1 Etxebarrin Munitibar berrian
Udal Programa 2015-2019
TITULARRA HIRU LERROTAN
2
sarrera
>>
Udaberrian sartu berri garen honetan, maiatza ere ate joka dugu eta maiatzarekin batera hauteskundeak. Lau urte pasa dira Bildu sortu eta herriz herri aurkeztu zenetik. Etxebarrin ere aurkeztu genuen eta lau urtean zehar lan asko egin bada ere, aurrera begira asko gelditzen da egiteko. EHBilduko kideok argi dugu Etxebarrik aldaketa behar duela. Aldaketa herriari bizia emateko, zerbitzu duinak eskaintzen dituen herria izateko, ondoko herrietara alde egin beharrik ez izateko. Azken finean, gure herrian gustura eta harro bizi
ahal izateko, aldaketa nahi eta behar dugu. Horretarako ezinbeztekoa da gaur eguneko egoerari bira ematea, herriak azken urteotan hartu duen norabideari bira ematea, aldatzea, ilusioa sortzea, ekitea. Baina bide hau nork egin behar du? Guztiok! Etxebarritar guztioik gara bide honetan protagonista nagusi. Denon artean egingo dugu: Haur, gazte, heldu‌ Guztiok gara beharrezkoak amesten dugu herri hori errealitate bihurtzeko, Etxebarri berri bat sortzeko. Denon esku dago aldaketa, denok gara aldaketarako gako.
3 EHBildu Etxebarria osatzen dugun eragile denok batzen gaituzten ideia komunak hauek dira, eta nahi ditugu: EUSKAL HERRIA
•B urujabea izan daitekeena, de-
mokratikoki erabakiko duena; eskubide eta aukera politiko denak errespetatuko dituena eta euskalduna izatea bermatuko duen Euskal Herria.
ESKUBIDE SOZIALAK
• Ezker ikuspegitik aberastasu-
nen banaketa justuagoa lortzeko aldarrikapenak bultzatuz, beharginen eskubideak berreskuratzen lagundu. Denontzat beharra izan daiten lan postu duinak sortzen saiatu.
• Bizitza duina izateko beharri-
zanak dituzten herritar orori eskubideak eta babes sozialak bermatu (elbarritu psikiko zein fisikoei, langabezian daudenei, bakarrik konpondu ezin den adineko jendeari…)
ETXEBARRIKO ETORKIZUNA
•D enon artean, bakoitzak bere ahotsez eta erabakietan parte zuzena hartuz, gure herriko etorkizunerako puntu garrantzitsuenak finkatu:
• Eginda dauden Diagnostikoen
ondorioak aztertu eta behar diren proiektuak gauzatu.
• Talde desberdinen parte har-
tzea zihurtatu herriko arlo danetan.
•G ero eta anitzago, gero eta zabalago, gero eta gehiago!
Maitzaren 24an Etxebarritarrok garaile!
4 ETXEBIZITZA • Etxebarrin dauden etxebizitza hutsak alokatu ahal izateko laguntzak bideratu.
• Udaletxea etxe bat edo biren jabe egin, hauek herritarren beharrizan ezberdinetarako izango direlarik.
NEKAZARITZA • Herriko lurretan nekazaritza eta abeltzaintza enplegua sustatu eta bultzatu,
horretarako proiektu ezberdinak
aztertuz.
• Herri ortuak sortu,
herritarrek kudeatu ditzaten.
• Udalak gestionatuta errekak zein udal basoak garbitu, sua eta uholdeak ekiditeko.
5 SOZIOEKONOMIA • Udal politikarien lan banaketa bultzatu alkatearen zereginak banatuz,
borondatezko lana sustatuz eta gehiegizko diru sarrerak eta dietak murriztuz.
• Herriko negozio txikiak (dendak, tabernak, enpresak...) bultzatu, ekintzaile berriei erraztasunak emanez.
• Herri lanetarako kontratu zuzenak egin udalak kudeaturik, bestelako azpikontratuak ekidinez.
INDUSTRIA • Industria gunean kutsadura kontrolatu eta araudiak betetzea bermatu. • I ndustria gunea berrantolatu, berriak egin aurretik hutsik dauden industria eraikinak erabiltzea sustatuz.
