ARTE KLASIKOAREN DESAGERPENA •PALEOKRISTAUA •BIZANTZIARRA •GERMANIARRA: BISIGOTUAK •ISLAMDARRA: HISPANIAR-MUSULMANA MOZARABIARRA •PREROMANIKOA: KAROLINGIOA OTONDARRA ASTURIARRA
ARTE KLASIKOAREN DESAGERPENA
ARTE ISLAMIARRA
Islam • •
•
• • •
• • • •
VII. mendearen hasieran Arabian erlijio berri bat sortu zen, Islama, Mahomak zabaltzen zuena eta Koranean idatzita zegoena. Europa Erdi Aroan erabat sartuta zegoenean, islamak hedatze azkarra izan zuen eta zibilizazio bikaina sortu zuen. Mahoma eta erlijio berria Mahoma baino lehen, Arabiar penintsulan artzaintza lanetan, basamortuko bideetan merkataritza lanetan edo lapurretan aritzen ziren tribu ibiltariak bizi izaten ziren. Mendebaldean, oasien eskualdeak hiri batzuen garapena ahalbideratu zuen, hala nola Medina eta Meka. Mahoma 570. urte inguruan Mekan jaiotako merkataria zen eta, ohiturak dioenez, Gabriel aingeruaren eskutik Jainkoaren agerkundea hartu zuen gizakiei irakasteko: Korana. Islama ez zuten oso ondo hartu bere jaioterrian eta Mahomak 622. urtean Medinara alde egin behar izan zuen. Data hau Hegiraren data da eta musulman egutegiaren hasiera adierazten du. Zortzi urte geroago Mekara garaile bueltatu zen eta handik Islama Arabia osora zabaldu zuen. 632. urtean hil zenean, ia penintsula osoa batuta zegoen eta musulman konkistek islama ondoko eskualdeetara zabaltzen hasi ziren. Islamaren arabera, yihad edo guda santua beharrezkoa da fedea zabaltzeko. Islamaren bost oinarriak Fede aitorpena: «Ala beste jainkorik ez dago eta Mahoma da bere profeta». Egunean bost aldiz egin behar da otoitz eta ostiraletan guztien erregutea meskitan. Ramadanaren hilabetean baraua egin behar da. Txiroei limosna eman behar zaie. Bizitzan behin Mekako hiri santura pelegrinazioa egin behar da.
Islamaren zabalkuntzan konkistatutako herrien kultura berezietatik abiatuta, berezko adierazteko forma berria sortu zuten artista musulmanek, lerro eta irudi kurbatuak eta uhinkariak erabiliz. • Arte musulmanaren formen jatorria fede islamiarraren sorkuntza izan zen. • Fede monoteista bateratu ondoren, islamak -mendean jartzea esan nahi duenak- kalifen inguruan antolatu zuen boterea. Kalifak lider erlijiosoak eta politikoak ziren, hasieran, Mahomaren senitartekoak eta hurbilekoak. • Lehenengo kalifen artean, honako hauek aipa daitezke: Abu Bakr (570-634), tribu arabiarrak batu zituena, eta Omar (591-644), menerapen islamiarra Siria, Pertsia, Egipto eta Palestinara eraman zuena. Omeyas dinastiaren garaian (Abasi dinastiakoek Damaskotik erbesteraturik), islama Iberiar penintsulara heldu zen.
• • • • • • •
Horrela, zenbait foku artistiko sortu ziren: Damasko, omeien hiriburua; Bagdad, abasien hiriburua; Kairo, jatimiena eta tuluniena (IX. mendea); Kordoba, Abderraman IIIarena (X. mendea); Samarkanda, Tamerlanena (XIV. mendea); Mogol Inperioa, Akbarrena, Indian (XVI. mendea); eta Isfahan safawi, Abbas Iarena, Pertsian (XVII. mendea).
• Aipatzekoak dira bere aportazioak: merkataritzan, zientziaren garapenean, filosofian, laborantzan eta nekazaritzan, artzaintzan, hiriko bizitzan‌Hirigintzari dagokionez, orokorrean ez dagoela planifikaziorik esan dezakegu. Kale estuak nabarmenduz. Hiriko gune garrantzitsuenak, zokoak ( eraikuntza multzoak ziren, dendak, tailerrak, merkatua..), bainuak, etxeak, jauregiak, madrassak ( koran irakasteko gunea), meskita ( otoitz egiteko lekua) dira.Arkitektura garatu batik bat eta sintesirako ahalmen handia erakutsi zuten artegenero honetan. Izan ere, nahiz eta erabilitako elementu arkitektonikoak jatorriz beraienak ez izan, komeni zitzaiena hartu zuten beste arkitekturetatik.Islam kulturan, imajinen ukapena dela eta, eskulturak ez du garapenik izango. Adierazpen bakarrak animaliak izango dira, zakurrak, lehoiak..Beste adierazpen artistikoei dagokionez, zeramikan, lokatza egosi eta bitrifikatuz egindako ontziak eta platerak aipagarriak dira, mosaikoak, oihalgintza (alfonbrak‌), miniaturak, bolizko kutxak‌
ARTE ISLAMIARRA
ARKITEKTURA
Arkitektura • Eraikuntzarik bereizgarriena mezkita da, baina bestelako eraikin asko ere badaude, hala nola, jauregiak, gotorlekuak, harresiak, mausoleoak eta lorategiak. • Mezkitaren oinplanoak ondoko elementu hauek ditu: • Patio bat, oro har, zutabeek inguratuta, eta otoitz-areto bat; batzutan, leku bakar batean batzen ziren, banatzeko hormarik gabe. • Barne zutabetua, nabeetan antolaturik. Horiek atzeko edo alkibiako hormak (Mekarako norabidea adierazten zuena, fededunek otoitz egiten zuten paraleloa) itxita zeuden. Horma horretan mihrab zegoen, meskitako lekurik apainduena eta Mahomak otoitza zuzentzen zuen lekua seinalatzen zuena. Printzeentzat erreserbaturiko leku berezia zegoen mezkita nagusi batzutan, maqsura izenekoa.
