Euskal pintoreak abangoardietan

Page 1

ABANGOARDIAK Euskal pinturan


Euskal pintura XIX. eta XX mendeetan Adolfo Guiard Aurelio Arteta Francisco de Iturrino DarĂ­o de Regoyos Ignacio de Zuloaga


Adolfo Guiard

Bilbao 1860-1916


Gaiak:

- Bilboko burguesia berria (paisaia 2.maila baten uzten du)

- Oligarkiaren zaletasunak (kirolak, tertuliak...) - Giza irudiak - Nekazari lanetan diharduten irudiak

Teknika-estiloa: - Naturalismoa - Berdeen gama (urdin eta grisekin)da bere obrari nortasuna ematen diona.

Loturak-erreferenteak: - Zola (naturalismoaren aita) - Edgar Degas


Aurelio Arteta

1879 Bilbao - 1940 Mexiko


Gaiak:Artetaren joera soziala, bestalde, izan zen bere lan guztietan nagusia. Euskal tradizio etnografikoarekin moztuz, lan giro berriak, lantegiak, hartu zuen leku bere lanetan: itsasoko jendea, meatzariak, langileak giro urbanoetan kokatuak. Artetaren lanari ez dario, ordea, inolako iraultza usainik. Egunoroko ikuskariak dira. Lan gutxi utzi bazituen ere (bere buruarekin larri, ezabatu eta berregin zituen margolan asko eta asko), Aurelio Arteta euskal pintura sozialaren aitzindaria eta horma irudien lehen egilea izateaz gainera, Euskal Herriak eman duen margolari garrantzizkoenetakoa da.

Teknika-estiloa:marraren nagusitasuna, marrazki azkar, bizkor eta zorrotzaren garrantzia. Pertsonaiak gizartearen baitan kokatzea, obra guztia kutsu sozial batez janzten duena. Margo malenkoniatsuak izaten dira.

Loturak-erreferenteak: Frantziako hiriburuan autore inpresionisten eragina hartu zuen, bereziki Gauguin eta Toulouse-Lautrecena; orobat, flandestar artisten errealismoa, Albert Baertsoen margolariaren lana. Italian, berriz, Erroma, Florentzia eta Milanen ibili zen eta Errenazimenduko artista handien obra ezagutzeko aukera izan zuen. Giotto edo Rafaelen muralek eragin handia izan zuten Artetarengan. Eredu horiek lagundu zioten bere estilo propioa sortzen. Baita kutsu kubista nabaria ageri zen NaĂşfragos (Naufragoak) koadroan.


Francisco de Iturrino

1864 Santander - 1924 Frantzia


Gaiak:Bere gai gustukoenen artean,

emakumeen biluzi multzoak,

flamenko eszenak eta zezenketak.

Teknika-estiloa:Betiere argi energi potente batez gorpuztuta eta erotismo bizigarria. Fauvismo frantsesaren eragina igertzen da.

Loturak-erreferenteak: Fauvismoa Inpresionismotik: Van Gogh, CĂŠzanne edota Gauguin


DarĂ­o de Regoyos

1857 Ribadesella - 1913 Bartzelona


Gaiak:Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, besteak beste, europar pintore eta idazleekin batera;1888an Espainian zehar egindako bidaian La EspaĂąa Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatikoak askotan, agertzen dira, batez ere.Paisaia.

Teknika-estiloa: Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Inpresionismo eta puntillismo estiloetatik hurbil murgildu zen, eta batzutan Zuloaga eta JoaquĂ­n Sorolla baino ausartagoa izanda.

Loturak-erreferenteak: Inpresionismoarekin harreman handiena izan zuen espainiar pintorea izan zen. Lan nagusiak: Pueblo de la costa cantĂĄbrica, Paisaje, Diligencia en Segovia eta El aguacero.


Ignacio de Zuloaga

Bere etxe-museoa Zumaian daukagu

1870 Eibar - 1945 Madril


Gaiak:Lehenengo urteetan jaioterriko eszenak margotu bazituen ere (Eibarko iturria eta Arrateko itsua, besteak beste), Zuloaga ospetsua da Espainiako kostunbrismoa islatu zuelako, besteak beste zezenketak

Teknika-estiloa:Sinbolista eta inpresionisten joeretatik ihes egiten du eta berpizkundeko pintore handien margotzeko era eskuratzen saiatzen da. Pintzelkada zaindua eta dina. Marrazkiaren garrantzia. Errealismoa pinturetan. Kolorea artelanaren giroketarako erabiltzen du.

Loturak-erreferenteak: Bere garaiko erretratugile eta paisaiagile garrantzitsuenetakoa izan zen, eta espainiar pintore klasikoen (Velรกzquez, Goya, Greco) jarraitzaile zuzena izan zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.