8 minute read

Hezkuntza programa

Next Article
Contactos

Contactos

Beste urte batez, gazteen egungo eta etorkizuneko komunitatearekiko konpromisoaren erakusgarri, jaialdiak forma emango die ikusle gazteenentzako proposamen zehatzei. Punto de Vistaren hezkuntza programak aukera eman nahi die haurrei eta gazteei zinemagintza arte eta ezagutza bide gisa esperimentatu dezaten, eta horretarako proiekzioak, jarduerak eta tailerrak proposatzen ditu. Drac Màgicen ohiko kolaborazioari, Civivoxen egoitzetan haurrentzat egiten diren bi tailerrak aurkezten baititu, aurten A Bao A Qu elkartearen jarduera gehituko diogu, izan ere, elkarte horrek zuzenduko eta bideratuko ditu Golem zineetan egingo den haurrentzako saioa eta Nafarroako Filmotekan egingo den gazteentzako saioa. Gainera, era berean A Bao A Qu elkartearen bidez, Gazte Programatzaileak x Punto de Vista proiektua abiaraziko dugu, helburua da gazte talde bat jaialdi batek berezkoa duen programazio lanetan jartzen hastea: irakasleek, programatzaileek eta Mercedes Álvarez eta Arturo Redín zinemagileek gidatuta, film bat aukeratuko dute hainbat proposamenen artetik, eta jendaurreko saio batean aurkeztuko dute.

Planetarentzako irudiak

Advertisement

Civivox zentroen sarearekin eta Drac Màgic kolektiboarekin elkarlanean, haurrentzako eta gazteentzako bi tailer antolatu ditugu.

Drac Màgic gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, 1971n sortua, eta ikus-entzunezkoen kultura aztertu, haren zabalkundea egin eta hainbat hezkuntza, gizarte eta kultura jardueratan erabiltzen du. Kooperatibaren eginkizuna da irudiaren inguruan pentsamendua eta ekintza sortzea, irudiekiko arduratsua, aktiboa eta sortzailea den gizarte bat eraikitzen laguntzeko.

Ikus-entzunezko muntaia ekologistak Mendillorriko erretratuak. Inprimaketaren une magikoa

Hainbat ekosistema naturalen eta giza ekosistemen irudien artxibo bat oinarri hartuta, esperimentu bat eginen da irudien ordenarekin, musikarekin, soinu efektuekin eta ahotsarekin, planetaren etorkizunari buruzko utopia filmiko txikiak sortzeko. Tailerrean asmamen teknologiko bat erabiliko da, Mash Up Table izenekoa, eta, haren bidez, zinema muntai bat elkarlanean eta sormenez egiten ikasiko dute parte hartzaileek.

Paper sentikor bat, objekturen bat eta argi pixka bat erabiliz, egin dezagun argazki bat! Edabe magiko baten errezeta dirudi, baina argazkigintzaren oinarria da. Mendilloriko lakuaren inguruan aurkitutako elementu naturaletatik abiatuta, irudi bat inprimatzea eta argazki esperimentalak sortzea ahalbidetzen duten mekanismoak aztertuko dituzte parte hartzaileek.

Mundua ezagutzen

A Bao A Qu elkarteak abentura zinematografiko bat proposatzen digu hiru ekitalditan, oso bestelakoak diren herrialdeetako eta garaietako pertsonaiak eta lekuak ezagutzeko. Fátima, Reza eta Renérekin batera hausnartu eta barre eginen dugu, gauzak zalantzan jarriko ditugu eta hunkitu eginen gara. Proposamen hau zinemari eta musikari kantu bat da, eta norberaren eta besteen emozioei, haurren munduari, helduen munduari eta naturarekiko eta hiriarekiko harremanari buruzko hausnarketarako espazio bat irekitzen du.

Nan va Koutcheh (Ogia eta kalea) Abbas Kiarostami

Iran, 1970, 10 min, DCP, zuri-beltzean, persiera

Bere fikziozko lehen film laburrean, Abbas Kiarostamik egunerokotasuneko abentura bat kontatzen du. Haur bat etxera bueltan dator, bere auzoko kaleetan barrena. Egiteko txiki bat du: etxera ogia eramatea, afaltzeko. Baina ustekabeko oztopo batek geldiarazi eginen du: bidean txakur bat gurutzatuko zaio, eta beldurra emanen dio aurrera jarraitzeak. Lortuko du etxera iristea?

