34 minute read

Sail ofiziala

Next Article
Hezkuntza programa

Hezkuntza programa

Nazioarteko lehiaketa da Sail ofizialaren ardatza. Edizio honetan zortzi film labur eta hamar film luze lehiatuko dira jaialdiko sariak lortzeko: film onenari emango zaion “Punto de Vista” Sari Nagusia, zuzendari onenari emango zaion Jean Vigo Saria eta film labur onenari emango zaion saria. Gainera, Sail Ofizialak sarietarako lehiatuko ez diren hiru film eskainiko ditu aurten: inaugurazio saioan –mundu mailan estreinatuko da Ione Atenearen Los caballos mueren al amanecer–, itxiera saioan –Nira Bursteinen Charm Circle, Espainian estreinatuko dena–, eta Kazuo Hara zinema dokumental garaikideko maisuaren azken filma, Minamata Mandala, Espainian era berean lehen aldiz eskainiko dena.

Sail ofiziala epaimahaikideak

Advertisement

Marina Vinyes Albes. Arte Bisualetan doktorea Sorbonne Unibertsitatean. Giza Zientzietan lizentziatua da, eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideen Unibertsitate Masterra egin du Pompeu Fabra Unibertsitatean, bai eta kultur proiektuak diseinatzeko ikasketak ere Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. 2020ko otsailetik, Kataluniako Zinematekako Programazio, Erakusketa eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendaria da. Parisen, Sorbonneko Letren Fakultateko irakaslea izan zen, eta Jeu de Paume Museoko Proiektu Artistikoen Sailean lan egin zuen. Bertan, zine ziklo ugari komisariatu zituen 2013tik 2018ra bitarte, bai eta bideo-instalazioen Omer Fast. Le present continue erakusketa ere. Bartzelonan, CCCB, EUROM (The European Observatory on Memories), Ciudad Abierta Pentsamenduaren Biurtekoa, ICUB (Bartzelonako Kultura Institutua), Loop jaialdia eta “la Caixa” Fundazioarekin lan egin izan du, mintegiak, erakusketak, zine programak eta bestelako kultur jarduerak antolatzeko. 2013an, Walter Benjamin Nazioarteko Saria jaso zuen Usos y abusos de la imagen en el universo audiovisual de la Shoah (Documenta Universitària, 2015) saiakeragatik. Roger Koza. Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kidea da. La Voz del Interior (Córdoba, Argentina) egunkarian kolaboratzen du zinema kritikari gisa, eta erregulartasunez idazten du Ñ eta Quid aldizkarietan, bai eta Con los ojos abiertos webgunean ere. Con los ojos abiertos: crítica de cine de algunas películas recientes idatzi zuen (Editorial Brujas, 2004). Gaur egun, telebistako El cinematógrafo saioa gidatzen du eta Argentinako Telebista Publikoko Filmoteca saioaren aurkezlea da. Vitrina Saileko —Hanburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdian Iberoamerikako zinemari eskainitako saila— eta Viennaleko programatzailea da. 2014az geroztik, Cosquíneko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari artistikoa da, eta, 2018az geroztik, Doc Buenos Aires Jaialdiarena. Epaimahaikide izan da nazioarteko hainbat jaialditan, besteak beste, Locarno, Rotterdam, FICValdivia eta Ohlar de Cinema jaialdietan. Christopher Small. Idazlea, zinemagilea eta programatzailea da. Jatorriz Erresuma Batukoa da, baina Pragan bizi da. DAFilmseko (Doc Alliance jaialdien elkarteko VOD plataforma) komisario nagusia da, eta Locarnoko Kritikarien Akademiako (jaialdian egiten den tailerra, zinema kritikari buruzkoa) proiektuen zuzendaria. 2019tik 2021era, programatzailea izan zen Sheffield Doc/Festen, eta 2020ko jaialdiko Reimagining the Land atzera begirakoaren komisarioa izan zen. Pragan dagoen Kino Petrohradská zine areto independenteko programatzailea ere bada. Bere lehen film luzea, Communists!, 2021eko BAFICIn estreinatu zen lehiaketan, eta Mexiko, Espainia eta Errusiako zinema jaialdietan proiektatu da. Idazle gisa, bere lanak kritika zinematografikoko hainbat antologiatan agertu dira, bai eta Cinema Scope, Filmmaker Magazine, Film Comment, La Vida Útil, Kapitál Noviny, Cineaste eta MUBI Notebook-en ere. Berlinale Talentseko ikasle izan zen, eta Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kidea da.

918 GAU Arantza Santesteban

Espainia, 2021, 66 min, DCP, koloretan, euskara

Argazkilaritza Maddi Barber / Soinua Alazne Amestoy / Muntaia Mariona Solé / Ekoizpena Marian Fernández Pascal (Txintxua Films), Marina Lameiro (Hiruki Filmak) / Aukeratutako filmografia 918 GAU (2021), Lilularen Kontra

Arantza Santestebanek grabagailu batean erregistratzen du (2021), Euritan (2017), Gorputz Grafiak bere ahotsa. Oroitzapenak kontatzen ditu. Lehenengoa: legez (2015), Passatgeres kanpo utzitako euskal alderdi politiko independentista bateko (2012) / Doclisboa, Torino Film Festival, kide izateagatik atxilotu zuten eguna, ETAren eta alderdi poli- L’Alternativa, Novos tiko batzuen artean gatazkari amaiera emateko asmoz elkarrizCinemas ketak irekita zeuden une batean. 2007ko urriaren 4an izan zen. 918 gau eman zituen kartzelan. Bi urte eta erdi baino gehiago. Xehetasunez beteta daude Santestebanek kontatzen dituen oroitzapenak: moketa baten bilbea, izerdia, barre egiteko, barre algara egiteko gogoa. Halako moldez egina dago kontakizuna, non, ikusle gisa, esperientzia hartan lehen pertsonan zaudelako sentsazioa baituzu. Zinemagilearen eszenak, bere ahotsa grabatuz eta bere oroimenaren zatiak kontatuz, hainbat dokumenturekin konbinatzen dira: agindu judiziala, argazkiak, gutunak. Dokumentuak eskaneatu egin dira, haiek ere prozesu batetik pasa beharko balute bezala orainera etortzeko eta gogoratzeko. Santestebanen ahotsak berak laguntzen die artxiboko material horiei, baina bigarren ahots bat dela esan genezake. Lehenengoa ez bezalakoa. Grabagailuan erregistratu dena ez bezalakoa. Bigarren ahots horrek beharrezko distantzia ezartzen du. Azkenik, fikziozko eszenak: bi emakume sexua izaten, neska bat diskoteka batean tekno dantzatzen oso argi txikiarekin, beste neska bat basoan paseatzen, eskuetan pausatzen zaizkion txoriei deika. Nor dira emakume horiek? Santestebanen oroitzapenak al dira horiek ere? Izan zituen beste bizitza batzuk ote? Nortasun guztiak, bakar batean konbinatzen direnak? Jokoan jartzen diren gailu zinematografikoek film zatikatu bat osatzen dute, non zuzendariak inoiz egin ez den zerbait lortzen duen: lehen pertsonan izandako esperientziatik heltzen dio euskal gatazkaren gaiari, konplexutasunetik eta zalantzatik azaldua. Eta, azkenean, isiltasuna

dator. Lur Olaizola

Baleh-baleh Pascale Bodet

Frantzia, 2020, 50 min, DCP, koloretan, frantsesa Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Pascale Bodet / Soinua Benjamin Laurent / Muntaia Pascale Bodet, Agnès Bruckert, Serge Bozon / Musika Olaf Hund / Ekoizpena Pascale Bodet, Les Films du Carry (Michèle Soulignac) /

