5 minute read

X Films

Next Article
Fokuak

Fokuak

Urtero, 2010az geroztik, Punto de Vista jaialdiak hiru errealizadore gonbidatzen ditu Nafarroan dokumental saiakera baten proiektua aurkeztu eta filmatu dezaten. X Films Proiektuak Juan Huartek 1963an fundatutako ekoiztetxe nafarretik hartzen du izena, “interes artistiko bereziko” filmak egiteko asmoz sortu zuen, eta bertan egin zituzten lehen urrats zinematografikoak Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik, Jose Antonio Sistiagak eta beste sortzaile askok. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuz, jaialdiak lan berri bat sortzeko eta, aldi berean, fikziotik kanpoko ahots berriak Nafarroako lurraldera hurbiltzeko aukera eman nahi die sortzen ari diren zinemagileei. Edizio honetan, Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana errealizadoreei egin zaie euren proposamenak aurkezteko gonbita. Aurten Anna Manubens, Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieirok osatzen dute epaimahaia, proiektuetako bat aukeratuko dute, eta 2022an zehar eraman beharko da burura entsegu pertsonalaren modura, gutxienez hogei minutuko iraupenarekin. Punto de Vistaren hurrengo edizioan estreinatuko da filma.

Gainera, aurten estreinatuko da X Films jaialdiko hamabigarren film irabazlea, Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren San Simón 62. Era berean, aurtengo hautagaiek aurrez egindako lan batzuk ikusi ahal izango dituzte ikusleek saio batean, eta egile horien proiektuak aurkezteko eta defendatzeko saio dinamikora, elkarrizketak ahalbidetuko diren saiora, bertaratu ahal izango dira.

Advertisement

X Films epaimahaikideak

Anna Manubens. Bartzelonako Hangar ikerketa eta ekoizpen artistikorako zentroaren zuzendaria da, eta Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolako irakaslea. Horren aurretik komisarioa eta ekoizle independentea izan zen, eta paper hibridoak landuz idazketaren, ikerketaren, programazioaren, proiektuei laguntzearen, analisi instituzionalen eta erakusketen arteko elkargunean. Bordeleko CAPC musée d ‘art contemporain museoan Programa Publikoen arduraduna izan zen eta, lehenago, bere jarduera independentea Pompeu Fabra Unibertsitatean irakastearekin eta artisten filmen inguruko pentsamendua eta ekoizpena lantzen dituen Auguste Orts artist-runean (Brusela) lan erregularra egitearekin uztartu zuen. Artista hauen filmetan lan egin du: Herman Asselberghs, Sven Augustijnen, Manon de Boer, Anouk De Clercq, Emily Wardill, Wendelien van Oldenborgh, Fiona Tan, Joachim Koester, Dora García, Alex Reynolds eta Adrian Schindler, besteak beste. Miquel Martí Freixas. Programatzailea, kultur kudeatzailea, irakaslea eta kritikoa, ez-fikziozko zineman espezializatuta. Bere jarduna audientziak eratzea eta herritarrekin konektatzen duten kultur ekitaldiak sortzea da. Hainbat kultur espaziotan (Documenta Madrid, États généraux du film documentaire, Filmoteca de Catalunya eta ZINEBI, besteak beste) programatzailea da, eta Zumzeig zinema aretoa berriz ireki zuen taldeko parte izan zen; 2018an Bartzelona Hiria saria jaso zuen taldea. Gaur egun, La Inesperada jaialdiaren zuzendarikidea da. Irakasle gonbidatua da ESCACen 2009. urtetik, eta Espainian zinema dokumentala aztertzeaz arduratzen den lehen argitalpenaren, hau da, Blogs & Docs online aldizkariaren sortzailea. Catarina Boieiro ekoizlea, kuradorea eta ikertzaile independentea da. Bere lana irudi dokumentalera eta sorkuntza garaikidera bideratzen da, zinemako zirkuitu hegemonikoetatik at. Stenar Projects plataformarekin lan egiten du, besteak beste Ana Vaz, Filipa César, Deborah Stratman eta Emily Wardill artisten filmak ekoizten eta banatzen dituen plataforma. “Resistencia visual generalizada: libros de fotografía y movimientos de liberación en Angola, Mozambique, Guinea- Bisáu y Cabo Verde” erakusketa egin zuen (2021-2022, Pariseko Institut national d’histoire de l’art erakundean, Gulbenkian fundazioaren finantzaketarekin), Raquel Schefer-ekin egindako ikerketa historiko eta kuratorialeko prozesu baten emaitza izan zena. Doc’s Kingdom – International Seminar on Documentary Film mintegiaren argitalpenen koordinatzailea izan zen 2021. urtean.

X Films 2022 errealizadoreak

Blanca Camell Galí (1990) Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra unibertsitatean, eta zinema master bat Université Paris 8 unibertsitatean. Le Fresnoy – Studio national des arts contemporains ikastegian eman zien jarraipena ikasketei. Bere filmek emakumeen desira lantzen dute, benetakoarekin lan eginez fikzioan oihartzun egiteko. Indie Lisboa, Malagako Jaialdia, Seminci, Cinespaña, D’A Film Festival, Premiers Plans d’Angers eta Côté Court jaialdietan aurkeztu dira egile honen L’oreig, Ídols, Tombent les heures eta Pol·len film laburrak.

Aukeratutako filmografia Pol·len (2019), Tombent les heures (2018), Ídols (2016), L’oreig (2014) Hugo Amoedo. Zinemagilea naiz eta Bruselan bizi naiz. Fikzioa, dokumentala eta egunkari filmatua landu ditut nire film laburretan. Maitasuna, bakardadea eta ziurgabetasuna aztertu ditut, eta saiatu naiz alderdi intimoak eta politikoak, dramak eta komedia, nahasten. Orain lana, adiskidetasuna eta paseoa interesatzen zaizkit. Nire aurreneko film luzearen proiektuan, To Redigit, Belgikako Atelier Graphoui-k ekoitzia, artxiboak industria mailan digitalizatzen dituen lantegi batean lan egiten duten bi lagun filmatuko ditut; keinuei eta begiradei buruzko filma izango da, eta digitalizazio makinak lehertuko dituzten artxiboko irudiekin osatuko da.

Aukeratutako filmografia Europa (2017), On n’a pas fait l’amour (2014), Camping Wesertal (2013), Robin&Robin (2012) Magdalena Orellana Madrilen bizi den zinemagilea eta diseinatzailea da Magdalena Orellana (Buenos Aires, 1990). Buenos Aireseko Unibertsitateko Diseinu fakultatean, ECAM-en eta Elias Querejeta Zine Eskolan egin zituen ikasketak, eta azken horretan filmatu zuen ZINEBI jaialdian estreinatutako Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va filma. Besteak beste, Círculo de Bellas Artes, The Film-Makers’ Cooperative, Madrilgo Cineteca eta Tabakaleran egon dira ikusgai bere lanak. Une honetan bere lehen film luzea egiten ari da, Hasta que el lugar se haga improbable, eta proiektuak Donostiako Zinemaldiaren, Elías Querejeta Zine Eskolaren, Márgenes Festibala eta Madrilgo Mataderoko babesa du.

Aukeratutako filmografia Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va (2020), A smile is not a paradigm (2018), I’ll wrap my words in paper bags (2018), Sobre la mesa las escaleras (2018), Last Night I Dreamt People Were Playing Football on Ice (2018), Conversaciones (2016)

Aurreko lanen saioa

Conversaciones

Magdalena Orellana, Espainia, 2016, 5 min, DCP, koloretan, espainiera

Last Night I Dreamt People Were Playing Football on Ice Magdalena Orellana, Espainia, 2018, 3 min, DCP, koloretan, ingelesa

Sobre la mesa las escaleras

Magdalena Orellana, Espainia, 2018, 5 min, DCP, koloretan, espainiera

A smile is not a paradigm Magdalena Orellana, AEB, 2018, 4 min, DCP, zuri-beltzean, ingelesa

Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va Magdalena Orellana, Espainia, 2020, 8 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, espainiera

Europa Hugo Amoedo, Belgika-Espainia, 2017, 28 min, DCP, koloretan, espainiera

Tombent les heures

Blanca Camell Galí, Frantzia, 2018, 26 min, DCP, koloretan, frantsesa

X Films 2021 proiektua

San Simón 62 Irati Gorostidi, Mirari Echávarri

Espainia, 2022, DCP, koloretan, euskara-espainiera Mundu-mailako estreinaldia

Irudia, soinua, ekoizpena Irati Gorostidi, Mirari Echávarri / Muntaia Mirari Echávarri, Irati Gorostidi, Ainara Elgoibar, Usue Arrieta / Aukeratutako filmografia Mirari Echávarri: San Simón 62 (2022), Cuerpos #1 Santa Águeda (2017), Irati Gorostidi: San Simón 62 (2022), Unicornio (2021), OT-IL (2020), Euritan (2017), Pasaia Bitartean (2016)

80ko hamarkadan, Lizasoko (Nafarroa) komentu batean Ortzadarraren komunitate xelebrea bizi izan zen. Eraikinaren horma hotzak lore marrazki handiz apaindu ziren, eta aretoetan topaketa jendetsuak egin ziren, new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzeko. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertakari horren arrastorik ez da antzematen ia. San Simón 62 filmaren egileak beren amen lekukotzek erakarrita hurbildu ziren bertara; izan ere, beren amak, frankismoaren ondorioetatik libratu eta aro berri horren erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, Ortzadarren komunitateko kide izan baitziren.

This article is from: