ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA • Errealitatearen esentzia bilatzen du. • Erreala dena indar lerroetara murrizten du. • Kurbak eta diagonalak deuseztatzen ditu ikuslearen arreta koadroan finkatzeko. • Oinarrizko kolore argi eta atseginak dituzten marra horizontal eta bertikalez osatutako konposizioak sortzen ditu. • Sormenaren muinean agertzen den harmonia bilatzen dute.
KAZIMIR MALEVICH
PIET MONDRIAN
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ? Irudiak berak edo irudiaren elementuek ez dutenean errealitatea adierazten ABSTRAKZIOA dagoela esaten dugu. Abstrakzio hau elementu geometrikoekin lantzen bada, ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA deitzen diogu. Abstrakzio geometrikoan erabiltzen diren elementuak beste edozein iruditan erabilitakoak dira: puntuak, lerroak, formak eta koloreak.
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ? Abstrakzio Geometrikoak ez ditu mundu errealeko gauzak irudikatzen, berezko izaera duten elementuak baizik. Objektibotasuna eta unibertsaltasuna lortzea du helburu eta horretarako elementu neutralak erabiltzen dira, irudi geometrikoak gehienetan. Abstrakzio Geometrikoaren helburua Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarrizko baliabideen bitartez egituratutako konposaketak lortzea da.
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
“ Hauek dira arte adierazpen orok dituen oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan. “ Vasili Kandinsky. (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Karratuak zirkuluekin. VASILI KANDINSKY. 1913
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
VIII. konposaketa. VASILI KANDINSKY. 1923
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Konposaketa zirkuluekin. VASILI KANDINSKY. 1926
NEOPLASTIZISMOA Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sortzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik. Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarrizko elementuak erabiliz, lerroa, planoa eta kolorea, Mondrianek abstrakzioan egin zituen bere lanik garrantzitsu eta ezagunenak. Irudiak egiteko modu berri honi Neoplastizismo izena eman zion Mondrianek.
NEOPLASTIZISMOA
“ Zer nahi dudan adierazi nire lanarekin ? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz. ” Piet Mondrian. (Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944)
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Urdina, gorria eta horiarekin egindako konposaketa. PIET MONDRIAN
PIET MONDRIAN
BIDEOA
Piet Mondrian •
•
•
•
Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots,gorria, horia eta urdina. Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuzabstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz. Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik.Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da. Mondrianen estetika ikerketa espiritualean datza, Malevitxen suprematismoaren antzera, artea euskarri bezala erabiliz, egiaren bila arituko da eta bide horretan, sinpletasunaren konplexutasuna ardatz, forma kurboak, ehundura eta nagusiak ez diren koloreak baztertu zituen.
Hainbat objektutan ikusi leikegu Mondrianen influentzia
SUPREMATISMOA eta KAZIMIR MALEVICH
SUPREMATISMOA eta KAZIMIR MALEVICH •Kubistek, futuristek eta pintore abstraktu errusiar batzuek, “rayonista” deiturikoek, urraturiko bideari segituta, suprematismoa deiturikoa estiloa azaldu zen 1913an Errusian, Kazimir Melevich pintorearen irudi erabakiorrak bultzatuta. •Forma eta kolorea erabiliko zuen supremaismoak. Beren adiera silenera murriztuta bideraturik, hau da, alferreko guztia kendu ondoren, izadiarekiko inolako loturarik eta erreferentziarik gabe. •Artearen ikuspegi mistiko idealista batera hurbiltzen da Malevichen jarrera. Eta arteak gizartearen aldakuntzan joka dezakeen paperean sinisten du. •Oso garrantzitsua izan zen Malevichek artista askorentzako, esate baterako, Jorge Oteiza (oso ongi interpretatu zuen Oteizak suprematismoa) eta artista minimalistentzako.
SUPREMATISMOA
Gurutze beltza. KASIMIR MALEVICH. 1915
SUPREMATISMOA
Karratu beltza zuriaren gainean. KASIMIR MALEVICH. 1913
SUPREMATISMOA
Karratu zuria zuriaren gainean. KASIMIR MALEVICH. 1918
SUPREMATISMOA
Suprematismoa. KASIMIR MALEVICH. 1916
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ? Ondorengo irudietan Abstrakzio geometrikoa landu duten beste artista desberdinen lanak ikusiko ditugu:
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Batbateko kontrastea. ROBERT DELAUNAY. 1913
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Forma biribilak. ROBERT DELAUNAY. 1930
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Colors for a large wall. ELLSWORTH KELLY. 1951
ZER DA ABSTRAKZIO GEOMETRIKOA ?
Spegtrum colors arranged by chance II. ELLSWORTH KELLY. 1951