4
EDITORIALA/editorial
M
endebaldeko gizarteak gorputza miretsiz eta edertasunkanonak ad infinitum hobetuz gozatzen du. Osasuna, betiko gaztetasuna eta alaitasun kontsumista subkontziente kolektibo orokorrean eta LGTBIQ+ kolektiboaren subkontzientearen DNAn sutan grabatutako legeak dira. Hala ere, mundu-mailako bi gerrek ezin konta ahala zauritu, elbarri, anputatu eta gaixo eragin zituzten, eta horiei Gerra Hotzaren gatazka beliko ugarietako zaurituak eta mendebaldeko industrializazioan istripuak izan zituztenak gehitu zitzaizkien. Horiek horrela, gure kultura-eremuko herrialdeak gizarte-arloko babes- eta segurtasunsistemak eraikitzera eraman zituzten. Sistema horiek, oso pixkanaka hobetu egin zituzten jaiotzatik, gaixotasunarengatik edo istripuarengatik gaur egun dibertsitate funtzionala deitzen diogunarekin bizitzera behartuta zeuden pertsonen bizitza eta bizi-ikuspegiak. Hamarkada gutxi batzuk lehenago, pertsona horiek bizi-itxaropen askoz ere txikiagoa izateaz gain, marjinazio kronikoko egoera batean biziko ziren eta isolatze soziala eta erabateko ikusezintasuna pairatuko zituzten, baina, gaur egun, pertsona horiek gizartean integratuta bizi dira, ikasten dute, lan egiten dute, kultura-alorrean laguntzen dute eta aisia-proposamen desberdinez gozatzen dute.
oharkabean pasatu da eta gaur egun ere oraindik oharkabean pasatzen da gizartearen gehiengoarentzat. Eta horrela bada, bi aurreiritzi erraldoirengatik da: Lehenengo aurreiritziak, dibertsitate funtzionalaren kolektiboari eragiten dionak, ezartzen du pertsona horien artean sexualitatea, sexu-desira,
Horrela elkartu dira Gehitu Magazinearen ale honetan agerian jarri nahi izan ditugun bi kolektiboak, erakutsiz gayen, lesbianen, transen, bisexualen eta queer-en munduan denetarik dagoela: gurpil-aulkian dabiltzanak, itsuak, gorrak, mutuak, gorputz-adar bat falta zaienak, garapen intelektualaren maila desberdina dutenak edo dibertsitate funtzionaleko beste arazoren bat dutenak. Eta alderantziz. Hori pellokeria bat da, baina
Gehitu Magazine NUEVO 106.indd 4
9/12/19 10:22