Bildubarri 18. zbk

Page 1

2020ko Uztaila · 18. zbkia

Azken hilabete hauetan egoera oso zail bati aurre egitea tokatu zaigu. Pandemia honek aldaketa ugari ekarri ditu herritar guztion egunerokotasunera eta neurri zorrotzak betetzera behartu gaitu. Honen aurrean, ezeren aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu Etxebarriko herritarroi izandako jarreragatik eta erakutsitako konpromisoagatik. Gure aldetik, azken hilabete honetan ondoko neurriak landu ditugu udalean:

UDALEAN LANDU DITUGUN GAIAK  Kaleko espazioen eta ume parkeen desinfekzioa indartu da.  Komun hartuz.

publikoak berriro ireki dira, segurtasun eta higiene neurriak

 Herriko

negozio txikientzako, itxialdiak sortutako galerei aurre egiteko diru-laguntza lerroa ireki da. Aurrerago, herrian edota eskualdeko komertzio txikietan kontsumitzeko bonuak aterako dira.

 2020rako egindako udal aurrekontua birmoldatu da, aurreikusitako dirusarrerak egungo errealitatera egokituz.

 Maskarilla bana buzoneatu zaio herritar bakoitzari.

MASKARILLAK EROSTEKO ESKARIA “ Normaltasun berrian” hasiera batean maskarillaren erabilera guztiz derrigorrezkoa ez bazen ere, herritar batzuen artean kezka nabarmendu zen eta EH Bildutik ere etorkizunean maskarilla ezinbesteko babes neurria izango zela aurreikusten genuen. Hori horrela, zetorren egoerari aurrea hartu eta maiatzaren 27an udalean eskari bat sartu genuen, herritar bakoitzari maskara bat helaraztea eskatuz. Proposatutako ekimen honen helburua alde batetik, herritar bakoitzak etxean gutxienez maskara bat izatea zen; eta bestetik, kontzientzian eragin eta beronen erabilera sustatzea. Banatutako maskarillak Babes Gaitasun Ziurtagiria (CE) du eta berrerabilgarria da (300 aldiz garbitu daiteke) hondakin gutxiago sortzeko.

“EH Bilduk egoerari aurrea hartu eta herritar bakoitzari maskarilla bana banatzea eskatu genuen udalean ”

Joan den uztailaren 16tik, derrigorrezkoa da bai leku itxi zein irekietan (baita ere kalean) maskarilla erabiltzea. Norbera babesteaz gain, batez ere gure ingurukoak babesteko ezinbesteko elementua da. Beraz beti maskarilla janzteko deia luzatzen dizuegu.


PROBALEKUKO LANAK AZKENEAN ERE BUKATUTA

Aurrekontuen birmoldaketa eta lehentasunak ezarri beharra

Frontoiko 2. fasea 2019ko iraila bukaeran hasi zen eta burututako lana probalekua tapatzea izan da. Proiektu honek hasieratik ekarri ditu zailtasunak, eztabaidak eta akatsak. Proiektuaren adjudikazioa egin zenean, Burgos-eko enpresa bati eman zitzaion proiektua. Hasiera baten, dena ondo zihoala ematen bazuen ere, laster hasi zen dena korapilatzen. Enpresak emandako hitza ez zuen betetzen (atzerapenak, lanera ez joatea, proiektua errespetatu ez…), eta hau ikusirik, udalak penalizazioak ezarriko dizkio proiektua ez errespetatzeagaitik. Baita ere aipatzekoa da, tarimaren tabloiekin izandako arazo teknikoak. Hau dena ikusirik, obraren balorazioa ezin da ona izan. Obra behar baino gehiago luzatu da eta herritarren jardueretak baldintzatu ditu: frontoia ezin erabili izana denbora luzez, aratusteak lekuz aldatu beharra horrek ekarri zuen gainkostuarekin etab. Bukatzeko, proiektu

arazoak honen

azpimarratu

nahi

herri

bat

txiki

arazo, garrantzia

dugu.

Etxebarri

izanik,

herriaren

garapenerako garrantzitsua izango da eta espazio mutilfuntzional handi bat emango dio herriari.

Pandemiaren egoerak udalaren diru-sarreretan eragin zuzena izango zuela jakinekoa zen eta gainera, orain dugun egoera ez da aurrekontuak onartu zireneko berdina. Hori horrela, EH Bilduk maiatzean aurreikusi bezala, ezinbestekoa izan da udal aurrekontua berrikusi eta birmoldatzea. Adibidez, “udalkutxatik aurreikusi Bizkaiko Aldundiko udalkutxatik jasoko baino 71.600 € gutxiago dugun diru sarrera 716.000 eurotik, 644.000 jasoko ditugu” eurora murriztu da, hau da, 71.600 euroko diru sarrera galera. EH Bildutik aurrekontuak birmoldatzerako lehentasunak jarri genituen mahai gainean:

garaian

ondorengo

 Herriaren

etorkizunerako diren proiektu estrategikoak lehenetsi eta mantentzea: eskola berriaren urbanizazioa, eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza aurrera eramatea…

 COVID-19ak herritarrei,

herriko komertzioei oraindik ere sor ditzakeen kalteei erantzuteko diru partida bat gordetzea.

 Arlo sozialean eta kulturalean murrizketarik ez egitea. EAJ-ak Ibaungo ur txorroen parkea aurten bai ala bai egitea nahi izan du eta frontoiko egokitzapenaren 3. fasea (gradak jarri eta egokitzea) ez egitea erabaki du. EH Bildutik uste dugu ur txorroen parkea ez dela lehentasunezko proiektu bat eta aurrekontuetatik kanpo geratu beharko litzatekeela. Bizi dugun egoera honetan 120.000 € proiektu honetan xahutzea gehiegizkoa deritzogu. Ur asko xahutzeaz gain, erabilera urtean 2 hilabetera mugatuko da. Izatekotan ere, ur txorroen proiektua alde batera utzi, eta aurrekontuetan jasotako frontoiko 3. fasearekin hastea egokiagoa dela uste dugu. Horrela, frontoia espazio multifuntzional bihurtuko litzateke, urte guztian erabilgarri, gune desberdinak sortuz eta momentu berean ekintza desberdinak egitea aukera emanez.


Debekuak, sasi konponbideak eta altenatibarik ez

Joan den maiatzaren 22an Etxebarriko bidegorria oinezkoentzat soilik mugatuta zegoela adierazten zuen kartel bat ezarri zuen udalak. Egoera honek herritar ugariren kexa piztu zuen eta EH Bildu ere ez zegoen udalak hartutako aldebakarreko erabakiarekin ados. Honen aurrean, joan den maiatzen 27an EH Bildutik idatzi bat sartu genuen udalean, bidegorriaren zenbait puntu argitu eta sortutako gatazkaren inguruan irtenbide posible guztiak aztertzeko eskatuz.

“beste herri eta hiri guztietan bizikletaren erabilera sustatzen ari diren bitartean, gurean guztiz mugatzen dute ”

Alde batetik pozik gaude, arazoa mahai gainean jarri eta udalean eztabaidatzea lortu dugulako. Baina bestetik, ezin dugu ezkutatu bidegorriaren gaian, EAJ eta EH Bilduko kideok dugun ikuspegia zeharo desberdina dela. EAJ-k bizikleta, patinete, patin eta abarren erabilera mugatu nahi du, segurtasunaren izenean. EH Bildutik, ordea, uste dugu posible dela erabiltzaile desberdinen artean elkarbizitza bat ematea, horretarako ordenantza bidez arauak ezarriz (abiadura mugatuz, “EH Bildutik uste dugu posible dela lehentasunak ezarriz…) eta beti ere erabiltzaile desberdinen artean lehentasuna oinezkoek dutela elkarbizitza arautu bat sustatzea” arautuz. Datozen asteotan udalak bidegorri sarreratan erabilera arauak eta debekuak ezarriko dituen seinaleak jarriko ditu. EAJ-k arazoari konponbidea topatu diola esaten duen arren, hau ez da egia: > Konponbidea ote da, gure herriko gaztetxo, gazte eta helduak

hainbat kamioi eta kotxe dabiltzan errepide nagusira botatzea? > Zein beste alternatiba dute gure gazteek Markina-Xemeinera

joateko, dugun autobus zerbitzu urria ikusita? > Zein

da konponbidea doazenentzat?

egunero

lantokietara

bizikletaz

> Nor egingo da erantzule errepidean istripu larri bat gertatzen

bada? Arazoa orain berriro azaleratu bada ere, garrantzitsua da jakitea “Nor egingo da erantzule zergatik gauden gaur egun horrela. errepidean istripu larri bat Duela 3 urte Etxebarri eta Markinagertatzen denean?” Xemein lotzen dituen errepidea zabaltzeko obra egin aurretik, EH Bildutik eskatu genuen errepidea zabaltzerakoan, bizikletentzako espaloia aurreikustea. Orduan Diputazioan zegoen EAJ-k ezezko borobila eman zuen. Beraz, gaur egun ez bidegorritik, ez errepide ondotik, ez dugu bizikletan mugitzeko inolako aukera segururik.


Jaiek eta ospakizunek herri bat zer den erakusten dute: nondik datorren, gaur egun zer den eta etorkizunean zer izan nahiko lukeen. Eta Santixauek irauten duten egun horiek oso ondo isladatu ohi dute herri hau zer den: herri bizi, solidario, parte-hartzaile eta koloretsua gara. Herri garela erakusteko aukera guztiak baliatzen dituena. Santixauetan jendetza gara, besarkada gara, herritarron arteko distantzia soziala inoiz baino txikiagoa den urteko garaia izan ohi da zalantzarik gabe. Baina pandemiak distantzia soziala ekarri digu, jendetzak ekiditea, jende zirkulu txikietan mugitzea, maskarilla erabiltzea eta elkar ez ukitzea. Gure ohiturak aldatzeko ahalegin handia egin dugu eta agerikoa denez segurtasun neurriak behar bezala ez jarraitzeak ondorio larriak ditu. Hori horrela, eta egoeraren larritasuna ikusirik, udal taldeak kultur batzordearekin batera, hasieran jaietarako prestatutako programa moldatu eta segurtasun neurriak hartzeko protokoloa prestatu behar izan du. Tamalez, herriko talde desberdinek mimo handiz prestatutako ekintza batzuk bidean gelditu dira eta hemendik eskertu nahiko genieke egindako esfortzu guztia. Baina argi dugu, azken hilabeteotan ikusi bezala, kultur arloan hain egoera zaila den garaiotan ere, Etxebarrin herri mugimenduak aurrera dirauela, elkarrekin saretu eta gauzak egiteko gogoa eta indarra badagoela! Orain, geure burua eta ingurukoena zaintzen jarraitu behar dugu: elkarrekin, elkar zainduz, arduratik eta erantzukizun handiz. Zaindu gaitezen datorren urteko Santixauak hobeak izan daitezen!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.