6 HERRI ETA LURRALDE ANTOLAKETA • Herriko ekipamenduak
(udalaren lokalak, eskola, kirol guneak…) aztertu eta behar izanez gero berrantolatu edota berriak eraiki.
• Etxebarriko saihesbideen proiektuak bideratu.
• Bidegorriaren mantenua bideratu.
• Izaera integrala izango
duen herri eskola berria eraikitzeko pausuak eman.
OSASUNA • Herritarrek ohitura osasuntsuak
landu eta bereganatzeko prebentzio eta formakuntza plan estrategikoak definitu eta garatu, profesionalen laguntzarekin (elikadura osasuntsua, sexu heziketa, drogen prebentzioa...).
• Ingurumenean osasun
politikak txertatu (uraren/airearen
kalitatean, uhin elektromagnetikoen esparruan, hondakinei dagokionez…).
7 POLITIKA FEMINISTA • Feminismoa herriko gai, esparru eta
eremu guztietan landu eta zabaldu. • Udal langileen zein herriko talde ezberdinen formakuntza bideratu. • Parekidetasun batzordea eratu eta berdintasun plana burutu. • Udal mailan, tratu txarren protokoloa sortu.
INTERNAZIONALISMOA • Borrokan dauden
herrialdeetako ordezkariekin harremanak garatu eta sendotu eta aurrekontuaren %0,7
8 GIZARTE POLITIKA • Herritar ororen inklusioa sustatu, gizarte bazterketei aurre egiteko informazioa eta laguntza udaletik bideratuz.
• Belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko proiektuak sortu.
• Indarrean dauden gizarte segurantzaren prestazio edo zerbitzuei buruzko informazioa zabaldu herritarrei.
• Eskaera edo tramite administratiboak egiteko erraztasunak eman, gizarte hezitzailearen laguntzarekin.
• Zaintza eta familia laguntzen
proiektuak finkatu eta martxan jarri.
GAZTE POLITIKA • Gazteen beharrizanei aurre
egiteko baliabide ezberdinak sortu eta bideak erraztu eremu ezberdinetan (formakuntzan, lan munduan eta etxebizitza arloan…).
• Ekintza ezberdinak aurrera eramateko eta Etxebarriko gazte guztiak biltzeko egokia
izango den eremu baten aukeraketa herri
mailan adostu, gazteen iritziak eta beharrizanak kontutan harturik.
9 EUSKARA • Etxebarriko Udala UEMAn sartu. • Herrian euskararen erabilera
bultzatu (tailerrak, “Mintzalagun”...).
• Euskara bultzatzen duten taldeekin harremanak sendotu (AEK, Lea-ArtiBAI EUSKARARI...) eta ekonomikoki lagundu.
KIROLA • Kirola bultzatzeko ekimen/ irteera ezberdinak
antolatu edo bultzatu (mendira, eskiatzera…) eta ekonomikoki lagundu, beti ere kultur taldeekin harremana galdu gabe.
• Erabilera askotako (gimnasioa, aerobik, zumba, pilates...) kirol-gune bat sortu, herrian bertan kirola egin ahal izateko.
• Bide berde berriak egin edota seinalatu; Muniben, Akondian eta Akarregin.
• Mendi eta bizikleta ibilbideen mapa egin eta bideak balizatu.
10 KULTURA • Kultur batzorde horizontal, herrikoi eta erabakitzailea bermatu.
• Ondare historikoa zaindu eta euskal kultura landu eta indartu.
• Kultur taldeak
bultzatu eta lagundu.
• Herrian ditugun
kultura ezberdinak ezagutarazi eta elkartrukeak antolatu.
HEZKUNTZA • Beste herrialde batzutatik herrira bizitzera datozenentzat harrera plana egin eta martxan jarri.
• Hezkuntza komunitateko kideekin
batzorde zabal bat eratu herriko hezkuntza plan edo proiektu bat osatzeko helburuarekin (herri curriculuma, eskola berria...).
• LOMCEren hezkuntza eredua
baztertu, herrian beste hezkuntza eredu bat bultzatuz.
