1 minute read
Sandia eta mugurdi sorbete azkarra
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
• 400 g sandia beltz (hazirik gabea)
• 300 g mugurdi izoztu
• Limoi baten zukua
• 50 g azukre
• 200 ml ur
• Koilarakadatxo bat ezti leun edo agabe ziropa
• Menda freskoa
NOLA PRESTATU. Moztu sandia laukitxoetan eta sartu izozkailuan.
Izoztu denean, jarri irabiagailu baten edalontzian, eta erantsi mugurdi izoztuak, limoi ura, azukrea, ura eta eztia edo agabe ziropa. Birrindu guztia krema erdiizoztua lortu arte.
Sartu izozkailuan pare bat orduz, gogortu dadin.
Zerbitzatu menda hosto batzuekin lagunduta.
OHAR DIETETIKOA
Sorbete osasungarri baten adibidea da honako hau, etxean egina. Nutrizio arloko ezaugarriak. Nabarmentzekoa da kopuru handietan dituela C bitamina eta azido folikoa, gehienbat mugurdiek emanak. Gordinik jaten direnez, frutari oso-osorik ateratzen zaio probetxua; izan ere, beroa emanez gero, bitaminak oso erraz desegiten dira. Trikimailua. Azukrea kendu egin daiteke, nahi izanez gero; horrela, gure ahosabaia ez dugu ohituko gozotasun artifiziala duten zaporeetara, eta hori lagungarria izango da elikagai azukretsu gutxiago jan dezagun.
Ba al zenekien...? Sandia da ur gehien duen fruta. Ezin hobea da bere sasoian jateko, udan alegia, tenperaturak igo eta hidratazio gehiago behar izaten dugu eta. Egokia da: beganoentzat eta begetarianoentzat.
A B D E C A
0,99 € ERRAZIOAK