2020ko Urria · 19. zbkia
BERDINTASUN PLANA MARTXAN Duela hilabete batzuk Bildubarrin azaldu genuen bezala, Berdintasun Plana abian dago udalean. Plan honek fase ezberdinak izango ditu: irailean galdetegi bat bidali zen etxeetara, herritarren iritzi eta proposamenak jaso asmoz. Urrian zehar, berdintasun arloaren herriko diagnostikoa egingo da, eta horretarako udaleko langile, zinegotzi,herriko elkarte eta parte hartu nahi duten herritarrekin bilerak egingo dira. Eta azkenik azaroan, Berdintasun Planaren aurkezpena egingo da. 4 urtean zehar lantzeko bideorri bat jasoko du planak, eta 4 oinarri izango ditu: Emakumeen ahalduntzea Berdintasuna
barrura begira (komunikazio arloan, kontratazio eta dirulaguntza pleguetan…)
Zaintzaren garrantzia Emakumeen
aurkako
indarkeria. EH Bildutik Berdintasun Planaren sorrera fase honetan parte hartzera animatu eta gonbidatu nahi zaituztegu, guztiok baitugu zer esan eta zer landu berdintasunaren aldeko bidean.
Kurtso berriarekin batera, eskolaz kanpoko ekintza berriak izango ditugu herrian Hainbat aldiz aipatu dugun bezala, Etxebarriko EH B i l d u r e n “EH Bilduren lehentasunetako herriko zerbitzuen lehentasunetako bat herriko zerbitzuen bat eskaintza zabaltzea eta jadanik eskaintza handitzea zen” daudenak indartzea da. Helburu honetarako, pasa den abenduan 2020ko aurrekontuetan partida bat irekitzea lortu genuen. Prozesuarekin hasteko herritarren beharrizanak eta nahiak entzutea ezinbestekoa zenez, herrira galdetegi bat luzatzea proposatu genuen; eta hala egin zen maiatzean. Aurreko urteetatik herrian martxan dauden ekintzek beti bezalako arrakasta izan zuten galdetegian eta horiek aurrera jarraituko dute noski. Hala ere, nabarmena izan zen jarduera berrien eskakizuna: ingelesa, luzaketak, sukaldaritza, josteko tailerra eta informatika. Kurtso hasierarekin batera, ingelesa lehen bait lehen martxan jartzen ahalegindu gara. Eta herritarrak jada, Etxebarrin bertan, eskolaz kanpo ingelesa praktikatzen hasiak dira. Izena eman duten Lehen Hezkuntzako ikasleak, eskolako ikasgeletan egongo dira, eskolan mantentzen diren taldeak errespetatuz; nagusiak bestalde, abadetxeko geletan. Hurrengo pausua luzaketak kurtso osoko jarduera bezala martxan jartzea eta sukaldaritza, josteko tailerra zein informatika hilabete konkretu batzuetan burutzea izango da. Herriko eskaintza zabaltzeko proposamena udalera eraman genuenean argi genuen proiektua aurrera eramateko bultzada handia eman beharko geniola, eta urtean zehar martxan jartzea falta diren jarduerak aurrera eramateko lanean jarraituko dugu!