Petite lumière (Argi Txikia) Alain Gomis

Senegal, 2003, 15 min, DCP, koloretan, wolofera-frantsesa

Fátima 8 urteko neska senegaldarra da, eta, film honetan, buruan zer darabilen azaltzen zaigu. Hozkailuko argiak piztuta jarraitzen du, atea ixten dugunean? Jendeak hor jarraitzen du, begiak itxita ditugunean? Fátimaren begirada, entzuten dituen soinuak eta haren esperientzia sentsorialak baliatuz, mundua zalantzan jarri eta beste ikuspegi batetik ezagutuko dugu, eta agian konturatuko gara ez datorrela bat helduon ikuspegiarekin.

Rentrée des classes (Klasera itzultzea) Jacques Rozier

Frantzia, 1955, 24 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Bukatu dira udako oporrak Frantziako Proventzako herri txiki batean, eta Renék oraindik ez ditu etxeko lanak egin. Orduan, laguntza eskatuko dio bere aspaldiko lagun Susuri. Eskolako lehen eguna iristean, lagun batek erronka jota, palasa ibaira botako du. Horrela, natura ezagutzeko balio izanen dion abentura handi bat hasiko da. Jacques Rozierren lehen filma askatasunari kantu bat eta zentzumenei oda bat da, Renék ikusi, entzun eta aurkitzen duenaren bidez.

Erretratuak, hitzak, emozioak. Fikzioaren eta dokumentalaren artean

Liburutegi Zerbitzuarekin eta Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean, A Bao A Qu elkarteak ikusle gazteentzako saio bat aurkeztuko du, diptiko moduan: azken urtean estreinatutako bi film laburren proiekzioa, eta horien egileen eta ikusleen arteko solasaldia, sortze prozesuez, hautu zinematografikoez eta euren filmak bultzatu dituzten beharrez. Mikel Gurreak, fikzioaren bidez, eta Lur Olaizolak, poesiaz betetako dokumental baten bidez, hitzaren balioa, gaztetasunaren indarra, memoria, materiak eta sentiberatasuna jorratu dituzte.

Heltzear Mikel Gurrea Zerua blu Lur Olaizola Lizarralde

Espainia, 2021, 17 min, DCP, koloretan, euskara

Donostia, 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Absente den anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako igoerarik zailena egiteko entrenatzen ari da. Filmean nerabezarotik helduarorako urratsak, eskaladaren indarra eta potentzia, absentzia eta isiltasuna aztertzen dira, modu sotilean eta oroitarazlean. Heltzear Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta bertako sail ofizialean egon den euskarazko lehen film laburra da.

1954ko urtarrilaren 24an, Mamaddi Jaunarena Le Havretik New Yorkera zihoan itsasontzi batera igo zen. Orduan 22 urte zituen, eta hauxe bakarrik zekien: New Yorkera iristean emakume bat izanen zuela zain, harentzat neskame gisa lan egiteko. Zazpi eguneko eta zazpi gaueko bidaia izan zen. Ipuin baten hasiera izan zitekeen. Edo agian film batena. Izan ere, Mamaddiren bidaia bere herriko zineman hasten da, Ortzaizen, eta irudiak pantailatik ateratzen dira, bizitza zeharkatzen dute eta betiereko bihurtzen dira: Cadillac eder bat, emakume gazte bat, zeru urdina.

Espainia, 2020, 14 min, DCP, koloretan, euskara

Punto de Vistako Programatzaile Gazteak

A Bao A Qu 2004an sortutako kultura elkarte bat da, bereziki aritzen dena sorkuntza eta hezkuntza uztartzen dituzten egitasmoetan, haurrak, gazteak, sortzaileak (zinemagileak, argazkilariak, artistak…) eta hezitzaileak inplikatuz. Elkartearen programa nagusiak dira: “Cine en curso”, “Fotografía en curso”, “Creadores en residencia en los institutos de Barcelona” eta “Moving Cinema”, “Inside Cinema” eta “CinEd” Europako proiektuak.

Lehen Aldiz, Punto de Vista-k Programatzaile Gazteak Moving Cinema proiektua abian jartzen du, 16 eta 19 urte bitarteko gazteen esku egongo den programazio-gunea. Haiek izango dute jaialdiaren parte izango den film bat hautatzeko eta laguntzeko ardura. Hainbat astetan zehar, Mercedes Álvarez eta Arturo Redín zinemagile, programatzaile eta irakasleen lankidetzarekin, hainbat film ikusi eta komentatuko dituzte, taldeak berak jaialdian zehar aurkeztuko duen filma aukeratzeko.

Zine programazio bat diseinatzeko, ezinbestekoa da filmak arretaz ikustea, lanak ezagutzea, harremanak egitea, filmak nola proiektatuko diren pentsatzea ikusleentzat esperientzia berezia izan dadin, eta programazioaren osagarriak pentsatzea eta komunikazio lana egitea, jendeak ezagutu eta aintzat hartu dezan. Prozesu horien bidez, Programatzaile gazteek oso lotura berezia ezartzen dute ikusten eta programatzen duten zinemarekin, eta beste gazte batzuei transmititzen diete.