Baleh-baleh bat baldakinodun ohe bat da. Luxua. Zerbait desiragarria, beharbada. Halaber, Pascale Bodet zinemagileak lagun bati helarazten dion Asiako ipuin batean agertzen den hitz bat da. Metamorfosiz beteriko ipuina. Boterearen desioari buruzko ipuina. Beste garai eta beste leku bateko ipuina, garai honetako Frantziako gizon baten esku. Gizonarekin topo egitean, gizona hitz egitera eta pentsatzera bultzatzen duen ipuina. Zer da egiazki ipuin batekin edo istorio batekin topo egitea? Gugan galderak sorraraztea da. Geure buruari bakardadean egiten dizkiogun galderak eta besteei ere egiten dizkiegunak, baita beste batzuek guri egiten dizkigutenak ere. Ipuinari buruzko galderak eta geure buruari buruzko galderak. Adibidez, lanari buruzkoak. Bizimodua ateratzeari buruzkoak. Harri-pikatzaile, aberats, errege edo eguzki sentitzeari buruzkoak. Bizitzeari edo bizirauteari buruzkoak. Desioen logikari buruzkoak. Hori guztia da Baleh-baleh, galderez beteriko film bat. Erretratu bat, halaber. Gizon baten erretratua, eskuan istorio bat eta bere bizitzan hainbat istorio dituen gizona. Gizon horren topaketa hiru emakumerekin. Ipuin horri buruz pentsatzen duten bitartean, emakume horiei buruz eta haien istorioei buruz -iragandakoak edo iristear daudenak- igartzen duguna. Edo beharbada ez. Beharbada beste zerbait izan daiteke. Hor dabil txakurtxo bat, bihurri, ñimiño, isil. Beharbada, Baleh-baleh horixe besterik ez da, txakurtxo baten istorioa. Istoriorik ez duen txakurtxo bat. Edo, agian, ipuinean bezala, guztia da, hurrenez hurren, istorioak dituen pelikula eta istoriorik gabeko pelikula. Nork bere burua harri-pikatzaile, aberats eta errege gisa ikustea, baina baita eguzki, hodei eta harri gisa ere. Pablo García Canga

Aukeratutako filmografia Baleh-baleh (2021), Nearly a Century (2019), No Key (2018), The Art (2015), Six-Piece Suit(e) (2012), The Square of Fortune (2010) / Cinéma du réel, BAFICI, Côté Court Festival

Los caballos mueren al amanecer Ione Atenea

Espainia, 2022, 80 min, DCP, koloretan, espainierakatalanaingelesa Lehiaketik kanpo Irekiera-saioa Mundu-mailako estreinaldia

Argazkilaritza Ione Atenea / Sonido Jordi Ribas / Muntaia Diana Toucedo / Ekoizpena Hiruki Filmak, Zazpi

Honakoan filmak egiteko bi bide biltzen dira, gutxienez. T´erdi, Ione Atenea, Garazi Erburu, Bata Ione Ateneak garatzen duena da, Vallcarcako txalet txiki Iñaki Sagastume / batean euren bizitzaren arrastoak utzi zituzten hiru anai-arreAukeratutako filmografia Los caballos ben bila, eta bestea anai-arreba horiek berak –Antonio, Rosita mueren al amanecer eta Juanito– asmatu zutena bidetik ateratzen ziren interes eta as- (2022), Enero (2019), makizun batzuk askatzeko. Anai-arrebetan zaharrenak komikie24/07 (2016) tako marrazkilari gisa lan egin zuen Bruguera argitaletxearentzat, arrebak abeslari liriko gisa karrera bat hasi zuen, eta ez dirudi gazteena ezertan profesional izatera iritsi zenik, baina horretarako ere behar-beharrezkoa da talentua. Beti bizi izan ziren elkarrekin, eta euren zaletasunetako bat izan zen Mendebaldeko filmen eszenak birsortzea, ustez Bartzelona inguruko leku urbanizatu gabeetan. Rosita zaldizko iaioa zen, eta auzoko haurrak harrituta geratzen ziren bat-batean zaldi distiratsuen gainean azaltzen ikusten zutenean. Hil zirenean, gordeta eta ahaztuta gelditu ziren ikuslerik gabeko film horietatik ateratako ehunka argazki, idatzi zituzten gidoiak eta ipuinak, irratian kolaboratzaileekin egindako grabazioak, istorio eta disko bilduma ugari, ustekabeko oinordeko batzuk azaldu ziren arte; Ione Atenea zuzendaria eta bere lagunak. Etxe abandonatuan sartzen direnean, jabeak galdu dituzten objektu horietan halako zentzua dagoela susmatzen hasten dira. Eta horrela, collage bat balitz bezala, Ateneak guztiz ezezagunak ez diren pertsona horien erretratu bat osatzen du, eta western baten set batetik itxuraz lapurtutako bi axioma eskaintzen dizkigu: zaldiak egunsentian hiltzen direla, eta film bat filmatu nahi denean beti aurkitzen dela filma-

tzeko bidea. Bárbara Mingo Costales

The Capacity for Adequate Anger Vika Kirchenbauer

Alemania, 2021, 15 min, DCP, koloretan, ingelesa Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza, soinua, muntaia, ekoizpena Vika Kirchenbauer / Aukeratutako filmografia The

Artista bat bere lehenengo banakako erakusketa prestatzen dabil. Film labur bat egingo du erakusketarako. Non dagoen eta nondik datorren pentsatzera eramango duen pelikula bat. Argazkiekin eta marrazki bizidunekin eginiko filma. Batez ere, argazkiekin. Irudi mugiezinak. Eta, irudi mugiezinen artean, pantaila beltza ia beti. Ia ohartzen ez bagara ere, zati batean irudirik gabe eginiko pelikula. Film eten bat. Etendurekin eginiko eta etendurei buruzko pelikula. Artistaren orainaren eta iraganaren arteko etendura. Artistaren familiaren eta artistaren beraren artekoa. Beraren eta bere buruaren artekoa. Haren klase soziala izan zenaren eta orain haren klasea denaren artekoa. Hitz egin nahi duenaren eta hitz egin dezakeenaren artekoa. Haurtzarotik, herritik ihes egiteko kirolari edo moda diseinatzaile izatea amesten zuen garaitik, orainera, herritik ateratzea lortu zuen artista bihurtuta. Sentitzen duenaren (lotsa, kezka, sumindura) eta sentitu behar lukeela pentsatzen duenaren (haserrea, amorrua) artekoa. Artistaren ahotsa -off-ean, leuna, erritmo berezi batekoa- irudietan agertzen ez denaren bila dabil, munduen arteko jarraitutasunak, iraganaren eta orainaren artekoa. Zentzu bat bilatzen du, edo gutxienez, zentzu batzuk. Zentzua, agian, jarraitutasun modu bat da, irudi batetik bestera igarotzea ahalbidetzen duena, bereizten dituen etenduraren gainetik jauzi egitea. Dena dela, beharbada, film honetan ez dago ez zentzurik ez soluziorik. Beharbada, horixe besterik ez dago, ikuspegi pertsonala, xehetasunez egina, zatiez, hauskortasunez, kontraesanez, istorio bat. Pablo García Canga

Capacity for Adequate Anger (2021), Untitled Sequence Of Gaps (2020),The Island Of Perpetual Tickling (2018), Welcome Address (2017), She Whose Blood Is Clotting In My Underwear (2016), You Are Boring! (2015), Please Relax Now (2014), Like Rats Leaving A Sinking Ship (2012) / Toronto International Film Festival, New York Film Festival, Festival du nouveau cinéma de Montréal, Doclisboa, Viennale, Pravo Ljudski Film Festival

