Bildubarri 15. zbk

Page 1

2019ko Apirila · 15. zbkia

EH Bilduko taldea


JOKIN ALCIBAR EH Bilduko alkategaia

“Herrigintza bizi izan dut eta horretan sinesten dut” Etxebarriko EH Bilduko oinarri sozialak proposatu ostean, Jokin Alcibar Ibarzabal (Etxebarria, 1988) izango da Etxebarriko EH Bilduko alkategaia datozen udal hauteskundeetan. Araba baserrian jaiotakoa, Industria Automatika eta Elektronikan ingeniaria da eta Fagor Arrasate kooperatiban egiten du lan. Berarekin elkartu gara elkarrizketa bat egin eta herriaz duen ikuspegia partekatzeko: Zerk bultzatu zaitu erronka hau hartzera? Alde batetik, Etxebarriko ezker abertzalean eman den belaunaldi aldaketak gazteok pausu bat aurrera egitera eraman gaitu. Bestetik, herritar modura ardurak hartu behar direla uste dudalako. Kexatzea ondo dago, baina gauzak aldatu eta hobetu nahi badira, konpromisoak hartu eta ekin egin behar zaiola uste dut. Herriari eskaintzeko ze ezaugarri dituzula uste duzu? Batetik, nire lanerako gaitasuna. Bestetik, nire izaera: uste dut herritarrekin enpatizatzen jakingo dudala, talde politikoez eta iritziez gaindi. Nik herrian eta herri bizimoduan sinesten dut, eta harekin kontaktuan egon nahi dut uneoro. Gertuko pertsona naiz, lasai hitz egitekoa eta elkarbizitzan sinesten duena.

Udalak zer lehentasun izan behar dituela uste duzu? Etxebarri, bizitzeko herri erakargarri bat izateko ahalegina egin behar dugu. Azken urteotan biztanleria beherantz joan da eta honek zer pentsatua eman behar luke azken 10 urteetan eraman diren udal politiketan. Partxe asko egin dira diru asko xahutuz, baina hauek ez diote hobekuntzarik ekarri herritarren bizi kalitateari. Kontrara, beste behar-beharrezko ekipamendu batzuk urte luzez atzeratu dira, eskola berria adibidez. Udalak zer egin dezakeela uste duzu? Herrian bertan zerbitzu desberdinak izateko politikak aurrera eraman behar dira. Alde batetik, ekipamendu eta gune fisikoak eskainiz (eskola, kirolgunea, taldeentzat lokalak...). Baina hori bezain garrantzitsua da herritarren eguneroko beharrizanak herrian asetzeko aukerak bultzatzea: gaztetxoen aisialdirako programa bat garatu, ikastaro desberdinak eskaini (musika, kirola…), nagusiei arreta berezia eskaini, herriko komertzioak mantendu… Gakoa, pertsonak udal politiken zentroan jartzea dela uste dut.

“herrian bertan zerbitzu desberdinak izateko politikak aurrera eraman behar dira ”


Eskola berria ere aipatu duzu. Nola dago asuntoa? Urte luzeetako borroka izan da. EH Bildutik beti jarri izan dugu lehentasuneko gauza bat bezala, eta baldintza bezala jarri izan dugu bai aurrekontuetan bai udal politiketan. EH Bildutik akuilu lana egitea tokatu izan zaigu, baina honek bere fruituak eman ditu, izan ere, izandako azken bileren arabera Hezkuntza Sailak eskola berria 2023. urterako eginda egongo dela jaso du bere plangintzan. Hala ere, politikan hartutako erabakien eraginak ez dira une batetik bestera ikusten. Hori horrela da bai. Baina gaurdanik hasi behar gara herri bezala erabakiak hartzen. Eta egoera honetan EH Bildu ezinbesteko erreminta ikusten dut XXI. mendeko erronkei erantzuteko: desberdinen elkarlana bilatzen duelako, kudeaketa gardena eta herritarren partaidetzaz funtzionatzen duelako, herri-komunitatean sinesten duelako eta herritarrak eta herriko eragileak lehenesten dituelako. Izan ere, nahiz eta eraikin eta ekipamendu berriak eskaini, herrigintza mimatzen ez badugu, herri hila izango da Etxebarri. Hau da, gasolinarik gabeko motorra bezala. Herrigintza aipatu duzu. Zertaz ari zara? Argi daukat Etxebarri ezin daitekeela ulertu herriko hainbat eragilek egiten duten lanik gabe. Herrian hainbat talde ditugu eta gure altxor handienetarikoak dira. Eragile kultural eta sozial horiek ematen diote Etxebarriri izaera eta bizitza. Hori bizi izan dut eta horretan sinisten dut. EH Bildutik argi dugu herrigintza eta udalgintza bata bestearen eskutik joan behar direla elkarlanean.