• • • • • • •
Otoitz-aretoaren barruan, altzariak ondoko hauek dira: Korana ipintzeko atrila. Imanarentzako (otoitza zuzentzen zuena) podiuma. Alminbarra edo sermoitegia, jatibak sermoia emateko. Kanpoan, elementurik garrantzitsuenak hauek dira: Iturria edo ontzia, otoitzaren aurretiko garbikuntza egiteko. Alminarea edo minaretea, muezinak otoitz egiteko du egiten zuena. Alminareek hiru forma izan ahal zituzten: zirkularra, Irakeko Samarrako mezkitan (XI. mendea) bezala; izar itxurakoa, Gaznako Masud (XI. mendea) bezala, Afganistanen; edo karratua, Sevillako Giralda (XII. mendea) bezala, Espainian.
Ezaugarriak • Materialei dagokionez, harria eta adreilua erabili zuten batez ere, azulejo, estuko eta alabastro eta marmolezko xaflen bidezko dekorazioz apaindurik. Arte-molde hau garatu zen ingurune fisikoko urritasun handiak behartu zituen islamiarrak zeramika-elementu horiek erabiltzera.Dekorazio haietako motiboak geometrikoak edo lazeria (lineak gurutzatu, izarrak, poligonoak sortzeko), ataurikeak (landare-motibo estilizatuak), kaligrafiakoak eta mokarabeak (prisma itxurako eskegitzen diren elementuak) izango ziren beti, espresuki debekatzen baitu islamak giza irudiaren aurkezpena.
• Euskarri gisa, kolomak eta pilareak erabili zituzten (estilizatu egingo ziren geroago). Kapitel ezberdinak erabiliz: korintiarra, kubikoak, mokarabezkoak.. • Honako arku mota hauek erabili zituzten nagusiki: erdi-puntukoa, erdi-puntuko peraltatua, ferra arkua, gingilduna eta gingildun elkar gurutzatuak. Ferra arkuen kasuan, dobelak nabarmentzen dira batzuetan bata dekoratua eta ondorengoa ez, edota, bata gorria eta ondorengoa zuria. Askotan arkuak alfiz batean sartzen dira. • Estalki mota guztiak erabili zituzten: zur landuan bideraturiko zurajeak, gangak eta kupulak. Honako kupula mota hauek bideratu zituzten: kalifa-kupula (elkar gurutzatzen dute nerbioek, baina ez zentroan) eta atalduna (laranja atalen moduan itxuraturik dagoena).Beren jatorriko lurretako klimatologiak behartuta eraikinen barnealdea landu zuten bereziki arkitektura islamiarrean, itzal eta gerizaren bila. Iturriak, ur–erretenak eta urmaelak eratu zituzten maiz barru haietan, lorategi atseginen erdian: gune fresko bezain erosoak sortu zituzten horrenbestez eraikinetan.
Arkuak (Zaragozako Alfajeria) eta kupulak (Samarkanda)
Kordoba, oinplano zabala, ferra arkuak
Kordoba eta Granada
Medina Azahara, ferra arku musulmanak
Zaragoza, Aljaferia, arku lobulatu eta gurutzatuak
Sevilla, Naranjondoen patioa
Baeza
Granada, bainuetxea, kanoi ganga
Bab al-Mardumen meskita, Toledo
Sevilla, Alkazarra
Ganga eskifatuak Sevilla
Medina Azahara
Granada, Alhambra
Kordobako meskita
Meskita baten aldeak: 1. Haram edo otoitz lekua 2. Iturria 3. Minbar edo pulpitua 4. Mihrab
5. Minaretea
Kordobako meskitako quibla eta mihrab (Mekara begira dagoen nitxoa)
Kordobako meskitako mihrabaren kupula
Kordobako meskitako iturria
Kordoba, otoitz lekua
Toledo, Bib-alMardumen meskita, gaur egun eliza.
Minareteak Tunisia, Maroko
Sevilla, Giralda, antzinako minaretea
Sevilla, Torre del Oro
Granada, Alhambra
Granada, Generalife, mitreen patioa
Granada, abentzerrajeen aretoa
Granada, abentzerrajeen aretoa
Arte mozarabiarra, arkitektura Eskaladako San Migel (Leon)
Berlanga (Soria ), San Baudelio
Beato mozarabiarrak Valladolid Fernando I eta do単a Sancharena
Tรกbarako (Zamora) Beatoa, Scriptorium-a eta kaligrafoak