2020ko Urtarrila · 16. zbkia
Aurrekontuak bai, baina lehentasun desberdinak EH Bildutik, 2020-ko udal aurrekontuak onartzea erabaki dugu, baina ezin dugu ezkutatu ez gaituztela guztiz asetzen. Aurrekontuetan ondorengo puntuak jasotzea izan da gure babesa eskaintzeko arrazoia:
01
ESKOLA BERRIA
02
ZERBITZUAK
03
12-16 URTEKOEKIN EKINTZAK
04
BERDINTASUN PLANA
EH Bilduren lehentasuna da eskola berriaren eraikuntza. Printzipioz aurten, eraikuntzarako dokumentuak egingo dira. Baina tramite hauek aurreratuko balira, beharrezkoa ikusten dugu bigarren fasearekin hastea hurrengo urtera arte itxaron gabe.
Herrian zerbitzu ezberdinen eskaintza zabaldu eta daudenei indartzea proposatu dugu. Esaterako, garrantzitsua ikusten dugu eskolaz kanpoko eskaintza zabaltzea, herritarrak herrian geratu daitezen.
12-16 urte arteko gazteei alternatibak eskaintzea beharrezkoa iruditzen zaigu, aisialdiaz bertan goza dezaten.
Udal honen oinarrietako bat, parekidetasunaren bidean pausuak ematea izan behar da. Horretarako, berdintasun plana ezinbesteko proiektua dela uste dugu.
Nahiz eta puntu hauek izan gure baietzaren arrazoi nagusiak, positibotzat jotzen dugu gimnasioan hobekuntzak egiten jarraitzea eta 2020an irisgarritasun ordenantza eguneratzeko pausoa ematea. Azken honi esker, etxeetan igogailu eta abar egiteagatik ematen den udal diru laguntza errealitatera egokituko da. Bestalde, frontoiko obren 3. faserako gastua egokitzeko konpromisoa hartzea beharrezkoa iruditu zaigu, aurreikusitako lau graden ordez (200.000 €), bi erosiko direlarik. Honetaz gain, industrialderako autobus zerbitzuaren inguruko txostena aztertzeko konpromisoa hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Halere, aurrekontu hauetan badago gure ustez lehentasunezkoa ez den proiektu bat, ur txorroen proiektua alegia. Bi urtetan zehar 120.000€-tik gora honetan xahutzea gehiegizkoa dela iruditzen zaigu. Gastuaz aparte, uraren erabilera desegokia egingo da proiektu honetan, eta beronen erabilera urtean 2 hilabete ingurura mugatuko da. Honen aurrean, uste dugu herrian badaudela aurretiko beharrizanak, adibidez: Autobus geltokia lekuz aldatu eta markesina bat jarri eguralditik babesteko. Lokal bat prestatu, umeen ludoteka egiteko edota eguraldi txarra dagoenean bertan jolastu ahal izateko, etab.