Charm Circle Nira Burstein

AEB, 2021, 79 min, DCP, koloretan, ingelesa Lehiaketik kanpo Itxiera-saioa Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Nira Burstein / Soinua Tristan Baylis / Muntaia Michael Levine, Nira Burstein / Musika Uri Burstein / Ekoizpena Nira

Charm hitzak lilura edo xarma esan nahi du ingelesez, baina charm bat talisman bat ere izan daiteke, zorte onaren amuleto bat (zerealak bezala, lucky charm bat). Charm Circle, halaber, New Yorkeko leku bat da, Queens-en zati bat. Horko etxeetako batean bizi izan zen Burnstein familia osoa, gurasoak eta hiru alabak, xarma handiko familia, haren zortea pitin bat konplexua bada ere. Fabián Casasek idatzi zuen: usteltzen den orok familia bat eratzen du. Film hau honako hau bezalako ideia baten alde eta kontra dago aldi berean, arreta jartzen baitu bai pertsona talde honen orainaldi disfuntzionalean bai hondamendi baten forma hartu duten haren iraganaren lerro konbergenteetan. Bursteindarrak etxea galtzeko zorian daude, eta etxea bankuaren esku geldituko da. Bankua, pelikula amerikarretan (eta bizitzan) beti gertatzen den bezala, guztiaren jabe da. Hor, Charm Circle melodrama bihurtzen da, badakiena bizitza erreala ere melodrama familiar tradizio luze batetik datorrela, halako moldez, non, etxea, erortzen denean, bertan bizi direnak hondoratzen saiatzen baita. Halaber, musikal bat ere badenez, abestiz taxututako erresistentzia nagusitzen da dena goitik behera datorrenean. Filma aurrera doa bere tramek gidatuta, dena berria zen eta denak funtzionatzen zuen iragan bateko elkarrizketa eta erregistro formako solasaldi intimoekin. Alde batetik, bankua; bestetik, ezkontza. Alabetako bat ezkontzera doa, eta familia berri bat sortzen da hirukote baten ezkontza anizkun batean. Giro horretan, alaba zaharrenak, Nirak (bost lagunen arteko erdiko puntu hori), katarsi-exorzismo hau pizten du, xehetasun handiz eraikitako bideo etxekoi bat, mundu osoari eskainia bere biribilgunetik, non familia osoa korapilo-komedia bateko pertsonaiak bezalakoa den, oso bizkor hazi direnak. Garraztasunak agerian uzten du frustraziorik sakonena eta, aldi berean, eztitasunik beroena. Lucía Salas

Burstein, Betsy Laikin / Aukeratutako filmografia Charm Circle (2021), Gangrenous (2020), Off & Away (2014), I Said Light (2012), The Light House (2011) / Sheffield Doc/Fest, Valdivia International Film Festival, Nashville Film Festival, Doclisboa, DOC NYC, Festival dei Popoli

Evangelio mayor Javier Codesal

Espainia, 2021, 138 min, DCP, koloretan, espainiera Mundu-mailako estreinaldia

Argazkilaritza Javier Codesal / Soinua Julia Sieiro, Manuel Benedí / Muntaia Javier Codesal, Julia Sieiro / Ekoizpena Julia Sieiro, Javier Codesal / Aukeratutako filmografia Evangelio

Evangelio mayor filma Josete Massa eraikinean dago grabatua ia guztia, 2019 eta 2020 bitartean Madrilen adineko LGTBIQ+ pertsonentzako egoitza publikoa bertan ezartzeko zaharberritzen ari zen eraikinean. Hori era horretako lehen egoitza da munduan. Eraldatzen ari zen leku horretaz baliatu da filma, bi gauza eszenaratzeko. Ramón Barreiroren testigantza argi eta gogorra da lehenengoa. Laurogeiko hamarkadaren hasieran hiesak harrapatu zuen, eta bizirik atera zen urte askoan borrokan aritu eta ondorio larriak izan ondoren. Bigarrena, lau ebanjelioetatik (batez ere Juanenetik) ateratako elkarrizketa batzuk, non adineko LGTBIQ+ pertsona batzuek “berriro eta modu berrian esaten baitituzte hitz zaharrak”, filmaren hasieran irakur daitekeen karteletako batek dioen bezala. Eszena labur horiek, ebanjelioko gertakari asko itzuli, parafraseatu edo glosatzen dituzten koadroen segida dira, eta “errugabeen artean errugabeak, fariseuentzako biraozkoak” izateko pentsatuta daude. Probokazioa ez da, noski, asmo nagusia, ez eta ironia, horiek egituratzeko erabili den materiala. Aitzitik, filmak ulertzen du Bibliako testua, belaunaldien artean partekatutako erritualen eta istorioen oinarri gisa, esparru zabal edo kode handi bat dela, modu dramatikoan aprobetxa daitekeena. Horixe gertatzen da Evangelio mayor filman, ebanjelioko gertakariek balio baitute hain antidoktrinarioa den eduki bat sinbolizatzeko, hau da, LGTBIQ+ pertsonen bizitza eta heriotza esperientzia, eta, bereziki, haien artean ahulenak direnena, adinekoena. “Gizona zara, Jainkoa jada ez da, ikas ezazu zure gizatasuna gurtzen”, idatzi zuen William Blakek El evangelio eterno liburuan duela berrehun eta berrogeita hamar urte. Evangelio mayor filmean ikusten, entzuten eta sentsualitate materializatuarekin sentitzen ditugun pertsonak Blake baino are urrunago doaz, proposatzen baitute haien gorputzen bizitasuna eta hitzen berotasuna mirestea, espeziearen eta haren genero ezagunen gurtze osatugabeaz haratago. Manuel Asín

mayor (2021), Calavera resumida (2020), Evangelio en Granada (Meta) (2019), Testimonio de Frederman (2019) / “La Caixa” Fundazioaren “Apoyo a la creación” (Sorkuntzari Laguntza) programaren esparruan ekoitzitako filma

Film balkonowy Paweł Łoziński

Polonia, 2021, 100 min, DCP, koloretan, poloniera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Paweł Łoziński / Soinua Paweł Łoziński, Franciszek Kozlowski / Muntaia Paweł Łoziński, Piasek & Wójcik / Musika Jan Duszynski / Ekoizpena Agnieszka Mankiewicz/ Łoziński Production / Aukeratutako filmografia Film balkonowy (2021),

Varsovian, Paweł Łozińskiren etxearen azpitik pasatzen ari You Have No Idea How da jendea. Batzuk lasai dabiltza, beste batzuk presaka, batzuk Much I Love You (2016), Father and Son (2013), ia noraezean. Paseo bat ematen ari dira seme-alabekin, berandu Kici, kici (2008), A iristen ari dira lanera edo hitzordura, nekatuta itzultzen ari dira Woman From Ukraine (2002), The Way It Is etxera edo etxetik ateratzen ari dira maskotekin. Bizi une des- (1999), Sisters (1999), berdinetan daude guztiak, nahi, helburu edo xede desberdinak Birthplace (1992) / Locarno Film Festival, dituzte, eta bakoitzak bere ikuspegi berezia du izateari buruz, IDFA, DOK Leipzig, gutxi gorabehera hausnartua. Poloniar zinemagileak (2009an Jih.lava IDFF, True/False FilmFestival, ZagrebDox ere hartu zuen parte Punto de Vistaren Sail ofizialean Kici, Kici –International filmarekin), goitik begiratzen die, eta haien iragaitea etetea eta galdera batzuk egitea erabaki du. Documentary Film Festival, DocPoint– Helsinki Documentary

Bi urte baino gehiagoz bere balkoian babestuta, Łozińskiren Film Festival egitekoa izan zen jendearengana hurreratzea galderak egitera, bizilagunengana, ezezagunengana eta baita bere emaztearengana ere, bizitzaren zentzuari buruz galdetzeko bertatik bertara. Ustekabeko erantzunak, adierazpen intimoak, hutsalkeriak, gogoeta filosofikoak eta irain larriren bat ere entzungo dugu. Badira oso agerpen iheskorrak, bai eta behin eta berriz agertzen diren pertsonaiak ere, eta giza esperientzien tapiza ehotzen dute guztiek, istorio ttipiak pilatuz, elkarren artean errima osatzen eta mintzatzen direnak batzuetan. Leku batetik mugitu gabe, hurkoa kameraren bidez ezagutzearen aldeko apustua egin du Film balkonowy filmak, kamerari berari esker nolabait ere, agerian utziz zinemak bestearengana hurbiltzeko duen ahalmena. Film argitsua, arina bezain pisua une batzuetan, kanpora begira dagoena, geure baitan asko sartu garen garai honetan hain zuzen ere. Miguel Zozaya

Guerra Marta Ramos, José Oliveira

Portugal, 2020, 104 min, DCP, koloretan, portugesa Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza José António Loureiro, Manuel Pinto Barros, Pedro Bessa / Soinua Felipe Zenícola, Bernardo Theriaga / Muntaia José Oliveira, Marta Ramos / Ekoizpena Abel Ribeiro Chaves, José Oliveira, Marta

Zein da tituluaren gerra? Lehen erantzuna izango litzateke AfriRamos / Aukeratutako filmografia Paz (2021), kako gerra kolonial portugaldarra (1961-1974), hainbat belaunaldi Guerra (2020), 35 anos kolpatu dituena, oraindik ere bi geografietan bizi, aments egin, lan depois, O movimento egin eta hiltzen direnak. Haien memoria osatua egotetik urrun dago das coisas (2014), O Atirador (2013), Times oraindik. Gerra hari buruz Portugalen gertatutako pasadizoak, jen- Are Changing, Not deak kontatzen edo isilean gordetzen dituen istorio traumatiko txiMe (2012), Sem Abrigo (2012) / Doclisboa, kiak edo handiak, horiexek elikatzen dute film honen gertakizuna, Mostra Internacional José Lopes aktore nagusiak pentsatu, paseatu, hizketatu eta idatzide Cinema de São Paulo, Porto/Post/Doc, takoa, José Oliveirarekin batera, zuzendarikidea Marta Ramosekin. MDOC - Festival Eta nor da, edo hobeto esanda, nor zen José Lopes? Ezinezkoa da Internacional de Documentário hori geure buruari ez galdetzea Guerra ikustean. Harena baino pre- de Melgaço sentzia biziago eta hunkigarriago gutxi izan dira. José Lopes bere pertsonaia da hemen, Manuel, alias “Manecas”, gerrako beteranoa, Lisboan bizi, ibili eta amets egiten duena —amesgaiztoak, ametsak baino gehiago—; badu neskalaguna, baina harengandik urrundu egiten da, bai eta seme bat ere, bera baino hobea. Ama bat ere badu, hilerrian, eta gauez joaten da harengana eguneko gauzak kontatzera. Eta mamu ugari inguruan: batailoiko lagunak, batez ere, gerrako beteranoak, haiekin geratzen baita jateko, edateko, kantatzeko, negar egiteko, denak presente, baina ez denak bizirik jada. Baina bada bigarren adiera bat izenburu horrentzat, gerra guztien, atzokoen, gaurkoen, egunerokoen iraunkortasuna adierazten duena. Manecasekin zerikusirik ez dutenak, Zé Lopesekin eta mundu guztiarekin baizik. Filmak kondentsatzen, egituratzen, eliditzen, sinbolizatzen, espazializatzen eta tenporalizatzen dituen beste gerrak. Halaxe dio Anak, psikologoak, filmeko sekuentzia harrigarrienetako batean, elkarren gainean jarritako hitzekin eta irudiekin, kafea iragazten entzuten dugun bitartean (kafea!): “Afrikara ihes egin zenuen, itsasontzi batean sartu zinen, hilabeteak eta hilabeteak, hil egin zenuen, jendea hiltzen ikusi zenuen... eta aldatua itzuli al zinen? Mila aldiz hil zinen, mila aldiz hil zintuzten, mila aldiz hil zenuen... Salazar? Beltzak? Mundua? Dirua? Zu?”. Manuel Asín

Minamata Mandala Kazuo Hara

1938 eta 1968 bitartean, Chisso Korporazioaren fabrika kimikoak, Minamatako badian, Japoniako mendebaldeko itsasbazterrean, merkurioz betetako hondakin urak isuri zituen Shiranuiko itsasoan. Jada 1940ko hamarkadan, alde horretako herri arrantzaleetako biztanleak, bizirauteko itsasoa baitzuten iturri nagusi, gaixotasun bat nozitzen hasi ziren, konbultsioak, paralisiak eta nahasmendu sentsorialak zituzten sintomatzat, eta kasu batzuetan heriotzara eramaten zituzten. 50. urteen amaieran, Minamatako gaixotasuna elikagaien katean metatutako metilmerkurioaren kontsumoak eragindako nahasmendu neurologikotzat aitortu zuten ofizialki. Beste hamarkada bat baino gehiago igaro behar izan zuen eta, gizarte eragileen mugimendu garrantzitsu batek lagundurik, biktimek legezko ekintza ugari bideratu behar izan zituzten epaitegiek Chisso konpainiari bere axolagabekeria eta arduragabekeria leporatu ziezaion pozoitze horretan. Hurrengo hamarkadetan, auzibide amaiezinetan murgilduta bizi izan dira biktimak, gaixotasunaren egiaztagiriari buruzko eta kalte-ordainak jasotzeko eskubideari buruzko eztabaidak nagusitu ziren. Beste batzuen artean, Tsuchimoto Noriakik dokumentatu ditu Minamatan gertatutakoaren alderdi sozialak eta politikoak. Komunitate horien aldeko lan handia egin zuen, izan ere, konpromisoz beteriko film ugari zuzendu zituen berrogei urtean zehar. Hara Kazou

Japonia, 2020, 372 min, DCP, koloretan, japoniera Lehiaketik kanpo Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Kazuo Hara, Noa Nagaoka / Soinua Takeshi Ogawa / Muntaia Takeshi Hata / Musika T 80 Chochek, D.K. Heroes / Ekoizpena Koji Namikoshi, Sachiko Kobayashi, Kazuo Hara, Noa Nagaoka, Chihiro Shimano / Aukeratutako filmografia Minamata

zuzendaria Tsuchimotoren urratsei jarraitzen zaizkio, hari opa dio film hau, erdigunean jartzen baitu “nola gobernuaren eta politikaren jokabide axolagabeak eragiten dion jendeari bere bihotzean”. Hamabost urtean filmatua eta muntatua, tokiko agintarien aurka borrokatzen den pertsona talde batean jartzen du fokua filmak, eta ingurumen arazo hau zehazten duten alderdi konplexuei –pertsonalak, politikoak eta zientifikoak– heltzen die. Filmaren iraupen luzea funtsezkoa da pertsona horien esperientziari eta bizitzari buruzko hil ala biziko zerbait partekatzeko eta herri horiek zigortu dituen baina guztioi dagokigun arazo baten iraupen luzeari buruzkoak gogoetatzeko. Minamata Mandala Minamatako borroken legatuari buruzko gogoeta sakona eta premiazkoa da, baita gaixotasunak kaltetutako pertsonak zaintzerakoan agintarien porrot sistemikoa salatzeko saioa ere. Harak, establishmentaren aurka egiten duten pertsonen borrokari buruzko dokumentalak egiteagatik ezagunak, borroka kolektibo baten erretratua marrazten du, goraipatu egiten du “jende xumearen borrokatzeko espiritua”. Ricardo Matos Cabo

