Bildubarri 17. zbk

Page 1

2020ko Maiatza · 17. zbkia

COVID-19

Azken hilabete hauetan egoera oso zail bati aurre egitea tokatu zaigu. Pandemia honek aldaketa ugari ekarri ditu herritar guztion egunerokotasunera eta neurri oso zorrotzak betetzera behartu gaitu. Honen aurrean, ezeren aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu Etxebarriko herritarroi izandako jarreragatik eta erakutsitako konpromisoagatik: bai agindutako segurtasun neurriak betetzeagatik, baita bolondres moduan laguntzeko prest agertzearren ere. Konfinatuta egon arren, denbora honetan guztian udaletik lanean jarraitu dugu bilerak egin eta erabakiak hartzen.

EH BILDUTIK UDALEAN EGIN DITUGUN ESKAERAK  

Herriko komertzioei segurtasun neurriak betetzeko babes ekipoak eskaintzea. Herritarrak uneoro egoeraren eta bete beharreko neurrien inguruan informazioa izan dezaten baliabideak indartzea: bandoak etxeetan, auzoetan, web orrian informazioa jartzea…

AURRERA BEGIRA EZINBESTEKOA IKUSTEN DUGU HONAKO PUNTU HAUEK LANTZEA  Segurtasun neurriak mantentzen jarraitu: 

Arduratsuak izatearen garrantzia azpimarratu udaletik. Guztion osasuna, bakoitzaren arduratik hasten dela kontutan izan.

 Nagusien (eta batez ere bakarrik bizi direnen) jarraipena egiten segi zerbitzu sozialen bitartez.  Espazio publikoetan segurtasun neurriak indartzen jarraitu:   

Kaleko espazioen desinfekzioa mantendu. Gel hidroalkoholikoa jarri udal eraikinen sarreretan. Udalak dituen babes ekipamenduak (maskarillak, pantailak…) behar gehien dagoen puntuetan eskaini.

 Beharrizan gehien dutenei laguntzeko diru partidak ezarri:  

Egoeraren ondorioz premia larrian dauden herritarrei laguntzeko diru partida ezarri. Herriko negozio txikiek aurrera egitea lor dezaten neurriak hartu. Alde batetik, dirulaguntza zuzenak zabalduko dira; eta bestetik herrian edota eskualdeko komertzio txikietan kontsumitzeko bonuak ateratzeko lanean ari gara.

 2020ko udal aurrekontuak berraztertu eta lehentasunak birdefinitu: 

Diru sarrerak nabarmen jaitsiko direla aurreikusten da, eta gainera orain dugun egoera ez da aurrekontuak onartu zireneko berdina. EH Bildutik ezinbestekoa ikusten dugu udal aurrekontuak denon artean berraztertu eta egoera berri honetan ditugun lehentasunak berriro finkatzea. Guk argi dugu, proiektu batzuk itxaron dezaketela, baina pertsonek ez.

Zaindu gaitezen Guztion artean lortuko dugu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.