“Etxebarrin hainbat talde ditugu eta gure altxor handienetarikoak dira� Zein izango litzateke zuen lehen erabakia alkatetzara iritsiko bazinateke? Udaleko batzorde desberdinak herritar guztientzako irekita mantentzea planteatuko genuke. Gaur egun kultur batzordeak funtzionatzen du soilik horrela, eta egia esan nahiko ondo funtzionatzen du. Beste batzordeak itxiak dira(hirigintza etab.), baina herritarrei irekiak izan behar liratekeela uste dut. Herritarrak udal erabakien parte sentitzea gustatuko litzaidake.

KONGRESURAKO ETA SENATURAKO HAUTESKUNDEAK

Herri zein pertsona gisara gure etorkizuna ebatziko duen bidegurutzea izango dugu apirilaren 28an: monarkia ala errepublikak, krisia ala kalitatezko enpleguaren sorrera, feminismoa ala soldata arrakala, faxismoa ala askatasuna. Zuri ere badagokizu erabakitzea. EH Bildun argi daukagu zein bide hartu eta norekin batera aritu: erabakia, jarrera eta herrien arteko elkarlana dira gure gakoak. Asko eta erabakiorrak izango gara eta horretarako indarra eta determinazioa izango dugu. Aurrera egitea erabakiko dugu. Euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko erabakiak hartuko ditugu zure botoaren laguntzarekin. Demokraziaren, askatasunaren, feminismoaren, gizarte orekaren eta justiziaren norantzan bidea egiten jarraituko dugu. Euskal Errepublika da gure azken helmuga.

ABERRI EGUNA


4 urte hauetan oposizioan egon bagara ere, EH Bildutik proposatutako hainbat ekimen aurrera ateratzea lortu dugu. Harrotasunik gabe, baina esan dezakegu oposiziotik ere udalgintzan eragiteko gai izan garela. Aurrerantzean ere, EH Bildutik etorkizuneri eta herri ikuspegiari begira proposamen gehiago lantzen joango gara herritarren beharrizanei erantzun asmoz.

2015-2019 EH BILDUTIK

PROPOSATU ETA BULTZATU DITUGUN EKIMENAK

1

ESKOLA BERRIA ERAIKITZEKO BULTZADA

4

12-16 URTE ARTEKO GAZTETXOENTZAKO PROGRAMA

Eskola berria lehentasunen artean kokatzea lortu dugu, honen beharra uneoro azpimarratuz. Honi esker badirudi 2023rako errealitatea izango dela

Aurten abian jar dadin egin dugun proposamena da. Adin honetako gaztetxoak elkarrekin bildu eta aisialdian harremantzeko aukerak izan ditzaten da asmoa.

7

BIZIKIDETZAREN ALDEKO APOSTUA EGIN DUGU Urte luzeetan zehar sentsibilitate ugari ukitu dituen gaia lantzeko prozesuan parte hartu dugu. Adostasunak gutxi izan badira ere, saiakera bera ere garrantzitsua izan da bere horretan

2

KIROLGUNE BERRIA FRONTOIAN

Kirolerako eta aisialdirako gune ekipamendu estali eta egokitu bat izango dugu aurrerantzean. EH Bilduren apustua herrian bertan dauden ekipamenduei erabilera berria ematea da

5

NAGUSIEN LOKALAREN BIZIBERRITZEA

Ixtear zegoen lokalari bultzada bat ematea beharrezkoa ikusten genuen. Hori dela eta dinamizatzaile bat eta nagusientzat taxi zerbitzua jartzea lortu genuen.

8

HERRIKO KOMERTZIO ETA ZERBITZUEN GIDA

Bertoko komertzio eta produktuak baloreak jarriko zituen kanpaina bat egitea proposatu genuen.

3

GAZTEENTZAKO ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK

6

AUZO-TAXI ZERBITZUA

Gazteak herrian independizatzeko erraztasunak eskaintzeko asmoz alokairurako dirulaguntzak proposatu genituen

Mugikortasunerako erraztasunak eskaintze aldera, auzo-taxi zerbitzua martxan jartzea lortu dugu. Baserrian bizi direnentzat, nagusientzat edo kotxerik ez dutenentzat zerbitzu egokia da

9

JAIOBERRIEI ONGI ETORRI EKITALDIA

Euskararen eta baloreen transmisioan azpimarratzea zen planteatu genuen ekimen honen helburua. Herriko 10 umeei egin zitzaien ongi etorria lehen ekitaldian


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.