Mandala (2020), Reiwa Uprising (2019), Sennan Asbestos Disaster (2017), The Many Faces of Chika (2005), A Dedicated Life (1994), The Emperor’s Naked Army Marches On (1987), Extreme Private Eros: Love Song 1974 (1974), Goodbye CP (1972) / Shanghai International Film Festival, Busan International Film Festival, Hong Kong International Film Festival, IFFR, Sheffield Doc/Fest 25

Mille cipressi Luca Ferri

Italia, 2021, 13 min, DCP, koloretan, italiera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Paolo Arnoldi / Muntaia Andrea Miele / Ekoizpena Lab 80 film / Aukeratutako filmografia Mille cipressi (2021), Sì (2020), La casa dell’amore (2020), Pierino (2018), Dulcinea (2018),

“Zentimetroa idorra da”. Mille cipressi film labur bat da, non Abacuc (2014), Habitat esaldi bitxi hori entzun dezakegun eta, esaldia entzutean, begien [Piavoli] (2013), Ecce Ubu (2012) / bistakoa iruditzen zaigun. Ia osorik hilobi batean errodatutako International Short Film film bat da. Brion hilobia. 70eko hamarkadan Carlo Scarpa veneFestival Oberhausen, Pesaro Film Festival ziar arkitektoak eraikitako hilobia. Pelikulan, gainera, Scarpak berak emandako hitzaldi bat entzun dezakegu. Zentimetroari buruzko esaldi horren antzekoak biltzen dituen hitzaldia. Materialei buruzkoak, orobat. Eraikuntza arazoei buruzkoak. Klasizismoak orainean dituen aukerei buruzkoak. Halaber: “Arkitektura ona bada, hura entzun eta ikusten duenak haren onurak sentituko ditu oharkabean”. Pelikulan, esaldi horiek entzun bitartean, hilobiaren xehetasunak ikusten ditugu, super 8aren berotasun eta arreta zertxobait miopeaz filmatuta. Argia, ura, lerroak, gainazalak eta irekidurak ikusten ditugu. Ura argia dela eta gainazala dela dakusagu. Urak, islatzean, gainazalak ireki eta lerroak dantzarazten dituela ikusten dugu. Era berean, argiak lerroak marraztu eta gainazalak irekitzen dituela ikusten dugu. Forma triangeluarrak ikusten ditugu, angelu zuzenak eta zirkulu arraro etenak. Scarparen lana ikusten dugu, xehetasunez, argiaren eta denboraren lana, guztiz ulertzen ez dugun edertasuna eta, hala ere, nolabait eta beharbada onuragarria zaiguna. Zehatzak eta arretatsuak izateko gogoa pizten digun edertasuna. Eta, bien bitartean, isil, gizatiar, irudi bat -zehatza ere bere modura- espazio horretan barrena dabil.

Pablo García Canga

Narciso Julio Fermepin

Hoy estoy aquí Mañana me voy, Pasado mañana Dónde me encontraré Argentina, 2020, 30 min, DCP, koloretan, espainiera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Julio Fermepin/ Soinua Juan Bernardis (Bum!Audio) / Ekoizpena Ferme Films, Universidad del Cine / Aukeratutako filmografia Narciso (2020), Luis Saenz Peña 1807 / BAFICI, Tranås at the Fringe Festival, Resistenza Analogica

Jujuyko Rio Granderen haran ospetsuan, goi-ordokirako sarbidea den Humahuacako arroilan, Hornaditas komunitatea bizi da. Narciso arduratzen da uraz komunitatean, eta batetik bestera ibiltzen da haranean barrena ureztatze ubideak zulatuz eta konponduz. Julio Fermepin du alboan, 16mm-ko kamera batekin, egun argitsuetako kolore biziak filmatu nahian. Zer da haran bat, elkortutako eremu zabalen arteko oasia baino? Espazio horretan, dena da handiagoa, sagar berdeen kolorea ere bai, garraztasun gozo hori sentitu daitekeen plano batean. Narciso, zinemagilea alboan duela ikusita, autoerretratu txiki bat interpretatzen du, non lehenbizi bere gauza tipiko guztiak erakusten dituen (llamak eta ‘cardonak’, egiazko eta plastikozko loreak, irina egiteko arto lehorra, eta Argentinako bandera airean). Iritsiko da atipikoa dena, Narciso hizketan hasten denean, ez zinemagilearentzat, filma ikusiko duen publikoarentzat baizik, hantxe egongo balitz bezala, atzean jende multzo bat edukiko balu bezala. Guretzat, Narcisok musika jartzen die ere bere ibilbideei, balada, ‘chacarera’ eta ‘carnavalito’-ekin. Halako batean, bere ‘auto-piedra’-ren istorioa kontatzen du, mundu osoa ibiltzeko makina bat, pelikula hau bezala, eta Tarateño Rojasen ‘carnavalito’ honen letra bezala:

Cartita recibirás Retrato te mandaré Pero a mi persona Nunca la verás.

Nenad Mladen Bundalo

Bosnia eta HerzegovinaBelgika, 2020, 22 min, DCP, koloretan, frantzesaserbiera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Mladen Bundalo / Soinua Nebojša Marić, Jeanne Debarsy / Muntaia Dhyaa Joda, Lou Vercelletto / Musika [machina] Ekoizpena

Belgikan 13 urte eman eta gero, Mladen Bundalorentzat BosPierre-Louis Cassou for La tangente / niak bere etxea izaten jarraitzen du. Badago beste aukerarik, Aukeratutako itzultzea edo gelditzea izango ez dena? Agian, aukera izango da filmografia Nenad (2020), Why do you etxera itzultzea noizbehinka filmak egitera, helbide fiskalean want to marry? (2015) / hitz egiten den hizkuntzan bada ere. Nenad aukerez eta bertsioez Sarajevo Film Festival, IDFA, Norwegian Short mintzo da, 3 zenbakiaz, diotenez zortearen zenbakia denaz. Bai- Film Festival, European na zortea ez da berdina leku guztietan. Nenad-en, Bosniako kao- Film Festival Palic, Mediterranean Film sa hirukoteka esplikatzen da. Hiru hizkuntza, hiru etnia, hiru Festival Split, GoShort presidente. Hirugarren aukera ekialdearen eta mendebaldearen artean, aukera gutxitua. Zer zorte du sandwicharen urdaiazpikoak? Tarteko anai-arrebak? Ez A ez B ez den puntu batek? Pelikula honen bilaketa hirugarren aukera baten bilaketa da, garailea izango ez bada ere orekatzailea izango den aukera. Migratzaile guztiek agian pentsatzen duten horretan pentsatzen duen bitartean, Bundalok topo egiten du Nenad-ekin, berak bezala 30 urte dituen gizona, Esloveniara migratzeko asmoa duena. Harekin pasatzen du denbora, haren etxean, lanean (trenak konpontzen dituen fabrika), tabernan eta haren lagunekin, bien lagunak direla diruditenak. Zer egin egokitu zaion herrialdearekin? Egokitu zaion klase sozialarekin, garaiarekin, lanik gabeko garai bat dena, familiarik gabe, etxerik gabe, nolabait bete beharreko denboraz egina. Pelikulan, elkarren segidan datoz irudi finkoak eta irudiak mugimenduan, egotearen eta ez egotearen antz pitin bat duen denboraren distortsioa, joan-etorri baten antza duena, etorkizunerako etengabeko ametsak sortzeko makina bihurtzen dena, urruti gertatzen jarraituko duen zerbait, herrialde batean non ura desberdina baita eta, beraz, bosniarrek dioten bezala, argazkietakoa bezalako desoreka bat sortzen baitu gorputzean, malenkoniaren iturburua den desoreka. Lucía Salas

No hay regreso a casa Yaela Gottlieb

— Yae, esadazu egia. Faxista naizela uste duzu, ezta?

