola inguruan.
> EUSKARA
“Etxebarria” kartela 20 urte luzez eskatzen ibili ondoren, “Echevarria” kartelak euskaratu eta berriztatu dira. Espero dugu proposatzen ditugun beste gaietan ere, 20 urtez itxaron behar ez izatea.
> HEZKUNTZA
Eskola ortua Eskolako umeek Etxebarriko udalbatzari ortu bat kokatzeko eremu bat eskatu zieten. Horrela, Aulestiarteko eremuan lurzail bat laga zaie. Bertan, konpostarekin lurra landu eta letxugak, piperrak, tipulak… erain dituzte eta dagokien bezala izendatu dituzte etorkizunean beren fruitua emango dutelakoaren ustetan.
Lea Artibaiko Amankomunazgoaren bitartez, 2016an zehar, Lea-Artibaiko 12-16 urte bitarteko gazteei Adikzio ezberdinen inguruko inkesta bat egin zieten. Inkesta horretan 600 gazte inguruk parte hartu zuten, eta gai ezberdinak landu ziren: droga ezberdinen kontsumoa, zenbat urterekin hasi ohi diren kontsumitzen, horren arrazoiak eta beste gai ugari. Datu horiekin txosten bat osatu zuten, eta orain txosten horren aurkezpenak egiten dihardute. Etxebarrin, martxoaren 23an, 18.30etan kultur aretoan aurkeztuko dira inkestako emaitzak, eta aurkezpen honetarako deialdia gurasoei egin bazaie ere, nahi duen orok parte har dezake. Bestalde gurasoekin formakuntza saio ezberdinak egiteko asmoa ere badago; gurasoen artean landu nahiko liratekeen gaiak adostu edota dituzten zalantza edo kezketatik abiatuz garatuko dira saio horiek. AURKEZPENA + FORMAZIOA:
Martxoak 23, 18:30etan Kultur aretoan FORMAZIO SAIOAK:
Martxoak 30 eta apirilak 6 17:30etan. Udal aretoan
Alokairurako diru laguntza eskatzeko deialdia jada irekita 18 eta 35 urte arteko gazteei Etxebarrin bizitzeko alokairurako diru-laguntzak eskainiko dira. Eskaera egin edota baldintzen eta aurkeztu beharreko dokumentuen gaineko informazioa izateko udaletxeko idazkaritzan galdetu.
Lan-poltsa irekita dago Behar izana dagoenean kontratatzeko (jaiak, probak, desbrozeak, podak…) langileen zerrenda bat osatuko du udalak. Apuntatzeko baldintzak: • Langabetua egotea • Etxebarrin bizitzea • 18 urte baino gehiago izatea
Badator maiatzaren 7, badator erabakitzeko momentua! Idiazabalen ereindako haziak, fruituak emanez dihardu egunez egun. Erabakitze eskubidearen aldeko herri ekimen bat izan zen, Gure Esku Dagoren abiapuntua, eta geroztik Euskal Herrian barrena zabaldu da deiadarra. 2013an aurkeztu zen egitasmoa, eta ordutik milaka izan dira erabakitze eskubidearen alde egindako ekimenak, eta horrekin bat egin duten pertsonak ere milaka dira. Etxebarriko Gure Esku Dago taldea ere bide horretan ibili da azken urteotan, eta oraingo honetan erabakitzeko eskubidearen aldarria, errealitate bihurtzea da asmoa. Ispaster eta beste herri batzuetan iaz egin zen bezala, Lea-Artibaiko herrietan Maiatzaren 7an erabakia hartuko dugu; herri galdeketa baten bidez, herri bezala erabakitzeko eskubidea dugula aldarrikatuko dugu. Etxebarrin ere ekimen ezberdinak egin dira maiatzaren 7ra begira (sinadura bilketa, argazki erraldoia, kalejira, zubien bideoklip) eta aurrerantzean ere izango dira gehiago. EH Bilduk bat egiten du Gure Esku Dagoren aldarriarekin, eta erabakitze eskubidearen garrantziaz jabetuta, maiatzaren 7ko galdeketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Lea-Artibain ere erabakiko dogu! JOÑO!! 800.000€ baño gehixa gastau jitxunau errekian obran eta hillebete orduko harrixek pillatzen ta zubixe taponetan!