1 minute read
1.6 Leku-genitiboaren erabilera. Noiz bai eta noiz ez
from Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak” (Euskaltzaindia-EUDEL) Eu/Cas/Fr
by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos
nora doan edo zer bi lekuren artekoa den adierazten du odonimoak. Kasu horietan, bi leku-izenak marratxo batez lotzen dira, bi herriz edo gehiagoz osatutako udaletan egiten den moduan (Maule-Lextarre, Gernika-Lumo, Lasarte-Oria…)12 . Adibideak: Bilbo-Behobia autobidea, Enekuri-Artxanda errepidea, Asua-Erletxe errepidea, Basurtu-Kastrexana errepidea, Olabarri-Benta bidea.
1.6 Leku-genitiboaren erabilera. Noiz bai eta noiz ez
Advertisement
Odonimoaren atal generikoa errepidea denean, hau da, errepide bat izendatu behar denean, ohikoa da “nora doan errepidea” edo “nondik pasatzen den errepidea” ideia adieraztea, eta horren kidea da “nongo errepidea” egitura, lekugenitiboa erabiltzea alegia (“Bilbora doan trena” edo “Arratiara doan tranbia” adierazteko, adibidez, “Bilboko trena” eta “Arratiako tranbia” erabiltzen diren bezala).
Beraz, atal generikoa errepidea denean, leku-genitiboa erabili ohi da; hots, egitura hau: [Leku-izena + -KO + errepidea]. Adibideak: Badostaingo errepidea, Haltsuko errepidea, Hazparneko errepidea, Larragako errepidea, Mugerreko errepidea, Orkoiengo errepide zaharra…
Hala ere, Asua-Erletxe errepidea Asuaren eta Erletxeren arteko errepidea da, gorago adierazi den moduan, eta ez Asua-Erletxeko errepidea; izan ere, Asua-Erletxe ez da bi herriz osatutako elkarte bat, eta genitiboa gehituz gero (Asua-Erletxeko) horixe uler liteke, hots, Asua-Erletxe balizko udalerrira doan errepidea dela. Genitiboa duen egitura hori erabili ohi da, halaber, zubien izenekin, atal espezifikoa tokian tokiko leku-izena denean, “nongo zubia” adierazten baita halakoetan13. Tunelekin eta ingurabideekin ere, beste hainbeste gertatzen da. Adibideak: Areatzako zubia [baina Areatza pasealekua], Deustuko zubia [baina Deustu auzoa], Salbeko zubia [baina Salbe kalea], Urazandiko zubia [baina Urazandi kalea], Zurriolako zubia [baina Zurriola pasealekua]; Deustuko tunela, Amarako tunela, Barañaingo ingurabidea…
12 Esanahiari dagokionez, desberdinak dira noski: Enekuri-Artxanda errepidea Enekuritik Artxandara bitarteko errepidea da, eta Gernika-Lumo udalerria, berriz, Gernika eta Lumo herriez osatutako udalerria da. 13 Gerta daiteke, bestalde, zubiaren atal espezifikoa leku-izen bat izatea, ez zubia leku jakin horretakoa delako, baizik eta, beste arrazoi batzuengatik, horrela izendatzea erabaki zelako. Halakoetan, ez da erabiltzen leku-genitiboa (“nongo zubia”), eta aposizioa baliatzen da (“halako [izena duen] zubia”). Adibidez, Bizkaia zubia.