Ia nazi bat, ezta? — Pixka bat

Robert eta Yaela, filmaren zuzendaria. Aita-alabak. Aita Perutik eta alaba Buenos Airesetik. 25 urterekin, Yaela lan bila dabil eta aldi berean aitaren iraganari buruz ikertzen ari da. Ideologia antagonikoa agerian uzten duten elkarrizketen segida da filma. Roberten amak, II. Mundu Gerran Auschwitzen 3 urte eman ondoren eta Errumaniako bere herrian (Oradea) antisemitismoa hazten ari zela ikusita, Israelera emigratu zuen. Robert sionista da. Alabak aitaren iragana berreraiki nahi duela dirudi, hizketan jarraitu ahal izateko. “Judaismoa nazionalitatea al da? Sionismo mota bat baino gehiago al dago? Ijitoak bezalakoak al dira? Ijitoak bezalakoak al gara? Ben Gurion heroia da ala gerrako kriminala da? Arabiar israeldarrak palestinarrak al dira? Zer da egoera sekularra? Zer da judua izatea? Erlijio bat besterik ez? Zer da sionismoa? Sionismoak bereizten al du? Izan al daiteke judua sionista izan gabe?”

Galdera asko ditu Yaelak.

Filmak zuzendariaren ikerketa erakusten du, bere aita ulertu nahian egiten duen ibilbidea. Material ugariz egina dago: ordenagailuaren pantaila, mugikorreko irudiak, bideo-deiak, marrazkiak dituzten apunteen koadernoak, irudien kalkoak, filmaren gidoia bera, etxeko irudiak. Lur Olaizola Peru-Argentina, 2021, 71 min, DCP, koloretan, espainiera Estreinaldia Europan

Argazkilaritza César Guardia Alemañi / Musika Ivan Caplan / Ekoizpena Puré Cine, Pasajera Cine / Aukeratutako filmografia No hay regreso a casa (2021), Pasaporte alemán (2020) / Festival de Cine de Lima, Festival de Cine de Trujillo, Festival Al Este Colombia

Podul de Piatrâ/Pont de pedra Artur-Pol Camprubí

Podul de Piatrâ Errumaniako abestia da, eta honela dio:

Harrizko zubia erori egin da Ura etorri eta eraman egin du. Beste bat egingo dugu ibaiaren gainean, behean, Beste bat sendoagoa eta ederragoa! Beste bat egingo dugu ibaiaren gainean, behean, Beste bat sendoagoa eta ederragoa! Espainia, 2021, 18 min, DCP, koloretan, katalanaerrumanieraespainiera

Argazkilaritza Artur-Pol Camprubí / Soinua Sarah Romero / Muntaia Jaime Puertas / Musika Sarah Romero / Ekoizpena 15L FILMS, Carlota Coloma Artés / Aukeratutako filmografia Podul de Piatrâ (2021) / Festival de San Sebastián, Festival Márgenes

Podul de Piatrâ gaueko film baten izenburua ere bada. Gaua ematen du ikusi aurretik. Animalia baten arnasketa entzuten da eta farola bat pizten da. Animalia zaldi bat da. Behor bat. Erditu berri du. Moxal jaio berria geruza erdi garden batean bilduta dago, eta badirudi haren kontra borroka ari dela. Iraulka ari da. Plazenta hautsi behar du, bizitzara erabat iristeko. Angelicak isilik begiratzen dio eszenari.

Angelica errumaniarra da, Sartaldeko Zerrendako herri batean bizi da eta ukuilu batzuetan egiten du lan. Abesti errumaniarra bere etxeko telebistan entzuten da, baina seinale distortsionatua da. Senarra antena konpontzen saiatuko da interferentziak saihesteko, baina ez du lortuko. Nahasmendu horrek zeharkatuko ditu Angelica eta

film osoa. Lur Olaizola

Les prières de Delphine Rosine Mbakam

KamerunBelgika, 2021, 91 min, DCP, koloretan, pidginfrantsesa

Argazkilaritza Rosine Mbakam / Soinua Rosine Mbakam, Loïc Villiot / Muntaia Geoffroy Cernaix / Ekoizpena Tândor Productions, Geoffroy Cernaix / Aukeratutako filmografia Prisme

Oso zaila da Delphineri buruz hitz egitea, Delphine bere buruaz hitz egiten ikusi eta entzun ondoren, hain zuzen ere norbere historia kontatzeko orduan hitzak duen duintasunaz eta ahalmenaz diharduen film honetan. Espazio bakarra, gaur egun Bruselan duen apartamentua, eta protagonista bakarra, herrialde eta bizitza oso bestelakoak ezagutu zituen Rosine Mbakam herrikidearen kameraren aurrean arima biluzten. Les prières de Delphine baterako sorkuntzaren adibide harrigarria da, non, nahitaez, irekitze emozionalarekiko zuzenki proportzionala baita konplizitatea. Ingurune intimo horretan, Delphine kemenez eta amorruz mintzo da bere buruaz, minez eta umorez, katartikoa izatera iristen den exorzismo batean. Delphinek haurtzaro izugarri zaila izan zuen Kamerunen. Ama hil ondoren, bere familiarekiko arduragabea zen aita baten ardurapean, bortxatu egin zuten 13 urterekin. Prostituziora beharturik, familian izandako beste gertaera lazgarri batek bere bizitza jasanezin bihurtu zuen han. Azkenean, belgikar gizon batekin ezkontzen da, adina hirukoizten diona, beretzat eta bere alabarentzat Europan bizimodu hobea aurkitzeko itxaropenarekin, inoiz iristen ez den amets europar horren bila. Beste asko bezala, gure gizarte patriarkalek zapaldutako gazte afrikarren belaunaldi horretakoa da Delphine, mendebaldeko sexu-kolonizazio horri emanak, bizirauteko bide bakar gisa. Bere kemenaren eta indarraren bidez, Delphinek agerian jartzen ditu emakume afrikarra harrapatzen jarraitzen duten menderatze patroi horiek. Miguel Zozaya

(2021), Les prières de Delphine (2021), Cinetracts ’20 (2020), Chez Jolie Coiffure (2018), The Two Faces of a Bamiléké Woman (2016), You Will Be My Ally (2012), Mavambu, Portrait of the Congolese Sculptor Freddy Tsimba (2011), Les portes du passé (2011), Cadeau (2009) / Cinéma du réel, MoMa Doc Fortnight, True/False, Sheffield Doc/Fest, DokuFest Kosovo, IndieLisboa, Open City Documentary Film Festival, IDFA, Ji.hlava IDFF, Courtisane, RIDM