“Punto de Vistako Programatzaile Gazteak” Nafarroako Kutxaren Fundazioaren lankidetzari esker garatzen da, eta Moving Cinema proiektu europarraren barruan kokatzen da. A Bao A Qu-k 2014tik burututa, proiektua beste jaialdi batzuetan ere garatu izan da, hala nola Sevillako Zinemaldian, D’A Film Festival-en, L’Alternatiba-n, BelDocs-en (Serbia), Kino Otok-en (Eslovenia), eta Vilnius Film Festival-en (Lituania), besteak beste.

Irudien jatorria Proiekzio-kopien jatorriak

10 or. Nafarroako Errege Artxiboa eta Artxibo orokorraren estereoskopikoa (AGN, DFN_IMG4239)

41 or. Nejma (1987) aldizkariaren atzeko kontrazala, iragarki batekin, Ahmed Bounanik The Seventh Door-erako argitaratzaile baten bila dabilela adierazten duena

46 or. Amghar filmaren fotograma (Mostafa Derkaoui, 1968)

49 or. Mémoire 14 filmaren fotograma (Ahmed Bouanani, 1971)

50 or. Si Moh, pas de chance filmaren fotograma (Moumen Smihi, 1971)

52 or. 6 &12 filmaren fotograma (Ahmed Bouanani, Majid Rechiche, Mohamed Abderrahman Tazi, 1968)

54 or. Alyam, Alyam filmaren fotograma (Ahmed El Maânouni, 1978)

58-59 or. Actualités marocaines, irudi promozionala [datarik gabe]

62-63 or. Rentrée des classes filmaren fotograma (Jacques Rozier, 1956)

66-67 or. Douro, faina fluvial filmaren fotograma (Manoel de Oliveira, 1931) 68-69 or. Paddle to the Sea filmaren fotograma (Bill Mason, 1966)

78-79 or. O Movimento das Coisas filmaren fotograma (Manuela Serra, 1985)

85 or. MS Slavic 7 filmaren fotograma (Sofia Bohdanowicz, 2019)

99 or. Paulino Viotaren erretratua (Óscar Fernández Orengo)

107 or. Aumentar el caudal de un río (Luz Broto, 2014)

108-109 or. Aumentar el caudal de un río (Luz Broto, 2014). Aireko fotografia HoverFilms APV

110-111 or. Pigmeus do Mondego-ren irudia (Nilo Gallego)

112-113 or. Respiración oceánica-ren irudia (Itziar Okariz, Izar Ocarizen lankidetzarekin) Perforado por proiektuan, Peio Aguirrek komisariatu zuena 2019ko Veneziako Biennalerako

134 or. Petite lumière filmaren fotograma (Alain Gomis, 2003) 47 or. Tetuán, la blanca. Filmoteca Española-k emandako kopia

47 or. La fugue de Mahmoud. Institut national de l’audiovisuel-ek (INA) emandako kopia

47, 51, 55 or. Amghar, Marta, Une ombre parmi d’autres, Chant pour la mort des adolescents, Adopcja, Zofia i Ludmila, Lekcja 41, Elzbieta K. Łódź Film School-ek emandako kopiak

48, 51, 53 or. Tarfaya ou la marche d’un poète, Visages de Marrakech, Forêt, Le rocher, 6 & 12, Sin Agafaye, La nostalgie du naïf, Mémoire ocre. Centre Cinématographique Marocain-ek (CCM) emandako kopiak

55 or. Alyam, Alyam 2015 urtean zaharberritu zuen The Film Foundation’s World Cinema Project-ak, Ahmed El Maânounirekin elkarlanean. Cineteca di Bologna/L’Immagine Ritrovata laboratory-an egindako zaharberrikuntza. 4k eskanerra Eclair laboratories-etan eginda

56 or. Transes 2007 urtean zaharberritu zuen The World Cinema Foundationak Cineteca di Bologna/L’Immagine Ritrovata laborategian, Ahmed El-Maânouni eta Izza Geninirekin elkarlanean. Armani, Cartier, Qatar Airways eta Qatar Museum Authority izan ziren zaharberrikuntzarako finantzatzaileak

64 or. L’Hirondelle et la Mésange, An-Nil oual hayat. Cinémathèque Française-k emandako kopiak

66 or. Douro, faina fluvial. Cinemateca Portuguesa-k emandako kopia

Septiembre 2022 | Buenos Aires - Argentina

This article is from: