1 minute read
Ez izendatu karrika eta plazak bizirik dauden pertsonen gomutaz
from Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak” (Euskaltzaindia-EUDEL) Eu/Cas/Fr
by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos
maiz, zaharkituta gelditu dira izen horiek gerora, edo, hainbat herritan errepikatzen direnez, hutsal gertatu dira, ezeren adierazgarri ez direla. Komeni da, beraz, denborarekin balio kulturala eta estetikoa galtzen ez duten izenak erabiltzea. Gure kaleen izenak badira gure nortasunaren adierazgarri eta erakusgarri ere, bizitzeko eta gozatzeko ditugun espazioak identifikatzeko baliagarriak izateaz gainera. Horrenbestez, kale eta plaza berriei izena emateko, tokian tokiko toponimo jatorrak hartu behar lirateke kontuan lehenik, eta tokian tokiko pertsonak bigarrenik, udalekoak edo haien ingurune historiko-kulturalekoak. Arlo horretan ere, berariaz zaindu beharreko alderdia da genero-berdintasuna, gaur egungo odonimoetan oso-oso nabarmena baita genero-desoreka. Hirugarrenik, tokian tokiko edo inguruko alderdi, jarduera edo tradizioekin erlazionatutako terminoak eta erakunde-izenak erabil daitezke, tokian tokiko kulturaren eta historiaren erakusgarri diren aldetik.
Ez izendatu karrika eta plazak bizirik dauden pertsonen gomutaz
Advertisement
Odonimoetan pertsona-izenak erabiltzekotan, komeni da distantzia pixka bat hartzea; alegia, ez izendatzea karrika edo plaza bat bizirik dagoen pertsona baten omenez, ezta hil berrien omenez ere5. Hori ez da noski Euskaltzaindiaren gomendioa, ezta Euskal Herrirako bakarrik balio duen gomendioa ere. Nazioarteko aholku bat da, Nazio Batuen Erakundeak emana. Hona hemen zer onartu zuen Izen Geografikoen Normalizazioari buruzko Nazio Batuen Zortzigarren Konferentziak 2002an6:
Konferentziak, Kontuan harturik ezen ohikoa dela pertsona edo gertaeren izenak entitate geografikoak izendatzeko erabiltzea oroipen edo gomutagarri gisa, Aitorturik jardunbide hedatua dela entitate geografiko bati pertsona-izen bat ematea pertsona hori bizirik dagoela edo haren heriotzatik denbora laburrera, Gogoan harturik ezen, 1960an egindako bilera batean, Nazio Batuetako Izen Geografikoen Aditu Taldeak aitortu zuela bizirik dagoen pertsona baten izena erabiltzea entitate geografiko bati izena emateko edo hari izen berria emateko arazo-iturri izan zitekeela,
5 Udal batzuetan, barne-arauetan edo ordenantzetan, karrika edo plaza bati hildako baten izena eman ahal izateko, heriotzaren datatik bost urte igaro beharra ezartzen da, oroimen kolektiboa asenta dadin eta denborak hildakoaren meritua berrets edo erlatibiza dezan. 6 https://unstats.un.org/unsd/geoinfo/UNGEGN/docs/8th-uncsgn-docs/8th_UNCSGN-E.pdf https://unstats.un.org/unsd/geoinfo/UNGEGN/docs/8th-uncsgn-docs/eighthunscgn-spanish.pdf https://unstats.un.org/unsd/geoinfo/UNGEGN/docs/8th-uncsgn-docs/8th_UNCSGN-F.pdf