Saturn and Beyond Declan Clarke

Irlanda, 2021, 60 min, DCP, koloretan, ingelesa Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Andreas Bunte, Jaro Waldeck, Declan Clarke / Soinua Adam Asnan, Jamie Lemoine / Muntaia, ekoizpena Declan Clarke / Aukeratutako filmografia Saturn and Beyond (2021), The Hopeless End of a Great Dream

Gauza asko ikasten dira Saturn and Beyond filman. Gai as- (2016), Wreckage in kori buruzko tratatu gisa hasten da dena; hasiera batean desberMay (2015), The Most Cruel of All Goddesses dinak dira gaiak, baina pixkanaka-pixkanaka elkarrekin lotzen (2015), Group Portrait dira. Aurkezle bikain batek, zinemagilea bera izaki, hainbat with Explosives (2014), We Are Not Like gairi buruz eskolatzen gaitu: elektrizitateari buruz, gutapertxa Them (2013), Cologne miragarriari buruz, Irlandak haridun eta haririk gabeko telegraOvernight (2010) / FID Marseille, fiaren garapenean duen zeregin erabakigarriari buruz, espezieak St. Petersburg duen urrunetik komunikatzeko irrika handiari buruz, Morse eta International Science Film Festival Marconiri buruz, lehen hegaldi transozeanikoei buruz, Saturnori eta haren eraztunei buruz, haren ilargietako baten lurpeko itsasoei buruz, garunean dabiltzan seinale elektrikoei buruz, eta, azkenik, Alzheimerrak munduan izan duen aurrerapen geldiezinari buruz. Gai horiek guztiak modu logikoan uztartzen dira, gero eta korrespondentzia zabalagoen eta trabatuagoen bidez, metodo zientifikoan edo muntaia zinematografikoan bezala. Eta orduantxe hasten dira gutxitzen, irudi hauskorragoa osatzen: Alzheimer gaitza du zinemagilearen aitak ere, Paddy Clarkek, lanbidez argiketaria. Marconiren garaiko erlikiak, hark apaltasunez bildu zituen berberak Irlandako komunikazioen lehen museorako, handik gutxira itxi bazen ere. Morseren telegrafoak uhartearen mendebaldeko muturretik ozeanoan zehar bidali ahal izan zituen seinaleak, seinale elektrikoak, ordurako museoko zuzendariaren garunaren zati batzuk zeharkatzeari uzten ari zitzaizkionak bezalakoak. Astronomoek, gaur egun, Saturnoren ilargi baten lurpeko uretan zunda espazialekin bilatzen duten bizitza, harengan ezarian itzaltzen ari zena. Planetaren eraztunak, emakume astronomo batek honela deskribatzen dituenak “hondakinen hodei birakari baten kolapsoaren amaierako estadio naturalak”, aitaren ezkontza eraztunaren ez hain bestelakoak, zeina, aita hil ondoren semeak kartoizko kutxa txiki batean gorde baitu. Gizakiek berezkoa dute beren buruarentzat dena izatea, eta ezer ez izatea osotasunerako. Malenkonia deitzen diogu kide izate faltaren sentimendu gogoetatsu horri. Manuel Asín

Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM Mengqi Zhang

Txina, 2021, 109 min, DCP, koloretan, txinera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Mengqi Zhang, Hong Fang, Qixuan Ding / Soinua,muntaia, ekoizpena Mengqi Zhang / Aukeratutako filmografia SelfPortrait: Fairy Tale in 47KM (2021), Self-Portrait: Window in 47KM (2019), Zi Hua Xiang: 47

Zer dago autorretratu baten barruan? Mengqi Zhang txinaGong Li Si Fen Ke Si (2018), Self-Portrait: tar dantzari, koreografo eta zinemagileak azkeneko 10 urteetan Sphinx in 47KM egin dituen filmek ideia hori daramaten beren izenean. Egin di- (2017), Self-Portrait: Dreaming at 47KMtuen 10 filmetatik 9 aitaren eta aitonaren herrixkan filmatu ditu, (2013), Self Portrait: “KM 47”, negu oro itzultzen den leku horretan. Zhangek, bere au- At 47KM (2012), torretratuetan, besteengan bilatzen ditu dauzkan galdera guztien Self-Portrait With Three Women (2011) / erantzunak. Autorretratuek Zhangen amaz eta amonaz hitz egi- Busan International ten digute, herriko biztanle zaharrenez, eta 59ko gosete handiaz, Film Festival, Yamagata International heriotzaz, jaiotzaz, umeez eta desioez. Zinemagilearen identita- Documentary Film tearen ideia marraztuz doa, memoriaren (geografikoa, historiFestival, Doclisboa koa zein familiakoa) eta haren ekintza zehatzen artean, negu oro herrixkara ekartzen duenaren bidez, horrenbeste denboraren ondoren paisaia aldatzen hasi denaren bidez (zinema, dantza, liburutegi publikoa eta gosetean hildakoen omenezko monumentua, besteak beste). Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM filmean, Mengqik etxe bat eraiki nahi du muino batean, espazio kultural bat dantzatzeko, irakurtzeko, marrazteko eta filmak egiteko. Harekin batera neskato talde bat dator, eta etxea nolakoa izan daitekeen eta bertan zer jarri behar litzatekeen pentsatzeko biltzen dira. Neskatoek jada ezagutzen dituzte zinemaren sekretu asko. Eszenaratzeko eta antzezteko trikimailu propioak dituzte, eta, horiekin, prozesu osoa erregistratzen dute. Batzuk komedianteak dira, beste batzuk gidariak, maistrak eta dantzariak. Denak zinegileak dira. Film honetan, lehen pertsona xarmaz desegiten da pertsonaia guztietan eta etortzeko dagoen memoria historiko batean, neskatoek nahi dutenaren itxura hartuta. Lucía Salas

Soy libre Laure Portier

“Arnaud nire anaia txikia da. Egun batean konturatu nintzen handitu egin zela. Jendeak aukerarik ez duen leku horietako batean jaio zen, eta izan behar zuena izaten saiatzen ari da. Librea”.

Nerabezaroan, filmaren hasieran, babes ofizialeko etxebizitzetako bere auzoan harrapatuta sentitzen zen Arnaud, etorkizuneko itxaropenik gabeko bizitza batean etsitzera behartua; han, kartzelatik pasatzea “etapa bat besterik ez da. Haziko naiz eta ahaztuko dut”. Baina ez du ahaztuko: harrezkero, ustezko determinismo horretatik ihes egitea eta beretzat beste istorio bat eraikitzea izango da bere bizi asmoa.

Laure Portierrek anaiaren odisea kontatzen du, egiaz bikoitza den erretratu batean. Izan ere, funtsean anaitasunari buruzko filma da, anaiarekin duen harremana eta harreman horrek nola eragiten dien (elkar hartuz eta elkarren aurka jarrita) erakusten baitigu, filmatzeko jokoaren bidez eraikitzen duelako, bien artean konplizitate handia sortzeko asmoz. Ez da soilik Arnaudi buruzko filma, baizik Arnaudekin, eta Arnaudek bakarrik egiten dituen bidaietan kamera hartzen duenean, beste hegaldi bat hartzen du Soy libre-k, hegaldi berria, alderraitik aireratuz noraino irits daitekeen ez dakigun bizimodu berri baterantz. Zuzeneko filma, oso bizia, samurtasunerako, indarkeriarako eta itxaropenerako lekua duena. Miguel Zozaya Frantzia-Belgika, 2021, 78 min, DCP, koloretan, frantsesaespainiera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza Laure Portier / Soinua Mikaël Barre / Muntaia Xavier Sirven / Musika Martin Wheeler / Ekoizpena Gaëlle Jones / Aukeratutako filmografia Soy libre (2021), The Dog’s Eye (2019) / L´ACID Cannes, Brussels International Film Festival, Zurich Film Festival

To Pick a Flower Shireen Seno

Filipinak, 2021, 16 min, DCP, koloretan-zuribeltzean, ingelesa Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza, soinua, muntaia Shireen Seno / Ekoizpena Shireen Seno, John Torres / Aukeratutako filmografia To Pick a Flower (2021), Nervous Translation (2018), Big

“Nire ikerketan, andregai gazte baten irudia aurkitu nuen kanpoan argazkia ateratzeko jarria, baina bere senargaiaren ordez landare bat zuen ondoan.” Ahots hautsi samar batek deskribatzen du pantailan ikusten dugun argazkia. Hain zuzen, andregaiz jantzitako neska gazte bat landare baten ondoan argazkia egiteko jarria. Lehenengoaren oso antzekoa da Ikusten dugun hurrengo irudi finkoa ere: beste emakume bat beste landare baten ondoan jarrita. Oraingoan ez dago hain argi andregaia den ala ez. Ahotsak lehenbizikoarekin egin zuen bezala deskribatzen digu berriro. Bi argazki horiek 1898 eta 1946 urteen artean Filipinetako kolonizazio estatubatuarraren garaiko artxiboaren parte dira, eta ahotsa, berriz, Shireen Senorena da, filmaren zuzendaria. Haren ahotsa lagun izango dugu pieza osoan zehar, landareen eta gizakien arteko harremanean interesa izanik abiapuntu. Baletea, eukaliptoa, molabea, salingboboga, tamarindoa. Filipinetako hainbat landareren argazkiak, haietako asko zuriz jantzitako kolono zuri eta egilearen hitzetan “Kentucky Fried Chickenen antzeko” baten ondoan. Beste argazki batzuetan, landareen ondoan filipinarrak ageri dira, arropa pobreagoekin eta beti lanean. Naturaren eta gizakien arteko harremanari buruzko interesean hasi zen Shireen Senoren ikerketak pixkanaka eramango gaitu Filipinetako kapitalismo kolonialari eta argazkigintzari buruzko hausnarketara. Zinemagileak dio lagun batek esan ziola argazki bat egitea lore bat hartzearen antzekoa dela: “Polita da eta hartu nahi duzu, baina, aldi berean, hil egingo duzu. Kamerak aukera ematen digu bizitzaren eta heriotzaren arteko lerro mehe hori gurutzatzeko”. Lur Olaizola

Boy (2012) / Open City Documentary Festival, New York Film Festival, DOK Leipzig, Singapur Film Festival

Transparent, I am Yuri Muraoka

Japonia, 2020, 11 min, DCP, koloretan, japoniera Estreinaldia Espainian

Argazkilaritza, soinua, muntaia Yuri Muraoka / Aukeratutako filmografia Transparent, I am (2020), IDEA (2019), Transparent, the World Is (2019), Schizophrenia (2016) / International Short Film Festival Oberhausen, Moscow Experimental Autoerretratu bat. Zinemagilea ikusten dugu, baina, gainera, berak ikusten duen moduan ikusarazten digu. Ospitaleetatik eta Film Festival, Bogotá Experimental Film Festival, Athens Digital kontsultetatik eginiko ibilbideaz mintzo zaigun emakume bat, Arts Festival, Image eta, halaber, izendatu gabe, bere buruko gaixotasunaz mintzo Forum Festival 2021 zaiguna. Mintzo zaigu eskuei begiratzeaz eta ezer ez ikusteaz, gardenak bihurtu direlako. Mintzo zaigu kanpoko munduaren inguruan inolako ziurtasunik ezin edukitzeaz, baita norberaren existentziaz ere. Mintzo zaigu bakardadeaz, baina baita familiaz eta etxeaz ere, sentitzen den minaz eta eragiten den minaz. Maitasunezko hitzei buruz, hitz beldurgarriak ere badirenak. Mintzo zaigu horretaz guztiaz eta, pelikula amaitzean, laburra izanagatik, asko dakigu jada zinemagileaz. Dena dela, mintzatzeaz gainera, ikusarazten eta sentiarazten digu. Ikusarazten digu, hobeto senti gaitezen. Forma ematen dio bera den horri eta bera bizi den errealitateari. Errealitate ziurgabe bat partekatzeko, forma ziurgabe bat sortzen du, aldakorra. Pelikula labur hau, horren zabala eta ezin besarkatuzkoa den zerbait sentiarazteko, ideiez beterik dago, bizitza zatiez, xehetasunez, asmakizun formalez, zuri-beltzezko irudiez eta koloretako irudiez, marrazkiez, pintura bizidunez, mugikorrarekin grabatutako irudiez, irudi baten barruan agertzen diren irudiez, irudi errealistez eta irudi fantastikoez. Honako hau galde dezakeen emakume baten autoerretratua da: “Nola aldatuko da mundua begiak zabalduko ditudan hurrengo aldian?” Pablo García Canga

untitled part 9: this time Jayce Salloum

AfganistanKanada, 2020, 6 min, DCP, koloretan, hazaragi Estreinaldia Europan

Aukeratutako filmografia untitled

1999an, Jayce Salloumek Souha Bechara libanoar erresistentea grabatu zuen Parisko gelan, hamar urteren ondoren utzi berri zuen ziega baino handixeagoa. Souha ohearen ertzean eserita dago, arabieraz hitz egiten duenean ia ulertzen ez dion norbaiten begietara begiratzen du, eta goxo-goxo gogoeta egiten du berrogei minutuz, ez ezinbestean kartzelan izandako esperientziaz. Hainbat galdera egiten dizkio bere buruari, moztu ondoren loreei ura zergatik jartzen zaien esaterako. Irribarre egiten du, eta barre ere batzuetan. untitled videotapes (izenbururik gabeko bideo zintak) izeneko saileko lehena izan zen grabazio hori, Salloumek gaur arte erregistratu duena. Munduko hainbat tokitan hartutako testigantzak dira, ausaz, apetaz ia, lore bat mozten den bezala pixka bat. Badirudi zinemagileak ez dituela grabatu hitzek diotenagatik bakarrik. Isiluneak dituzte, eta elkarrizketatuen begiak handitu egiten dira batzuetan, pantaila osoa hartu arte, diskurtsoekiko arreta galaraziz.

Sailaren bederatzigarren emanaldia oso laburra da, Bumiyango (Afganistan) landa eskola batean grabatua. Bertan lau haur ageri dira txisteak kontatzen eta bata bestearen atzetik abesten, telebistako saio batean bezala. Txisteetan pertsonaia bera agertzen da beti, gizon txiki bat, itxuraz tentela, baina baita jakintsua ere bere moduan, Nasrudín izenekoa. Dokumental bat izan al daiteke, besterik gabe, eguneroko keinu bat, ohikoa, bizitzari lotua? Txiste bat literaturan denaren pareko izan al daiteke film bat zineman, oro har? Zinegile batek zerraz moztu al dezake eserita dagoen zuhaitzaren adarra? Nasrudinen txisteek ahozko tradizio luze-luzea dute duela ehunka urtetik, milaka ez badira. Haiekin loturik idatzizko bildumak sortu dira eta munduko kultura askotan daude antzeko irudiak. Manuel Asín

part 9: this time (2020), untitled part 2: Beauty and the East (2003), untitled part 1: everything and nothing (2001), This Is Not Beirut (There Was and There Was Not) (1994), Talaeen a Junuub (Up to the South) (1993), Introduction to the End of an Argument (1990) / IC Docs-Iowa City International Documentary Film Festival

This article is from: