1 minute read
Odonimoen sailkapena atal espezifikoaren izaeraren arabera
from Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak” (Euskaltzaindia-EUDEL) Eu/Cas/Fr
by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos
Atal espezifikoa osatzen duten hitz nagusi guztiak letra larriz hasita idazten dira, izen arruntak badira ere. Adibideak: Buztinzuri kalea,Pasai San Pedro hiribidea,Nafarroa Beherea kalea,Kanaria Uharteak kalea,Ozeano Barearen kalea,Euskadiko Hiriburuaren etorbidea,Trebiñuko Konderriaren kalea,Milutzeko Zubiko errepidea, , Deportatuen karrika, Bizenta Mogel kalea, Antso Nagusiaren kalea, Joan Infantearen kalea, Lizarrako Markesaren kalea, Fleming Medikuaren kalea, Elhuyar Anaien kalea, Abendañuko Done Martie plaza, San Joan Jainkoarena kalea, Babesgabetuen Andre Mariaren plaza, Ezkila kalea, Aerodromoko ibilbidea, Artzain kalea, Mariaren Zerbitzarien zeharkalea, Ternuako Arrantzaleen kalea, Iruñeko Orfeoiaren parkea, Maiatzaren Lehena etorbidea…
Hitz nagusitzat hartzen dira izenak, izenordainak, izenondoak, erakusleak, zenbatzaileak, izenlagunak eta adizkiak. Ez dira hartzen hitz nagusitzat juntagailuak (eta, edo). Erdarazko de, du, y eta et ere ez dira nagusitzat hartzen. Hitz nagusitzat hartzen ez direnak letra xehez hasita idazten dira. Adibideak: Albert eta Emile Dotézac karrika, Lapuebla de Labarca kalea, Blas de Otero kalea, Ramón y Cajal kalea, Caballo de Pica kalea, Navas de Tolosa kalea… Gogorarazi behar da, bestalde, testu baten barnean daudenean, gutun-azal batean idazten direnean edo xafletan jartzen direnean, letra arruntez idatzi behar direla beti odonimoak (Aizkorri kalea), eta ez letra etzanez (Aizkorri kalea).
Advertisement
Gehienetan, atal espezifikoaren barne-egituraren arabera erabakitzen da nola josiko diren atal espezifikoa eta generikoa odonimoa eratzeko, hau da, aposizioa izango den, izen-elkarketara joko den, leku-genitiboa baliatuko den edo edutezko genitiboa erabiliko den. Onomastika batzordeak aztertu dituen odonimoak zazpi sail nagusitan eta hainbat azpisailetan sailkatu daitezke atal espezifikoa nolakoa den kontuan harturik. Jarraian, odonimoak idazteko irizpide zehatzak aurkezten dira, atal espezifikoaren izaeraren arabera sailkatuta.