11 Lea-Artibai Lea-Artibai eskualde txikia izanik eta Bizkaiko erdigunetik kanpo dagoenez beharrezkoa da udalerri guztiak batera lan egitea. Guk EH Bildutik Eskualdearen aldeko apustu irmoa egiten dugu eta horretarako gaur egun dauden mankomunitate bien arteko elkarlana bultzatuko dugu. Gure ustez gaur egun Lea Artibaiko mankomunitatean ditugun eskumenekin jarraitzeko apustua egiten dugu baina eraginkorrago bihurtuz, horretarako alderdien arteko talkak alde batera utziz. Aurrerantzean gure asmoa eskumen gehiago mankomunizatzea da beti ere herritarrei eskaintza hobea egiteko eta Lea Artibai justoago eta parekideagoa lortzeko.
RAKEL ELU BENGOETXEA Lea-Artibaiko Amankomunazgorako lehendakarigaia
Bizkaitarron garaia da, herritarron garaia. Behetik gora eraikiko dugu Bizkaia barria Iritsi da herritarrek bizitza publikoa erregulatzen duten prozesu guztien kontrola berreskuratzeko garaia. Badago eta beharra! Halabeharrez, klientelismoa, lagunkeria, zerga iruzurra edota ate birakariak bezalako hitzak gure hiztegietara gehitu behar izan ditugu azken bolada honetan. Bukatu da porlanean oinarritutako ekonomiaren garaia, etengabe zorpetu gaituen garapen eredu desarrollistaren garaia, tokiko ekonomia erreala ahuldu duten finantza ekonomia espekulatzailearen garaia. Garaipen eredu orekatu, dibertsifikatu eta iraunkorrari bidea ireki behar zaio. Eraiki dezagun behetik gora Bizkaia barria!
EH Bilduk lau hankako Bizkaia barria proposatzen du: 1. Inor ez dadila bide bazterrean gelditu: Pertsona guztien eskubide sozialak bermatu behar dira. 2. Bizitza ona helburu, trantsizio sozial eta ekologikoa: XXI. mendeko Euskal Herriaren eredu produktiboa eta erreproduktiboa gaurdanik eraldatu behar dugu. . Gehien dutenek gehiago ordaindu: 3 Zerga politika progresibo eta ekitatiboaren alde egingo dugu. 4. Erabakiak hemen hartu. Dena erabaki dena aldatzeko: Burujabetza behar dugu gure bizimoduetan eragin zuzena duten politika publikoak garatzeko. JOSU UNANUE ASTOREKA Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia
12
Gure konpromisoa, UDAL ZABALAGOA •G ure asmoa udaletxeko ateak herritarrei zabaltzea da, jendearen parte hartzeari eta ekimenei ahal den neurrian laguntzea (gazte, guraso, nagusi, auzo-elkarte, kultur talde…).
dugu, dirua HERRITARRONA baita. Hau horrela izanik aldiro informatuko zaituztegu zuek herritarrok, honetarako informazioa zabaltzeko web gunea eta aldizkaria bultzatuko ditugularik.
• Herri ordezkarien zerbitzu sentzua bultzatuko dugu; kontuan hartuko dugu herri txiki bat garela, eta gure nahia taldean lan egitea dela, horregatik zinegotzien artean lana banatuko dugu. EHBILDUrentzat politika ez da lanbidea, herritarrei zerbitzatzeko bidea baino. Hau dela eta alkatearen soldata egokituko dugu eta diru kontuetan transparentzia (gardentasuna) bultzatuko
• Arau subsidioaren aldaketa lehenengo unetik martxan jarriko dugu, prozesu herrikoi eta parte hartzaile batekin. Zertarako? Hemendik 15-20 urtera arlo guztietan nolako Etxebarria nahi dugun zehazteko.
EH Bildu Etxebarria
• Euskal Herriko udalen instituzioa denez, Udalbiltzaren parte izango gara euskal nazio independenterako bidean.
etxebarrianharigara@gmail.com
etxebarria.ehbildu.eus
1. Karmelo Ibarluzea Aranbarri 2. Kepa Castillo Muniozguren 3. Mari Karmen Bustindui Zelaia 4. Arantza Loiola Azkune 5. Alain Altzibar Ibarzabal 6. Iraide Baskaran Uranga 7. Andoni Eskortza Estebez 8. Maite Juaristi Ansotegi 9. Aritz Meabebasterretxea Bustindui 10. Zaloa Zenarrutzabeitia Iruguenpagate