Bildubarri 20 zbk.

Page 1

2021ko Urtarrila · 20. zbkia Pandemia egoeraren ondorioz udaleko diru-sarrerek murrizketa handia jasango duten urte honetan, Etxebarriko EH Bildutik herriarentzat estrategikoak iruditzen zitzaizkigun erabakiak bazterrean ez gelditzeko borrokatu dugu gure proposamenak udalean helarazi eta negoziatuz. Hori horrela, ondorengo proposamenak aurrekontuetan txertatuta gelditu dira: EH BILDUTIK

PROPOSATU ETA LORTU DITUGUN DIRU PARTIDAK

ESKOLA BERRIAN INBERTSIOA Eskola berriko eremura beharrezko instalazioak eraman eta urbanizatzen hastea.

OBRA LIZENTZIETAN HOBARIAK ESKAINTZEA Igogailuak jartzerakoan edota katastrofe natural baten ondoriozko obretan ordaindu beharreko tasetan hobariak eskaintzea.

12-16 URTEKOEKIN AISIALDI PROIEKTUA Adin tarte honetako herriko gazteekin aisialdi proiektu bat garatzea.

BERDINTASUN PLANA GARATZEKO PARTIDA 2020an onartutako Berdintasun Plana garatzen hasteko 6.000 €-ko diru partida.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK EGITEN JARRAITU ETA HOBEKUNTZAK EGITEA

PANEL INFORMATIBO DIGITAL BAT JARTZEA KALEAN

BASERRIETARA URA ERAMATEKO PARTIDA BAT GORDETZEA

BASERRI BIDEAK KONPONTZEKO PARTIDA BAT GORDETZEA

GATAZKA EREMUETAN BIZI DIREN HAURRAK (SAHARA, CHERNOBIL) UDAN EKARTZEKO DIRU PARTIDA JARTZEA

ZAKARRONTZI BIRZIKLAGARRIAK Birziklatzea ahalbidetzen duten zakarrontziak jartzea kaleko zenbait puntu erabilienetan.

UEMA-N SARTZEA Inguruko beste hainbat herri euskaldun bezala UEMA-n sartzea euskararen aldeko apustu sendoa egiteko.

Premia duten herritar zein herriko negozio txikiei laguntzeko diru aparteko partida bat ezartzea ukatu du EAJ-k.

EAJ-k aurkeztutako aurrekontuak ez dira guk diseinatuko genituzkeenak, jakina. Tartean, ez dugu bat egiten lehentasun kontuetan ezta zenbait proiektuetan (ur txorroen proiektua kasu), baina azkenean EH Bildutik aurrekontuei baietza ematea erabaki dugu. EAJ-k iritzi publikoan nahasmena sortu nahi arren, Etxebarriko EH Bildutik argi ditugu zeintzuk diren herrirako proiektu garrantzitsuak (eskola berria, berdintasuna, gazteak, herriko komertzioak...). Herriaren mesedetan horiek aurrera eraman daitezen borrokatuko dugu beti, nahiz eta horrek batzuetan gustuko ez ditugun gauzak onartzea suposatu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.